Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du, eta soilik gizonen…

Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du EAEn, portzentajeak % 7ra arte egiten du behera gizonezkoen kasuan. Egoerak lan arrakalan ondorioa du. 2019ko ekainak 25.
Aurtengo abenduan itxi ditzake ateak Alurecyren Elgetako fabrikak. Han aritzen diren langileei bi aukera eman dizkie CIE Automotive jabeak: Orozkoko lantegira joatea (Bizkaia), edo kaleratzearen ondorengo kalte-ordaina jasotzea. Langileak ez daude ados neurriekin. «Guk eskatzen duguna da CIE taldeak gure inguruan dituen gainerako lantokietan lanean jarraitzea, eta badakigu enpresak badaudela», azaldu zuen Mikel Romaneli LABeko ordezkariak atzo eguerdian, multinazionalaren Bilboko egoitza nagusiaren atarian antolatutako protestan.
Kayabari kateatua
Elgetako fabrikaren itxiera guztiz lotuta dago beste lantegi baten porrotarekin. Hogei urtez, Japoniako Kayaba multinazionala aritu dira hornitzen, eta azkenaldian harentzat bakarrik egin dute lan. Apirilean, ordea, Kayabak jakinarazi zuen Orkoiengo fabrika (Nafarroa) itxi egingo zuela 2021. urterako, han egiten dituzten ponpa hidraulikoek merkatua galdu dutelako, direkzio elektrikoen mesedetan. Itxiera horrek lan kargarik gabe utziko du Elgetako fabrika. «Gu ahalegindu gara proiektu alternatiboak bilatzen, Kayabako proiektua kolokan egonez gero kolpeari aurre egin ahal izateko; enpresak, berriz, argi utzi digu proiektu horretan eta bakarrik horretan egingo genuela lan», kexu agertu zen Romaneli.
Beharginek uste dute akatsa ez dela langileena, «kudeaketa edo antolaketa faltarena» baizik, eta horregatik eskatu diote enpresari akatsaren ardura bere gain har dezala. Baina orain arte zuzendaritzarekin egindako bi bileretan ez dute jaso eskaera horren neurriko erantzunik. «Enpresari ez zaio interesatzen antzinatasuna eta soldata handiak dituzten langileak mantentzea: nahiago dituzte langile berriak». Borrokan jarraitzeko asmoa dute langileek, nahiz eta itxaropen handirik ez izan.
70 erosketa 1996tik
CIE Automotive Euskal Herriko enpresarik handienetako bat da gaur egun, baina enpresa nahiko berria da. 1996an sortu zen, INSSEC inbertsore taldea Egaña SA Zaldibarko enpresaren akziodun nagusia egin zenean.
Corporacion Industrial Egaña (CIE) bilakatutakoak handira jokatu zuen hasieratik, eta 1997. urtean hasi zen enpresa berriak erosten. Inyectametal eta Udalbide izan ziren lehenak, eta bost urteren buruan jada 11 enpresak eta 2.000 langilek osatzen zuten taldea.
Beste urrats handi bat egin zuen 2002an, Aforasarekin batzean. Azkoitiko eta Legazpiko altzairu fabrika historikoak eta beste batzuk biltzen zituen taldea zen Aforasa. Bat egitearen ondoren hartu zuen CIE Automotive izena, eta hazkuntza erritmoari eutsi zion: 23 urteko historian 70 enpresa erosi ditu, eta gaur egun 30.000 langiletik gorako konpainia bat da, eta Ozeania ez beste kontinenteetan ditu fabrikak.
Erosketen zerrendan sartutako azken enpresak dira Maquinados de Precision de Mexico eta Cortes de Precision de Mexico, Mexikoko Celaya hirian, Guanajuato estatuan. Printzipioz, 58 milioi. euro ordainduko ditu Cie Automotivek, baina baliteke azken unean aldaketa batzuk izatea prezioan.
Agiri baten bidez, Jesus Maria Herrera CIEko kontseilari ordezkariak azaldu du erositako enpresak osatu egiten direla dagoeneko Mexikon taldeak dituenekin. Ipar Amerikakoa oso merkatu garrantzitzua da Bizkaiko multinazionalarentzat —iaz, salmenten %25 egin zituen han—, baina taldea batez ere Indiara begira dagoela jakinarazi zuen maiatzaren amaieran Anton Pradera presidenteak. Aurten, bere egin zuen Indiako Aurangabad Electricals enpresa.
