Jaurlaritzak beste 30 milioi euro bideratuko ditu autonomo eta…

Urkulluk 30 milioiko partida bat iragarri du autonomoei eta enpresei laguntzeko. Beste erakunde batzuetako programak ere izango direla nabarmendu du.
Autonomoen «gurutze bidea»
Bera «berandu» iritsi zen; beste batzuentzat, «gurutze bidea» izan zen. Gauerdian zabaldu zuten eskaerak aurkezteko epea, eta zerbitzariek gainezka egin zuten 00:15erako; ordu batzuk barru abiatu zuten berriz, eta 08:30erako itxi. Ordurako, 10.000tik gora eskaera jaso zituzten: Lanbidek onartzea aurreikusten duena baino 7.000 gehiago. Jaso ahala tramitatuko zituela iragarri zuen, eta hori izan daiteke gertatuaren gakoa.
Hala aitortu du Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak, eta barkamena eskatu du. Onartu du ezarritako eredua ez dela egokia izan, eta aitortu eskasa dela bideratutako diru kopurua ere. Horren harira, azaldu du beste sail batzuekin batera aztertuko dituztela «gobernuaren lehentasunak», eta «posible ote den» kopurua handitzea eta «pertsona gehiagorengana heltzea». Edonola ere, ohartarazi du hori hala izanda ere ez litzatekeela beharrezkoa beste eskaera epe bat zabaltzea.
«Gertatu dena aurreikusita zegoen», azpimarratu du Jose Andres Martinek, Abat Autonomoak Bat elkarteko presidenteak. «Hasieratik zentzugabekeria bat izan da hau guztia». Martinek gogoratu du autonomoen kolektiboa «oso heterogeneoa» dela, eta koronabirusaren krisiak eragindako galerak «oso ezberdinak» izan daitezkeela sektoreen arabera. «Batzuek, nik bezala, jarraitu ahal izan dugu gure jardunarekin [garraiolaria da], baina galerak izango ditugu. Beste batzuek itxi behar izan dituzte euren negozioak, eta ez dakite noiz arte».
Martinek nabarmendu duenez, 175.000 autonomo inguru daude Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Jaurlaritzak «hiru milioi euro baino ez» ditu banatuko diru laguntzetan. Jaurlaritzak batez beste, 1.000 euroko 3.000 eskaera onartzea aurreikusten zuen —3.000 eurokoa da gehienezkoa—. «Zenbait kasutan, egokiak izan daitezke kopuru horiek; beste batzuetan, ez dute ia ezertarako balio. Beharren arabera banatuko beharko lirateke, eta ez eskaerak jaso ahala».
Martinek salatu du Jaurlaritza ez dela haiekin harremanetan jarri, «ez diru laguntzen inguruan hitz egiteko, ez autonomoek bizi duten egoera larriaren berri jasotzeko», eta espero du orain gertatutakoak horretarako balio izatea. Arazoari «bere osotasunean» irtenbide bat emateko, autonomoen mahai bat sortzeko beharra aldarrikatu du. «Gurea da halakorik ez duen erkidego bakarrenetarikoa».
Euskaldendak-ek ere salatu du gertatua. Elkartearen ustez, laguntza horietarako Jaurlaritzak jarri duen diru kopuru «eskasa» da, eta hor dago «kolapsoaren iturria». «Apirilaren 7an jada ohartarazi genien onuradun posibleak trumilka sartuko zirela». Elkartearen kalkuluen arabera, gaur egungo kopuruarekin ostalaritzan eta merkataritzan aritzen diren 30 autonomo kaltetutatik soilik bakarrak izango luke laguntza hori jasotzeko aukera. Euskaldendak-en ustez, kopuruak handitzea ezinbestekoa da, eta lokal komertzialen jabeak ere onuradun posibleetan sartzea; orain, lokala alokairuan duten autonomoak soilik eska ditzakete.
Jaurlaritzak bere laguntzak banatu ditu enpresa txiki-ertain eta handien artean; bigarren horientzat, hogei milioi euroko aurrekontua jarri du, eta, printzipioz, ez du kopurua handituko. Gutxienez 20 langile eta gehienez 250 langile dituzten enpresa guztiek eska dezakete. Gehienez 800.000 euro eska ditzake, eta, trukean, konpainiak luze gabe eta luzera begira zer bideragarritasun duen jasotzen duen plana aurkeztu beharko dute.
