Kukularrako birmoldaketa lanen bigarren fasea urriaren erdialdera hasiko da
Kukularrako lotunearen birmoldaketa lanen bigarren fasea urriren erdialdera hasiko da. BI-637 eta N-637 lotuneen arteko lanak 2021eko udara arte luzatuko dira.
Abuztuaren erdialdean, baieztatu zenean urteko bigarren hiruhilekoan Alemaniako ekonomiak %0,1 atzera egin zuela, eta Bundesbankek egoera luzatuko zela ohartarazi zuenean, erortzear zirudien kontu orekatuen dogmak. BDI patronaleko zuzendari Joachim Langek berak «erabaki indartsu bat» eskatu zuen orduan ekonomia atzeralditik ateratzeko.
Orduz gero, orain arte austeritatearen ortodoxiara lotutako ahots gehiago batu dira ekonomia gastu publikoaren bidez bultzatzea eskatzen dutenetara. Astelehenean bertan Siemenseko buru Joe Kaeserrek ziurtatu zuen Berlinek interes tasa txikiak baliatu behar zituela azpiegiturak egiteko eta berritzeko plan handiak indarrean jartzeko. Hori bai, baztertu egin zuen gastu soziala handitzeko aukera: «Dirua opari gisa banatzeak beti dakartza arazoak. Baina justifikatuta dago aireportu berrietan, ordainpeko bideetan eta trenbide berri batean gastatzea».
NDFren eskaera
Alemaniako eragile ekonomiko batzuek orain diotena aspaldi esan dute handik kanpoko ekonomista gehienek eta nazioarteko erakundeek. Azken horien artean izan da Nazioarteko Diru Funtsa. Aste honetan bertan, Poul Thomsen NDFko Europako adarreko buruak eskatu zion Berlini inbertsio publikoa orain handitzeko, atzeraldia iritsi eta finkatu aurretik. Thomsenek gaineratu zuenez, Alemaniak «orain konpondu beharreko egiturazko erronka batzuk baditu: azpiegiturak berritzea, ekonomiaren digitalizazioa eta emakumeen enplegua».
NDFk uste du Alemaniari dagokiola euroguneko ekonomiari bultzada bat ematea, hura delako herrialde handiena eta, gainera, ez duelako gastua mugatzera behar dezakeen zor publiko handia. Izan ere, hogei puntu txikitu du bere zorra azken urteetan: 2012an, bere BPGaren %80,7 zor zuen; 2018an, %60,9ra jaitsi zuen, eta, Finantza Ministerioaren planak betez gero, %51era iritsiko da 2023an.
Alemaniako BPGak hamar urte daramatza segidan hazten, eta horrek azaltzen du, hein batean, zorraren txikitzea. Baina beste faktorea izan da Berlinek 2012an orekatu zituela lehen aldiz bere kontuak, eta 2014tik honako urte guztiak superabitarekin bukatu dituela.
Aurrekontu «hedakorra»
2020an ez da joera etengo, betiere Merkelen plana betetzen bada. Asteartean aurkeztu zuen urte horretarako aurrekontua haren Finantza ministroak, SPDko Olaf Scholzek. «Aurrekontu sendoa da, eta zorrik gabe bete daiteke», aldarrikatu zuen Scholzek. Aldi berean, ziurtatu zuen aurrekontu «hedakorra» dela, gastua handitzen duelako. Hala da, baina kopuruak ez dira NDFk eta enparauek eskatzen dizkiotenak. Horrela, inbertsio publikoetarako 39.800 milioi euro daude, aurten baino mila milioi gehiago. Oro har, gastu publikoa hiru mila milioi baizik ez da handituko, 360.000 milioira arte.
Gerta daiteke, ordea, azken kopuruak horiek ez izatea. Scholzek onartu baitzuen gobernua prest dagoela diru gehiago jartzeko baldin eta uneotan brexit-aren eta merkataritzaren gerraren ondorioz Alemaniak bizi duen etenaldia atzeraldi sakon bat bilakatzen bada. «Gaur egun dugun finantza egoerarekin, milaka eta milaka milioi eurorekin erantzun dezakegu baldin eta Alemanian eta Europan krisi ekonomikoa lehertzen bada. Eta egingo dugu. Politika keynestarrak berpiztuko ditugu, hala nahi baduzue», esan zien parlamentariei.