Siemens Gamesa arduratuko da haize errotak parkean jartzeaz, 2021. urtetik aurrera, baita mantentze lanez ere. Kontratua lortze aldera, Zamudioko enpresak nacelle edo Gondola deitutakoak montatzeko lantegia jarriko du Taiwanen. Gondola horietan gordetzen dira sorgailu eolikoen elementu mekaniko eta elektriko guztiak. Fabrika hori uhartean jarrita, Siemens Gamesak espero du hurrengo urteotan kontratu gehiago lortu ahal izatea.
2018ko apirilean aurkeztu zuten EAJk eta PSE-EEk DSBEa aldatzeko proposamena, azken urteetan «laguntzaren kudeaketan sortu diren disfuntzioak zuzentzeko» eta oraingo egoera soziekonomiko «egokitzeko». Proposamen horrek gaur egungo baldintza nagusiei eutsi zien. Hala, errenta kobratzen hasteko gutxieneko adina 23 urtean itzi nahi zuen, eta onuradunak EAEko udalerri batean gutxienez hiru urte erroldatuta egotea.
Aldaketa sakonagoa egin nahi zuten DSBEaren kalkuluan. Gaur egun, Espainiako gutxieneko soldataren arabera kalkulatzen dute, baina, horren ordez, gutxieneko gastuen adierazle bat sortu nahi zuten (455 euro), eta horri osagarri ekonomiko batzuk gehitu, elkarbizitza unitateak duen izaeraren arabera. Pertsona batek, gehienez ere, 659 euro kobratuko lituzke.
Haurrak dituzten elkarbizitza unitateak saritu nahi zituen moldaketak, gaur egun pobrezia arrisku handiena halakoek dutela iritzita. Aldiz, etxea partekatzen duten bikoteak zigortuko zituen bereziki. Oro har, etxebizitza bakoitzean unitate bakarra egotea aurreikusten zuen proposamenak. Kontrolari dagokionez, hatz marka aipatu gabe, testuak zioen sistema biometrikoak erabiliko zirela zerbitzuko «erabiltzaileak eta laguntzen onuradunak» identifikatzeko.
EAJ-PSEren proposamenak «DSBEa murrizteko egitasmoa» dela ziurtatu du ELAk, eta ziurtzat jo du PPren babesa jasoko duela.
Funts industrialak, indexatuak, pasiboak, socimiak, hedge-fund-ak, funts putreak, funts subiranoak… Belarrira ezagunak izanagatik ere, herritar arruntak ez ditu egiaz ezagutzen eta ulertzen. Eta, hala ere, oso posible da herritar horietako askoren dirua funts handi horietako batean egotea. Gure dirua funts putre batean? Edo Euskaltelen buruzagitza hartu duen Zegona horretan? Ana Blanco Mendialdua Ekonomiako doktore eta EHUko Finantza Ekonomiako irakaslea da, eta Enseñando Finanzas blogaren egilea. Haren arabera, bai, posible da. «Gaur egun, zaila da jakiten gure aurrezkia benetan non dagoen. Hainbestekoa da aukera, hain elkarri lotuta daude finantza tresna guztiak. Funtsen funtsak ere existitzen dira».
Nahiko berdin zaio bankuko aholkulariak inbertsio funtsa jasangarri edo etiko gisa saltzea ere. Blancok argi dauka: «Zuzeneko inbertsio bat izan ezean, niri oso konplikatua iruditzen zait %100eko segurtasuna izatea zure diruak egiaz betetzen dituen, adibidez, funts jasangarri eta etiko direlakoen inbertsio baldintzak». Eta, finean, funtsentzat eta haietan ondarea jartzen dutenentzat, helburu nagusia —praktikoki helburu bakarra— errentagarritasuna da. Inbertitutako diruari etekina ateratzea, ahalik eta gehiena, ahalik eta azkarrena.
Dirutzak funtsetara
Oro har, gero eta ondare gehiago doa funtsetara. 2017an, funtsek 46 bilioi euroren aktiboak zituzten munduan, Nazioarteko Inbertsio Funtsen Elkartearen arabera. Iaz, kopurua 2,3 bilioi euro jaitsi zen, 44 bilioi euroraino.
Herrialde anglosaxoietan, lehenago garatu ziren inbertsio funtsak, baina ekonomia krisitik ateratzen ari den heinean, gainerako herrialdeetan, eta Euskal Herrian ere bai, jende gehiagok lortu edo berreskuratu du aurrezteko ahalmena —batzuek ez zuten inoiz galdu—. Eta, interes tasa txikien ondorioz, banku gordailuek eta kontu korronteek ezer gutxi ematen dutela ikusita, aurrezle askok jo dute inbertsio funtsetara. Euskal Herriko aurrezleak nahiko kontserbadoreak dira, eta, oro har, nahiago izaten dituzte funts bermatuak. Baina muga gutxiagoko beste mota bateko funtsak ere hedatzen ari dira.