Laguntzak ez, isunak bai
Baina Jaurlaritzarena ez da autonomoek jaso dezaketen laguntza bakarra. Nagusia Espainiako Gobernuak ematen du: ez da berria, autonomoen ohiko langabezia sariaren bidez egiten baitu hori, aldaketa txiki batzuekin. Eskatu dutenak ostiralean hasiko dira kobratzen: batez beste, 700 euro, eta ez dute gizarte segurantzaren kuota ordaindu behar.
Baina hainbat autonomok salatu dute langabezia saria jasotzeko ere zailtasunak dituztela. Abat elkartearen arabera, eskaera egin duten hirutik bati onartu diote. Hainbat baldintza bete behar dituzte: nagusia, alarma egoera ezarri zenetik beren diru sarrerak gutxienez %75 murriztea edo negozioa aldi baterako ixtea.
Hori da, besteak beste, Haitzen kasua: bizikleta denda bat du Bilbon. Hala ere, mutualitateak atzera bota dio eskaera, argudiatuta bere jarduna ez dagoela jasota alarma egoera dela-eta egin ezin direnen artean, «dekretuak ez baitu zehatz-mehatz zehazten bizikletak konpontzea, adibidez, debekatuta dagoela».
Antzeko salaketa ugari jaso dituzte Abaten: fisioterapeutenak, nutrizionistenak… «Kaos normatibo izugarria dago; aholkulari bulegoetan ere ez dakite zer egin. Eta lehen aipatutako kasuetan, gainera, paradoxa bat ematen da: mutualitatearen erabakitik ondoriozta daiteke ireki ditzaketela euren negozioak, baina, gero, Poliziaren isuna jaso dezakete. Alegia, ez dute jasoko ez diru laguntzarik ez langabezia saririk, eta, hori gutxi izango balitz bezala, ordaintzera behartu ditzakete».
Euskaldendak elkartearen ustez, autonomoei laguntzeko «alternatiba bat» izan daiteke aldatzea DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketa, egoera horretan eta bestela ere zailtasunak dituzten autonomoak laguntzeko. ABATeko kideek ez dute aukera hori baztertzen, baina azpimarratu dute laguntza hori ez dagoela «horretarako pentsatua; dagoenerako dago, izan autonomo ala ez. Dena den, ez dugu uste hori denik irtenbidea. Autonomo batek bere negozioa atera nahi du aurrera, eta horretarako nahi ditu laguntzak».
Aeronautikak luzarorako kalteak izan ditzakeela aitortu du klusterrak
«[Ekoizpen] Gaitasunaren eta merkatuaren doikuntza handi baten da hau: egoera okerrenean, eskaria ikaragarri amilduko da, eta denbora gutxian berreskuratzeko aurreikuspenik gabe». Hitz horiekin deskribatu du Heganek aeronautika sektorearen kezka.
Epe laburrean jada arazoak daudela aitortu du klusterrak, agiri baten bidez. «Dagoeneko nabari dira krisiaren lehen ondorioak. Klusterreko enpresen bazkide nagusien modeloen fabrikazio erritmoak %36 eta %43 artean jaitsi dira pandemiaren aurretik zeudenen aldean. Hainbat arrazoiren ondorio da: hegazkin konpainiek bertan behera utzi dituzte eskaera batzuk; eskaera berriak falta dira; ziurgabetasuna dago…».
Izan ere, aire garraioa da konfinamenduak eta mugen itxierak bizkorren eta gehien jasan dituzten arloetako bat. Heganek gogorarazi duenez, Eurocontrolek kalkulatu du azken asteetan %90 txikitu da aire trafikoa kontinentean. Mundu osoan %80 txikitu da, IATAren arabera. «Horrek oso ondorio larriak izango ditu gure sektorean; izan ere, azken finean, hegazkin eskariaren azken motorra da aire garraioa».
