Erakundeek Donostian tasa turistikoa ezartzeko mahaia sortu dute

Donostiako tasa turistikoa: erakundeek mahaia sortu dute 2020ko otsailean. Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak osatuta dago mahai hori, tasa ezartzeko.
AFMren salmentak %7 inguru jaitsi dira 2019an; autogintzaren nekearekin lotutako datua da. Norantz doa euskal ekonomia?
Nahiz eta hazkundea eta lanpostu sorrera aurreikusi ditugun, zalantzak badira, adibidez autogintzan, eta hura motorra da beste askorentzat gure ekonomian. Horrek azaltzen ditu makina-erremintaren datu horiek, deformazioaren azpialorrean izan delako jaitsiera, autogintzarentzat aritzen den horretan. Bai, ziurgabetasuna badago, baina hazkundearen zazpigarren urtea izango da aurten, enplegu sorrerarekin berriro. Hau da, moteltze bat dagoen arren, esan genezake baikorrak izateko arrazoiak baditugula, neurri batean behintzat.
Ez da hilabete greba orokor bat egon dela Hego Euskal Herrian. Atera duzu ondoriorik?
Egin zituzten aldarrikapenak ez dira greba baten bidez konpontzen, are gutxiago ez denean egon inolako elkarrizketa prozesurik aurretik. Inori ezer esan gabe egin zuten deialdia. Gai garrantzitsuak zeuden, estatu mailan konpondu beharrekoak, eta asko hitz egin ondoren. Pasatu dira aste batzuk greba izan denetik, eta ez dakit zer aldatu den herri honetan. Arazo bertsuak ditugu, eta, haiek gainditzeko, eragileen arteko eztabaida baizik ez da bidea. Greba orokorra kaltegarria izan zen, eta arduragabekeria handi bat.
Gaixo baimenak pilatzeagatik langileak kaleratzeko araua baliogabetu du Madrilek. Ados?
Oso ohiz kanpoko neurria zen, eta elkarrizketa sozialean ez da mahaira atera ere gaia, ez delako praktika normal bat enpresetan. Jakin beharko genuke zer kasu jakinetan baliatu den, ez baita batere normala gaixo baimenengatik horrelako neurriak hartzea. Gehiegikeriak ekiditeko modu bat zen, baina ez da gai bat enpresariak kezkatzen dituena.
Gehiegikeria ez al zen langilea kaleratu ahal izatea gaixo jartzeagatik?
Apenas izan diren kasuak; ez da eztabaida bat egon horri buruz eragile sozialen mahaian.
Lan erreforma aldatzera doa Espainiako Gobernua, eta aurrerako eragin mugagabea itzul daiteke, soldatak jaisteko baliatu duten tresna hautsiz. Erreformak babestu dituzu maiz. Beldur zara datozen aldaketekin?
Erreformek ondorio onak izan dituzte, aurreko lan araudia oso zurruna zelako, eta enpresei ez zizkielako errazten egokitzapenak.
Egokitzapenak? Kaleratzeak?
Neurriak hartzea. Ahalik eta neurri leunenak hartzen saiatzen gara enpresetan, baina horiek hartzeko ere zailtasunak zeuden araudi zaharrarekin. Beste biderik ez dagoenean, enpresek aztertu behar dute lantaldea nola egokitu, eta erreformekin aldaketak iritsi ziren, malgutasuna eskaini zutelako. 2008tik 2012ra hiru milioi langabe gehiago zenbatu ziren Espainiako Estatuan, eta, erreformei esker, besteak beste, bi milioi gutxiago dira orain.
Prekaritatea neurriz gain dago, ordea, eta langile pobreak sortu dira.
Ez dut uste erreformak eragin duenik prekaritatea; gehiago izan da beste testuinguru batean garatu dela ekonomia. Baina kontratatzaileek jakin dute, behintzat, gauzak okertuz gero azkar eta neurriz bideratu zitekeela egoera. Lan erreformek konfiantza eman dute.
Eta orain zer?
Gauzak berraztertu daitezke, berriro adostu; zilegi da, eta eragile sozialak gertu daudela ematen du. Gobernu bat badator beste asmo batzuekin eta beste plan batekin, ahal den neurrian adostu egin beharko dira gauzak, hobetu daitezen. Gure kezka da aurreiritzi batzuen ondorioz adostu gabeko neurriak onartuko ote dituzten, oso aldebakarrekoak.
Rajoyren lan erreforma onartzea ez zen izan oso aldebakarrekoa?
