Lehen Arretako langileek Osakidetzaren neurri ‘eskasak’ salatu dituzte

Satse, ELA, LAB, CC.OO., UGT eta ESK sindikatuek eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deituta, Lehen Arretan egin duten grebaren jarraipena % 31koa izan da.
2 Falta zitzaiguna. Aireko autoak Kontxa zeharkatzen, Gazteluko plazan lurreratzen… Agian irudi horiek ikusi ahal izango dituzu, baina ez da berehalakoan gertatuko, Euskal Herrian behinik behin. Uberrek hemendik oso urruti dauden hiru hiri aukeratu ditu bere esperimentua egiteko: Los Angeles eta Dallas, AEBetan, eta Melbourne, Australian. «Hiri handiak handitzen ari direnez, ez da jasangarria izango auto pribatuen menpe egotea», argudiatu du.
3 Eta jasangarria da zerua ibilgailuz betetzea? Ez dirudi. Grabitatearen legeak esaten du aireratzeko erregai, argindar edo dena delako asko beharko dutela ibilgailu horiek. Hiri garraio jasangarria nahi izango balu, Uberrek hobe luke autobus eta tren zerbitzuak eskaini.
4 Eta ez dabil horretan? Ez bereziki. Uberrek garraioaren Amazon izan nahi du, hau da, garraioaren arlo guztiak bete behar ditu. Taxien ordezkoak eskaintzen hasi zen, airekoak buruan ditu, eta bere hurrengo asmoetako bat da Manhattanen eta New Yorkeko aireportuaren arteko zerbitzu bat eskainiko duen helikoptero zerbitzu bat, Uber Copter izenekoa. Baina egia da beste herrialde batzuetan bizikletak eskaintzen dituela, minibusak Egipton, txalupak Indian…
5 Buelta gaitezen aireko taxietara, orain bururatu zait-eta segurtasuna ere arazo izan daitekeela, ezta? Hori da funtsezko beste gaia. Autoen arteko istripuak larriak dira, baina, salbuespenak salbuespen, errepidean gertatzen dira. Aireko taxi hori batek matxura izanez gero, edozeinen buruaren gainean eror daiteke, edo etxe batean, eskola bateko patioan…
6 Ez jarraitu. Urduri jartzen ari naiz. Ez zara bakarra. Uberrek bere asmoen berri eman zuen konferentzian zegoen AEBetako abiazioaren arduraduna, Dan Elwell. «Zuk hirietan jendea garraiatzeko sistema ezin hobea ikusten duzun lekuan, nik ikusten ditut autoen neurriko ibilgailuak, rotore askorekin, dentsitate handiko hirien gainean zintzilikatuta», esan zien Uberreko buruei. Beste hitz batzuetan, aire trafiko hori ere arautu beharko dela, eta halaber arautu beharko direla droneak ere, Amazonek eta Alphabetek bere produktuak banatzeko erabili nahi baitituzte modu masiboan.
7 Baina gaur egun ba al dago teknologia prest horrelako aireko taxiak egiteko? Horretan ari dira konpainia batzuk. Uberrek Boeing eta Bell enpresei enkargatu nahi dizkie bere helikopteroak. Europan, Lilium ari da horretan —irudian—.
Beasaingo CAFek maiatzean egindako inbertsio handi batek islatzen du argien mantentze lanak hartu duen pisua euskal ekoizleen jardueran. Suediako Euromaint erosi du 80 milioi euroren truke. Mila langile ditu enpresa horrek, eta 150 milioi euroren sarrerak izan zituen iaz. Zertarako erosi duen CAFek? Bidaiari trenetan, tren makinetan eta tren ibilgailu industrialetan mantentze lanak egiteko. Alegia, Europako iparraldeko merkatuan sukalderaino sartzeko mantentze atalean.
Makina pertsonalizatuak
Ez da loteria egokituko den esperantza tentelaz txartel bat erostea. Martxoaren hondarrean Trenitalia konpainiaren eskaera bat eskuratu du Beasaingo konpainiak 59 trenen mantentze lanak egiteko. Sei urtean 120 milioi euroko kontratua da, eta beste sei urtean luzatzeko aukera dauka. Hau da, eskaera jakin batean, trenak salduz bezainbesteko negozioa lortzen du tren haiek mantentzeko lanak egiteko kontratua jasotzen duenean. Ekoizpena da lehen negozioa eta zerbitzua bigarrena, gero eta garrantzitsuagoa marjinak estutzen ari diren sasoi honetan.
Beste adibide asko jar daitezke hainbat sektoretan. Makina-erremintan, adibidez, jakina da gero eta makina pertsonalizatuagoak saltzen direla, automatizazio kate oso bat neurrira diseinatzen dela bezeroarekin batera, eta, logikak agindu bezala, instalazioa egin duena arduratzen da haren mantentze lanaz; Danobat, Fagor Arrasate, Ibarmia, Zayer eta alorreko beste euskal eragile askok egiten dituzten kontratuek bigarren eginkizun horren ardura jasotzen dute, gero eta gehiago.