Diputatu horiei berei esan zien atzo Merkelek dirua ez dela arazo, baizik eta proiektuak prestatu behar direla. «Inbertsioekin, diru falta ez da arazoa. Ehunka mila etxebizitza eraiki ditzakegu, errepideak ditugu, azpiegitura digitalak. Lehenik, dirua gastatuko dela ziurtatu behar dugu».
Izan ere, gaur egun interes negatiboak ditu Alemaniaren zor publikoak; hots, Berlingo gobernuari dirua mailegatzen diotenek interesa ordaindu egiten diote, eta ez jaso. Azken finean, Alemaniako Gobernuak dirua irabazten du zorra saltzen duen bakoitzean.
Batez ere hezkuntza eta osasun arloan otorduak ematen jarduten duten hainbat enpresari eragingo lieke sektore arteko euskal akordioaren balizko baliogabetze batek, batik bat Eurest, Sodexo eta Serunion enpresei. Oraindik goiz da saio horren arrakastarako aukerak aurreikusten hasteko, baina aldagai bat argi dago: Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ostalaritza akordioak Espainia mailako itun batek ordezkatuko balitu, kalte handia egingo lieke sukaldaritza kolektiboko enpresetako beharginei; lan baldintzak, eta bereziki soldatak, nabarmen okertuko lirateke haientzat, betiere Eurestek, Sodexok eta Serunionek langileen baldintzak apaltzeko abagunea aprobetxatuko balute. Edonola ere, patronalaren ekinak garbi uzten du zein den enpresen asmoa.
Auzolagunek, Gipuzkoan, esate baterako, lurraldeko hitzarmena dauka oinarri lan baldintzak ezartzeko, nahiz eta akordio hori erorita dagoen. Lurralde horretako merkatuaren gehien-gehiena Auzolagunen esku dago. Bizkaian eta Araban egon daitezke arazo gehiago, enpresa handiek Espainiakoaren alde egin dezaketelako, bietan ostalaritzaren itun probintziala egon arren; iraganean hala aritu dira Eurest, Sodexo eta Serunion.
FEADRSen bigarren saioa
FEADRS patronalak eragin du lan harremanen estatalizazioaren auzia bere gordinean erakusten duen sestra, eta ez da berria zeregin horretan, patronal horrek lanbide arteko esparru akordioa inpugnatzeko beste saio bat egin baitzuen 2018ko hasieran. Apirilerako uko egin zion bide horri, ordea. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari jakinarazi zion ofizialki uko egiten ziola salaketari. Tartean Euresten eta ELAren arteko akordio bat egon zen. Sindikatuak deitutako greba bertan behera geratu zen, eta Eurestek lortu zuen FEADRS patronala atzera egitea itunaren salaketan. Epaiketaren bezperan bertan behera geratu zen prozesua.
Sindikatu abertzaleen artean, ika-mika handia eragin zuen auzi horrek: LABek esan zuen ELAri ez zegokiola protagonismo hori sektorean, Euresten ELAk bezainbesteko ordezkaritza daukala, eta Sodexon eta Serunionen, gehiago. EAE mailan kolektibitateen sektoreko negoziazio esparru bat abiarazteko lanean dabil LAB, eta horren alde borrokatzen jarraituko duela esan berri du. ELAk, berriz, iragarri du «tresna guztiak» baliatuko dituela «esklaboen enpresak» egon ez daitezen sektorean. Salatu du horietako batzuk administrazioarentzat ari direla azpikontrata gisa, eta Jaurlaritzari esan dio lanbide arteko esparru akordioa babesteko.
Izan ere, Maciej Szpunarrek garbi dio bere txostenean IRPHa abusuzkoa den ala ez erabakitzeko gaitasuna eta eginbeharra dutela Espainiako epaitegiek, bankuek ez zutelako derrigorturik IRPHa edo beste erreferentzia ofizial bat erabiltzea; Euriborra ezartzeko libre ziren, eta ez zuten ezarri milioi bat inguru hipotekatan. IRPHa derrigorrezkoa ez zenez, abusuzko klausula izan daiteke.
