EBko herrialdeek neurri fiskalak ezarri ahalko dituzte koronabirusagatik

EBko herrialdeek neurri fiskalak ezarri ahalko dituzte koronabirusagatik. Bilera “informazioa partekatzeko lehen aukera bat” izan dela azaldu du.
Euriborra oso altu zegoen garaian sartu zuten IRPH indizea bankuek eta kutxek, esanez egonkorragoa zela —dena den, ez da inoiz Euriborraren interesaren azpitik egon—. Euriborra minimoetara jaitsi zenean, nabarmen garestiago jarraitu zuen, eta hasi zen salaketa uholdea, orduan ohartu baitziren kontsumitzaile asko halako hipoteka bat zutela.
Espainiako Bankuak 1994az geroztik egiten du indize hori, gobernuak babestuta. Ofiziala zela argudiatuta, Gorenak ebatzi zuen ezin zela abusutzat jo, eta epaitegietako bidea itxi zuen, harik eta Europako auzitegiak berriz ireki duen arte.
Indizea kalkulatzen da bankuek ematen dituzten hipoteken kredituen interes tasen batezbestekoa kontuan hartuta. Kontsumitzaileen elkarteen arabera, hori egiten dute gardentasunik gabe, eta finantza erakundeek aukera dute Espainiako Bankuari ematen dizkioten datuak manipulatzeko.
Ez du indizearen legezkotasuna zalantzan jarri. Baina esan du gehiegizkotzat jo daitekeela, eta, beraz, Espainiako epaitegiek baliogabetu dezaketela, kasuan-kasuan aztertuta. Epaileek, beraz, zehaztu beharko dute bankuek zertan egin zieten iruzur bezeroei. Uste badute modu ez-argian eta gardentasun baldintza nahikorik gabe saldu zietela produktu hori, epaileek IRPHa aldatu ahal izango dute Euriborragatik edo beste indize batengatik, eta atea zabalduko ahalko diete kontsumitzaileei aurretik ordaindutako gehiegizko interesak jaso ditzaten.
Hor dago koxka. Orain, bankuak ere hartu beharko du bere gain frogaren zama. Kontsumitzaileari behar bezalako informazioa eskaini ziotela agertu beharko du epaileen aurrean. Finantza erakundeak erakutsi beharko du beharrezko informazioa eskaini ziola bezeroari; besteak beste, gardentasun-irizpideak bete zituela —adibidez, kalkulu metodoa azaldu ziola kontsumitzaileari, azken bizpahiru urteetan indizeak izan duen garapenari buruzko informazioa helarazi ziola…—. Ikusteko dago epaile bakoitzak nola interpretatzen duen gutxieneko informazioa zer den IRPH indizearen kasuan. Hori hala, auzia Gorenera irits daiteke berriro ere, hark zehaztu dezan hori.
Gipuzkoako IRPH Stop plataformako abokatu Maite Ortizen ustez, bankuek «oso zaila» izango dute kontratua sinatzerakoan gardentasunez jokatu zutela erakustea: «Kasu gehienetan ez dutelako egin». Azaldu duenez, «kontsumitzaile bakar batek ere» ez zekien indize horrek zer ondorio izango zituen. Oso bestelako ustea dute bankuek. Sektoreko patronalak nabarmendu du indize horrekin sinatu ziren kontratu gehienak behar bezain gardenak izan zirela, eta epaitegiek arrazoia emango dietela.
Ortizek, halere, azpimarratu du salaketa jartzeko asmoa dutenek irabazteko aukera asko izango dituztela. Dena den, epaitegi batera joan aurretik bankuarekin akordioren bat lortzen saiatzeko aholkua eman die kaltetuei. Izan ere, litekeena da bankuek beren interesekoa ez den epai bat jasoz gero helegiteak jartzea, Gorenera iritsi arte. «Eta prozedura garesti eta luze batez ari gara; lauzpabost urtekoa», ohartarazi du.