Heganek azaldu du administrazioarekin lanean ari direla egoera aztertzeko eta kaltea arintzeko planak egiteko. Edonola ere, ziurtatu du «segurtasun maila oso handiak» ezartzeko gaitasuna duela sektore aeronautikoak, eta horri esker lanean jarraitu ahal dutela, «pertsonen osasuna arriskuan jarri gabe, sektorearen benetako aktiboa baitira».
5.000 langile
Urte oparoa izan behar zuenean etorri zaio krisia aeronautikari. Izan ere, hegazkin eskari gero eta handiagoari esker, urtetik urtera emaitzak hobetzen ari zen. Heganek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektoreko 56 enpresa —ITP Aero, Aernnova, Aratz, Sener, Sisteplant…—, lau zentro teknologiko eta lau unibertsitate biltzen ditu. Haren enpresek 2.457 milioi euro fakturatu zituzten 2018an; 176 lantegi zituzten, eta 14.857 langile: horietatik ia 5.000, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Diputazioen zerga bilketa %7,2 jaitsi da martxora arte
Oraingoz, kontsumoaren gaineko zergetan antzematen da jaitsiera: %12,1 gutxiago jaso du BEZak; %30,4 hidrokarburoena, %31 alkoholarena, eta %59 gutxiago garagardoarena. Hobeto eutsi diote errenta zergak (-%0,1) eta sozietateenak (+%15,3). Azken horretan 2021ean ikusiko da erorketa, eta errentarenean, apiriletik aurrera.
Arcelor Mittalek aurkeztutako lan-erregulazioa atzera bota dute

Arcelor Mittal multinazionalak bere lantegi guztietan ezarri nahi zuen aldi baterako lan-erregulazioa atzera bota du Lan Zuzendaritzak, 2020ko apirilaren 16an.
G20koek urtebete atzeratu dute herrialde txiroen zorraren ordainketa
G7koek asteartean adostu zuten plana, behin-behinean, baina G20koen babesa behar zuen. Txina eta Saudi Arabia ez daude G7koen artean, eta hain justu bi estatu horiek dira garapen bidean dauden herrialdeen mailegu emaile nagusietakoak. Txinak egin izan ditu horrelako keinuak hainbat herrialde zorpeturekin, baina beti mailegu emailearen eta hartzailearen aldebiko harremanen eta trukeen ostean. Azken asteetan, ordea, Txinari gero eta gogorrago egin zaio jarrerari eustea, erakunde multilateralen eta beste herrialde aberatsen presiopean.
76 herrialde zaurgarri horietatik, 40 Afrikakoak dira, eta gainerakoak Karibean eta Asian daude. Haietan bizi da munduko biztanleriaren laurdena, eta haietatik bi heren muturreko pobrezian bizi dira. Baliabide gutxirekin, haien gobernu eta osasun sistema ahulek are zailagoa dute birusa hedatzea galaraztea, eta gaitzaren aurpegi ilunena, heriotzak, eragoztea.
Herrialde horietako ekonomia zaurgarriei, gainera, bereziki kalte egin die jada krisi globalak. Besteak beste, ekaitz finantzarioan gora egin duen gauza bakarra, praktikan, dolarra izan da, eta, hain zuzen, kanpo zorra orain garestiagoa zaien diru horretan ordaindu behar dute herrialde txiroek. Bestalde, tupusteko geldialdiaren eraginez, jaitsi egin da herrialdeon baliabide nagusien prezioa, lehengaiena hain justu. Eta herrialdeontzako beste aberastasun iturri nagusia ere, turismoa, bat-batean desagertu da.
Kanpo zorraren eteteak arnasa pixka bat emango die herrialde horiei, baina, gaitzak datozen hilabeteetan izan dezakeen bilakaera zalantzazkoa dela eta, G20koek ez dute baztertzen gehiago atzeratu behar izatea ordainketak, eta zorrak batak bestearen gainean pilatzea. Gainera, atzerapenagatik sortutako interesak ere ordaindu beharko dituzte; hori barkatzea ez dute adostu.
