8.204 lagunek eman dute izena Administrazioko lan-poltsetarako hautatze-prozesuan

8.204 lagunek eman dute izena lan-poltsetarako hautatze- Guztira, bost lan-poltsa osatuko dira: Mendeko Saila, Laguntzaile Teknikoak eta Goi-mailako Eskumena.
Bere errotik erauzi izan balute bezala doa Cadizera, behartuta. Navaleko garabiak geldirik daude 2017ko urriaz geroztik, eta langile denak joan den martxoan kaleratu zituzten. Baina badute alternatiba bat, duela hamahiru urte ontziola pribatizatu zenean akordio bat egin baitzuten CCOO eta UGT sindikatuek SEPI Espainiako enpresa industrial publikoak biltzen dituen sozietatearekin. Lantegia inoiz itxiko bazen, beharginek aukera izango zuten ontziola publiko batera joateko. Cadiz, Cartagena (Espainia) eta Ferroleko (Galizia) ontziola publikoen artean aukeratu dezakete, beraz.
Kaleratu zituzten 173 langileetatik 150ek daukate ontziola publiko batera joateko berme hori, eta abenduaren 31 baino lehen jakinarazi behar diote Navantia ontziola talde publikoari zein lantegira joan nahi duten. «Nik lehenago hasi nahi nuen lanean, maiatzean amaitu zitzaidalako langabezia saria, eta diru sarrera bermatzeko errenta jasotzen hasi nintzelako». Baina Navaletik kaleratutako lehen langileak hilaren 17an hasiko dira beharrean ontziola publikoetan. Eta horien artean dago Pineda.
«Kalean askok diote pribilegiatu batzuk garela, lana bermatuta daukagulako; bai, baina etxetik mila kilometrora joan behar duzu, eta berriz ere hutsetik hasi. 30 urte dituzunean, akaso pozik joango zinateke, baina adin honekin asko kostatzen da». 51 urte ditu Pinedak. «Nik behintzat ez daukat seme-alabarik, eta nire gurasoek oraindik ez dute zaintzarik behar; baina lankide batzuen kasua ez da hori». Asko Ferrolera joango dira, gertutasunagatik, baina Pinedak Cadiz aukeratu du: «Eguzkia behar dut nik, eta Ferrolen hemen baino eguraldi okerragoa egiten du».
Bizitza berri bat hasiko du han, eta lagun baten bidez pisua lotuta dauka dagoeneko. Sestaon familia, lagunak eta bikotekidea utziko ditu. «Nik etxea ordainduta neukan; ez neukan inolako kargarik; gauza bakarra falta zitzaidan: lan egin eta bizi ahal izatea. Baina nire etxetik bota naute; horrela sentitzen naiz».
Bi urteko nekea gainean
Astebete barru lan berrian hasteko bezperan egongo da, eta, hala ere, gaur-gaurkoz oraindik ez du sinesten egoera horretan dagoenik. «Moduren batera edo bestera Navalek iraun ahal izango zuela pentsatzen genuen, edo pentsatu nahi genuen; baina, azkenean, dena hautsi da, eta bizitza berri bat hasi beharko dugu hutsetik. Dena den, joateko gogoz ere banago, azken urte eta erdian bizi izan dugun estutasun hau amaitu dadin nahi baitut, eta lanean hasi». Dioenez, hilabeteak baitaramatza apenas lorik egin gabe. «Dena ondo antolatuta edukitzea gustatzen zait, eta ezegonkortasun egoera honekin ezin nuen lorik egin. Prozesu guztia oso gogorra eta nekagarria izan da».
Nekeaz gain, amorrua ere sentitzen du, Navaleko krisia hasi zenetik denbora galdu izanaren irudipena baitauka: «Txarrenean aukera bat geneukan: ontziola publiko batera joatea lanera. Bi urteko neke guztien ondoren zein aukerarekin geratu gara? Hasieran geneukan berberarekin! Ez dugu ezer aurreratu denbora tarte horretan guztian».
Horrek sorrarazten dio amorrua, baina baita erakunde guztiek bizkarra eman dietelako ere. Hala sentitzen baitu. «Jo beharreko ate denak jo ditugu, eta mahai gainean proposamenak jarri ditugu». Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari behin eta berriro eskatu diete ontziolaren kargu egin zitezen, baina Europako mandatuak aipatu izan dituzte erakundeek aukera hori baztertzeko. «Txosten juridiko bat eskatu genuen aukera hori bideragarria zela erakusteko. Bruselara ere joan ginen, eta han oniritzia jaso genuen. Baina aukera horri ere ezetz esan diote. Horregatik diot bakarrik sentitu garela, inork ez gaituela babestu. Maleta hartu beste aukerarik ez zaigu geratu».