Inbertsio kolektiborako tresna bat dira funtsak. Hainbat jenderen ondarea biltzen da haietan, kudeatzaile batek diru hori hartu eta, errentagarritasuna ateratzeko, aktiboetan inbertitu dezan. Aktibo horiek oso desberdinak izan daitezke. Merkatuetan publikoki saleros daitezke (burtsetan), eta izan daitezke enpresetako partaidetzak (akzioak), estatuek edo enpresek jaulkitako zorrak (errenta finkoa), bonuak, lehengaiak. Eta izan daitezke funtsak ere… Bestetik, merkatuetatik kanpo eskualdatzen diren aktiboak daude —arrisku kapitalean, inbertsio alternatiboetan, higiezinetan ere askotan…—, eta orduan kapital pribatuaz ari gara. Funts kudeatzaileak batean zein bestean ibil daitezke.
Arriskuak ikusmiran
Finantzen oihaneko landaredian azken urteetan gehien ugaldu diren espezieen artean daude ETF funtsak (Exchange Trade Funds), zeinak merkatuetan saleros daitezkeen. Eta halakoetan, gehien-gehienak funts indexatuak dira. Funts horiek indize bat erreplikatzen dute, hots, kudeatzaileak aktibo kartera indizearekiko proportzioan osatzen du, eta kito: hortik espero du errentagarritasuna lortzea. Kudeaketa pasiboa horri deitzen zaio. Aldiz, kudeaketa aktiboan, merkatuak azpibalioztatuta dauzkan aktiboetan inbertitzen da, etorkizunean balio hori handituko dela pentsatuz.
Kudeaketa pasiboak, jakina, lan gutxiago eskatzen du, eta, ondorioz, kudeatzailearen komisioak ere dezente merkeagoak izan daitezke. Horrek jende asko erakarri du, eta negozioaren hazkundea ikusgarria izan da azken hamar urteetan. Onuradun handienak AEBetako funts erraldoiak izan dira. BlackRock eta Vanguard dira handienak: 5,8 bilioi euroko eta 4,7 bilioi euroko ondarea kudeatzen dute, hurrenez hurren. Sekulako boterea dute. «Haien esku dago dena, eta herrialde bat hondoratu dezakete lasai asko, kalifikazio agentziekin krisian gertatu zen bezala».
Kudeaketa pasiboari beste arrisku batzuk ere ikusten dizkio Ana Blancok. Esaterako, burbuila bat sortzearena. «Pentsa funts guztiak indize bera erreplikatzen ari direla. Ibex 35 indizea, adibidez; guztiak doaz Iberdrola, Telefonica eta horiek erostera, eta, horrekin, merkatuen euren portaera nahasten dute». Lehia bera ere baldintzatua geldi daiteke, indizea erreplikatzerakoan sektore bereko konpainia ustez lehiakideetan partaidetza esanguratsuak izan ditzaketelako.
Gero, «non gelditzen da hor enpresa baten edo aktibo baten egiazko balioa?». Blancoren ustez, lehen, konpainia baten kotizazioak hobeto adierazten zuen konpaniaren berezko balioa. «Baina orain, analisi horrek ez du balio».
Finantza merkatuen aldakortasuna ere arriskutsua da. «Gorabeherak oso handiak dira, eta merkatuak oso sentikorrak dira informazioekiko. Batzuetan, bat-batean burtsa jaitsi egin da, eta ez dakizu zergatik, ez delako horretarako ezer gertatu». Hor tartean makinak egon daitezkeen seinale? «Kudeaketa pasiboko funts asko eta asko daude robotek kudeatuta, bai».
Kudeaketa pasibokoak zein aktibokoak, inoiz baino gehiago, funtsak dira munduaren jabeak. Eta jabe horietako gehienak ez dira oso bihozberak izaten negozioetan: errentagarritasuna dute jainko. Familia enpresa zenak buka dezake berregiturekin negozioa egiten duen AEBetako funts baten esku, eta hari gutxi inporta zaio enpresaren merkatu balioa ahalik eta gehien igoarazteko lantegi bat ixtea —nahiz eta errentagarria izan—, eta ehundik gora langile kaleratzea.
Ez da beldurgarria hori guztia? «Bai», dio Blancok, itzulingururik gabe: «Dirua galtzerdi batean gordetzeko gogoa pizten zaizu. Baina hori da egoera». Finantzen oihana.