Beharbada bai. Baina onerako izan zen, eta emaitzak hor daude.
Ez ote dute enpresariek sarriegi jo soldatak jaisteko eta lanaldiak luzatzeko tresna horietara? Baita beharrezkoa ez zutenean emaitza txukunak lortzeko ere?
Lan baldintzei eutsi egin zaie hemen, orokorrean, eta aldaketa gehienak adostasunez egin dituzte enpresetan. Erreformak modua eman die egoera oso txarrean zeuden enpresei gauzak azkar egiteko. Hainbat sektoretan, estatuko hainbat eremutan erabilera txarra eman diola inork? Ez dut ukatuko hori; beharbada gertatu baita. Baina Euskadin ez. Ia ez da gertatu lan ituna aplikatzeari uztea alde bakarrez.
Gutxieneko soldata 950 eurora igo dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 32.000 langileri eragin die, %7ri. Ez dira gehiegi?
%5 inguru direla dioten iturriak badira; dena dela, argi dago hainbat jardueratan lan baldintzak hobetzeko zailtasunak daudela, aldi berean lehiakortasunari eta produktibitateari eutsita. Gu beti gaude prest ahalik eta lansari onenak eskaintzeko, baina horrek bat etorri behar du enpresaren produktibitatearekin, ahalmenarekin eta bideragarritasunarekin. Gutxieneko soldataren auzia ez da arazo bat Euskal Herrian, oro har. Hala ere, negoziazio kolektiboaren bidez eta adostasunaren bidez, gu saiatuko gara baldintzak hobetzen, eta ez alde bakarrez.
Gipuzkoako metalgintzako mahaia izan daiteke aukera on bat horretarako. Bizkaiko itunak balio dezake aurreikus daitezkeen grebak iritsi baino lehen?
Negoziatzearen eta adostearen aldekoak gara, zentzuzko gauzak adosten badira; beti. Bizkaikoa ez da eredugarria izan, liskarrak eta grebak egon direlako prozesuan. Gipuzkoan hori guztia saihesten bada, denen onerako izango da; martxan jarri orduko grebekin hasteak negoziazioa okertzen baitu. Dena den, lurralde bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Ni Gipuzkoako enpresari bat naiz, eta badakit Gipuzkoak ez duela zerikusirik Bizkaiarekin metalgintzan. Negoziatzaileek ikusi beharko dute nola eta noraino eguneratu edukiak. Egon daitezela elkarrizketak eta izan daitezela leialak, adostasun bat lor dadin, begirunez eta liskarrik gabe.
2011ko soldatak jasotzen dituzten langileak daudela salatu dute sindikatuek. Ez du ematen Adegiren Enpresa Kultura Berriarekin bat datorren zerbait.
Hasteko, 2011ko soldatekin jarraitzen duten enpresak, Gipuzkoan, ez ditut ezagutzen; oso gutxi izango dira, seguru. Nire enpresaren sektorea metalgintza da, eta esan diezazuket oso konfrontazio gutxi egon dela urteotan, eta adostasun handia. Enpresa Kultura Berriak pertsonen parte hartzea bultzatzen du enpresan, ahal den modu zabalenean, enpresaren ezagutza denona eginez, geroa eta hazkundea errazteko eta lan baldintzak hobetzeko. Gipuzkoan, enpresa barruko giroa, oro har, oso baketsua eta liskar gutxikoa izan da.
Serio esaten al du Adegik Enpresa Kultura Berria bultzatuko duen Fabrikaren proiektuan sindikatuak patronatukide izatea nahi duela?
Enpresa Kultura Berria aplikatu den enpresetan ez dira kanpoan utzi sindikatuak, sekula. Zergatik ez dira izango ba Fabrikaren patronatukide ordezkari sindikalak? Adegik esaten badu, nik ez dut inolako zalantzarik.
Zilegitasuna al dute Elkarrizketa Sozialerako Mahaian plazaratu berri dituzuen akordioek, sindikatuen oniritziari dagokionez, ordezkaritzaren gehiengoa ez dagoela kontuan hartuz?
Zilegitasun osoa daukate, mahai hori hiru aldekoa baita. Egia da hiru alde horietako baten ordezkaritza mugatua dela, ez dagoelako gehiengoa, baina han gaude nahi dugun guztiok. Parte hartzeari uko egin diotenek erantzun beharko diote zure galderari.
Erantzun diote: ez du zilegitasunik, ez dagoelako gehiengoa.