Inbertitzaile pribatu bat babestuko zutela errepikatu izan du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak behin eta berriz. «Baina guk bagenekien inbertitzailearen kontu hori fikzioa zela; ontziola erabat ixten denean, orduan etorriko dela benetako inbertitzailea. Navaleko langile ginen arte ez da interesik egon, eta orain epaitegietako prozesua amaitu ondoren ixten dutenean, orduan azalduko da, gu kanpoan gaudela. Gainera, esaten dutenagatik, dagoeneko badago inbertitzaile bat ontziolaren jabetza hartuko lukeena». Inbertitzaile hori azaltzen denean, litekeena da lantegian berriz ere ontziak egitea. «Amorrazio handia emango lidake horrek».
Sestaotik alde egiteko maleta prest baitauka, eta iraganeko Ezkerraldea gogoan duelako oraindik. Babcock Wilcox, Naval edo Labe Garaiak boladan zeuden garaiak. Orain, horien hondakinetan supermerkatuak zabaldu dituzte, eta Amazonek esan berri du banaketa gunea zabalduko duela Babcocken lantegi zaharrean. «Zer dirurekin erosiko du jendeak supermerkatu horietan? Industriak ematen du aberastasuna!». Sestaok 40.000 biztanle ere izan zituela gogoratu du; 27.000 ditu orain. «Lanagatik alde egingo duen beste bat gehiago naiz ni».
Zenbakiek ere erakusten dute Gonzalezek irudikatutako errealitatea. %16ko langabezia tasa dauka eskualdeak, eta 39.000 pertsonak lan baldintza prekarioak dituztela salatu zuten martxaren antolatzaileek. «Merkataritza gune handien aldeko apustuak kalte larriak ekarri ditu Ezkerraldera; gaur-gaurkoz, 1.700 pertsonak egiten dute lan era horretako guneetan».
Eta galdera egin zuen ostera pentsiodunak: «Amazoni ateak zabaltzen zaizkio, eta lanpostuak sortuko dituztela esaten dute. Asko jota 90 pertsonarentzako lana ekarriko du banaketarako gune horrek; baina Navalentzako lan egiten zuen azpikontrata batek bakarrik langile gehiago zituen-eta! Zer ari gara sortzen?».
Horregatik, azken urteetan Ezkerralderako egin diren politikak salatu zituzten atzoko martxan. «Hemen ez baldin badira lanpostu egonkorrak sortzeko benetako politikak hartzen, inguru hau guztia pikutara joango da. Baina horretarako kalera atera beharra daukagu, eta begiratu plaza honetan zenbat pertsona gauden». Sestaoko Kasko plazan martxa abiatu aurretik ehun pertsona inguru zeuden. «Honek ere erakuts dezake jendeak itxaropen txikia duela egoera aldatzeko», zioen tristuraz.
2 (Kar, kar, kar) Langile klaseak ere pagatzen dituen autobideena, noski. Ba, ez daude oso pozik Espainian eta Katalunian autobide hainbaten kontzesioa hartu zuten enpresak. Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi du estatuak ez dituela pagatu beharko enpresa bik eskatu dituzten 1.500 milioi euroak. Aumarrek 785 milioi eskatzen zituen (AP-7 autobideko Tarragona-Valentzia eta Valentzia-Alacant tarteak,eta AP-4ko Sevilla-Cadiz), eta Ausurrek, 748,9 milioi euro (AP-7ko Alacant-Cartagena).
3 Baina zergatik eskatu dute diru hori guztia? «Orekatze ekonomiko-finantzarioaren izenean» eta kalte-ordain gisa. «Kontratuaren ekuazio finantzarioaren haustura» gertatu omen da.
4 Eta itzultzaile automatikoarekin? Askoz ere errentagarritasun handiagoa espero zutela ustiagai dituzten autobideen negozioan, baina dirua galtzen ari direla, alboan bidesaririk gabeko autobideak egin direnez. Eta orain, aitatxo estatuari esan diotela paga emateko, gaizki kalkulatu zutela eta kontratuak betetzeko daudela, bai, baina, aizu, senideen artean konponduko gara, ezta?