17.430 milioi euroren hipotekak daude IRPHari lotuak, eta hipoteka horiek dituzte bezeroen eguneroko ekonomian eragin handia izan du erreferentzia horrek: hilero 250-300 euro gehiago pagatu dute, urte askoan. Euskal Herrian, Kutxabankek onartu du 727 milioi euro mailegaturik dituela indize horrekin; 2014ko amaieran 2.039 milioi zituen, eta IRPH Stop Gipuzkoak dio Gregorio Billalabeitiak gidatzen duen entitatea ez dela ari eskaintzen indize aldaketa orokor bat, eta ez duela sinesten 727 milioiko kopuru hori; «makillajea da».
Kutxabankek, berriz, uste du «zaila» dela aurreikustea zenbatekoa litzatekeen IRPHaren kontrako ebazpen baten eragina. Kopuruez hitz egiteko, indize hori ordezkatuko lukeen erreferentzia jakin beharko litzateke, eta, batez ere, bi indizeen arteko aldea atzerako eraginez itzuli beharko litzatekeen ala ez, eta zenbat erreklamazio hartu beharko liratekeen aintzat gardentasunik ez horretan oinarriturik.
Esperantzako hauspoa
Luxenburgoko abokatu nagusiaren iritziak ez ditu argitzen aldagai horiek guztiak, baina bidea zabalik uzten die epaileei IRPHa abusuzkoa dela ebazteko. Kasuan-kasuan ikusi beharko litzateke agian, eta atzerako eragina ebaztea edo ez ebaztea ere epaileen esku geratuko litzateke beharbada; EBko epaitegiaren ebazpenaren arabera izango da hori guztia. Alegia, hipoteka bat IRPHari loturik daukatenek 2020. urteko lehen hiruhilekora itxaron beharko dute jakiteko hura aldatzeko eskubidea ote duten legez, eta, batez ere, Euriborra erreferentzia gisa ez edukitzegatik pagatu duten alde osoa edo zati bat berreskuratu ahal izango duten. Baina, oraingoz, bezeroen esperantzarako hauspoa da abokatuaren txostena.
Eta zer da zehazki Luxenburgoko epaitegiak aztertu behar duena? Bada, IRPHaren egokitasuna epaileen esku dagoen ala ez. Ez dute ebatzi behar haren legezkotasunaren inguruan. Alegia, hipoteka horiek egin zirenean gardentasun nahikoaz azaldu ote ziren eta klausulak behar bezain argiak ote diren esango lukete.
Beste modu batera esateko, IRPHa Europak ezarritako estandarren barruan dagoen ala ez erabakiko du epaitegiak abusuzko klausulei dagokien arautegia eskuan dutela. Arrazoi hori tarteko, Europako justiziak hainbatetan lotsarazi du Espainiako justizia: esaterako, zoru klausulen auzian eta hipoteken gastuen klausuletan. Abokatu nagusiak, orain, zabalik utzi du atea IRPHarekin beste hainbeste gerta dadin, eta, Luxenburgoko erakunde judizialak haren ildoari jarraitzen badio, ematen du beste zuzenketa bat etorriko dela.
IRPHaren kaltetuen plataformak pozik azaldu ziren, atzo. Garbi esan zuten EBko Justizia Epaitegiko abokatu nagusia «kaltetuen alde» jarri dela, eta «bankaren aurka». Gogoratu zuten milioi bat hipoteka daudela IRPHa erreferentzia gisa dutenak, eta, ebazpenak atzerako eraginari ateak irekiz gero, bankak milaka milioi galduko lituzkeela. Goldman Sachsen arabera, 7.000 eta 44.000 milioi eurorainoko galera litzateke hori.
Espainiako OCU kontsumitzaileen elkarteak uste du bezeroen aldeko epai batek atea zabalduko liokeela Espainiako justizian erreklamatzeari. Facuak aurreikusi du demanda uholde bat iritsiko litzatekeela epaitegietara, Luxenburgok abokatuaren ildoan ebazten badu.