Nola ez du izango, ba, hiru aldeko mahai bat izanik? Guk aurrera egiten dugu gure erantzukizunarekin, eta egon nahi ez dutenek eskubidea dute ez egoteko, baina besteok nahi dugu herri honen arazoei aurre egin elkarren artean adostasunak lortuta.
Mahaiaren araudiak dio sindikatu bakar batek, haren ordezkaritza edozein dela ere, sindikatuei dagokien oniritzia eman dezakeela. Onartuko luke Confebaskek patronal txiki batek enpresen oniritzia eman ahal izatea itun ofizialetan?
Gu gara enpresen ordezkari bakarrak.
Mahaian bai. Badira beste txiki batzuk, tartean Garen. Hark enpresei dagokien oniritzia ematea bidezkoa litzateke zuek aurka egonda mahaian?
Mahaian egon behar dute ordezkaritza dutenek, eta guk bakarrik betetzen ditugu mahaian egoteko baldintzak. Beste norbaitek beteko balitu, egongo litzateke.
Demagun baldintzak betetzen dituen patronal txiki bat mahaian dagoela.
Zilegitasuna lukeen eta baldintzak beteko lituzkeen beste ordezkari bat balego gure ordez, guk egon nahi ez dugulako, ba, zilegitasun osoa luke nahi duena egiteko. Berriro diot: ez daudenen erantzukizuna da ez egotea, eta ez egoteak ez die eskubidea ematen dena oztopatzeko eta gelditzeko.
Ordu sindikalak gehiago zaindu behar al dira, Cebekeko buru Iñaki Garcinuñok esan duen moduan «lan ez egiteko zirrikitu» izan ez daitezen?
Ordu sindikalak eskubide bat dira, behar direnean erabiltzeko, baina ez dira zertan beti ostiraletan hartu.
Garcinuñok aipatu duen «asteburu luzea» egiteko erabiltzen dira?
Sindikatuak dira horren azterketa zuzena dutenak. Eurek baimendu eta justifikatu behar dituzte orduak. Gehienetan ostiraletan ematea bada arraro samarra.
Orduan esaten ari zara ostiraletan ematen direla propio?
Gehiegikeriak badaude gehiegikeriak egongo dira, baina sindikatuek dute erantzuna.
Baina gehiegikeriak daudela esaten ari zara?
Nik ez dut daturik, baina sindikatuek bai. Haiek azaldu behar dute zergatik ematen diren orduak ostiraletan.
Lan osasuna elkarlanerako arloa da; legeak ezartzen ditu ardurak, eta, jakina, enpresek erantzukizunak dituzte baldintzak jartzeko eta araudia betetzeko esparruan, baina denok gaude alor horretan: enpresariak, sindikatuak eta administrazioa. Langileek ere modu egokian egin behar dute lan, heziketa jaso ondoren. Urte hasierakoaren zergatia zein den? Zorigaiztoko bolada txar bat egon da, baina kasuan-kasuan aztertu behar da istripuen arrazoiak ikusteko, era guztietakoak baitaude. Erantzukizuna denona da. Dena den, lan istripu hilgarrien kopurua bi aldiz apalagoa da duela 20 urtekoa baino.
Ikusteko dago Zaldibarren arauak bete ote diren…
Bakoitzak bere ardurak dauzka, eta horiei aurre egin beharko die ez badira arauak bete.
Eibartarra zara zu. Nola bizitzen ari zara Zaldibarko hondamendia?
Edozein herritar bezala, harrituta eta minduta, eta are gehiago bi pertsona desagertu direlako. Lagunei eta senideei hurbiltasun handiena eman behar diegu, hori izan baita okerrena. Kutsadura ere sortu da, eta alarma sortu da herritarrengan, baina badirudi ez dela izan horren larria osasunarentzat, zorionez.
Administrazioak kezkatzeko moduko gomendioak eman ditu, ordea.
Hor zeuden gaiak aztertu beharko dira, zergatik zeuden han eta nola tratatu diren, baina, nahiz eta ke hori egon, badirudi osasun publikorako ez direla kalteak izango, iritzi zientifikoen arabera.
