Darponen dimisioa edo kargugabetzea eskatu du EH Bilduk, Osakidetzako…

EH Bilduk Jon Darpon Osasun sailburuaren dimisioa edo kargugabetzea eskatu du, Osakidetzako lan-eskaintza publikoan ‘delitu zantzuak’ ikusi dituztela iragarri ostean
Are gehiago kontuan hartuz gero zer hazkunde izan dezakeen etorkizunera begira. Gaur egun Europan ekoizten den energia eolikoaren %10 itsasoan dauden dorreetatik datoz, eta, 2017an, Europan sortu zen energiaren %18 eolikoa izan zen. Bada, 2050. urterako egindako aurreikuspenen arabera, ekoiztuko den energiaren laurdena offshore plataformetatik iritsiko da Europako lurretara. 2030. urterako, hirukoiztu egingo da itsasoan jarriko diren haize erroten kopurua, eta Asian eta Ozeano Barean hamabost aldiz biderkatuko da. Horregatik, itsasoko sektoreko eragileek itxaropentsu begiratzen diote itsasoari.
Gaur egun, 50 euskal enpresa daude negozio horretan murgilduta, eta horietatik azpimarragarriena Haizea Wind izan daiteke. Iazko maiatzean, dorreen egiturak ekoizteko lantegia zabaldu zuten Bilboko portuan, eta lehen urteurrena baino lehen langileen kopurua nabarmen handitu dela azaldu zuen enpresako kide Allan Ruiz-Rivasek. 50 langilerekin zabaldu zen lantegia, eta 200 behargin ditu gaur egun. «Azkar aldatzen ari den merkatu bat da, gainera; megawatt gehiago ekoizten dituzte dorreek, eta, horren ondorioz, energiaren prezioa ere jaisten ari da». Horregatik, etengabe egokitzen aritu behar dutela azaldu zuen. Iberdrolako arduraduna ere ikuspuntu beretik aritu zen: «3,5 megawatt ekoizten zituzten itsas dorreekin hasi ginen, eta egun 8 megawattera iristen gara; baina, dagoeneko, 10 megawatti buruz hitz egiten ari dira ekoizle asko».
Ontziolen aukera
Etengabe mugitzen eta egokitzen ari den merkatu bat da, beraz, offshore eolikoarena, eta hazten jarraitzeko tartea oraindik handia da. Horregatik, enpresa asko toki egokia bilatzen ari dira, baina ontziolek dituzte denen artean aukera onenak. Garcia Perezek Wikingerren kasuari heldu zion berriz ere: Baltikoan dauden 72 dorre horiek bere lekuan kokatu eta egokitzeko lanetan, itsasontzi gehien erabili ziren momentuan, ehun itsasontzi behar izan zituzten. Kableontziak, garabiak zituztenak, dragaontziak, atoiontziak, hornidura lanak egiten zituztenak… Askotariko eginkizunetarako itsasontziak behar izan ziren. Horregatik, datozen urteetan «ontzioletan lan karga handitu» daitekeela aurreikusi zuen Iberdrolako arduradunak.
Baina ez da hori ontziolen funtzio bakarra offshore sektorean. Antonio Sanchez Perez Navantiako dibertsifikazio arduraduna da, eta azaldu zuen Cadiz (Espainia) eta Ferrolgo (Galizia) ontzioletan egin dituztela Wikingerreko parkerako azpiestazioaren eta 29 dorreren egiturak. «Negozio eredu berrietara egokitu behar dugu, eta offshore eolikoan aukera ikusi dugu ».
Aukera berriak zabaltzeko bide horretan, Javier Zarraonaindia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak ate berri bat zabaldu zuen: itsas sektorean espezializatzeko lanbide heziketako zentro bat zabaltzea Sestaon (Bizkaia). Oraindik garatu gabe dago proiektu hori, baina Navalen moduko ontziola handi bati beste aukera bat irekiko zaio itsasoko zeruertzean. Hango langileak kaleratu bezperan egin zuen adierazpen hori, ordea.