5 Eta zer esan diete epaileek? Labur esanda, baietz, Espainia familia handi bat dela, baina inozo-inozoak ere ez direla.
6 Eta luze esanda? 40 urteko kontzesioa izan dutela errentagarritasuna lortzeko, eta ezin dutela eskatu denbora horretan guztian azpiegitura gehiagorik ez eraikitzeko, adibidez saihesbideak, hirietako trafikoa arintzeko edota autobide berriak. Finean, kontzesioen ustiatzaileei esan diete ezin dutela eskatu trafiko sarea «izozteko» haiek diru gehiago irabaz dezaten; 1970eko hamarkadaren hasieran ekin ziotela autobideak ustiatzeari, eta «deigarria» dela horrelako kexu bat mahairatzea. Eta Espainiako Estatuak ez duela «normaltasunetik kanpoko» ezer egin trafiko sarea hobetzeko, hiritarren alde aritu dela, eta horregatik ez dagokiela inongo kalte-ordainik jasotzea. Alegia, gehiegi eragin diotela azeleragailuari.
7 Tira, ez dago gaizki, ezta? Espainiako Gorena izateko, ez dago batere gaizki. Arazoa da beste autobide batzuen erreskatea onartu dela jada, eta, bankuena bezain garestia izango ez den arren, hura ere zergadunen patrikak pagatuko duela luze gabe.
8 Zertaz ari zara? Madrilgo lau erradial berriez, Espainiako Sustapen Ministerioak bere gain hartu dituen horiez; krisia iritsi eta negozioaren kalkulua hankaz gora bota zuen agertokiaz. Ustiatzaileek, tartean Florentino Perez ahaltsuak, kalte-ordain handiak jasoko dituzte. PSOEren gobernuak kalkulatu du 2.000 milioi euro inguru ordainduko dizkiela, autobideen eraikitzaileek eskatzen dutenaren erdia, gutxi gorabehera.
9 Erreskateen Meka da Espainia, ezta? Bankuekin hasi ziren, txikikeriarik gabe, eta gero zaila da adikzioa gainditzea, badakizu.
Frantziako multinazionalak «Irungo enpresa ikur bat» arriskuan jarri duela esan zuen langile batzordeak ohar baten bidez, eta gogoratu zuen 2001. urtean erosi zuela Recondo. Ogi txigortuaren ekoizpenean erreferente bihurtu zen Frantziako konpainia, operazio horri esker.
Batzordearen arabera, Recondo ixteak «beste urrats bat ekarriko luke Irun jasaten ari den langabezia egoera larrian». ELAk jakinarazi zuen maiatzaren 20an batzarra egin zutela langileek, eta plantaren itxiera salatzea erabaki zutela. Horrekin batera, zuzendaritzari bilerak eskatu dizkiete itxierak ekarriko lituzkeen «ondorioak aztertzeko eta adosteko», baita industria proiektuaren bideragarritasunaren inguruan ere. Langile batzordea «oso haserre» dago, eta industria proiektu berri bat eskatu du, «bideragarritasunean eta enpleguaren kalitatean oinarritutako etorkizuna bermatu dadin».
Enpresak zer dioen
Brioche Pasquierreko zuzendaritzak baieztatu egin zuen Irungo lantegia ixteko plana mahai gainean dagoela, baina hainbat ohar egin zituen. Hasteko, argitu zuen 2022. urtean izango litzatekeela itxiera hori. Halaber, esplikatu zuen plan hori 2016ko azaroan jakinarazi ziola langile batzordeari, eta 2017ko apirilean negoziazioak zabaldu zirela hainbat neurri adosteko itxiera iritsi aurretik. Zuzendaritzaren arabera, ordutik gaur arte ez da lortu neurririk adostea, eta, beraz, «ez dago berritasunik prozesuan»; baina ukatu egin zuen itxierak 160 langileei eragingo diela.
Brioche Pasquierrek bi lantegi ditu Irunen, eta Recondorena da itxi nahi duena, Bidasoa ibaiaren alboan dagoena. Bentak auzoan dago bestea, eta, ogi txigortuaz gain, opilekin aritzen da. Hark jardunean jarraituko lukeela argitu du zuzendaritzak.