Orain arte, UAGN eta UCAN ez dira oso mobilizaziozale izan. Zergatik orain? Erakundeok edozein interpretazio politikotatik guztiz aldendu badira ere, Nafarroan UPNko eta PPko politikariek babesa eman diete protestei —agintean zirela, hitz politez harago, ezer gutxi egin zuten alderdiok—. Nafarroako EHNEk, berriz, ez zuen bat egin, euren aldarrikapenak urtarrilaren 30eko greban egin zirela argudiatuta. Horregatik, batzuen eta besteen asmoen atzean, nolabaiteko asmo politiko bat eta deserosotasun bat nabari da. Dena den, protestok testuinguru orokorrago batean datoz. Espainian, olioaren krisiak bultzatuta, kolpe ugari jaso ohi dituen lehen sektorea altxatu egin da. Trumpen muga zergak direla, brexit-aren ondorioak direla, Europako Batasunetik diru laguntzak %14 murrizteko aukera dela edo aspaldidanik kobratzen dituzten prezio bidegabeak direla, aski da esan dute.
Salneurrian jauzi handia
Iruñeko mobilizazioan elkartu zirenetako batzuei galdezka, denen ahotan azalpen bera entzun zen: jatorrian kobratzen zuten salneurria apala da, eta ez dator bat euren kostuen igoerarekin. Datuek islatzen dute alde handia dagoela kobratzen dutenaren eta kontsumitzaileek ordaintzen dutenaren artean. Adibidez, orburuen eta zainzurien kasuan, hiru bider handiagoa (%187 eta %192); letxugaren kasuan, aldea halako lau da (%304); tomateekin edo brokoliarekin, halako bost (%380 eta %392); porruekin, halako sei (%536). Abeltzaintzako produktuen kasuan, aldea ez da hain handia, baina batez beste hiru bider handiagoa da.
Prezioen errealitate horrekin batera, aspaldidanik laborantzaren inguruko datuak ezkorrak dira Euskal Herrian. Nafarroan, kasurako, azken hamabost urteotan ia nekazari eta abeltzainen erdiek lehen sektorea utzi dute: 2005ean, 4.748 profesional zeuden, eta, egun, 2.437 daude izen emanda. Gainera, horietatik guztietatik 382k baizik ez (%15,6) dute 40 urte baino gutxiago. Bariainek ohartarazi zuen egun 78 nekazarik soilik dituztela 30 urtetik behera.
Manifestazioaren kartel nagusiak, galdera deseroso bat egin zion gizarteari: Laborari eta abeltzainik gabe, nork elikatuko zaitu? Herritar askok euren aldarrikapenarekin bat egin dute, eta argi dago, halaber, gero eta kezka handiagoa dagoela bertako produktuak kontsumitzearen alde. Norbere bizitokitik gertuen dagoen ekoizpenak, kalitate ona ziurtatzeaz gain, garraioan kutsadura txikiagoa bermatzen du. Joera horren jakitun, supermerkatuetan eta saltokietan ere bertako ekoizpena sustatzen dute, baina, paradoxaz, horrek ez du islarik lehen sektoreak kobratutako salneurrietan. Ematen du marketin ugari dagoela bertako kontsumoaren sustapenaren atzean.
Erabat bidezkoa da hornidura katean laborari eta abeltzainek euren lanaren araberako negozio tartea irabaztea. Hala ere, aspalditik datorren aldarrikapen horri ez zaio irtenbiderik jarri. Orain, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak aurreratu du elikagai katearen legearen erreforma aurkeztuko duela aurki. Ikusi beharko da zer dakarren proposamenak, eta lehen sektorearen haserrea baretzen duen. Bruselatik datozen haizeak, bederen, sumina areagotu besterik ez du egin.
Petronorren etenaldi teknikoak portuan izan zuen «eragin handia» nabarmendu du portuko presidenteak. Izan ere, findegiak 2,6 milioi tona gutxiago mugitu zituen Bilboko portutik. Petrolio inportazioak %15 jaitsi zituen, eta %35 txikitu zituen gasolina esportazioak. Gasolio gehiago igaro zen, ordea, portutik (+%52).
Aurten, Petronorren jarduera %100ean egotea espero dute portuko arduradunek, eta horrek trafikoaren igoera ekarriko duela.
Ez dira hain baikorrak, ordea, siderurgiaren jardunarekin. Euskal Herriko altzairutegiek urte zaila izan dute, eta haien produktuen joan-etorria %12 jaitsi da Bilboko portuan. 2020an ere beheranzko joerari eustea espero dute.
Halaber, murriztu da Getxoko nasa erabiltzen duten ferryetako bidaiarien kopurua, %20 hain zuzen ere. Aurten emaitzak hobetuko dituztelakoan daude, hamar gurutzaontzi gehiago iristea adostu dutelako.