Era berean, Ortizek adierazi du auzibidea abiatu eta epaitegien babesa jaso ez zutenek ez dutela aukerarik izango arrazoi beragatik beste auzibide bat abiatzeko. «Kasu horiek ezingo dira epaitu abusuagatik, baina gerta daiteke beste arrazoi batzuk egotea hipoteka baliogabea dela jotzeko».
IRPH Stop plataformaren arabera, Hego Euskal Herrian 40.000 kaltetu inguru egon daitezke, baina «askoz ere gehiago» izan daitezkeen susmoa daukate. 2004an, adibidez, hamar hipotekatik bat indize horri lotu zitzaion. Egun ez da ia erabiltzen: 2018an, hipoteka berri guztien% 0,28k zuten IRPHa.
Hipoteka kopuruaz haratago, Luxenburgoko erabakiak kontsumitzaileengan izan dezakeen eragina azpimarratu du Ortizek. Plataformaren datuen arabera, pertsona horiek IRPH indizea dela eta, hilero, batez beste, 200-300 euro gehiago ordaindu dute urte askoan, eta hipoteka bakoitzagatik 20.000 euro inguru jaso ditzakete bueltan.
Lehenik eta behin abusua egon dela ebatzi beharko du epaileak. Eta bai, gerta daiteke interes guztiak itzultzea. Ortiz abokatuak azaldu duenez, Gasteizko Epaitegi batek hala ebatzi zuen, sententzia irmo batean, Kode Zibilean oinarrituta —horren arabera, interesik gabeko maileguak posibleak dira—. Hori dela eta, banku batek familia bati itzuli egin dizkio ordaindutako interes guztiak eta interesekin, eta egun kapitalaren amortizazioa ordaintzen du soilik, interesik gabe.
Baina epaileek erabaki dezakete interesik gabe ezin dela mantendu hipoteka bat. Kasu horretan, hipoteka baliogabetu egin beharko du aurrena, eta, gero, IRPH indizea beste batengatik ordezkatu beharko du —Euriborra izan daiteke, edo beste bat—. IRPH Stop plataformako abokatuak azaldu duenez, baina, kontsumitzailearen oniritzia behar du epaileak.
Behin indize berria zehaztuta, bankuek bezeroari itzuli egin beharko diote bien arteko aldea edo aurretik ordaindu dituen gehiegizko interesak. Gogoratu behar da hipoteka gehienetan bezeroek lehenengo urteetan ordaintzen dituztela interes gehienak.
Bai. Atzerako eragina du ebazpenak. Abusuak ez duela preskribatzen zehaztu du, eta beraz, epaile batek erabakitzen badu halakorik egon dela eta bezeroak dirua jasotzeko eskubidea duela, bankuak behartuta egongo dira horretara. Halaber, IRPHa indize gisa duten hipoteka ezberdinak daude. Horietako bat dira aurrezki kutxenak. Horiek desagertu ziren, hipoteka horien indizea aldatu zen, kontratuan zehaztuta zegoen moduan: Kutxabankekoen kasuan, adibidez, IRPHaren ordez, Euriborra+1eko tasa. Halako hipoteka bat dutenek edo ordaindu dutenek ere jo dezakete epaitegira, IRPHa ezarria zutenean ordaindutako gehiegizko interesak itzultzeko eskatzeko.
«Urrats garrantzitsua» izan da, Maite Ortiz abokatuaren arabera. Azpimarratu du Luxenburgok arrazoia eman diela «zalantza guztietan»: funtsean, IRPHak gardentasun kontrolak igaro behar dituela eta Espainiako epaileak behartzen dituela klausulak aztertzera. Halaber, txalotu egin du Luxenburgoko epaileek atzera bota izana atzeraezintasuna mugatzeko Espainiako Gobernuak eginiko eskaera. «Berri ona da guretzat, eta txarra bankuentzat eta hura laguntzen aritu diren PPren eta PSOEren gobernuentzat», azpimarratu dute plataformako kideek, ohar batean. Adicae kontsumitzaileen elkarteak ere txalotu du erabakia.