Ikusteko dago Pasquier Recondoko langileek datozen asteetan mobilizazioetara joko duten ala ez, beren lanpostuen alde. Batzordeak ez du horien berri eman, baina itxiera salaketak mobilizazio egutegi bat ekar lezake baldin eta ez badago aurrepausorik negoziazioetan.
Ospe handiko bi marka
Brioche Pasquier konpainia 1974an sortu zuten, Frantzian, Pasquier familiaren okindegitik abiatuta; ospe handia hartu zuen egiten zituen opil preziatuei esker; 1985erako, burtsan kotizatzen zuen. Akzioen %90 Pasquier familiaren esku daude gaur egun. Frantzian hamalau ekoizpen zentro dauzka, bi Euskal Herrian, biak Irunen, eta planta bana Ingalaterran (Londres) eta AEBetan (San Frantzisko). 3.200 behargin aritzen dira konpainiarentzat.
Recondo markaren jatorria aurkitzeko, 1870. urtera joan behar da, Ignacio Rekondok Irunen izen bereko okindegia zabaldu zueneko urtera. 1910erako industria gisa abiatu zen, Leandro Rekondo buru zela, eta 1920an fabrika zabaldu zuten, Irunen. Urte batzuen buruan, biskoteen Europako ekoizpen zentro garrantzitsuena bihurtu zen. 1932tik aurrera, ogiarekin lotutako produktu gehiago merkaturatzen hasi ziren. 2001ean, Brioche Pasquierrek erosi zuen Recondo, eta ogi txigortua saltzeko Recondo markari eutsi zion; aldi berean, penintsulako merkatuetan sartu zen Brioche Pasquier markako opil sortarekin.
Datozen hilabeteetan itxieraren ondorioak apaltzeko neurriak adostu ala ez, Irunek bere-berea duen enpresa bat galduko luke 2022. urtean Recondo itxiko balute, zuzendaritzak berretsi duen moduan. Hiriak galduak ditu orain baino lehen ere izaera bereko beste enpresa batzuk: esaterako, Elgorriaga txokolateak, 1990eko hamarkadan, eta Bidasoa portzelanak, 2009. urtean.
Deialdiak arrakasta izan duen edo ez, horretan ez daude ados, eta jarreretan ere lehen bezala jarraitzen dute. Jose Antonio Rojo UGTko industria arduradunak honela hitz egin zuen eguerdian egindako manifestazioa baino lehen: «Patronalak kontuan hartu behar du grebaren erantzuna, eta negoziazio mahaian benetako neurriak proposatu». Ohar baten bidez, FVEMek erantzuna: «Itun duin bat negoziatzeko prest gaude, baina sindikatuek ere erantzun behar dute, orain arte ez baitute negoziatu ere egin».
Eulate Zilonizaurrekoetxea LABeko bozeramaileak salatu zuenez, hirugarren greba egunean «patronalaren piketeek oldarkor» jokatu zuten. Lantegietara zihoazen pikete informatiboak identifikatu zituztela ziurtatu zuen, eta enpresariek Poliziaren presentzia eskatu zutela salatu. «Patronalak bere lubakitik atera behar du, eta proposamen argiak egin; argi dago orain urduri daudela».
Tentsio giroa Bilboko kaleetara ere hedatu zen. Langileek sirena eta petardoen zarata baliatu zituzten protesta egiteko. Kale Nagusian edukiontziak gurutzatu, eta horietako bati su eman zioten. Mobilizazioa FVEMen egoitza parean amaitu zen, eta, grebalariak iritsi aurretik, Ertzaintzaren hainbat patruila bertan zeuden. Biek bat egin zutenean, tentsioa piztu zen, baina besterik ez.
Piketeen lana
Patronalak, hain justu, pikete informatiboen indarkeria handitu dela salatu zuen. «Lan egin nahi zuten behargin asko indarrez atera dituzte beren lanpostutik, eta kalte larriak eragin dituzte makinerian eta instalazioetan». Halako ekintzen berri ez zutela erantzun zuen Mikel Etxebarria ELAko industria ataleko arduradunak. Jose Antonio UGTko bozeramaileak piketeen lan «eredugarria» goraipatu zuen.
Alde batean zein bestean, beraz, tentsioak gora egin duela sumatzen da. Giro horretan iritsiko dira metaleko ituna lortzeko hurrengo bilerara, hilaren 17an.
