Greba orokorra Katalunian: Grebalariek hainbat errepide eta trenbide itxi…

Greba orokorra deitu dute Katalunian 2019ko otsailaren 21ean, Kataluniako prozesuaren kontrako epaiketa salatzeko. Elkarretaratzeak eta manifestazioak deitu dituzte.
2017an halako lau kontratu iruzurti aldatu zituen iaz Lan…
Guztira, 19.991 lan kontratu pasatu ziren ikuskaritzaren eskuetatik. Ia 8.000 aldatu behar izan dituzte. «Orain, finko edo lanaldi osoko bihurtu dira», azaldu zuen atzo Maria San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuak. «Berrikusitako kontratuen %44k legeari iruzur egiten zioten», gaineratu zuen San Josek, eta ikuskaritzaren «eraginkortasunarekin» lotu zuen zenbakiak igo izana.
Hiru arlo kontrolatzen dituzte Gasteizko gobernuaren ikuskariek: lan baldintzak, segurtasuna eta lan osasuna, eta kontratuen eta laguntzen zilegitasuna. Hiru arlo horietan 21.360 esku hartze osatu zituzten iaz, 832 kasuri aurkitu diete arau hausteak, eta, horren ondorioz, zigorrak ezarri. Guztira 5,6 milioi euro batu zituen ikuskaritzak isunetan, aurreko urtean baino %42 gehiago.
Iruzurretatik kanpo
Kontratazioetan iruzurrak eta lanaldi partzialen kontratazioak ikertzen osatutako lana goraipatu zuen sailburuak, baina baita Ikuskaritzak egindako lana, lan istripuak ikertzeko eta emakumeen berdintasuna sustatzeko.
Istripuak bi taldetan sailkatu dituzte. Heriotza bat eragin duten edo oso larriak izan diren lan istripuak zuzenean ikertu dituzte; larriak eta arinak, berriz, lan txanden arabera. Ikerketak medio, istripu larrienetan zazpi zehapen espediente jaso dituzte enpresek, baita konpontzeko bederatzi errekerimendu ere.
Horrez gain, azpikontratazioak zorrotz kontrolatu dituztela dio Jaurlaritzak. «Azpikontratazio zuzen eta egokiak zirela ikuskatu nahi genuen, ez legez kontrakoak», argitu zuen Iciar Gonzalez Lan Ikuskaritzako zuzendariordeak. Alor horretako ikerketetan garbiketa zerbitzuek izan dute berebiziko garrantzia. Osatutako lan guztien %51 izan dira.
2019an, Lan Ikuskaritzak emakumeek duten egoeran jarriko du arreta. Soldata arrakala eta lan baldintzak berdindu nahi dituzte. «Berdintasuna sustatzeko lana bitarteko estrategiko bat da», nabarmendu zuen Gonzalezek. «Soldata arrakalari aurre egiteko Lan Ikuskaritzak postu pribilegiatua dauka euskal estrategian». San Josek, berriz, plan bat diseinatu dutela zehaztu zuen: «Ordainsari Berdinerako Ikuskapen Plan bat daukagu, giltzarria izango dena. Ordainsari Berdintasunerako Planean sartzen dira iruzur ereduak aurreikusteko programen bidezko soldata-auditoretzak».
Horrez gain, egoerari aurre hobeto egiteko unitate espezializatuak jarriko dituzte abian. Formakuntza zehatza jasoko dute espezializatutako teknikari emakumeek, berdintasunarekin lotutakoak oro har, soldata desberdintasunari buruzkoa zehazki.
2050erako argindar guztia berriztagarria izateko xedea jarri du Madrilek
Sanchezek usteko zuen bere gobernuaren lege indartsuenetakoak, ezerezean geldituko den Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren legeak, ez zuela lortuko berak nahi beste oihartzunik biharkoan, eta horregatik ekitaldi berezia egin zuen atzo, hedabideetako tituluak lortzearren. Egia da ere kopuru biribila eman zuela Sanchezek, egoki-egokia kanpainari begira: «Energia eta Klima sortarekin abian jarriko diren neurriek 300.000 enplegu berri sortuko dituzte datozen hamar urteetan».
Espainiako presidenteak aipatzen duen sorta hori hiru testutan banatzen da. Batetik, Europara bidali beharreko Klima eta Energia Plan Nazionalaren zirriborroa dago, joan den urtean entregatu behar zuena. Zenbait hedabideren arabera, testu horretan Espainiako Gobernuak aurreikusten du 2030. urterako herrialdearen karbono isurketak 1990. urtekoak baino %20 txikiagoak izango direla. Horrek esan nahi du, gaur egun isurtzen duena baino heren bat CO2 gutxiago (-%38) atmosferaratu beharko duela, gaur egun isurketak 1990ekoak baino %17 handiagoak direlako.
