Alconzako langileek protesta egingo dute Irizarren aurrean, ituna eskatzeko
Sei urteko zigorra eskatu dute Victor Bravo EAJko senatari…

Fiskaltzak sei urteko kartzela-zigorra eskatu du Victor Bravo EAJko senatari eta Gipuzkoako Ogasuneko zuzendari ohiarentzat, delitu fiskalak egotzita; 2019ko ekaina
Greba giroa zabaltzen ari da
Greba luzeak izan daitezke Gipuzkoako biak, batean zein betean zortzi eguneko lanuzteak deitu baitituzte sindikatuek. Papergintzan, gaur dute lehen protesta eguna, eta bihar bigarrena. Hernanin deitu dute manifestazioa, gaurko, herri horretan baitago lurraldeko paper fabrikarik handienetako bat, Zikunaga. Bihar, berriz, Tolosan biltzera deitu dute, hura izan baita historikoki industria horren erdigunea Gipuzkoan. Mila lagun inguru babesten ditu papergintzako lan hitzarmenak, eta 2018. urtearekin batera amaitu zen azkena.
Otsailean bateratu zituzten beren eskaerak ELA, LAB eta CCOO sindikatuek. Soldatak KPI baino gehiago igotzea, lan erreformaren neurri batzuetatik babesteko klausulak jartzea, eta berdintasun eta kontziliazio planak egotea eskatu dute sindikatuek. Adegik inflaziotik gorako soldata igoerak eskaini ditu hitzarmenak irauten duen aldian (2019-2022), baina ez sindikatuek eskatu adina —KPI gehi %2—.
Arte grafikoetan, zortzi
Gipuzkoan ere grebarako bidean dagoen beste sektorea arte grafikoena da. Atzo, patronalaren egoitzaren aurrean elkartu ziren ELA, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariak, Donostiako Miramon parke teknologikoan, eta han iragarri zuten lehen greba eguna hilaren 26a izango dela, eta bigarrena 27a. Akordiorik lortu ezean, uztailaren 3an eta 4an ere ez lukete lanik egingo, ezta irailaren 25ean eta 26an eta urriaren 2an eta 3an ere. Lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera bihar egingo dute, eta «Adegik beste aukera bat izango du egoera desblokeatzeko».
Sindikatuetako ordezkariek ziurtatu zutenez, hiru hilabeteko negoziazioan soldatak KPIra egokitzea baizik ez du eskaini Adegik, eta uko egin die beste motatatako eskakizunei, «baita legera edo jurisprudentziara moldatzeko gaiei ere». Langileen ordezkariek uste dute «soldatatik gaindi doazen gaiak» jorratu behar dituela papergintzako lan hitzarmenak, «urte zailen ondoren sektorea ongi dagoelako, lan karga handiarekin». Besteak beste, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko neurriak, lan osasunari buruzkoak eta lan taldeak berritzeko tresnak eskatu dituzte sindikatuek.
Biharko daude protestatzera deituta, berriz, Bizkaiko metalgintzako 50.000 langileak. Lurralde hartan langile gehien estaltzen dituen lan hitzarmena da metalekoa, eta berritu gabe dago 2011. urteaz geroztik. Aurreko hiru greba egunek jarraipen zabala izan dutela ziurtatu dute sindikatuek —%70etik %85era, egunaren arabera—, baina FVEM patronalak asko jaitsi du parte hartze hori —%26ra, azken egunean—Manifestazio jendetsuak egin dituzte sektoreko langileek.
Astelehenean izan zuten azken bilera, eta, horretan, FVEMek soldata igoera handiagoa eskaini zuen, baina betiere KPI gehi %1etik behera. «Mugimendu txikiegia, eta oso urrun jarraitzen du sindikatuen planteamendutik», erantzun zion sindikatu nagusiak, ELAk. KPItik gehi %2ko soldata igoera, lanaldia zortzi orduz txikitzea, behin-behinekotasuna gutxitzea, eta genero arrakala txikitzeko neurriak hartzea ere lortu dute sindikatuek.
Langabezia saria jasotzeko lan egin beharreko epea luzatu du…
Krisiak langabeen kopurua handitu zuenetik, 28 hilabetean lau hilabetez lan egin izana nahikoa zen saria jasotzeko. Langabeen kopurua asko murriztu dela argudiatu du Parisek sariaren baldintzak estutzeko. 2015ean jo zuen goia, %10,4ra iritsi baitzen, eta azken hiruhilekoan %8,7ra jaitsi da.
Baina Parisek ez du ezkutatu batez ere dirua aurreztea duela helburu. Espero du neurria urte amaieran ezarri ahal izango duela, eta horri esker 3.400 milioi euro aurreztu ahal izango dituela 2021 amaiera arte.
