Lan-erregulazioko 4.000 plan baino gehiago aurkeztu dituzte Hego Euskal…

Koronabirusa: EAEko 3.382 enpresak aldi baterako erregulazio planak aurkeztu dituzte. Nafarroako konpainiek mila bat lan-erregulazioko espediente aurkeztu dituzte.
Ipar Euskal Herriko hainbat enpresaren bilakabidea ezagutu nahi izan dugu. Engaiamendu soziala, ingurumenarekiko ardura eta euskararen aldeko jarrera dira beren berezitasunak. Enpresen Gizarte Erantzukizun (EGE ) kartaren inguruan gauzatua da ekimena. Pantxoa Bimboirekin solastatu gara, Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarako presidenteorde (André Garreta presidentearen aholkularia) eta Lantegiak elkartearen sustatzaileetako bat. Horren lehendakari Caroline Phillipsen aburua ere jaso dugu.
Herri eta bailara ugari basamortu bihurtzen ari da Euskal Herrian. Lan eta zerbitzurik gabe, egungo merkatuak bazterturiko eremuotan nola bizi? Egoera hori irauli nahi du Udalbiltzak, eta horretarako, logika lehiakorretik at, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia eraldatzaileko proiektuak bultzatuko ditu.
Koronabirusaren hedatzearen kontra hartutako neurriak direla-eta, eskola eta ostatuekin lan egiten duten laborantzako ekoizle txikiek salbideen parte handi bat galdu dute. Horregatik, soberan dagoen janari hori guztia “publiko zabalari” emateko proposamena egingo du aurki Eskal Herriko Laborantza Ganbarak. Herrietako merkatuak zabalik mantentzeko ere eskatu du.
Izan ere, zor saldoa erosteko prest azalduta, EBZk eragotzi nahi du zor subiranoen interes tasen igoera, estatuek diru merkea izan dezaten ordaintzeko agindu duten gastu gehigarria osasun sistemaren alde, lana galduko dutenen alde, eta kinka txarrean dauden enpresen alde.
EBZren azken mugimenduaren helburua da azken-aurreko mugimendua zuzentzea. Banku zentraleko kontseilua hilaren 12ko bileraren ondoren iragarritako neurriak —120.000 milioi euro handitzea zorra erosteko programa, eta bankuei nahi beste likidezia bermatzea— halako shock ekonomiko bati erantzuteko apalegiak zirela ondorioztatu zuten merkatuek. Are gehiago, Lagardek huts nabarmen bat egin zuen, esan baitzuen EBZren helburua ez zela arrisku sariak txikitzea.
Komentario horrekin, inbertsore askok ulertu zuten EBZ bakarrik utziko zuela Italia. Herrialde hark zor publiko erraldoia duenez —BPGaren %133, 2,15 bilioi euro—, eta hura denez koronabirusaren krisiak gogorren jo duena, bere burua finantzatzeko arazoak izan zitzakeela interpreta zitekeen. Ondorioz, Italiaren arrisku saria 194tik 260ra igo zen. Hau da, egun bakarrean puntu erditik gora garestitu zitzaiola finantzatzea, milaka milioi euro batzuk egoera luzatuz gero.
Espainia eta Grezia
Koronabirusaren krisiaren bigarren foku nagusia Espainian dago, eta hura ere hasi zen arazoak izaten: arrisku saria 98tik 148ra igo zen egun gutxian. Finantza ahulak ditu Espainiak: hainbat urtez %3 inguruko hazkunde sendoa izan arren, ez du lortu defizita erabat kontrolpean izatea, eta zorra ozta-ozta jaisten da %100etik.
Hirugarren katebegi ahula Grezia da, arrisku saria 229 puntutik 403ra igo baitzen egun gutxian. Edonola ere, kasu berezia da Grezia, haren zorraren zatirik handiena ESM Europako erreskate funtsarekin duelako, eta ez delako sartu EBZren zorraren erosketa programan, ez zuelako berme nahikorik. Baina muga hori eta beste batzuk alde batera uzteko aukera iradoki du EBZk: «Prest gaude gure programak moldatzeko». EBZko belatzak,
Esaldi horrek babes dezake zorraren proportzionaltasunean aldaketak egitea. Orain arte, Grezia ez beste estatu guztien zorra proportzionalki erosi du —gehienez, %30—, ez dezaten akusatu herrialde bat beste bat baino gehiago laguntzeaz. Orain baina, ezin diote leporatu hegoaldeko herrialdeen politika okerrak estaltzen ari dela, krisiak eurogune osoari eragiten diolako.
