Bizkaiko metalgintzaren sindikatuek irailerako era urrirako grebei eutsiko diete
Bizkaiko metalgintzaren sindikatuek irailerako era urrirako grebei eutsiko diete, irailaren 30erako eta urriaren 1, 2, 3 eta 4rako. Bilera egin dute patronalarekin.
17.430 milioi euroren hipotekak baitaude IRPHari lotuak; Euskal Herrian, Kutxabankek atzo onartu zuen 727 milioi euro mailegaturik dituela indize horrekin. CNMV arautzaileari igorritako lehen seihilekoaren txostenean, Gregorio Villalabeitiak gidatzen duen entitateak dio «zaila» dela aurreikustea zenbatekoa litzatekeen IRPHaren kontrako ebazpen baten eragina. Kopuruez hitz egiteko, IRPHa ordezkatuko lukeen indizea jakin beharko litzateke, eta batez ere bi indizeen arteko aldea atzerako eraginez itzuli behar litzatekeen ala ez, eta zenbat erreklamazio hartu beharko liratekeen aintzat gardentasun falta horretan oinarriturik.
Izan ere, Gipuzkoako abokatu bik hasitako gatazka judiziala Luxenburgora iritsi da, eta justizia erakunde horren abokatu nagusiak azaldu behar du IRPHa indize gardena ala abusuzkoa den. Ez da iritzi loteslea izango; hau da, gero haren iritziaren aurka ebatz dezake Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, baina arraroa izaten da hori; haren ildoan erabakitzea da ohikoena.
Caixabank da IRPHarekin hipoteka gehien dituena (6.446 milioi euro); atzetik datoz Santander (4.300), BBVA (3.100), Bankia (1.600), Sabadell Guipuzcoano (831), Kutxabank (727), Liberbank (209), Unicaja (200) eta Ibercaja (50).
Espainiako Bankuak kudeatzen duen indize ofizial bat da, eta Euriborraren atzetik erabiliena hipoteketan. Finantza erakundeek ematen dituzten maileguen interes tasen batez besteko bat da.
Bankuak orain 25 urte baliatzen hasi ziren, baina, 2013tik aurrera, ezbaian jarri zuten bezero askok. 2016an, %2 inguruan egonkortu zen, eta Euriborra, zero inguruan, negatiboan sartu arte.
IRPHa beti izan da Euriborra baino indize altuagoa, baina azken urteetan are handiagoa egin da aldea. Abuztuan -%0,356an itxi zuen Euriborrak, eta IRPHak, %1,84an.
Espainiako Auzitegi Gorenak bankuen alde ebatzi zuen 2017an. Esan zuen ez zela abusua, eta haren erabilerak ez zuela eskatzen gardentasun irizpide berezirik. Baina 2018an, Bartzelonako epaitegi batek Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari igorri zion kasu bat, Espainiako Gorenaren irizpidea zalantzan jarrita.
Bankuek IRPHaren egonkortasuna baliatzen zutela diote, eta horrekin bezeroak konbentzitzen zituztela. Azaltzen dute informazioa falta zitzaiela IRPHaren funtzionamenduaz, eta ez zekitela hura ezingo zutela aldatu beste indize batengatik (Euriborrarengatik). Espainiako Asufin elkartearen arabera, milioi bat bezero daude hipoteka batekin IRPHaren indizera lotua.
IRPHa ez dutela haiek ukitzen eta indize hori «gardentasun osoarekin» merkaturatu zutela. Espainiako Bankuak finkatzen du IRPHa, eta hark publikatzen du; hortaz, bankuek uste dute bezeroek erraz ikus dezaketela nola funtzionatzen duen.
Zazpi bankuk 17.430 milioi euro dituzte IRPHra lotutako hipotekatan. Analistek diotenez, Europako justiziaren erabakiaren eragina 3.000 milioi eurotik hasi eta 44.000 milioirainokoa izan daiteke. Gerta liteke bankuek Euriborrarekiko aldea itzuli behar izatea, ala ez; gerta liteke kasu zehatz batzuetan bakarrik egin behar izatea hori, edota atzera eragina egotea; baita bankuen aldeko epaia egotea ere.