IREB eta CEAC patronalek nabarmendu dute auzitegia arrazoia eman diela, indizea ez duelako baliogabetu, eta lasaitua hartu dute kasuan-kasuan aztertu beharko direlako salaketak. Osorik baliogabetuz gero, milaka milioi zeuden jokoan; Goldman Sachsen arabera, 7.000-44.000 milioi bitarte. Espainiako Ekonomia Gaietako Ministerioak azpimarratu du balizko ordainei aurre egiteko kaudimena dutela bankuek.
IRPHaren ebazpena iritsi zen atzo Europatik, eta luze gabe iritsiko da Revolving txartelen ingurukoa Espainiako Auzitegi Gorenetik. Espero da auzi hori ere Europarako bidea hartuko duela, IRPHarena eta beste hainbatena bezala. Horietako bat izan zen zoru klausulena, oihartzun handiko auzia 2016ko abendutik aurrera. Hil horretan iritsi zen EBko Justiziak baliogabetzat jo zuen ebazpena. Interes tasen jaitsiera saihesteko, bankuek gutxieneko interesak jartzen zituzten hipoteka kontratuetan. Euriborrak beherantz egiten bazuen, bezeroak ez zeukan mesederik, bankuak jarritako minimoa ordaintzen zuelako. Gorantz jotzen bazuen, aldiz, Euriborraren arabera pagatzen zuen. Euriborra hondoratu zenean, askok interes handia pagatzen jarraitzen zuten klausulongatik.
Auzi horren aurretik iritsi zen 2008ko krisiaren gordinean lehertu zen beste bat: lehentasunezko ekarpenena. Bankuaren kapitala handitzeko jaulkitako finantza produktuak izan ziren: ez akzioak, ekarpenak baizik. Beraz, kapitala jarri zuena ez da kapitalaren jabe, eta ez du boto eskubiderik. Ekarpenak betiko dira, eta errentagarritasuna konpainiaren araberakoa da: irabaziak eragin ditzake, baina baita galerak ere. Produktu arriskutsuak dira, eta, askotan, bezeroek zehazki zer zen jakin gabe sinatu zituzten: besteak beste, CAMen edo Caja Madriden kasuan. Kutxek lehentasunezko ekarpenak erabili zituzten adreiluaren burbuila lehertu zenean kaudimena handitzeko.
Menpeko ekarpenak
Euskal enpresa batzuekin lotutako auzi bat ere sartu behar da bankaren bekatuen zerrendan: menpeko ekarpenena. Kooperatibek ezin dutenez akziorik jaulki kapitala handitzeko, Eroskik eta Fagor Etxetresnak zenak menpeko ekarpenak jaulki zituzten, eta banku eta kutxen bidez merkaturatu 2007ra arte. Lehentasunezko ekarpenen antzeko produktuak ziren, baina menpeko ekarpenen errentagarritasuna ez dago konpainiaren irabazien menpe. Hauek ere ez dute iraungitze datarik, ez bada konpainiaren likidazioarena.
Duela aste gutxikoa da Fagor Etxetresnak zenaren produktuak erosi zituen bezero bati bere inbertsioa itzultzera behartu duen epaia, banku baten aurka. Eroskiren kasuan, Kontsumobidek egindako arbitratze baten ondoren, bezeroen gehienek ekarpenak trukatzeko akordio bat egin zuten kooperatibarekin. 2019an, 13,4 milioi pagatu ditu Eroskik ekarpenen interesetan.
IRPH eta zoru klausulen antzera, hipotekekin loturik dago 2018an iritsi zen beste eskandalu bat: Auzitegi Gorenak ebatzi zuen hipoteken zergak bankuek pagatu behar dituztela eta ez bezeroek. Gero, osoko bilkura batean aurkakoa erabaki zuen, auzitegiaren sinesgarritasuna erabat urratuz eskandalu handi batekin. Azkenean, Espainiako Gobernuak legea aldatu zuen bankuek pagatu ditzaten zerga horiek.