Ez da gauza berria. Rolls Roycek 1990eko hamarkadan abiatu zuen bere zerbitzu atala. Low cost konpainiak azaldu zirenean hainbeste argaldu zen errentagarritasun marjina, ezen bere hegazki motorrak alokatzen hasi baitzen. Salmenta ondorengo zerbitzuan beste urrats bat egitea da, finean. Mantentze lana operadoreen esku utzi beharrean, ekoizleak berak egitea da, horrek ahalegin bat eskatzen badu ere, hala egituran nola atal finantzarioan. Saldu-mantendu-saldu, edota alokatu-mantendu-alokatu gurpilen gainean aurrera egitea da. Bezeroarekiko harremana ez da eteten produktua saltzean; aitzitik, produktu hori martxan dagoen bitartean harreman horrek aurrera egiten du, eta saltzaileak bezeroaren beharrak, gustuak eta egiteko moduan bertatik bertara ezagutzeko aukera dauka. Ezagutza hori bere alde jar dezake enpresa horren hurrengo erosketa eskuratzeko, neurrira diseinatzeko harentzat. Azken jauzia litzateke makinaren gaineko beste zerbitzuak eskaintzen hastea: adibidez, monitorizazioak, etengabeko informazioa eskuratzeko, etengabeko hobekuntza eskaintzeko ekoizpenean.
Europako industria enpresen %85ek saldutakoarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzte gaur egun. Bezeroaren etxera sartzeko atea da; eraginkorragoak bihurtzen dira hornitzaileak zerbitizazio horri esker, bezeroaren lehen aukera izateko.
Maintenance azoka BECen
Industrian mantentze lana bera negozio bihurtu dela ongi islatu da aurreko astean BECen egindako Maintenance azokan. Gerardo Pagaldai Ikerlaneko adituak berretsi du alorrak eskaintzen duen abagunea: «Normalean makinak saldu osteko zerbitzuak endredo moduan ikusi izan dituzte enpresek; makina saltzen dute, eta, ondoren, ez dute ezer jakin nahi. Guk mantentze lana negozio gisa ikusten dugu». Azokan parte hartutako 83 enpresetako bat da Ikerlan.
«Ekoizleek ikusi dute azken boladan produktuak berak ez duela ematen hainbesteko irabazi tartea, eta zerbitzuen arlora ere bideratzen ari dira negozioa». Zerbitzu hori eskaini nahi duten enpresei laguntzen die Ikerlanek; makina saldu ostean zer pauso eman behar diren azaltzen die.
Aurreikuspenean oinarritutako mantentzea hitzetik hortzera ibili da BECen. «Lehenengo eta behin makina zertarako erabili behar den jakin behar da, horren arabera lehenago ala geroago matxuratuko baita», dio Pagaldaik. Digitalizazioa hedatzen ari da industriara, eta horrek esan nahi du makina bakoitzaren errendimendua eta datuak sarearen bidez jaso daitezkeela. «Digitalizazioak laguntzen du datuak jasotzen, eta zuk zerbitzua eskaini nahi baduzu, datuak monitorizatu behar dituzu, aurreikusteko makinak noiz egingo duen huts».
Dena den, horretara iristeko oraindik tarte bat falta dela uste du Pagaldaik. Dario Mateo ados dago. Tuterako (Nafarroa) Indumat enpresako kudeatzailea da Mateo, eta inguruko enpresei aurreikuspenetan oinarritutako mantentze lanak eskaintzen dizkie, baina oraindik «oso klasikoak» direla dio. «4.0 enpresa handietara iritsi baldin bada ere, enpresa txiki eta ertainean oraindik ez dago digitalizazio handirik». Eta Indumat enpresaren inguruan neurri horretako lantoki asko daude, Euskal Herri osoan bezala. «Zerbitzu horiek eskaintzen saiatu gara, baina enpresa askok oraindik gastutzat hartzen dute, eta ez inbertsio gisa; ikuspegi hori aldatu behar da».
Aurreikuspen horrekin jokatzen baldin bada, makina ahalik eta denbora gutxien egongo da geldirik, «eta planta denen helburuak hori izan behar du». Javi Zabaleta Intenanceko zuzendari komertzialaren esanetan, helburu horretan lagundu ahal izango du digitalizazioan eta aurreikuspenean oinarritzen den mantentze prozesu guztiak: matxura bat duen makina gero eta denbora gutxiagoan egongo da geldirik, mantentze lan zehatzagoak egingo baitira, pertsonalizatuak.