Zamakonak (Santurtzi), Balenciagak (Zumaia) eta Muruetak (Erandio) tax lease-aren ekaitzetik onik ateratzen jakin dute, eta gaur egun ez dute arazo handirik eskaera zorroarekin. 2018. urtean aurrekoan lortutako eskaera mailari eutsi diote, eta horrek lasaitasun bat ekarri du sektorera. Euskal Herriko Itsas Foroak dio 2006. eta 2008. urte arteko urrezko garaia «ez dela berriro gertatuko», baina 2017. eta 2018. urteak onak izan dira, eta 2019. urtean ere eskaerei eta, oro har, jarduerari eutsiko zaiola uste du.
Lan karga badago 2019rako
Navalek hein batean ilundu ditu emaitza horiek, eta 2019. urtean ere Sestaoko ontziola historikoaren hondoratzeak isla izango du, noski, baina sendoa da gainontzekoen osasuna. Zamakonak hiru kontratu lortu zituen 2018an, kontainer ontzi bi eta atunontzi bat egiteko; eta joan den hilean egin zuen bere azken entrega: Aterpe alai izozkailu-atunontzia. Muruetak atoiontzi bat eta arrantzontzi bat egiteko tratuak itxi zituen; eta Balenciagak, 70 metro luze den arrantzontzi bat egiteko kontratua. Euskal ontzioletan 20 ontzi eraikitzeko lan karga dago: arrantzontziak, merkataritza ontziak, gurutzaontziak, yate handiak…. Eta 2019. urterako lan karga bermaturik dago.
2017an 2.840 milioi euroko fakturazioa lortu zuten sektore horretako enpresek, %3,3 gutxiago Navalen krisiarengatik. 13.730 langilek dihardute ontzioletan eta horiek hornitzeko enpresetan.
2. Zergatik ekar dezake gasbide batek galbidea? Gaur egun, Errusiak Europa erdirantz edo mendebalderantz esportatzen duen gasaren zati handi bat Poloniatik igarotzen da (Jamal gasbidea), eta Ukrainatik (Brotherhood gasbidea). Herrialde horietatik igarotzearen truke, tasa bat ordaindu behar du esportatzaileak, Gazprom enpresa errusiarrak. Gas hori Nord Stream 2tik igaroz gero, diru sarrera horiek gal ditzakete, eta hori arazo larri bat izan daiteke, batez ere Ukrainarentzat, diru behar gorrian baitago.
3. Errusiak eta Ukrainak nolako harremanak dituzten ikusita, hori al da Moskuren asmoa? Ezetz dio Gazpromek, Europaren hornidura sarea hobetu nahi duela. Baina ez da oso sinesgarria. Izan ere, Errusiak ez du, berez, gas gehiago esportatuko gasbide bat gehiago izateagatik. Ukraina zeharkatzen duen Brotherhoodek, esaterako, garraia dezakeen gasaren %50 soilik garraiatzen du.
4. Zigor bat da hori? Moskuk dio ez dela errentagarria gasbide hori erabiltzea, Kievek tarifa garestiegiak kobratzen dituela gasa garraiatzeagatik. Baina gasbidea borrokarako tresna izan da azken urteetan: Errusiak Ukrainari gasa saltzeari utzi zion 2006 eta 2009 artean, prezioei buruzko desadostasunengatik. Eta Ukrainak tarifak igo zituen Errusiak Nord Stream 2 iragarri zuenean. Hau da, gasa garraiatzeko hodi bat ez ezik, borroka politikorako tresna bat da.
5. Eta nondik igaroko da Nord Stream 2? Zatirik handienean, Nord Stream 1-en ondoan. Hots, Baltikoaren azpian, Errusiako Ust-Luga portutik Alemaniako Greifswaldera. 2017an hasi ziren lanak, eta urte honen bukaeran dira amaitzekoak.
6. Eta zer interes du Alemaniak gasbide horretan? Baliteke prezio merkeagoak lortzea. Gainera, Errusiako gasaren hub edo banaketa zentro nagusia bihurtuko litzateke, horrek ekar ditzakeen diru sarrerekin.