Pedro Sanchezen arabera, 2030ean argindarraren %74 iturri berriztagarrietatik sortuko da Espainian —%40 dator hortik gaur egun—, eta 2050ean argindar guztia iturri berriztagarrietatik lortzea izango du helburu herrialdeak. Jomuga hori bat dator Europako Batzordeak dioenarekin.
Bestetik, atzo aipatutako testu sortan Klima Aldaketarako eta Trantsizio Energetikorako Lege proiektua eta Bidezko Trantsizio Baterako Estrategia ere badaude. Gobernu sozialistaren egitasmo handienetako bat izan nahi zuen trantsizio energetikoaren lege proiektua ezerezean geldituko da, martxoaren 5ean desegingo direlako Espainiak Gorteak. Edonola ere, hor jasotakoetatik ezingo da askorik urrundu apirileko hauteskundeetatik datorren gobernu berria, datorrena datorrela.
Dena den, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak, dirudienez, amore eman behar izan du lege egitasmoaren puntu garrantzitsuenetako batean, eta bihar onartzekoa den testuan jada ez dago debekurik 2040tik aurrera diesel eta gasolinazko ibilgailuak matrikulatzeko. Testu berriak orain «CO2 isurketa zuzenak dituzten ibilgailuak matrikulatzeko debekua» soilik aipatuko du, zehaztu gabe zein motatakoak izan daitezkeen.
Goiekik 350 enpresa sortzen lagundu du mende laurdeneko ibilbidean
Ibilbide emankorra izan du garapen agentziak 25 urtean: besteak beste, 350 enpresa baino gehiago sortzen lagundu du. Garapen agentziak nabarmendu du eskualdeko ekonomiaren garapenean «traktore garrantzitsua» izan dela urteotan, eta ekintzailetasuna, gizarte eragileen arteko sinergiak, eta eskualdeko enpresen arteko lankidetza eta lehiakortasuna bultzatu duela.
Badira lan hori erakusten duten ekinaldi mugarri bi: 2000. urtean, Goitur sortu zuen, Goierriko turismoaren agentzia, eta 2017an, Goierri Valley, munduan integral, berritzaile eta neurrira egindako soluzioak eskaintzen dituen metal-mekanika arloko aliantza estrategikoa. Eskualdeko puntako konpainiak daude Goierri Valleyn —CAF, Irizar, Ampo, Indar, Orkli, Jaso, GH eta Transbiaga—, baina baita enpresa ertain eta txikiak ere —240 inguru daude eskualdean—.
«Goierriko kultura»
Atzera begirako errepasoa egin du Goiekik, eta gogoratu du 1993an, agentzia sortu zutenean, Goierrin %20 zela langabezia tasa, eta krisi betean zegoela lanbide eskola ere, eskualderako oso garrantzitsua zena. «Egoera bideratzeko gogoeta estrategiko bat bideratu zen, udal enpresa, sindikatu eta beste hainbat eragileren eskutik, eta Goieki sortu zuten». Egun, Goieki hemeretzi udalerrik osatzen dute, eta helburutzat dute eskualdeko garapen sozioekonomikoa sustatzea.
Mendeurrenaren ospakizunean izan zen Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, eta «Goierriko kultura» nabarmendu zuen, ekintzailetzaren kultura. Ezinbestekotzat jo zuen lankidetza: «Bultzada ekonomiko eta sozialak etenik ez duen honetan, gakoa da elkarrekin lan egitea eta eskualdea eraldatzen laguntzea».
EH Bilduk lantalde bat sortu nahi du autogintzaz
Iberdrolak 3.000 milioi euro baino gehiago irabazi ditu 2018an
Laneko segurtasun araudia errespetatzeko eskatu du Bilboestibako enpresa batzordeak

Bilboestibako enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea eta elkarretaratzea deitu ditu 2019ko otsailaren 20an atzo lan istripuz hildako zamaketariaren heriotza salatzeko
Iberdrolak irabazi-markak hautsi ditu 2018an, 3.000 milioi baino gehiago…

Iberdrolak markak hautsi ditu 2018an, 3.014,1 milioi euroko irabazi garbiak lortuta; 2017an baino % 7,5 gehiago. Taldearen negozio guztiek portaera ona izan dute.
Jon Darponek ez du dimititzeko asmorik eta Lan Eskaintza…

Elkarrizketa, Radio Euskadin. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoaren auziaren harira dimisioa ematea baztertu du.