Horrela, 33 autobus elektriko dira bi kontratuen artean —20 Madrilerako eta 13 Gasteizerako—. Lehiaketa bietan garaile atera izanak Irizar hazkunde sendoaren bidean doala berretsi du. Kooperatibak iazko azaroan iragarri zuen espero zuela 2018ko fakturazioak %13 gora egitea. 700 milioitik gorako salmentak izan dituela esan nahiko luke horrek.
Madrilgo EMTri saldu berri dizkion autobusak iebus modelokoak dira. Aurten bertan entregatuko ditu. Gasteizek, berriz, zero isurpeneko lehen linea erabat elektrikoa ezarriko du autobus berrien bitartez. Irizarrek karga azkarreko sistemekin batera hornituko ditu hamahiru autobusak, guztiak ere interoperableak. Horietako zazpi 18 metroko autobus artikulatuak dira, eta gainerako seiak 12 metrokoak, biak ere Irizar ie tram modelokoak. Yarritu eraikitzailearen eta LKS ingeniaritza enpresaren laguntza izan du azpiegitura osatzeko.
Halaber, kontratuan sartzen da pantografo bidez noiznahi kargatzeko estazio interoperableak instalatzea, ibilbideko bi lekutan; horri esker, autobusak ibilbidean eta lau minutuan kargatu ahal izango dituzte. Gainera, kargagailu adimendunak instalatuko dira kotxetegietan, horiek ere interoperableak; Irizarrek garatu eta hornitutako sistemak dira. Lehen ibilgailuak 2020. urtearen erdialdean entregatuko ditu.
Lehiakide gipuzkoarrak
Gasteizko kontratu horren lehiaketan aritu da autobus elektrikoen beste euskal ekoizlea, CAF; urtarrilerako, ordea, Gasteizko Udalak jakinarazi zuen Irizarren aldi baterako enpresa elkartea aurretik zihoala puntuazioan. Eta, azkenik, lehiaketa irabazi du. Beasaingo tren konpainiak Poloniako Solaris erosi eta gero, bete-betean sartu da autobus elektrikoen merkatuan, eta dagoeneko hainbat kontratu lortu ditu barne merkatuan, Irunen esaterako.
Irizarrek Adunan zabaldutako fabrikan, berriz, jarduerak ez du etenik. Kooperatibak dagoeneko amaitu du Frantzia iparraldeko Amiens hirian linea elektriko oso bat egiteko proiektua. 43 autobus elektriko ari dira lanean, taldeak berak kargarako garatu eta hornitutako azpiegiturekin batera. Egunean zehar, hiriko hainbat gunetan instalatuta dauden pantografoen bidez kargatzen dira autobusak, eta, gaueko kargarako, beste 43 kargagailu adimendun instalatu dira Riveryko kotxetegietan.
Irizar E-mobilityko zuzendari nagusi Hector Olabegogeaskoetxeak esan du «funtsezko proiektu bat» dela Irizar Taldearentzat. «Giltza Eskuraren gisako proiektu bat da, karga azkarreko Europako azpiegiturarik handiena duena. Amiens eskala horretako gure lehen sarea da, diseinuari, fabrikazioari eta karga sistemei dagokienez, eta, zalantzarik gabe, etorkizuneko proiektuetarako erakusleihoa izango da».
Horrez gain, Irizar Taldea 12 metroko hamasei ie tram autobus entregatzen ari da Aix-en-Provence hirirako. Pixka bat gehiago itxaron beharko dute Baionan, irailean baita lanean hastekoa Trambus izeneko zerbitzua, Irizarrek hornitutako 18 metroko ie tram modeloko hamar ibilgailurekin.
Garbialdi enpresak polizia etxeak eta epaitegiak garbitzeko kontratatutako 80 garbitzaileek 2018ko irailean hasi zuten greba; %95 emakumeak dira. Soldata arrakala salatu nahi zuten; izan ere, antzeko lana egiten duen sektore batean, kale garbiketan, epaitegietan baino %7 gehiago ordaintzen diete, eta polizia etxeetan, %13 gehiago. Kale garbitzaileen %80 gizonezkoak dira.
ELA, ESK eta LAB sindikatuek atzo azaldu zutenez, azken asteetan ez da aurrepausorik izan langileen eta Garbialdiren arteko negoziazioetan, nahiz eta duela hiru aste langileen ordezkariek iragarri zuten ituna sinatuko zutela arrakalaren %70 desagertuko balitz. Ituna sinatzea ez da posible izan «Garbialdik ez duelako onartu langileek arriskuei aurre egin behar dietela lanean ari diren bitartean». Segurtasunaren arazoa itunetik atera eta epaitegien esku uztea proposatu dute sindikatuek, baina ez diete onartu.
Emmanuel Macronen proposamena da aurrekontua, baina helburuak apaltzen aritu da, ikusita Europa erdiko eta iparraldeko estatukide gehienen oposizioa. Gaur egungo egituran, inbertsio planak eta erreformak finantzatzeko erabiliko dute, eta ez larri dauden estatukideei laguntzeko.