Nazioarteko ekonomia
Beste faktore negatibo bat ere nabarmendu du Barkalak hurrengo urteetarako: Erresuma Batua Europako Batasunetik atera izana. «Berri txarra da brexit-arena», aitortu du. Izan ere, Bilboko portuak Erresuma Batuarekin dituen hartu-emanek 3,4 milioi tona salgai mugitzen dituzte, eta zaila izango da horiei eustea bien artean muga bat jartzen denean, 2021ean. Ahalik eta trafiko handienari eusteko, hainbat neurri hartuko dituzte. Horien artean, erakunde publikoekin batera aduanaren, Mugako Kontrol Postuaren eta beste entitate publiko batzuen ordutegiak aldatuko dituzte.
Zuzendaritzaren arreta piztu duen beste gai bat koronabirusarena da. Bilboko portura urtero 800.000 tona heltzen dira Txinatik, eta Barkalak nahiko ziurtzat eman du horietako batzuk galdu egingo dituztela. «Duda barik, koronabirusak munduko ekonomiari kalte egingo dio. Hala ere, portuan oraindik ez dugu nabaritu».
Baikor da Bilboko Portuko presidentea 2020rako, trafikoa handitzeko hainbat neurri hartu dituztelako. Horrela, salgaien gaineko tasa %10 beheratu zuten maiatzean, eta aurten 58 milioi euroko inbertsioa egingo dute —2019an baino 22 milioi gehiago—, instalazioak handitu eta etorkizuneko eskariei aurre egin ahal izateko.
Langileek ohartarazi dute berriro «erantzun bateratua eta antolatua» emango diotela zuzendaritzari adostutakoa beteko ez balu eta «iraganeko praktika okerretara» itzultzen bada.
La Auxiliar Navalek itsasontzietarako leihoak egiten ditu, eta kinka larrian dago.
Porrota esperotakoa zen, ohikoan bi goi bilera behar izan dituztelako EBko buruek aurrekontuei buruz akordio bat lortzeko. Proportzioan ez da hain handia batasunaren aurrekontua —bilioi bat eurotik gora 2014-2020an—, baina hura adosteak buruko min handiak ematen ditu, estatu kide bakoitzak bere parlamentuei eta iritzi publikoari saldu behar dielako ahalik eta etekin handiena atera diola negoziazioari. 2021-2027 kontuetakoa ez da salbuespena izaten ari, eta badu zailtasun gehigarri bat: Erresuma Batua EBtik atera da, eta hark hurrengo zazpi urteetan jarri beharreko dirua —75.000 milioi euro, gutxi gorabehera— faltako da kontuak egiteko.
Bi talde handi
Diru horretaz ahaztea proposatu zuten jaso baino sos gehiago jartzen duten herrialde aberatsek —Danimarkak, Herbehereek, Austriak eta Suediak—. Zehazki, nahi zuten ENG errenta nazional gordinaren %1 jartzea. EBren kutxaren onuradun nagusiek —Kohesioaren Lagunak deitutakoak, EB hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko hamazazpi estatu kide—, berriz, nahi zuten ENGaren %1,3 jartzea —Europako Parlamentuak eskatutakoa—, edo, gutxienez, %1,1 —Batzordeak proposatutakoa—.
Erdibideko proposamen batekin iritsi zen bilerara Michel: nazio errenta gordinaren %1,074 jartzea eskaini zuen. Aurrekontu horrekin, nabarmen murriztuko lirateke batasunak zenbait politikatara zuzendutako diruak, batez ere kohesio funtsenak eta NPB nekazaritza politika bateratuarenak (-%14).
Europako Kontseiluko presidentearen zenbakiei ezezko borobila eman zieten herrialde aberatsek. Hori ikusita, segurtasunean eta defentsan gutxiago gastatzea eta aberatsenen ekarpena murriztea proposatu zuten Michelek eta Von der Leyenek, arratsalde hasieran landutako testu baten bidez. Mugimendu horrek huts egin zuen. Aberatsenek ez zuten onartu, eta Kohesioaren Lagunen haserrea eragin zuen. Emmanuel Macron Frantziako presidentea ere ez zen gustura azaldu, asko murrizten zuelako berak babestu nahi duen atala, nekazariena.
Gutxi iraun zuen proposamen horrek mahai gainean. Bilera hasi eta ordu erdira amaitutzat eman zuen Michelek, ikusita ez zegoela inolako aukerarik ados jartzeko. Etsipena ezkutatzen saiatu zen: «Bilera oso baliagarria izan da. Ondorioak atera ditugu».