Espainiako Ekonomia ministro Nadia Calvillok zuhurtziaz erantzun zuen galdetu ziotenean: ez du aurreikusi nahi ezer azken ebazpena ezagutu arte. Badaki berriro ere banka arazo larriak sortzeko zorian dagoela. Szpunar abokatuaren iritzia jakinarazi eta gutxira, gain behera joan ziren bankuen akzioak burtsan. Esaterako, Caixabank (6.700 milioi euro dauzka IRPHdun hipotekatan) %3,44 amildu zen; Bankia (1.600 milioi) %2,75; eta SabadellGuipuzcoano (830) %1,89. Gero, irabaziekin bukatu zuten, ordea. Zerrenda osatzen dute Santanderrek (4.300 milioi), BBVAk (3.100 milioi), Kutxabankek (727), Liberbankek (209), Unicajak (200) eta Ibercajak (50 milioi).
Frantziarrak ez du lema hartzeko abagunerik onena izango. Merkataritza gerrekin, brexit-arekin, tentsio geopolitikoekin eta beste hainbat mehatxurekin betetako agertokia, atzeraldian sartzear dagoen Alemania… Dena den, Lagardek bizkar zorro arinarekin hasiko du bere ibilbidea, Draghik hartuko duelako bere gain berriz EBZren makineria bizkortzeko, euroguneko ekonomia suspertzeko, neurriak ezartzeko ardura. Hori esan zuen, behintzat, italiarrak uztailean.
Gauzak horrela, Draghiri areagotu zaio presioa azken asteetan, eta gero eta ahots gehiago entzun dira, politika hedakorregien kontra. Austeritatearen eta zorroztasunaren belatzen eta jarrera bigunagoko usoen arteko lehia piztu da beste behin ere. Oraingoz, Mario Draghi usoa da EBZko presidentea.
Euroguneko ekonomiarentzako bultzagarriak aipatzeaz gain, EBZko presidenteak ez zuen zehaztasun askorik eskaini oporren aurretik uztailean egindako bileraren osteko agerraldian. Dena den, aditu eta analista gehienek espero dute bizpahiru neurri jakin iragarriko dituela.
Batetik, Draghik gordailuentzako bere tasak jaitsi nahi ditu: bankuek euroguneko banku zentralean gordea duten diruaren gaineko interes tasak negatiboak (-%0,4) dira gaur egun (hots, bankuek ordaindu egin behar dute dirua EBZn gordetzeagatik). Tasa hori are gehiago apaldu nahi omen du Draghik (-%0,5 era). Eta posible da urtea amaitu aurretik Christine Lagardek beste koska bat jaistea (-%0,6ra).
Jaitsiera horien helburua da finantza entitateek dirua EBZn ez, baizik eta hiritarren eta enpresen eskura (mailegu bidez) izatea, horrek, besteak beste, kontsumoa eta inbertsioa bultzatzen dituelakoan. Dena den, Draghiren aukera izan daiteke zigor hori nolabait pertsonalizatua izatea, eta banku batzuek gutxiago ordaintzea, betiere egiazko ekonomiara bideratzen duten diru kopuruaren arabera, edo maileguak ematen dituztenak saritzea.
Aktiboen -eta batez ere zor publikoen- erosketarako programa da Draghik ia seguru iragarriko duen beste neurria, QE quantitative easing delakoa. Dirua egiteko makina piztea dakarren mekanismo hori erabili izan du EBZk lehenago ere, euroguneko hegoaldeko herrialdeetako —Grezia, Italia, Portugal, Espainia— bonuak erosi eta zor subiranoen krisiari aurre egiteko. Lau urte iraun zuen programak eta 2019 hasieran itxi zen. Orain, urrian beste programa bat abiatuko luke EBZk, eta hilero 30.000 milioi euroren erosketak egingo lituzke (45.000 milioi euroko kopurua aipatu duen analistarik ere). Zalantzan dagoena da programak zenbat iraungo duen, urtebetera iritsiko den edo gutxiago.
Erreferentziazko interes tasak %0an ditu EBZk 2016ko martxoaz geroztik. Eta zantzu guztien arabera, horrela jarraituko dute biharko bileraren ostean ere. Azken hilabeteetan tasa horiek igotzeko unea atzeratzen joan da EBZko kontseilua, hastapenetan 2019 hasieran iritsi behar zen, gero bukaeran… Draghik agertoki hori 2020. urtearen erdialdean irits daitekeela esan lezake biharko bilkuraren ostean.