Sindikatuek ohartarazi dute ez dutela etsiko. «Garbi ikusten dugu neurriak hartu behar direla sortzen ari den aberastasuna banatzeko, baita prekaritateari aurre egiteko ere», Etxebarriaren arabera. Pilota patronalaren teilatuan kokatu zuen, eta, jarrera aldaketarik sumatzen ez baldin badute, ekainaren 20ko eta 21eko lanuzte deialdiei eutsiko diete.
Azken urteetan, Gasteizko gobernuak oso iragarpen zuhurrak egin izan ditu, eta gero urtearen joanean egokitu ditu. 2017an, esaterako, %2,3koa iragarri zuen, eta urtearen amaieran %2,9ra iritsi zen. 2018an, beste hainbeste egin zuen: %2,5etik %2,6ra igo zuen, eta gero asmatu zuen, %2,8an jarrita. Aurten, kontrako bidean egin du aldaketa bakarra, %2,3tik %2,2ra txikitu baitzuen martxoan.
Datorren asteartean aztertu behar ditu Iñigo Urkulluren gobernuak 2020ko aurrekontuko gidalerro nagusiak, eta horretan agertu beharko du Jaurlaritzak espero duen panorama ekonomikoa.
Espainiako Bankuak ere duela hilabete batzuk baino datu hobeak espero ditu orain. Atzo, bi hamarren igo zuen Espainiarako hazkunde iragarpena, %2,4ra arte. Onartu egin zuen atzerriko faktore batzuek arriskua badutela, baina barne eskariaren indarra are handiagoa dela ziurtatu zuen. Zehazki, familien gastua eta enpresen inbertsioa.
Europako Banku Zentralak, berriz, ostegunean aldatu zuen bere iragarpena, goranzkoa hark ere, %1,1etik %1,2ra eurogune osorako.
Aldian behin, Eustatek ere zuzendu behar izaten ditu bere datuak. Duela aste batzuk aurreratu zuen hiru lurraldeetako BPGak %2,2ko hazkundea izan zuela, eta %2,3ra igo du orain; bi hamarren igo du hiruhileko arteko hazkunde tasa ere. Badu garrantzia azken hori %0,7ra heltzeak, hazkundearen moteltzea denen ahotan dagoenean, daturik handiena baita 2018ko hasieraz geroztik —urte horretako azken bi hiruhilekoetan %0,5 hazi zen BPGa—.
Urte arteko tasak, hori bai, jaisten jarraitzen du —%2,4tik %2,3ra—, baina joera hori alda dezake urteko bigarren hiruhilekoan ere %0,7ko datuari eutsiz gero.
Espainiako Bankuaren ildotik, Eustatek ere barne eskari sendoa azpimarratu du. Guztien gainetik dago kapital eraketa gordina, hau da, enpresek egiten dituzten inbertsioak, azken urtean %4,1 hazi baitira. Barne eskariaren beste osagaiak, azken kontsumoko gastuak, nahiko egonkor jarraitzen du, gorabehera batzuekin: %2,6tik %2,2ra gutxitu da familien kontsumoa, eta %0,8tik %2ra handitu da gastu publikoa.
Esportazioak ez dira hazi
Barne eskariaren ekarpenak konpentsatu du kanpo eskariaren ahultasuna. Merkataritza gerrak, brexit-ak eta horiek herrialde batzuetan eragin duen pattalaldiak negatibo bilakatu du esportazioen (-%1,4) eta inportazioen ekarpena (-%0,9). Espainiako Industria eta Merkataritza Ministerioaren datuen arabera, urteko lehen hiru hilabeteetan %0,7 jaitsi dira esportazioak, eta %4,1 handitu dira inportazioak. Hori bai, kontuan hartu behar da azken bi urteetan inoizko esportaziorik handienak egin zituztela Hego Euskal Herriko enpresek.
Kanpo merkataritzaren arazoak islatzen dira sektoreko datuetan ere. Industriak atzera egiteari utzi dio, baina %0,4 txiki bat baizik ez da hazi azken urtean, eta are gutxiago manufaktura (%0,1). Eraikuntza asko suspertu da (%5,1) eta zerbitzuak ere sendo daude (%2,7), ostalaritzari eta merkataritzari esker (%2,9). Lehen sektorea oso gorabeheratsua izan ohi da, baina oraingoz ekarpen positiboa egin dio hazkundeari (%8,4).
Enpleguari dagokionez, %1,8 hazi da azken urtean. Eustatek nabarmendu duenez, sektore guztietan egin du gora.