CCOO, LAB eta UGT sindikatuek aurreakordioa lortu dute Bizkaiko metalgintzako patronalarekin, 2019ko azaroaren 26an, eta horrela amaiera emango zaio lan-gatazkari.
Osakidetzak 1.067 plazako Lan-eskaintza Publikoa deitzea proposatu du 2019ko azaroaren 26an. Sindikatuek gehiago eskatu dituzte, behin-behinekotasunarekin amaitzeko.
Osasunbidea: SMN medikuen sindikatuak lan baldintza hobeagoak lortzeko mobilizazioei berriz helduko die. Konkretuki, astebeteko greba deitu du. 2019ko azaroak 24.
Bizkaiko etxez etxeko languntzako langileak kalera atera dira, berriro, euren lan hitzarmena berritzea eskatzeko, LAB, ELA, UGT eta USO sindikatuek deituta.
Zamaketariak eta patronala akordioa batera iritsi dira bi urte eta erdiko gatazkaren ostean, eta astelehenerako aurreikusita zuten greba bertan behera utzi dute.
Alokairuko auto txoferdunen gaineko Eusko Jaurlaritzaren dekretua: Lehiaren Euskal Agintaritzaren txostena, 2019ko azaroaren 22an. Tapiak dio legezkoa dela.
Bizkaiko Renferen enpresa-batzordeak 2019ko azaroaren 29rako eta abenduaren 13 eta 21erako (San Tomas eguna) greba deitu du Bilboko aldiriko tren zerbitzuan.
2019an eta 2020an Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia uztailean aurreikusitakoa baino hamarren batzuk gutxiago haziko dela uste du Laboral Kutxak.