Bi hilabetez igo ondoren, berriro beheranzko bidea hartu du langabeziak Hego Euskal Herrian. Ohikoa izan da azken urteetan langabe kopuruak behera egitea otsailean —azken zazpi urteetan egin du—, neurri handi batean urtarrila beti delako oso txarra, eta ez delako hain zaila izaten kaltearen zati bat konpontzea. 2020a ez da salbuespena izan, baina erakutsi du indarra galtzen ari dela hobekuntza. Horrela, 308 langaberen jaitsiera iazko erdia da, eta apalena 2016. urteaz geroztik. Erritmo galera are nabarmenagoa da urte arteko konparazioak egitean: 2019ko otsailean baino 2.488 langabe gutxiago daude, baina 9.261ekoa izan zen aldea duela hamabi hilabete. Berez, 2014az geroztik ez zen urte batetik bestera hain alde txikirik izan.
Sektoreei dagokienez, nabarmena da industriak eta eraikuntzak jarraitzen dutela enplegua sortzen, oso poliki bada ere. Azken urteotako hilabeterik okerrenean ere, enplegu bulegoetan industriako langabe gisa agertzen zirenak urritu egin ziren urtarrilean (-188), baina baita otsailean ere (-214). Eraikuntzak ere joera hori du oraindik ere (-418 eta -107). Zerbitzuek, berriz, urtarrilean 4.482 langabe gehiago gehitu zituzten —Gabonetan dendetan eta ostatuetan lan egiteko kontratatutakoak eta gero kaleratutakoak—, baina 233 baizik ez dira lanera itzuli. Egoera are okerragoa da aurretik enplegua ez zutenen artean, 500 langabe gehiago batu dituztelako urtarrilaren 1etik.
Bizkaian txikitu da gehien langabe kopurua, 244 lagun, alegia. Behera egin du Araban (-104) eta Gipuzkoan ere (-62), baina gora egin du, ordea, Nafarroan (+103). Azken lurralde horretan soilik hazi da langabezia azken hamabi hilabeteetan (+136). Bilakaera hobea dute Bizkaiak (-1.358), Gipuzkoak (-933) eta Arabak (-333).
Nafarroako datua «kezkagarria» iruditu zaio ELAri, eta «azpimarratzekoa», berriz, LABi. CCOOk gogorarazi du langabe kopuruak azken bost hilabeteotan egin duela gora. Lasaiago azaldu da, berriz, Maria Txibite lehendakaria, ziurtatu baitu aktibo gehiago daudelako ari dela hazten langabezia.
Otsailean, batez beste, 1.261.968 langilek kotizatu zuten Gizarte Segurantzan. Urtarrilean baino 5.068 gehiago dira, baina 2019ko azaroan 9.167 gutxiago. Orduan jo zuen goia afiliatuen kopuruak, 11 urteko gainbeherari azkenean buelta eman zionean.
Afiliazioen igoera eta langabeziaren jaitsiera «nahiko positiboak» direla ziurtatu du Pablo Martin Confebaskeko ekonomia ataleko buruak, eta gaineratu du 2020rako egindako aurreikuspenak betetzen ari direla. Martinek, ordea, onartu du arreta handiz ari direla erreparatzen koronabirusaren hedapena. «Badakigu ez duela lagunduko, baina ezinezkoa da asmatzea zer eragin izango duen».
Otsailean sinatutako kontratuen %7,98 baizik ez ziren mugagabeak izan. Sindikatuen arabera, datu horrek erakusten du prekaritatea oso zabalduta dagoela. ELAk eta LABek eskatu dute azken lan erreformak indargabetzeko.
Pixka bat gora egin du langabezia saria jasotzen dutenen kopurua. Urtarrilean, %30,1 izan ziren, eta beste %16,6k subsidioa eskuratu zuen.
Oraingoz, OCDEk uste du birusaren eraginez 2020an gutxiago haziko dela munduko ekonomia, %2,4 eskas. Lehen hiruhilekoan, gainera, posible da barne produktu gordinak atzera egitera munduan. Hori, epidemiak hiruhileko honetan jotzen badu goia Txinan, eta handik at koronabirusaren zabalkundea apala eta kontrolatua baldin bada.
