Zabalik da 270 udaltzain postu betetzeko aukeraketa prozesuan izena…
270 udaltzain postu betetzeko aukeraketa prozesuan izena emateko zabalik, 2019ko apirilaren 16tik maiatzaren 20ra bitartean. 36 udalerritako 270 postu betetzeko.
Europako Batasuneko gobernuek, dukerrian bilduta, baimena eman diote Europako Batzordeari negoziazio bat has dezan «lehenbailehen» AEB Ameriketako Estatu Batuekin merkataritza libreko itun bat adosteko. Donald Trumpen Etxe Zuriak EBko industriako hainbat produkturi jarritako muga zergak ezabatzea da negoziazioaren helburua. Baina nobedadea ez da, horrenbeste, gerra komertzialaren ekaitz betean EBk Washingtonekin akordio bat negoziatu nahi izatea, baizik eta eskari horrekin ez datorrela bat batasuneko kiderik garrantzitsuenetako bat: Frantzia.
Nazioarteko merkataritzan interes ezberdinak dauzkate Alemaniak eta Frantziak, eta Parisko gobernuak horregatik bozkatu zuen atzo AEBekin negoziazioak hastearen kontra. Frantzia izan zen kontra egin zuen bakarra, eta Luxenburgoko Gobernua abstenitu egin zen. Edozelan ere, nahiz eta aho batez ez onartu, negoziazioen baimenak aurrera egin zuen, nahikoa zelako gehiengo kualifikatuarekin: 28 herrialdetatik 16ren babesarekin aski da, betiere EBko herritarren %65 ordezkatuz gero.
2018an asko tenkatu da soka EBren eta AEBen arteko harreman komertzialetan. Washingtonek muga zergak jarri zizkien EBko altzairuari eta aluminioari, eta pasa den astean Trumpek iragarri zuen EBri 9.700 milioi euroren muga zergak jarri nahi dizkiola, Airbusen laguntza publikoen harira.
Autogintzari ere muga zergak jartzearen mehatxuak estutu egin du Alemania, eta merkataritza itun berri bat negoziatzera bultzatu ditu Europako Batasuneko kideak. Baina Emmanuel Macronen gobernua ez dator bat Berlinen estrategiarekin, nekazaritzaren arriskua ikusten duelako.
Nekazaritza
Trump merkataritza libreko hitzarmenen kontrako buru bilakatu da 2017ko urtarrilean Etxe Zurira iritsi zenetik: hozkailuan laga zuen EBren eta AEBen arteko TTIP Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa; desegin eta bere erara berregin du NAFTA Mexikorekin eta Kanadarekin; eta bertan behera utzi zuen TTP Lankidetza Trans Pazifikoa ere. Itun horien kontra dago, baina ez, oinarrian, nazioarteko merkataritza itunen aurka dagoelako, baizik eta ez direlako bere neurrira egindakoak.
TTIP hozkailuan laga zuen, besteak beste, hitzarmenak nekazaritza merkataritza asketik kanpo uzten zuelako.
Horra Macronen beldurra, orain EB industriarako TTIP txiki bat negoziatzen hasiz gero, Bruselak azkenean amore eman dezakeela, AEBetako janarien inportazioak ere muga zergarik barik onartuta.
Frantziaren mesfidantzaz jakitun, Bruselak berariaz adierazi du negoziazioen helburua industriako eta autogintzako muga zergak ezabatzea dela, eta negoziazioetatik kanpo geratuko dira nekazaritzako produktuak.
Parisko Itunaren marra
Baina klausula horrek ere ez du balio izan Macron konbentzitzeko. Beste argudio bat ere eman du negoziazioen kontra agertzeko: AEBek ez dute babesten Parisko Ituna. Klima aldaketari buruzko akordio hori 195 herrialdek onartu zuten 2015eko abenduan Frantziako hiriburuan, baina 2017an Trumpek uko egin zion itunari, eta AEBak akordiotik atera zituen.