Dirua aurrezteko beste modu bat saria bera txikitzea izango da. Hori bai, sari handia jasotzen dutenei soilik eragingo diela ziurtatu du Frantziako Gobernuak. Zehaztu duenez, hilean 4.500 euroko soldata gordina jasotzen dutenei %30 txikituko diete laguntza zazpigarren hilabetetik aitzin. Gutxienez, 2.261 euro bermatuko dizkiete, eta ez die eragingo 57 urtetik gorako langabeei. Lan Ministerioak azaldu duenez, lansari handienak dituzten %10ei eragingo die murrizketak. Baina sindikatuak beldur dira gainontzeko langabeei ere saria ez ote dieten apalduko. Kontua da langabezia saria kalkulatzeko moduan ere aldaketak iragarri dituela Parisek, eragozteko haietako %20ri gertatzen zaiena: diru gehiago irabazten dutela langabezian lanean baino. Kopuru horiek auzitan jarri dituzte sindikatuek. Kopuru berria kalkulatzeko, batez besteko soldata aintzat hartuko dute.
Kontratu laburren zigorra
Ezkerrari ere keinu bat egin nahi izan dio Emmanuel Macron presidenteak. Horrela, joan den astean Edouard Phillippe lehen ministroak aurreratu zuen moduan, zigortu egin nahi dituzte kontratu oso laburrak gehiegikeriaz erabiltzen dituztenak. Bonus-malus sistema erabiliko du horretarako: Gizarte Segurantzako kotizazioak gehienez 0,95 puntu igoko dizkiete asko erabiltzen dituztenei, eta gehienez 1,05 puntu enplegu egonkorragoak ematen dituztenei. Zazpi sektoretan jarriko dute indarrean neurria; besteak beste, ostalaritzan eta elikagai industrian.
Ahate hazleen aurkako bigarren epaiketa, Baionan
Ahate hazleen aurkako bigarren epaiketa izan zen atzokoa. Joan den udazkenean, Kati Xabalgoiti Barkoxeko laboraria epaitu eta errugabetu zuten, baina ELB 5.000 euroko isuna ordaintzera zigortu zuen Paueko auzitegiak.
ELAk nagusitasuna indartu du, ordezkari sindikalen %36,85 eskuratuta
Bere nagusitasuna berretsi du Mitxel Lakuntzaren sindikatuak: ordezkarien %36,85 eskuratu ditu, 2014an baino %1,77 gehiago; eta Nafarroa ez beste lurraldeetan lehenengo indarra da ELA.
Oro har, emaitzen «hazkunde homogeneoa» azpimarratu du Villarrealek, baina bada alderik lurraldeen artean. Bizkaian izan da aldaketarik apalena —1,43 puntu egin du gora—, eta Araban, berriz, nabarmenenena: 2014an baino 3,31 puntu gehiago ditu. Halere, Gipuzkoan du oraindik ere ordezkaritzarik zabalena: ordezkarien %45,39 ditu ELAk bertan.
Nafarroan, hirugarren indarra da —UGT eta CCOOren atzetik—, baina aldea geroz eta estuagoa da: ordezkarien %25,17 ditu UGTk, %23,86 CCOOk, eta % 23,23 ELAk. Sindikatuak 108 ordezkari gehiago izango ditu Nafarroan: «Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan bigarren indarra [LAB] bikoizten dugu, eta Nafarroan 117 ordezkariren aldea dago lehen hiru indarren artean», zehaztu du Villarrealek.
Zenbakiek errealitatean duten garrantziaz mintzatu da Amaia Muñoa sindikatuko idazkari nagusiaren albokoa: «Zilegitasuna ematen digute emaitzek: langileek ELAren eredua babesten dute». Eredu hori nolakoa den esplikatu du Lakuntza idazkari nagusiak: «Kontraboterean oinarritzen da gure eredua, oinarritik hedatzen da».
Eredu paktistagoa defendatzen duten sindikatuak, berriz, behera egiten ari dira urtetik urtera. Azken lau urteetan, 194 ordezkari galdu ditu CCOOk, eta beste 357 UGTk. Azken hori sindikatu bozkatuena da oraindik Nafarroan, baina behera egin du nabarmen lau lurraldeetan.
LABi ere ongi joan zaizkio gauzak, azken urteetan 313 ordezkari irabazi baititu. Hego Euskal Herriko sindikatu handienetan hirugarrena da, baina lortu du bere helburuetako bat: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bigarren lekuan sendotzea, postu hori berreskuratu nahi zuen CCOOren kaltetan. ELAk bezala, LABek ere sindikalismo borrokalari bat aldarrikatzen du.
Borroka moldeetan dago erakunde batzuen arrakastaren eta besteen porrotaren arrazoia, Lakuntzak ziurtatu duenez: «Sindikatuek behera egiten dute euren hiztegitik greba, konfrontazioa eta halako hitzak kentzen dituztenean». Galtzaileen artean sartu du Eusko Jaurlaritza ere —«gure arrakasta gobernuaren porrota ere bada»—, Elkarrizketa Sozialaren Mahaia bultzatzen ari delako, nahiz eta, ELAren eta LABen ukoaren ondoren, negoziazio gune horretan ordezkaritzaren %29ra iristen ez diren bi indarrekin soilik ari den. «Elkarrizketa mahaia gutxiengoarekin eratzea sindikalismoaren kontra egitea da», Lakuntzaren arabera.
