Eusko Jaurlaritzak Kaikuren % 7,31 erosi du, 6,6 milioi euroren truke. Azpiazu sailburuak dio Jaurlaritzak “iraunkortasuneko bokazioarekin” erosi dituela akzioak.
Lan gatazka hezkuntzan: ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuek greba egun gehiago deitu dituzte itunpeko ikastetxeetan: Azaroaren 7tik abenduaren 5era bitartean.
Espainiako Gobernuaren 2019rako hazkunde-ekonomikoaren aurreikuspena: % 2,1ekoa izango da. 2020an, aldiz, % 1,8koa. Bietan, hamarren batean murriztu dute.
Ekonomia Nobel saria 2019: Abhijit Banerjee, Esther Duflo eta Michael Kremer dira aurtengo irabazleak, Suediako Akademiak gaur Stockholmen ezagutzera eman duenez.
Eguzki talde ekologista Jaurlaritza Lemoizko zentral nuklearra hartzearen aurka agertu da, erabaki horrekin Iberdrola izan zitzakeen ardurez libratzen delako.
Aurreikusitakoa baino 120 milioi euro gehiago bilduko dituzte EAEko Ogasunek 2019an. Jaurlaritzaren eta aldundien arabera. EAEko ekonomiaren egoera “mesedegarria” da
Lehendakariak metalgintzako enpresarien alde egin izana ukatu du eta akordioa adosteko “benetako borondatea” eskatu die Metal sektoreko patronalari zein sindikatuei.