Draghik berak pisuzko arrazoi batzuk eman zituen uztailean, eta haren hitzen oinarri ziren datuek okerrera egin dute geroztik. Orduko hartan, esaterako, inflazioarekin oso kezkatuta agertu zen EBZko presidentea. «Inflazioa aztertzen dugunean ikusten ari garena ez zaigu batere gustatzen, ezta inflazioari buruz ditugun aurreikuspenak ere».
Kontsumo gaien prezioen hazkunde ideala %2 da, EBZrentzat; hori dauka ezarrita helburutzat, %2tik oso behera edo oso gora ez egotea. Baina euroguneko inflazioa gaur egun hurbilago dago %1etik %2tik baino (%%1,1 uztailean). Eta hurrengo urteetarako inflazio aurreikuspenak ez dira askoz handiagoak. Inflazioa suspertzeko (betiere, %2 horretara), kontsumoa areagotu nahi du EBZk, dirua merkatura bultzatuz.
Zenbait herrialdetako ekonomiaren bilakaerak ere bultzatzen du Draghi neurriak hartzera. Alemania atzeraldian sartzear da, eta AEBn eta Txinaren arteko merkataritza gerraren ondorioak hasiak dira nabaritzen beste hainbat ekonomietan ere. Ziurgabetasunak ez ditu gauzak errazten hazkunderako.
EBZk izan lezake beste motibo on bat aktiboen QE erosketa programa bat abiatzeko, nahiz eta Draghik publikoki ez aipatu. Azken hilabeteetatik jokoan dago euroaren balioa bera. Suitzako frankoarekiko eta Japoniako yenarekiko aspaldiko ahulen dago euroa; baina aldiz, indartu egin da libera esterlinarekiko, eta, batez ere Txinako yuanarekiko, eta horrek kalte egin die euroguneko esportazioei. Dolarrarekiko, oraingoz pixkana ahuldu egin da euroa, baina horren atzean, batez ere, dolarra bera erakusten ari den sendotasuna dago.
Dolarraren truke balioak behera egingo balu —adibidez, Erreserba Federalak interes tasak jaitsi dituelako eta EBZk ez—, euro garesti batek ez lioke mesederik egingo euroguneko hazkundeari. Aldiz, EBZren neurrien ondorioz (beste diruekiko) ahuldutako euroak esportazioak lehiakorrago bihurtzen ditu.
Baina aktiboen erosketa programa berri batek ez lituzke guztiak lagun eurogunean. Nola ez, Alemaniako Bundesbanketik dator jarrera gogorrena, haren presidente Jens Weidmannek «zuhurtzia berezia» eskatu dio EBZri zorraren erosketan. EBZko ordezkari alemaniarrak, Sabine Lautenschlaegerrek, adierazi du QE programa deflazioa saihesteko erabili beharko litzatekeela soilik, eta eurogunean ez dagoela deflazio arriskurik. Austriako, Estoniako, Frantziako eta Herbehereetako gobernadoreek ere ez dute ikusten beharrezko aktiboak erosteko programa. Aldiz, Finlandiak eta Espainiak sostengua eman diete Draghiren asmoei.
Belatzek egiten diotenaz gain, EBZk badu beste presio indartsu bat gainean: iragarri, iradokitakoa betetzen ez badu, ez bada aktibo erosketarik abiatzen, zein litzateke EBZk horrekin emango lukeen mezua? Merkatuek pentsa lezakete EBZri agortu zaizkiola tresna eraginkorrak. Hori ere aintzat hartu beharko du Draghik.
Donald Trumpek ere ez lieke abegi onik egingo euro ahulago (eta ondorioz dolar indartsuagoa) ekarriko luketen neurriei. Ekainean, Draghik haiei aipamena egin zuen lehen aldian bertan, Trump jada muturtu zen Twitter sare sozialean. Abuztu amaieran, euroaren dolarrarekiko beherakada aipagai izan zuen berriz sare berean, nahi izan zuenean Erreserba Federala tasak jaistera bultzatu: «Euroa jaisten ari da dolarrekiko ‘ero moduan’, haiei esportazio handiak eta manufakturarako abantaila emanez… Eta Fed-ek ez du EZER egiten!», kexatu zen txio batean. Ez da baztertu behar Trumpek berriz ere aipamen zuzenen bat egitea Draghiri edo EBZari, espero zena baieztatu eta aktiboen erosketa programa abiatzen bada. Eta, aditu batzuen arabera, gerta liteke Trump hitzetatik harago joan, eta eurogunearen kontrako neurriak hartzen hastea.