Cecilia Malsmtrom EBko Merkataritza komisarioak Macronen beldur guztiak uxatu nahi izan ditu: batetik, argi utzi du nekazaritza negoziazio mahaitik kanpo geratuko dela, «marra gorri bat delako Europarentzat»; eta, bestetik, agindu du Etxe Zuriarekin adostutakoa ezingo dela izan Parisko Itunaren kontrakoa. Gaineratu du, halaber, negoziazioak ez direla hasiko TTIPa oinarri hartuta, zerotik baizik: «TTIPa ez dago hozkailuan, zaharkituta geratu da».
Bitartean, Jean-Claude Juncker EBko batzordeburua ahalegindu da Trumpekin hitzarmen bat lortzearen onurak erakusten. Bere esanetan, EBk %8 gehiago esportatuko luke AEBetara, eta %9 gehiago inportatu.
Bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berretsi zuten atzo, «bien arteko elkarlan estu batek bakoitzak bere aldetik izan ditzakeen emaitza hobetuko lituzkeelako». Balluerkak egin zituen adierazpen horiek, eta ondoan zuen Iñaki San Sebastian Tecnaliako zuzendari exekutiboa. Biek nabarmendu zuten erakunde bien arteko elkarlanaren garrantzia. Baina unibertsitate publikoarekin duten harremana esaldi batekin laburbildu zuen San Sebastianek: «Gaur egun, EHU da Tecnaliako ikerlarien harrobi handiena».
Bi erakundeen arteko harremanaren lekuko da EHUk Bizkaiko campusean dituen hiru Tecnalia teknologia ikasgelak. Arlo zientifiko eta teknikoan elkarlanean ikerketa sustatzen duten eremuak dira gela horiek, eta berrikuntza arloan trebakuntza partekatua ematen diete unibertsitateko ikasleei. Ingeniaritza, ekonomia eta enpresa arloko teknologia ikasgelak daude egun Bizkaian, eta 2019an zehar Arabako eta Gipuzkoako campusetan beste gela bana zabalduko dutela aurreratu zuten atzo. «Asmoa ez da unibertsitate arloan bakarrik geratzea, lurralde horietako ekonomian bertan eragin ahal izatea baizik», San Sebastianen hitzetan.
Joan den urtean martxan jarri zuten, halaber, industria farmazeutikoari eskainitako lehen 4.0 laborategia: Basque PharmaLabs 4.0. izenekoa, Arabako Teknologia Parkean. Irekiera hori azken bi hamarkadetan bi erakundeen arteko elkarlanaren lekuko dela azaldu zuen San Sebastianek.
Baina hemengo ikasleen talentua lantzeaz gain, Europako Batasuneko ikerlariak ere hona erakartzeko lan egingo dute EHUk eta Tecnaliak. Joint Research Unit ekimena jarriko dute martxan aurten, eta nazioarteko proiektuetan parte hartzeko tresna izan dadila nahi dute alde biek. «Garrantzitsua izango da elkarlan hori; azken batean, nazioarteko ikerketa gehiagotara iristeko aukera edukiko baitugu horren bidez», Balluerkaren arabera.
Nazioartera begira egindako egitasmoen barruan, Bordeleko Unibertsitatearekin batera mugaz gaindiko campusa ere abiatuko dute urte honetan; azken batean, «hezkuntza eremu berriak sortzea» baita bien helburua. Egitasmo horiekin guztiekin, unibertsitatean ikerketaren arloa indartu nahi dute, Tecnaliarekin egun dituzten harremanak estutuz.
Lehen aldia da Alemaniako Justiziak WVeko buruzagi bat akusatu duela eskandalu horretan. Orain arte ingeniariei jazarri diete, haiek diseinatu zutelako ustezko iruzurra: software bat jarri zuten diesel motorretan, eta, haren bidez, motorrak antzeman zezakeen azterketa bat egiten ari zitzaizkiola; ondorioz, errendimendua jaisten zuen, nitrogeno oxidoaren isurketak gutxitzen zituen eta legezko mugak errespetatu. 2006tik 2015era erabili zuten, eta VWek berak onartu duenez, milioika autotan jarri zuten software tranpatia.
VWeko goi arduradunek guztiz ukatu dute iruzurraren berri zutela, baina, hala ere, Winterkornek kargua utzi zuen 2015eko irailean, eskandalua piztu eta egun gutxira. Akusazioek «erabat txunditua» zutela deklaratu zuen autogileko buruzagi nagusiak.
