Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek kanpaldia hasi dute Donostian
Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek kanpaldia egingo dute Donostiako Boulevardean, 2019ko uztailaren 4tik 6ra bitartean. 80 greba-egun egin dituzte jada.
Gizarte Segurantza dagoeneko hasi da aldaketa informatikoak prestatzen pentsioen kalkulurako formula aldatzeko, legedi berritua BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatzen denetik aurrera martxan jartzeko. Hego Euskal Herrian, beraz, aldatu egingo da aldi baterako beharginen pentsioa kalkulatzeko formula, eta lanaldi osokoen pentsioa kalkulatzeko ekuazio bera erabiliko da, zigorrik gabe.
Hori bai, Konstituzionalak zehaztu du neurriak ez duela atzerako eraginik izango, «segurtasun juridikoaren printzipioa bermatzeko». Beraz, kalkulua baliogabetzeak ez die eragingo ez lehenago epaitutako gatazka indibidualei, ezta ebazpen irmoa daukaten erabaki administratiboei ere.
Koefiziente murriztailea
Emakumeen kontrako sexu bazterketa da aldaketaren arrazoi nagusia, baina Auzitegi Konstituzionalak azaldu du orain arteko pentsio kalkuluak bi bazterketa egiten dituela aldi bereran: batetik, berdintasunaren printzipioa urratzen du, kalkulu formula ezberdina delako lanaldi osokoentzat eta partzialekoentzat; eta, bestetik, «zeharkako sexu diskriminazioa» ezartzen du, nagusiki emakumeak direlako lanaldi partzialeko enpleguetan dabiltzanak.
Zehazki, Gizarte Segurantzaren Arau Orokorraren artikulu baten zati bat aldatu du Auzitegi Konstituzionalak: lanaldi partzialeko langileen pentsioa kalkulatzeko formulan erabiltzen den koefiziente bat ezabatu du. Gaur-gaurkoz, langileak lan egindako egun kopurua zenbatzen da, eta kopuru horri koefiziente bat ezartzen zaio —lanaldi osokoei ez bezala—, pentsioa kalkulatzeko.
Koefiziente horrek are gehiago txikitzen du pentsioa. Hau da, lan orduen kopurua dela eta, lanaldi partzialeko beharginen pentsiorako oinarria apalagoa da lanaldi osokoenaren aldean; hori gutxi ez, eta koefizienteak are gehiago apaltzen zuen pentsioa.
Edozelan ere, koefiziente hori mantendu egingo dute ezintasun iraunkorra daukaten langileen pentsioa kalkulatzeko.
Langabezia sarian ere bai
Ez da lehen aldia Luxenburgok Madrili belarritik tira egiten diona lanaldi partzialeko enpleguaren araudian emakumeak diskriminatzeagatik. 2017ko azaroan ere Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Espainiaren legedia EBkoaren aurkakoa zela kontratu partziala izan duten langileen langabezia saria kalkulatzeko garaian. Luxenburgoko auzitegiak sexu diskriminazioa salatu zuen orduan ere, legeak lanaldi partzialeko langileen langabezia sariaren iraupena laburtzen zuelako.
Ordukoan, ordea, Espainiako Justiziak ez zuen hartu Europaren gomendioen ildoko erabakirik. Espainiako Lan Ministroak joan den maiatzean adierazi zuen gobernuak asmoa zeukala lanaldi partzialekoen langabezia sariaren kalkulua berrikusteko.
Iruñeko fabrika beste hirurekin ari da lehian Volkswagenek 2021ean merkaturatu nahi duen autoa ekoizteko. Crossover edo CUV estilokoa izango litzateke, hau da, noranahiko itxurako auto bat. Nafarroako VWek Polo modeloa egiten du 1984tik, eta T-Cross SUVa iaztik. Poloren ekoizpena osatzeko egiten hasi ziren T-Crossa Landabenen, baina dagoeneko ekoizpenaren erdia baino gehiago betetzen du. Batetik, oraingo Polo modeloak dagoeneko bi urte dituelako, eta salmentak jaitsi egiten dira modeloak urteetan aurrera egin ahala. Bestetik, SUV, CUV eta noranahiko itxurakoek gero eta eskaera zabalagoa dute, eta gutxiago ohiko autoek: aurten, Hego Euskal Herrian eta Espainian saldutakoen %45 izan dira mota horietakoak.
Hirugarren modeloa ematearen truke produktibitatea handitzea hitzartu dute UGT, CCOO eta ELA sindikatuek zuzendaritzarekin. Bi fasetan handituko dute ekoizpena: bost auto txanda bakoitzean hirugarren modeloa ematen dietenean, eta beste bost azaroaren 4an. Horretarako, lan hitzarmen berriak aipatzen zituen neurriak aplikatuko dituzte, hala nola larunbat batzuetan langileek beren borondatez lan egitea, atseden egunak urte amaieran pilatzea, eta eguneko atsedenak malgutasunez ezartzea ahalik eta ekoizpen handiena baimentzeko.
ELAren sinadura berritasuna da, ez baitu askotan bat egiten lantegiko gehiengo sindikalak (UGT eta CCOO) zuzendaritzarekin egiten dituen akordioekin. Bigarren modeloa lortzeko baldintzak eta azken lan hitzarmena, esaterako, ez zituen sinatu sindikatu abertzaleak. Oraingoan, baina, baiezkoa eman dio, «erreferentziazko urteko lanaldia bi egun txikitzen duelako, 211tik 209ra, baina soldata osoa ordainduz». Gainera, ELAk nabarmendu du VWek inbertsioak agindu dituela muntaketan eta motorretan lan baldintzak hobetzeko.