7. Baina Alemaniari on egiten badio, eta Poloniari mesede, Europako Batasunak izango du zeresana, ezta? Bai, baina neurri batean soilik esku hartu nahi du. Joan den astean baldintza batzuk jarri zizkion Nord Stream 2-ri. Funtsean, EBn hasi eta bukatzen diren gasbideei jartzen dizkienak: gasaren eta gasbidearen jabea enpresa deserdinak izatea, gasaren %10 hirugarren parteei eskaini beharko zaiela… Baina, Berlin askorik ez haserretzeko edo, Alemaniaren esku utzi du baldintza horiek nola betetzen diren egiaztatzea.
8. Eta horrek zer esan nahi du? Berri ona da Gazpromentzat, aliatu indartsuak dituelako Alemanian. Nord Streameko akziodunen ordezkaria Gerhard Schroeder kantziler ohia da. Eta proiektuaren atzean daude Uniper eta Wintershall Alemaniako konpainiak ere. Engie frantziarra, OMV austriarra eta Shell britainiarra dira beste hirurak.
9. Hori da saltsa! Eta ahaztu zait esatea baduela beste osagai bat: AEBek mehatxu egin dute gasbidearen aurkako zigorrak jartzearekin, Ukraina aliatua baztertzeko egitasmo bat delakoan. Baina ezin da ahaztu AEBek badutela beren interes ekonomikoa ere: beren gas likidotua Europan saltzea.
Berez, aurrekontuak ez onartzeak ez du zertan eragin, automatikoki, deskalabru ekonomikorik edo defizitik. Espainia ez da aurrekonturik barik geratuko, 2018koak luzatuko baitira. Arazoa momentua da, noiz bota diren atzera aurrekontuak. Izan ere, Madrilgo gobernuak dagoeneko onartu zituen aurrekontuetan aurreikusitako gastu igoera handienak, baina oraindik onartzeko daude aurrekontuetan aurreikusitako diru sarreren igoerak. Beraz, ekuazioa argia da: gastuak handituta eta diru sarrerak handitu barik, defizita igo egingo da.
Montororen arabera, defizita BPGaren %2,4ra igo daiteke, oso urruti %1,3ko helburutik.
ONARTUTAKO NEURRIAK
Pentsioak, soldata publikoak eta gutxieneko soldata
Ia bederatzi hilabeteko agintaldian, eta 84 diputatu eskasekin 350 eserlekuko legebiltzarrean, Pedro Sanchezen gobernuak hamahiru lege eta 25 errege dekretu onartu ditu. Horien artean hainbat neurri ekonomiko, gehienak errege dekretu bidez. Neurri horiek dagoeneko indarrean daude, eta, beraz, bermatuta dago bere horretan jarraituko dutela.
Pentsioen igoera da neurri horietako bat. Pentsioak %1,6 igo zituen gobernuak urte hasierarekin, eta %3 gutxieneko pentsioak.
Funtzionarioen soldatak %2,25 igotzea ere onartu zuen gobernuak dekretu bidez, eta baita ere lanbide arteko gutxieneko soldata %22,3 igotzea ere, hilean 900 eurora arte -joan den abendura arte 735,9 eurokoa zen gutxieneko soldata-.
Hiru neurri horiek ez zeuden aurrekontu proiektuaren legeari lotuta, horregatik lortu zuten aurrera egitea eta indarrean sartzea. Era berean, onartu ditu beste neurri ekonomiko batzuk ere: besteak beste, IG ibilgailu gidaridunen sektorearentzako araudi berria, eguzkiaren zerga ezabatzea, eta langile autonomoen lege moldatzea.
Inbertsio sozialaren atala handitu eta gero deitu ditu Pedro Sanchezek hauteskundeak apirilaren 28rako, baina ez dio astirik eman diru sarrerak 5.654 milioi eurotan handitzeko aurreikusten zituen neurriak onartzeko.
BIDEAN GERATU DIRENAK
Zerga igoerak, menpekotasunaren laguntzak, trantsizio ekologikoa…
Onartutako legeen zerrendan agertzen direnak baino gehiago dira onartu gabekoen zerrendan geratu diren neurriak, eta horietako batzuk diru sarrerak handitzekoak.