Agertoki horretan, Txinako barne produktu gordinaren hazkundea %5etik azpira jaitsiko da, eta 2021ean herrialdea %6tik gorako hazkundeetara itzuliko litzateke. Eta, gero, Txinarekin lotuen dauden herrialdeentzat lirateke gauzak okerrenak, hala nola Japoniarentzat, Hego Korearentzat, Australiarentzat eta Indonesiarentzat. Euroguneak, berriz, batez ere urtearen hasieran igarriko lioke ahulaldiari, eta urtea %1eko hazkundearekin bukatuko luke.
Okerrenean
Baina, agertoki okerrago batean, ekonomiak kalte are handiagoa nozitu dezake, OCDEren arabera. Epidemiak luze eta gogor jotzen badu, «Asia-Pazifiko eremuan, Europan eta Ipar Amerikan zabal hedatzen bada», iragarpenak nabarmen ahul daitezke: koronabirusaren erruz, munduko ekonomiaren hazkundea erdira, %1,5era, murriztu daiteke 2020an. Hainbat ekonomia, tartean eurogunea eta Japonia, atzeraldian sar daitezke. Eremu horiek, gainera, ez dute baliabide askorik interes tasekin eskaria bultzatzeko.
OCDEren ustez, kasu okerrago horretan, toki guztietan ez lirateke izango Txinan ikusitakoen mailako mugimendu murrizketak, baina, hala ere, konfiantzak kolpe handia jasango luke, ziurgabetasuna asko haziko litzateke, eta bidaien, salerosketen eta jende asko biltzen duten ekitaldien kopurua nabarmen jaitsiko litzateke. Horiek guztiek gastua murriztuko lukete, eta, ondorioz, prezioak beherantz bultzatu.
OCDEk dei zuzena egin die gobernuei, koronabirusari berari eta haren ondorio ekonomikoei aurre egin diezaieten. Erakundearen aburuz, gobernuek ziurtatu behar dute osasuneko eta babes sozialeko beren sistemek lan egiteko behar besteko baliabideak dituztela.
Agertokirik okerrena gauzatzen bada, eta ekonomiaren ahuleziak luze jotzen badu, ezinbestekotzat jo ditu ekintza multilateral koordinatuak.
Kasu horretan, OCDEren ustez, gastu publikoa areagotzea izan daiteke modurik eraginkorrena konfiantza eta sarrerak berreskuratzeko.
Atzo, Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak gogoan hartu zuen azaroan hezkuntzako behin-behineko 8.045 irakasleri gradu-osagarria ordaindu zietela, eta horrek 72 milioi euroko inbertsioa eskatu zuela. «Horregatik, berez, superabitaren zifra are garrantzitsuagoa da», zehaztu zuen. Zorrari dagokionez, finantza erakundeekin hainbat mailegu eten dituzte, eta, ondorioz, 38 milioi euro aurreztu dituzte finantza gastuetan. 2019an, estreinakoz, 50 milioi euroko bonu iraunkorrak jaulki zituzten, ingurumen zein gizarte arloko proiektuak finantzatzeko: zehazki, diruaren %57,4 proiektu sozialetara bideratu zuten, eta gainerakoa, ingurumen egitasmoetara. Bide horri eusteko asmoa azaldu zuen Saizek: «Aurten, 75 milioi euroren bonu iraunkorrak jaulkitzea espero dugu».
Datuok ikusita, Espainiakoak har ditzakeen erabakiei erreparatuko die Nafarroako Gobernuak. Aurten, autonomia erkidegoetako gobernuek defizitik ez izateko agindua dute, baina Madrilgo gobernua araua malgutzeko aukeraz hitz egin du, eta BPGaren bi hamarren leuntzeko aukera egon daiteke. Neurri hori hartuko balitz, «inbertsio gehiago» esan nahiko luke, Saizen arabera.