Batzuen alde, besteen kalte
ELAren eta Jaurlaritzaren arteko harremanak oso hotz daude. Aurrez aurreko azken elkarrizketa 2017an egin zuten, eta orduz gero lotutako hitzordua azken unean bertan behera utzi zuen gobernuak.«Jaurlaritzak oso ondo daki guk dugula nagusitasuna, baina ELAren kontrako estrategia aurrera atera nahian dabil».
ELAren emaitza onen arrazoietako bat ordezkari sindikalen ondorio dela esan du Muñoak: «Guk prekaritatearen aurka antolatu nahi dugu, eta sindikatua horretarako tresna eraginkorra bihurtu; ordezkariak lortzea da lan sindikala aurrera eraman ahal izateko lehen baldintza».
Indarrean da hipoteka lege berria, bezeroak babes handiagoa eduki…
Notarioari sinatzekoa den hipotekaren informazio osoa igortzeko betebeharra du bankuak, beraz, eta hark ulermen test bat egin behar dio bezeroari. Iraganeko etxebizitza salmenta handiaren harira, finantza entitateek eragindako ziurgabetasunari muga jartzeko onartu zuten lege berria aurtengo otsailean; aurretik, Europako Batasunak Espainia behin baino gehiagotan lotsagorritu du bankuen eskandaluak eta gehiegikeriak direla eta.
INFORMAZIO ESKUBIDEA
Ezer sinatu aurretik, bezeroak kontratuaren zirriborroa esku artean izan beharko du hamar egun lehenago. Bankuak bi dokumentu helarazi beharko dizkio: Informazio Estandarizatuen Europako Fitxa (ESIS) eta Ohartarazpen Estandarizatuen Fitxa (FiAE). Bankuak aztertu beharko du mailegu eskatzailearen kaudimena, gastua bankuak berak ordainduta. Ordaindu ezin dutenei hipotekak ematea eten nahi dute horrela.
NOTARIOAREN LANA
Notarioak bezeroari aholkularitza eman beharko dio, dohainik, kontratuari eta bertan jasotzen diren klausulei buruz. Eskatzaileak galdetegi bat erantzun beharko du hipotekaren nondik norakoak ulertzen dituela egiaztatzeko. Behin gaindituta, agiria sinatu beharko du kontratu aurreko dokumentazioa jaso eta ulertu duela baieztatuz. Horrez gain, notarioak egiaztatu beharko du hipotekak ez daukala Auzitegi Gorenak indargabetutako klausularik.
KONTRATUAREN GASTUAK
Etxebizitza tasatzeko kostua bakarrik geratuko da bezeroaren esku —300 eta 400 euro artean, gehienetan—, eta finantza erakundeek hartuko dituzte bere gain notariotza gastuak, erregistroarenak eta kudeatzailearenak —1.000 eta 3.000 euro artean— .
ZORU KLAUSULEN AGURRA
Hipoteka Legeak debekatu egingo du kontratuan zoru klausulak sartzea. Horrela, interes aldakorra daukaten kredituetan bankuek ezingo dute gutxieneko interes bat finkatu. Bezeroak Euriborraren edo hura ordezkatu behar duen indizearen jaitsierak baliatu ahal izango ditu arau berriarekin. Hala ere, inoiz ezingo da negatiboa izan; hau da, gutxienez %0 izango da.
BESTE PRODUKTUAK
Aurrerantzean bankuek ezingo dizkiete hipotekari lotuta produktu gehiago inposatu bezeroei. Hori bai, eskaintzen jarraitu dezakete. Banku askok hobariak ematen dituzte hipotekarekin batera beste produktu batzuk kontratatzeagatik. Orain, ordea, maileguaren kostua soilik dakarren aurrekontu bat eskaini beharko diote bezeroari.
ETXEGABETZEAK
Legeak gehiago babestuko ditu hipotekatuak bahimendu kasuan. Lehen, kredituaren lehen erdian hiru hilabete ez ordaintzea nahikoa zen hipoteka exekutatzeko. Orain, etxegabetzea abiatzeko, ordaindu gabe egon behar da hamabi hilabete, edo utzitako diruaren %3. Maileguaren bigarren erdian bada, hamabost hilabetez kuota ez pagatzea edo maileguaren %7 ordaintzeke izatea izango dira baldintzak etxegabetze prozesu bat indarrean jartzeko.
Aurtengo lehen hegaluzea Ondarroan porturatu da: 10,5 tona, kiloa…
% 41,68ko ordezkaritza ‘historikoa’ duela eta, harro agertu da…

ELA sindikatuak euskal mapa sindikalean duen gehiengoa hobetu du, EAEn % 41,68ko ordezkaritza historikoa lortuta eta bigarren sindikatuak, LABek, duena bikoiztuta.