Eusko Jaurlaritzak 2020ko Aurrekontuaren ildoak azaldu ditu. Egitasmoak aurrera egingo duela ez dago ziurtatuta, EAJ eta PSE gutxiengoan gobernatzen ari direlako.
Kutxabankek sukurtsal nagusietako bezeroen arretarako ordutegia zabaltzea aurreikusi du. 50 bulego egongo dira arratsaldez zabalik 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Bizkaiko Metalgintzako sindikatuek soldatetan eta subrogazioan mugimenduak egitea eskatu diote Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioari, asteazkeneko bilerari begira.
Gaurtik aurrera #Basquexperience leloak eta sintonia propioak lagunduko dute turismoa sustatzen, Euskadiren irudia “helmuga erakargarri” gisa sendotzeko.
EAEko gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako patronalak eta sindikatuek akordioa izenpetu dute bart, eta horrenbestez, bertan behera geratu da hilabeteko greba.