Parlamentuan, osteguneko kontrol saioan, EH Bilduk gai horri buruz galdetuko dio Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariari. «Kontuan hartuta onartu berri diren aurrekontuek ez dutela defizitik jasotzen, bi hamarreneko alde horrekin, pentsa dezakegu 40 milioi euro inbertitu daitezkeela plan berezi baten bidez», adierazi zuen Bakartxo Ruizek. Dena den, Ruizek lehen eskutik jakin nahi du ea zein den gobernuaren borondatea. PSNko Ainhoa Unzu, kasurako, zuhur mintzatu zen: «Oraindik ikusteko dago. Estatuko aurrekontu orokorrak udarako onartzea espero da. Hilabeteak falta dira, eta hobe da urratsez urrats joatea». Unzuk ohartarazi zuen ez dela ezer lortuko Madrilen aurrekonturik ez badago.
ELA: «Arduragabekeria da»
ELA sindikatuak salatu du «arduragabekeria» dela urtea superabitarekin amaitzea, bete gabeko behar sozialak eta murrizketak dauden bitartean. «Horrek diru publikoa gastatu gabe uztea esan nahi du, 103.000 pertsona gizarte bazterketan dauden honetan, eta familia askok etxebizitza bermatuta ez daukaten honetan». ELAren ustez, urtea superabitarekin ixteak esan nahi du finantza erakundeen interesak «gizartearen gehiengoaren interes aurretik» jartzen direla. Era berean, «oso larria» deritzo Madrilen erabakien zain egoteari, PSOEren gobernuaren eskuetan geratzen delako Nafarroako autogobernuari buruz erabakitzea. «Erabakitzeko ahalmena mugatzen ari dira».
Araba, Nafarroa, Nafarroa Behere, Bizkai eta Gipuzkoako hamahiru upategitako ordezkariek beren ardoak eman zituzten probatzera; aurrez aurre Donostialdeko ostalari talde bat izan zuten, «ardo ekologikoa eta biodinamikoa» banatzeko kooperatiba babestu duena. Bizkaiko Ulibarri txakolindegikoek ezin izan ziren egon; artzainak ere badira Iker eta Asier Ulibarri, eta antolatzaileek azaldu zuten egunotan bildotsak sortzen ari direla.
Oso argi utzi zuten kalitatea lehenesten dutela kantitatearen aurretik; «gure ardo guztiak nekazaritza ekologikoan ziurtatutako mahastietako mahatsekin eginda daude. Horrela, gure ingurua, gure osasuna eta gure ardoa edaten dutenena zaintzen, babesten eta berreskuratzen laguntzen dugu». Egiten duten lanaz harro daudela adierazi zuten, eta erantsi ardoaren sektorea «espekulazioak eta iruzurrak» hartu duela azken urteetan. Ardoa negozio bat baino askoz gehiago delako mezua sarritan errepikatu zuten, bizitzeko modu bat dela, alegia, lurrari bizkarra eman gabe aurrera egiteko modu bat, gizarte orekatu batean.
Kooperatibak kide gehiago hartuko dituelakoan daude, eta «hasi besterik» ez direla egin. Ardoaren sektorea «biziberritzeko» saioan buru-belarri ariko direla gaineratu zuten.
Arabako Mahastiak
ABRA da kantitatearen bidetik ez baina kalitatearen bidetik aurrera egin nahi duen beste ardo elkarte bat, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea, eta, horretarako, Arabako Mahastiak zigilua sortzeko saioan da. Bada Errioxako izendapenak «indarrik handienarekin» egingo du jatorri izenaren proiektu horren aurka. Hala esan zuen atzo Errioxa sor-markako zuzendari nagusi Jose Luis Lapuentek. Proiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak, eta Espainiako administraziora bidali aurretik helegitea jartzeko tartea ireki du. Oso argi dago Errioxako izendapenak helegiteak aurkeztuko dituela.
ABRAko presidente Saul Gil Berzal Donostiako ekitaldian zegoen atzo, Biba Ardoak kooperatibako kideetakoa bat denez, eta BERRIAri esan zion «oso argi» dutela aurrera egingo dutela zigilu berriarekin. «Arabako Mahastiak aurrera doa. Badakigu ahal dutena egingo dutela horren aurka, baina desberdintzeko premia gero eta handiagoa da guretzat».