Berez, doakoa da Tinder aplikazioaren oinarrizko zerbitzua, baina negozio handia dago atzetik. 2012an hasi zuen bidea, eta erabiltzaile gehien duen aplikazioa da AEBetan: 8,5 milioi —18 eta 29 urte arteko gazteen %14k erabiltzen dute—. Nondik ateratzen dute etekina, ordea? Publizitatetik, hasteko: asmo komertzialetarako, babestutako profilak eskaintzen ditu, bederatzi dolarretik hasita. Eta ordainpeko zerbitzuak ere baditu: bi eta lau dolar artean ordainduz gero, inguruko profilen artean nabarmentzen du norberarena.
2015eko martxoan, gainera, Tinder Plus zerbitzua jarri zuten martxan, eta Tinder Gold 2017ko ekainean. Hamar dolarretik hasi, eta 83 dolar artean ordaintzen dute zenbait erabiltzailek —adinaren eta lokalizazioaren arabera ere aldatu egiten da prezioa—, zerbitzu bereziak eta abantailak lortzeko. Lehenagokoa da gizonen arteko zitak lotzeko Grindr aplikazioa, 2009. urtean sortu baitzuten.
Lehen urtebetean, 2012an, 713,4 milioi dolarreko irabaziak izan zituen Match Groupek (645 milioi euro). Urtez urte hazi ditu etekinak, eta, ordainpeko zerbitzuak jarri ahala, jauzi handiagoa egin du. Iaz, adibidez, 1.700 milioi dolar inguru irabazi zituen; erdia baino gehiago, Tinderri esker. 2017tik 2018ra, gainera, ligatzeko aplikazioak bikoiztu egin zituen irabaziak: 400 milioi dolarretik 800 milioi dolarrera igaro zen. Match Group, aldi berean, IAC InterActiveCorpen jabetzakoa da, eta beste zerbitzu asko ere baditu IACk.
Facebook, «autentikoa»
Tinderren erabiltzaile egiteko, Facebookeko profilaren bidez egin behar da. Sare sozialeko datu batzuk erabiltzen ditu ligatzeko aplikazioak, eta badirudi Mark Zuckerberg ere jabetu dela zer negozio duen hor. Datuez jabetzen ez du parekorik, eta hasi da erabiltzaileak seduzitzen. Iazko maiatzaren 1ean iragarri zuen Facebook Dating zerbitzua jarriko zuela —kolpera, %26 galdu zuen burtsan Match Groupek, gero akzioen balioa berreskuratu arren—. Kolonbian egin zuten proba, iaz, eta badirudi ez dutela kalabazarik jaso.
2.000 milioi erabiltzaile ditu Facebookek mundu osoan; eta haietako askoren izen-abizenak, argazkiak, ohiturak, gustuak… Haietatik, 200 milioi erabiltzaile inguruk zehazten dute ez dutela bikotekiderik. Facebookek badu nor seduzitu, beraz, etxean bertan, eta badu horretarako nahikoa informazio ere. Halaxe saldu du produktu berria: «Erabiltzaileei lagundu nahi diegu harreman esanguratsuak hasten, amankomunean dituzten gauzen bidez».
Tinderren aldean, Facebook Datingek aukera gehiago emango dizkie erabiltzaileei Facebookeko datuak ligatzeko zerbitzuan ere integratzeko —norberak nahi dituenak, printzipioz—, aparteko aplikazio bat irekitzen aritu beharrik gabe. Adibidez, ekitaldi batera zoazela adieraziz gero, hara nor doan erakusten du, ligatzeko norberaren interesekoak direnen artetik. «Norbait nor den jakiteko, ikuspegi autentikoagoa emango dizu».
Baina zer gertatuko da pribatutasunarekin eta datuen segurtasunarekin? Facebookek ziurtatu du Dating zerbitzuko informazioa ez duela nahasiko Facebook sare sozialekoarekin, datu horiek ez dituztela erabiliko beste helburu batzuetarako. Cambridge Analytica konpainiarekin izandako eskandaluaren ondoren —milioika erabiltzaileren datu pribatuak eskuratu zituen enpresa horrek Facebooketik—, ordea, Tinderren ez bezala, zalantzarako aukera uztea ere ez legoke sobera.
Joan den uztailaren amaieran, Hego Euskal Herrian 1.239.329 langile ari ziren Gizarte Segurantzan kotizatzen, eta 634.533 pentsiodun. Horrek esan nahi du pentsiodun bakoitzeko 1,95 langile daudela. Batezbeste horretatik gora daude Nafarroa (2,25) eta Araba (2,2), eta behera Gipuzkoa (1,89) eta Bizkaia (1,78).