EBZren programa berriak, PEPP Pandemiaren Larrialdiko Erosketa Programa izenekoa, badu beste berritasun bat: enpresen zorra ere erosiko du EBZk, kobratze eskubideek estalitako enpresen epe motzerako zorra. Eurogunean zor korporatibo horrek 40.000 milioi euro hartzen ditu.
Erabakia oso gogor salatu du ELAk: «Oso larria iruditzen zaigu alarma estatu testuinguru batean jardutea, non lehentasuna COVID-19 birusa ez zabaltzea den». Koronabirusaren aurkako prebentzio neurri egokirik ez dagoela berretsi du ELAk, eta Jaurlaritza egin du egoeraren errudun, «Osalanek ez zituelako salaketak egiaztatu».
Sidenorren kontrako bidea hartu du Bizkaiko beste altzairutegi nagusiak, Sestaoko ACBk. Haren jabeak, Arcelor Mittal multinazionalak, iragarri du ACB itxi egingo du aldi baterako, «langileen ongizatea ziurtatzeko, eta eskaera eskariari egokitzeko».
Beste behin, ez dira garairik onenak merkatu askearen fededunentzat. Beste behin, izan ere, ez da lehen aldia tarte batez neoliberalak keynestar bihurtzen direla. Gero itzuliko dira langile publikoen gehiegizko kopurua kritikatzera, arlo publikoaren eraginkortasuna goraipatzera, eta diru politikaren ahalguztiduntasuna proklamatzera.
Halako zerbait gertatu zen 2008an piztutako krisian. Eta, orain ere, administrazio publiko ahalik eta txikienaren defendatzaile moderno/neoliberal horietako asko dira, amildegitik erortzear, Keynesi -eta estatuei- laguntza eske dabiltzanak, zerga politiken, hots, gastu publikoaren, erreguka.
John Maynard Keynes ekonomista ingelesak (1883-1946) pentsamendu ekonomikoa irauli zuen 1936an argitaratu zuen teoriarekin, zeinak esaten baitzuen estatuak esku hartu behar duela ekonomian, besteak beste, merkatuak bere kabuz ez dituelako desoreka batzuk konpontzen, —hala nola Depresio Handikoaren moduko egoerak—, eta merkatuak manipulatu egin daitezkeelako.
Inflazioarekin batera, langabezia handia zuen kezka nagusia, eta administrazio publikoak eskariaren aldean esku hartzea zen haren konponbidea. Krisi garaietako langabeziaren gorakada borrokatzeko, zehazki, neurri keynestarra eskaria handitzea da, horrek egingo duelako tira ekonomiatik. Horretarako, Keynesen arabera, gobernuek familiei zergak jaitsi behar dizkie, diru gehiago izan dezaten; interes tasak murriztu behar dira, enpresek gehiago inberti dezaten; eta gastu publikoa handitu behar da, ospitale, errepide eta halakoen eraikuntzak eskariaren aldea indartuko duelako.
Zerga politiken txanda
Larrialdi honetan, gainera, askoz argiago ikusten da sektore publikoaren protagonismoa. Bera da, bere gastu publikoarekin, hondoratze orokorra galgatzeko gai den erakunde bakarra. Behin diru politikak lanean direla —EBZk jada atera du bazuka— zerga politiken txanda iritsi da orain. Betor Keynes.
Estatuek euren zerga politikak astindu beharko dituzte, familiei eta enpresei laguntzeko, eta, hala izan behar baldin bada, defizitaren kontura izan dadila. Zerga politikak beharko dira, gainera, banku zentralen diru politikak baino eraginkorragoak direlako tupusteko erabateko geldialdiak gogor jotako enpresa txikiei eta autonomoei laguntzeko.
Zein izan daitezke zerga neurri horiek? Kontaezinak dira proposatutako neurriak, eta asko herrialdeen errealitateen araberakoak. Dirutza jartzea osasungintzan, gaixotasun baimenak, errenta unibertsala, herritarrei zuzenean txeke bat ematea, gobernuak langileen soldatez arduratzea epe batean, zergak jaistea, mailegu ordainketen atzerapenerako bermeak… Gobernuak azken buruko pagatzaile edo halako zerbait bihurtzea da beste proposamen bat, gero eta zabalduago dagoena. Horrelakoekin, helburua denbora irabaztea litzateke, eta izuaren pandemiari galga jartzea. Kostatzen dena kostatzen dela. Eta gero ikusiko da nork ordaintzen duen.