Sozietate zergaren gutxieneko tasa %15era igo nahi zuen PSOEren gobernuak enpresa handientzat -20 milioi eurotik gorako fakturazioa daukatenentzat-, eta bi puntu jaitsi milioi bat eurotik behera fakturatzen duten enpresa ertain eta txikientzat -%25ean dago orain-. Halaber, errenta zerga igo nahi zien aberatsenei: bi puntu urtean 130.000 eurotik gora irabazten duten zergapekoei, eta launa puntu 300.000 eurotik gorako irabaziak dituztenei eta 140.000tik gorako aurrezkidunei. Neurri horiek, jakina, ez zuten eraginik izango Hego Euskal Herrian, foru ogasunek arautzen dituztelako zerga horiek.
Eragina izango zuen dieselaren zerga igoerak, indarrean sartu izan balitz, baina ez da horrelakorik gertatu; gobernuak gasolio litroa 3,8 zentimo garestitu nahi zuen. Halaber, emakumeen higiene produktuen zergak ez dira %10etik %4ra murriztu -konpresak eta tanpaxak, adibidez-.
Bidean geratu da, baita ere, menpekotasunen bat daukaten pertsonen senide zaintzaileei kotizazioa estatuak ordaintzeko asmoa, trantsizio energetikoa bideratzeko lege berria, eta langabezia sari guztiak agortuta dauzkaten langabeei laguntzak emateko adina 54 urtetik 52ra jaisteko proposamena.
AZKEN AUKERADUNAK
Hipoteka legea, lan erreformaren moldaketa eta pentsioen kalkulu berria
Helburu jakin batekin aukeratu du Sanchezek apirilaren 28a hauteskundeetarako. Data horrek aukera ematen dio automatikoki ez desegiteko Espainiako Kongresua eta Senatua. Martxoaren 5ean desegingo dira bi ganberak, eta, beraz, bi aste eta erdiko joko legegilea dago oraindik, dela lege gako batzuk onartzeko, dela hauteskundeetarako kanpainarako soslai sozioekonomikoa eszenaratzeko.
Aurrera egingo duela argi dagoen bakarretako bat Hipoteka Lege berria da. Datorren ostegunean eztabaidatu eta bozkatuko dituzte Kongresuan PPk kontrolatutako Senatuak legeari egindako emendakinak. Legeak aurrera egingo du beraz, baina erabaki beharko dute, besteak beste, ea bankuek euren gain hartuko dituzten etxebizitza erosteko krediturako gastu guztiak -tasazioarena izan ezik- edo ez.
Martxoaren 5era arteko epea geratzen dela jakinda, CCOOk eta UGTk presio egin diote PSOEri, lehenbailehen onartu ditzan sindikatuekin eurekin adostutako lan erreforma eta pentsioena. «Ez da ezinezkoa, borondate politiko kontua da», nabarmendu zuen atzo Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak.
Bi sindikatuek eta Sanchezen gobernuak dagoeneko adostuta dauzkate Mariano Rajoyren lan erreforma leuntzeko aldaketa batzuk: lan hitzarmen kolektiboen ultraaktibitatearen urtebeteko iraupena ezabatu eta mugagabe bihurtzea berriz ere, eta sektoreko lan hitzarmenei lehentasuna ematea, eta ez enpresakoei. Adostutako dekretuak ahal bezain laster onartzeko eskatu dute bi sindikatuek.
Bestetik, oraindik airean dago zelan gaurkotuko diren pentsioak datorren urtetik aurrera, KPIaren arabera, ala KPIaz gain beste faktore batzuk ere kontuan hartuta. UGTk eta CCOOk Sanchezi eskatu diote indargabetu dezala jasangarritasun faktorea dakarren pentsioen erreforma, eta jar dezala KPI erreferente bakar bezala.
Bi zerga berri sortzeko aukera ere badago martxoaren 5era bitarte: Tobin tasa -finantza trantsakzioen gainekoa- eta Google tasa -zerbitzu digitalena-. Bien tasen artean, 2.000 milioi euro biltzea espero du gobernuak. Bi tasen legeen tramitazioak aurrera jarraituko du datozen asteetan, baina onartuko balira ere, ez lirateke indarrean sartuko urte amaiera arte. Horrek esan nahi du zerga berri horien diru bilketak oso eragin mugatua izango lukeela 2019ko kontuetan, eta ez luketela lagunduko aurtengo defizit igoera konpentsatzeko.