AEBetako agintariek eman zuten ustezko iruzurraren berri, eta 2018ko maiatzean iruzurraz eta konspirazioaz akusatuta dago Winterkorn herrialde hartan.
Iazko ekainean, Municheko Fiskaltzak Audiko kontseilari ordezkaria atxilotu zuen, Rupert Stadler. Lau hilabetez egon zen atxilotuta, ustez iruzurraren frogak desagerrarazteko arriskua zegoelako, baina gaur-gaurkoz ez diote deliturik leporatzen. Urriaren hasieran utzi behar izan zuen Audiren buruzagitza.
Braunschweigeko Fiskaltzaren arabera, auto enpresako arduradunek gutxienez 2014ko apiriletik zekiten iruzurra egiten ari zirela, baina ez zuten haren berri eman. Kontrara, beste software bat garatu zuten aurreko iruzurra ezkutatzeko.
Lehen epaiketak, aurten
VWek dagoeneko 30.000 milioi euro gastatu ditu iruzurraren ondorioei aurre egiteko, hala nola isunak ordaintzeko eta autoak ordezkatzeko. Horietatik 12.500 milioi dira AEBetako bezeroei kalte-ordainak emateko.
Dirutza horri nahiko aise erantzun ahal izan dio autogileak, lehen unean bere ospea orbainduta geratu arren ez dielako salmentei kalte handirik egin.
Eskandaluaren kostua are gehiago handituko da aurten, Alemanian lehen epaiketak egingo dituztelako VWeko ingeniarien aurka. Haietako 70en bat ari dira ikertzen Braunschweigeko eta Municheko fiskaltzak.
Manifestaziorik jendetsuena Bilbon egin zuten. 18:00etan abiatu ziren Jesusen Bihotzetik. «Batak zein besteak gobernatu, pentsioak beti defendatuko ditugu», azpimarratu zuen Pilar Agirre mungiarrak. Berak irakurri zuen manifestazio bukaerako agiria. Besteak beste, mugimenduaren aldarrikapen nagusiak irakurri zituen. Agirreren esanetan bi dira ezinbestean lortu beharrekoak: «Gutxieneko pentsioa 1.080 eurora igotzea eta pentsioen urteko igoera gutxienez KPIaren bestekoa izatea». Ohartarazi zuten ez dutela etsiko eskatzen dutena lortu arte, «oraingo eta etorkizuneko pentsiodunak duintasunez bizi ahal izateko».
Euren proposamenen eraginkortasuna azpimarratu zuen Fanok. Azaldu zuen Espainiako Gizarte Segurantzak diru sarrerak handitzea lortu duela azkenaldian. «Nola egin duen? Gutxieneko soldata 900 eurora igo duelako gobernuak, eta soldata altuenak dituzten langileak lehen baino gehiago kotizatzen hasi direlako. Guk proposatzen ditugun neurriak indarrean jarriz gero, badago dirua pentsioetarako».
Kalera irteteko deia
Manifestarien artean ezkorrak eta baikorrak zeuden. Karmele Bilbao zornotzarrak kasu egingo dietela uste du. «Agian kanpainan ez dute zuzenean hitz egingo. Baina gu entzuten ari dira; ez izan zalantzarik. Begira zenbat boto duten hemen». Izan ere, milaka lagun elkartu ziren Bilboko kaleetan, baina aurreko manifestazioetan baino gutxiago ziren. Jesus Lozano sestaoarrak mugimendua «epeltzen» ari den kezka agertu zuen.
Hain zuzen ere, pentsiodunen mugimenduak berak apirileko eta maiatzeko hauteskunde kanpainak «indar gehiago» egiteko garaia direla eta deialdietara hutsik ez egiteko eskatu zuen. Maiatzaren 11n beste manifestazio bat egingo dutela iragarri zuten. Astelehenetako elkarretaratzeetan parte hartzeko ere eskatu zuen. «Ez gara lehen beste lagun elkartzen, eta hedabideetan gutxiago agertzen zara. Ez ote dira gutaz ahaztuko!», esan zuen Lozanok. Pentsioen borroka gizarte osoarena dela ohartarazi zuen.