LABek, berriz, argudiatu du ez zuela lan baldintzak aldatzeko aurreko akordio bat sinatu, eta «koherentziagatik» ezin duela oraingoan sinatu.
Landabengo sindikatu nagusiak, UGTk, ziurtatu du hirugarren modeloak lantegiak eta enpleguak bermatu ditzakeela, eta auto hibrido edo elektriko bat lortzen lagunduko diola.
Hainbat urteko geldialdiaren ondoren, Jaurlaritzak parke eolikoak berriro jartzeko asmoei heldu die. Berriki, Eusko Legebiltzarrak eskatu dio zehazteko non jar daitezkeen haize errotak eta eguzki plakak. Krisiaren aurretik, hamazazpi kokaleku posible aztertu zituen orduko gobernuak —Arkamu, Ganekogorta, Mandoegi, Eltziego, Gazume…—, baina bakar batek ere ez zuen aurrera egin. Horietako batzuen inguruan protestak izan ziren, balio ekologiko eta paisajistiko handiko mendietan zirelako jartzekoak.
Oraingo honetan oposizioa izango dela onartu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak, baina ezinbestekoak direla aldarrikatu du. Izan ere, Parisko Akordioa betetzeko, energia kontsumoaren %32k izan behar du berriztagarria 2030rako, eta %14 da gaur egun.
Oraingo epaian, hori bai, Probintzia Auzitegia neurri batean auziaren funtsean sartu da; preskripzioa berretsi du, baina harago ere joan da, eta Mondragon absolbitu egin du Ordainduk eta Eskuratuk leporatutako ekintzetatik. Epaiaren arabera, «auzi jartzaileek bazuten aurretiaz kooperatibaren finantza egoeraren berri».
Auzitegiaren ustez, auzi jartzaileek kooperatibaren konkurtso prozesuaren hastapenetan —2013. urtearen amaieran— jakin ahal izan zuten jada ez zutela aukerarik izango Fagorren ekarpenetan jarritako dirua berreskuratzeko; are gehiago garai hartan kooperatiba horietan oraindik indarrean zeuden informazio kanal ugariekin.
Probintzia Auzitegiak berak azaldu du ekarpenekin jasotako kaltearen berri izan eta askoz beranduago —urtebeteko epea aise gaindituta— iritsi zela Mondragon Korporazioaren kontra propio ezarritako auzi eskea.
Horrekin batera, Mondragonen erantzukizunaz ere iritzia eman du auzitegiak. Haren arabera, auzia aurkeztu aurretik, Ordainduk eta Eskuratuk berek ere ez zuten aipatu Mondragon Korporazioaren ardurarik eta erantzukizunik. Bi taldeek egindako agerraldi eta protesta ugarietan, Mondragoni ez zioten zuzenean leporatu ez engainurik eta ez jokabide maltzurrik, eta dei egin zioten Fagor Taldearen, MCCren eta kooperatiben arteko elkartasunari.
47 milioi euroko auzia
Ordaindu eta Eskuratu elkarteetan bildutako Fagor Etxetresnak kooperatibako langile ohiek —900 kidetik gora— 47 milioi euro eskatu zizkioten Mondragoni, 2015. urteko azaroan aurkeztutako auzi eskean, «jokabide maltzurra» leporatuta. Haien arabera, Mondragonek «engainatu» egin zituen: jakitun zegoen bai Fagor Etxetresnak bai Edesa Industrial itxi egingo zirela, baina, «informazio engainagarriekin», bazkideak euren ekarpenei eustera bultzatu zituen, eta, ondorioz, kooperatibak hondoa jo zuenean, galdu egin zituzten ekarpen horietan utzitako aurrezkiak.
Horrela jokatu zuela ukatu egin du beti Mondragonek. Eta Probintzia Auzitegiak ere ebatzi du ez zela engainurik egon. Atzo jakinarazitako epaiari buruz, Arrasateko taldeak azpimarratu du Mondragonek «hasieratik defenditu dituen argudioak berretsi» dituela Probintzia Auzitegiak: horien artean, «Mondragonek ez zituela auzi jartzaileak engainatu, kooperatibak autonomoak eta burujabeak direla, eta, beraz, horien etorkizunari buruzko erabakien erantzukizuna soilik eurena dela, eta ezin dela beste ezein instantziatan delegatu». Arrasateko taldearen arabera, epaiak azpimarratu egiten du «Mondragoneko kooperatibek Fagor Etxetresnak taldeari eta Edesari laguntzeko garatutako elkartasunezko esfortzua».
Salatzaileak, «suminduta»
Gipuzkoako Auzitegiaren epaia «suminduta» jaso dute Ordainduk eta Eskuratuk, haien iritziz «kontraesan handiak» dituelako. Ziurtatu dute epaileek ez dutela «batere sentsibilitaterik erakutsi adineko pertsonen talde batekin», eta berriro nabarmendu dute zein den beren salaketa: «Mondragon Korporazioak borondatezko ekarpenaren luzapena eta hartzekodun konkurtsoa antolatu zituen, enpresen aktibo nagusiak Arrasateko taldearen esku gera zitezen».
«Bizia eman genuen Mondragon Korporazioaren alde, eta orain bazterrean utzi gaituzte», salatu dute. Epaiak alde batera utzi du «zalantzan jarri ezin daitekeen egia bat», hau da, «engainatu» egin zituztela beren aurrezkiak Fagorren eta Edesan uzteko, «zuzendaritzako kideek beren inbertsioak oztoporik gabe ateratzen zituztela». Hurrengo egunotan batzarrak egingo dituzte Ordainduko eta Eskuratuko bazkideek, eta hor erabakiko dute Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarriko ote duten.