Ryanair eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute,”abusutzat” jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako.2019ko azaroaren 20a.
Europako Batzordeak Espainiari ohartarazi dio 2020rako aurrekontuen zirriborroak defizita eta zor publikoa murrizteko helburuak ez betetzeko arriskua dakarrela.
3.000 industria-enpresa eta teknologia-zentrok parte hartuko dute 2019ko azaroaren 20an eta 21ean Barakaldoko BECen egingo den Basque Industry 4.0 lehiaketan.
Gasteizko Michelin lantegiak hainbat ekoizpen-lerro itxiko ditu 2019ko abenduaren 21etik 31ra, eskari jaitsiera dela eta. 1.700 langileri eragingo die lanuzteak.
Nafarroako Volkswagenek 14.000 auto gutxiago ekoiztuko ditu 2020an; horrek 200 kaleratze ekarriko du. 306.645 ibilgailu ekoitziko ditu; 180.000 T-Cross izango dira.
Espainiako Estatistika Institutua (INE) herritarren mugikortasun ohiturak aztertzen hasiko da 2019ko azaroaren 18an, telefono mugikorren datuak oinarri hartuta.
Villarejo auziko epaileak Francisco Gonzalez BBVAko presidente ohia inputatu du ostegun honetan, eroskeria, sekretuak agerraraztea eta ustelkeria egotzita.
Espainiako Gobernuak 3.598,20 milioi euro atera ahalko ditu Gizarte Segurantzako erreserbako diru-kutxatik, pentsioen abenduko aparteko ordainsaria ordaintzeko.