2 Baina nola izan daiteke publikoa pribatizazio bat’? Kasu honetan, ez da oximoron bat; publikoa da, herritarrek erabaki beharko dutelako pribatizazio bati buruz.
3 Nortzuk? Ipar Euskal Herriko biztanleek eta Frantziako Errepublikako beste herritarrek. Erreferendum baten bidez erabakiko dute onartzen ote duten Parisko Roissy eta Orly aireportuak kudeatzen dituen ADP enpresaren pribatizazioa.
4 Hara, Macronek egia esan zuen agindu zuenean Jaka Horien krisiaren harira herritarren iritzia kontuan hartuko zuela? Tira, egia da Frantziako presidenteak esan zuela formulak bilatuko zituela herritarrei zeresan handiagoa emateko erabaki politikoetan, baina aireportuei buruzko erreferendumarena ez da Macronen ideia, hari aurka egin nahi diotenena baizik. Diputatuek behartu nahi dute galdeketa egitera. Haserre, «populismoari jokoa egitea» egotzi die Bruno Le Maire Finantza ministroak. «Ergelen konspirazioa» salatu du Patrick Mignola MoDem talde zentristako parlamentarioen buruak.
5 Diputatuak gobernuari aginduak ematen. Uste nuen horrelakoak Komunen Ganberan bakarrik gertatzen zirela… Ez zabiltza oso oker, baina behingoz Frantziako diputatuak ados jarri dira RIP edo ekinaldi partekatuko prozedura bat abiatzeko. 2008. urtean sortu zuten formula hori, baina oraindik ez dute inoiz erabili. Berez, ez da ziurra erreferenduma egitea, oraindik hainbat langa gainditu behar baititu.
6 Zer baldintza behar dira RIP baten bidez erreferenduma egiteko? Lehena da parlamentarien bostenek eskatu behar dutela, gutxienez 185 diputatuk eta senatarik. Kopuru hori aise gainditu du oraingo honetan: 248 izan dira, ezkerrekoak eta eskuinekoak. Ezkertiarrak, pribatizazio ororen aurka daudelako, eta eskuindarrak, uste dutelako hobe dela ADPk urtero ematen dituen mozkinak sakelaratzea. Behin parlamentarien babesa duenean, Kontseilu Konstituzionalaren galbahea gainditu behar du, eta, hark baiezkoa emanez gero, sinadurak bildu behar dira.
7 Zenbat lagunek sinatu behar dute? Hautesleen %10ek babestu behar dute, 4,5 milioi lagunek baino gehiagok. Baina azken hitza Errepublikako presidenteak du. Erabaki ahal du erreferenduma ez egitea parlamentuak ez badu gai horri buruzko legerik egin azken sei hilabeteetan. Hortaz, legeen egutegiak ere izan dezake zeresana.
8 Zergatik pribatizatu nahi du Frantziako Gobernuak ADP? Gaur egun, ADPren akzioen %50,63 ditu estatuak, legeak behartu egiten duelako akzioen gehiengoa izatera. Baina lege hori aldatzea erabaki zuen ostegunean Asanbleak, aldeko 147 boto eta aurkako 50ekin. Engie argindar konpainiaren salmenta eta FDJ Française des Jeux zori jokoen enpresarena ere baimentzen du legeak. ADPri dagokionez, 9.500 milioi euro lor ditzake, defizit publikoa txikitzeko eta 10.000 milioiren berrikuntzarako funtsa betetzen hasteko.
Nazio Batuetako Garapenerako Programaren arabera, Txinako emakumeen %61,5 daude lan merkatuan. Afrikako zenbait herrialde pobrek eta Asia hego-mendebaldekoek soilik dute tasa handiagoa; Europako Batasunean, emakumeen %51 dira, nahiz eta Txinak baino ekonomia garatuagoa duen.
Gutxienez bigarren mailako ikasketak dituzten emakumeetan ere Txinak atzean uzten ditu Mendebaldeko hainbat herrialde. Txinan %74 dira, eta Espainian, esaterako, %72,2. Unibertsitateetan ere gehiago dira gizonak baino: Txinako emakumeen %56,1 matrikulatu dira unibertsitateetan, gizonak baino 9,7 puntu gehiago.