Hain zuzen, Erreserba Federalaren bilkura hurrengo astean izango da, irailaren 18an. Uztailean hasi zen Fed-eko presidentea, Jerome Powell, erreferentziazko interes tasak jaisten %2,5etik %2,25era. Orain beste jaitsiera bat egingo duela — %2,25etik %2ra— espero dute analistek, besteak beste, ekonomia estatubatuarrak errazago eutsi ahal diezaion Trumpek piztutako merkataritza gerren ondorioei.
Hurrengo egunean, irailaren 19an, dituzte euren bilkurak Japoniako Bankuak eta Suitzako Banku Nazionalak. Baina bi erakundeek jada negatiboan dituzte euren erreferentziazko tasak Japoniakoak -%0,1ean ditu, eta Suitzak, askoz beherago, -%0,75ean. Argi dago suitzarrek ez dutela e gerri handirik diru politika hedakorrago baten alde egiteko.
Suediak ere negatiboan izan zituen interes tasak, -%0,5ean, baina uztailean haiek igotzeari ekin zion, %0ra. Hala ere, joan den asteko bileran asmo horiek utzi eta tasak gehiago ez igotzeko erabakia hartu zuen. Haien tasei eutsi diete ere Kanadako Bankuak (%1,75) eta Australiakoak (%1).
Ez dirudi, beraz, gatazka berehalakoan konponduko denik. Dena den, sindikatuek onartu zuten atzo FVEMek uda aurreko jarrera apur bat aldatu duela. Azken bileran %4,15eko igoera proposatzen baitzuen patronalak, eta, horrez gain, itunetik gorago dauden soldatak bermatzeko bermea ere eskaini zien. Edozein modutan, sindikatuek eskatzen dituzten puntu batzuei ez ziela erantzun aurpegiratu zioten: subrogatzeari, behin-behinekotasunari, eta aldi baterako lanpostuen inguruko proposamenik ez zuen proposatu FVEMek.
Zortzi sindikatuek egin zuten agerraldi bateratuan, bestalde, lan osasunaren eta berdintasunaren inguruan patronalak aurkeztu zien txostena ere kritikatu zuten. Bi arlo horiei buruzko txosten bana aurkeztu zien patronalak, baina «azalekoak» zirela uste dute, eta ez dutela proposamenik jartzen mahai gainean. «Arlo horretan jarduteko asmo oneko adierazpen sorta bat besterik ez dira txosten horiek».
Sindikatuek agerraldia egin aurretik eman zuen iritzia FVEMek, ohar baten bidez. Bileraren porrota mahaiaren beste aldeari egotzi zion patronalak, haren ustez, langileen ordezkariek ez dutelako euren jarrera aldatu maiatzean plataforma bateratu bat osatu zutenetik. Mahai negoziatzailean dauden lau sindikatu nagusiek osatu zuten plataforma hori —ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk—, baina, ondoren, gainerako laurak batu dira hitzarmenaren aldeko borrokara. Patronalak jarrera malgutzeko eskatu zien, era horretan «denentzako itun duin bat adosteko». Hilaren 18an dute hurrengo bilera.
Mobilizazio gehiago
Irailaren amaieran aste osoko lanuztea egingo dute Bizkaiko metaleko zortzi sindikatuek, baina aurrez ekainean eta uztailean beste bost egunez egin zuten greba. Deitzaileen arabera erantzun handia izan zuen, eta Bilbon manifestazio jendetsuak egin zituzten.
Udako etenaren aurreko grebetan Haizea Wind enpresak egin zuen «jazarpen sindikala» salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur sindikatuek, Bilboko Portuaren sarreran. Irailaren 21ean, berriz, Bilbon manifestazio bat egingo dute Euskadi plazatik Arriagaraino, sektoreko gatazka sozializatzeko asmoarekin.