Datu horiek eragin garbi bat dute emakumeen botere ekonomikoan. Txinaren barne produktu gordinaren %41 sortzen dute emakumeek, Deloitteren Aro digitalean emakumeek enpleguan duten eragina txostenaren arabera. Munduan ez dago halako portzentajea duen beste lurralderik.
Anbiziotsuagoak ere badira Txinako emakumeak: familiari garrantzia handiagoa ematen diote Mendebaldeko herrialde gehienetan baino, baina, hala ere, %78k dute beren lanean ardura postuak lortzeko helburua.
Anbizio handikoak
«Txinatarrak oso ekintzaileak dira. Baina emakume txinatarrak are gehiago gara», dio, erdi txantxetan, Dai Yinhuak. Daik enpresa bat dauka, Nanjing hirian. Enpresa txikia da; bost langile baizik ez ditu, eta Europako produktuak inportatu eta Internet bidez saltzen ditu. Enpresaburu handi baten anbizioa dauka, ordea. «Azken lau urteetan fakturazioa %50 handitu dugu. Txinak baldintza perfektuak ditu nire gisako pertsona batek bere ametsak egia bihur ditzan. Espero dut askoz jende gehiago hartu ahal izango dudala eta beste probintzia batzuetara hedatu ahal izango naizela».
Atzerriko konpainiek ere nahiago dute emakumeak kontratatu administrazio lanetarako. «Askoz langile bizkorragoak dira. Ekimen handiagoa dute; lanean gehiago murgiltzen dira», azaldu du autogintzako euskal enpresa bateko kudeatzaileak —ez du izenik eman nahi—. «Gizon txinatarrek, oro har, beren buruari garrantzi handia eman ohi diote, eta beren gaitasunarekin eta produktibitate neurriarekin bat ez datozen helburu ekonomikoak dituzte».
Baina, edonola ere, Txinako emakumeek hautsi behar duten sabaia ez da kristalezkoa, granitozkoa baizik. Berez, emakumeen eta gizonen arteko arrakala handitu egin da azken urteetan. Munduko Bankuak genero arrakalari buruz egiten duen txostenak dio aztertutako 149 herrialdeetatik 103. lekuan dagoela Txina. Nazio Batuetako Genero Berdintasunaren Indizeak puntuazio hobea ematen dio, baina hasierako postuetatik oso urrun: 189tik, 36.a.
Emakumeak Herri Asanblea Nazionaleko aulkien %24 baizik ez dituzte betetzen; bakar bat ere ez Politburoan, eta enpresetako zuzendaritza postuetan %38 besterik ez dira. «Urrun iritsi nahi baduzu, onena zeure enpresa sortzea da, gizonek gidatutako batean ez baitzara inoiz helduko», ziurtatu du Daik. Haren aholkuari jarraituz, Txinako start-up-en %55 emakumeek sortutakoak dira
Izan badira multinazional handietan goiko lekuetara iritsi diren emakume gutxi batzuk, eta egoera barrutik irauli nahian dabiltza. Haietako bat da Jane Sun; Ctrip Txinako Internet bidezko bidaia agentzia handieneko kontseilari ordezkaria. «Gogoan dut Japoniara lehen aldiz joan nintzenean Ctripeko finantza adarreko buru gisa, hango bazkideek erreberentzia egin ziotela gure presidenteari, baina niri eskua ere ez zidatela eman, pentsatu zutelako laguntzaile soil bat nintzela. Silicon Valleyn ere antzeko zerbait gertatu zitzaidan, ekintzaileen afari batean. Askok galdetu zidaten non nuen senarra. Ez dut uste mindu nahi nindutenik, baizik eta uste zutela Asiako emakume gazte batek ezin zuela zuzendaritza postu bat lortu».
Haurdun daudenak, taxian
«Txinan bertan egoera are okerragoa da, ez delako asko aurreratu genero berdintasunean. Horregatik uste dut gizarteak aldaketa sakona egin behar duela, eta enpresek esku hartu behar dutela», azaldu du Sunek. Etsenplu ona izaten saiatzen dira Ctripen. Esaterako, haurdun geratu diren emakumeak kalera botatzeko mehatxu egin beharrean, enpresak taxi zerbitzu bat eskaintzen die haurdunaldiko seigarren hilabetetik aurrera. «Haurra jaiotzen denean, ongietorri saria ematen diegu, 800 yuanekoa (105 euro), eta 3.000 yuaneko laguntza bat ematen diegu gurasoei hezkuntzarako».
«Uneotan, eskulan kualifikatua falta dugu, eta, hortaz, enpresen artean lehia handia dago langileak erakartzeko. Enplegatuen kezka bakarra ez da soldata eta, horregatik, gu emakumeentzat inguru abegikorra sortu nahian gabiltza», azaldu du Sunek. Enpresako langileen erdia baino gehiago emakumeak dira, baina egia da buruzagitza postuetan gutxiago direla. «Denbora eman zaie hasiberriei gora igotzeko. Baina geure asmoa da goranzko bide hori ez eragoztea». Sun ez dago emakumeen gutxieneko kuotak inposatzearen alde, baina bai generoen arteko oreka baten alde, uste baitu enpresen emaitzak hobetzen dituela.
Ekinaldi deigarriago bat hautatu dute Hangzhou hiriko beste bi enpresak: 30 eguneko oporraldi berezi bat eskaintzea 30 urtetik gorako emakume ezkongabeei. Helburua da ez daitezela bilakatu Txinan «soberan dauden emakumeak» gisa ezagutzen diren emakumeak, hau da, bikotekiderik izateko denborarik hartzen ez duten emakume profesionalak. «Pozik bizi badira, produktiboagoak izango dira», justifikatu du neurria Hangzhou Songcheng Performanceko giza baliabideetako arduradunak.
Sunek espero du horrelako ekimenak ugaritzea eta emakumeen egoera hobetzea. Gobernuak, bere aldetik, emakumeen lan bazterketaren aurkako neurri sorta bat onartu zuen otsailean. Horien artean dago lan elkarrizketetan emakumeei ezingo dietela galdetu ezkonduak ala ezkongabeak diren, edo haurrak izateko asmoa ote duten. Lan eskaintzetan emakumeak baztertzeko baldintzak jartzen dituzten enpresek 50.000 yuan arteko isunak jasoko dituzte (6.500 euro), baina askok uste dute lan elkarrizketetan araua betearaztea oso zaila izango dela.
Natalitatea behera
Egoerak badu ondorio kaltegarri bat: jaiotze tasa asko jaisten ari da. Iaz 15,23 milioi haur jaio ziren txinan, kopururik txikiena 1961. urteaz geroztik. «Garrantzitsua da emakume txinatarrak formakuntza hobea edukitzea eta independenteagoa izatea antzeko garapen maila duten beste herrialdeekin alderatuta», ziurtatu du James Liang demografoak. «Maoren garaian, emakume gehienek lan egiten zuten, eta egoera hori sendotu da gaur egun». Formakuntza handiko emakumeak gutxiago ezkontzen dira, eta beranduago. Horrek badu bere inportantzia Txinan, ezkontzatik kanpo jaiotzen diren haurrak ez baitira begi onez ikusten. Natalitatea txikitzen du ez alferrik. «Soberan diren emakumeak gero eta ohikoagoak dira», azaldu du demografoak.
Familia beranduago edo inoiz ez sortzeko joera estatistiketan ikusten da: 10,5 milioi ezkontza egon ziren 2017an; bada, bost urte lehenago 13 milioi ziren. Eta agintariak asko kezkatzen dituen beste estatistika bat gehitzen zaio horri: txinatarrak gero eta gehiago dibortziatzen dira, eta gero eta gazteago. 1978an 285.000 bikote dibortziatu ziren; 2017an, berriz 4,37 milioi izan ziren.
Horregatik, gero eta beharrezkoago da jaiotze tasa handitzeko neurriak ez ezik, pizgarri ekonomikoak eta profesionalak ematea emakumeei, lan bizitza eta familiarena hobeto uztartzeko. Amatasun baimena zabaltzea eta aitei ere zabaltzea. Soilik horrela lortuko du Txinak emakumeari agindu zion zerua lortzea.