Arnasa apur bat
Bileraren aurretik, gobernuz kanpoko erakunde batzuek eskatu zuten kanpo zorraren ordainketak bertan behera uzteko, atzeratu beharrean. Nazioarteko Diru Funtsak asteon egindakoa jarri zuten adibide gisa. NDFk erabaki du sei hilabetez zorra barkatzea munduko txiroenen artean dauden 25 herrialderi: guztien artean 214 milioi dolar gutxiago (195 milioi euro inguru) itzuli beharko dizkiote orain NDFri, eta erakunde multilateralak diru laguntzak emango dizkie, hondamendi naturaletarako bere funtsetik.
Gainera, akordioak ez du konpromisorik jasotzen hartzekodun pribatuen kasurako. NDFk eta Munduko Bankuak, besteak beste, eskatu zuten zor hori izozteko mekanismoak bilatzeko. G20ko kideek finantza erakunde horien jarduna muga zezaketen; bereziki, AEBek eta Erresuma Batuak egin zezaketen hori, zor akordio gehienek haien legeak erabiltzen baitituzte.
Nafarroako Gobernuak 2.200 euro emango dizkie geldi dauden autonomoei
Saizen alboan zen Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko kontseilaria, COVID-19 eritasunetik osatu berri. Aierdik zehaztu zuenez, 2.200 euroko laguntza nagusia krisiaren ondorioz «okerren pasatzen ari diren autonomoei» emango diete. Ondorioz, Espainiako Gobernuak martxoaren 17an onartutako errege dekretuaren arabera, jarduera eteteagatik diru saria aitortu dieten autonomoei emango diete diru hori.
Beste baldintzen artean, derrigorrezkoa izango da Nafarroan bizitzea, Ogasunarekin betebeharrak eguneratuta izatea, eta aurten enpleguaren sustapenerako laguntzarik ez eskatzea. Era berean, sendiaren urteko errentak 3.400 eurokoa baino txikiagoa izan beharko du —muga hori malgutu egingo da, autonomoak bere gain duen haur bakoitzeko, edo sendian 65 urtetik gorako adineko bat edo menpekotasuna duen senideren bat edukiz gero—. Lanean jarraitu baina gutxienez fakturazioaren %30 galdu duten autonomoek, berriz, 700 euro jasoko dituzte; laguntza 800 eurokoa izango da, sendiaren urteko errenta 22.700 euro baino txikiagoa izanez gero.
Gobernuak ordainketa bakarra egingo du. Eskaera egiteko epemuga konfinamendua amaitzen den hilabeteko azken egunean egin ahal izango da, telematikoki. Onuradunek gutxienez hamabi hilabetez Gizarte Segurantzan autonomo gisa izena emanda egon beharko dute. Laguntzok EBk eta Espainiako Gobernuak ezarritakoekin bateragarriak izango dira. Ez dute aurreratu kostua, baina Aierdik onartu du «garrantzitsua» izango dela.
3.821 enpresa lanean
Horrez gain, herenegun industrian 2.209 enpresa hasi ziren lanean, eta eraikuntzan 1.612. Gobernuak prebentzio zerbitzuak zentralizatzeko beharra ikusten du, «lanerako itzulera ziurtatzeko asmoz». Ardura osoa Nafarroako Lan Osasunaren eta Osasun Publikoaren Institutuak hartuko du. Prebentzio zerbitzurik ez duten autonomoei institutuko adituek emango dizkiete aholkuak.
Garraiolari bat hil da Pasaian, koronabirusaren sintomekin
Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi zuenez, Irlandan arrantzan aritzen diren ontzietako arrainak deskargatu ondoren, Herrerako kaiko aparkalekuan zegoen garraiolaria, portuko sarreraren aurrean. Ibilgailutik jaitsi, eta zaintzaileei keinuka hasi zitzaien, besoan min handia zuela eta. Desfibriladore batekin joan ziren, eta anbulantziari deitu zioten, baina berandu izan zen, kamioilaria dagoeneko hilik baitzegoen.
Osasun langileak ohartu ziren 39 graduko sukarra zuela, eta koronabirusaren protokoloa ezarri zioten. Ondorioz, harekin harremanetan izan diren portuko lau langileak eta bertaratu diren beste batzuk etxera bidali dituzte.
Nafarroako autonomoek 2.200 euro arteko diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte

Alarma egoera dela eta, jarduera eten behar izan duten edo fakturazioan galerak izan dituzten autonomoei zuzendutako laguntzak onartu ditu Nafarroako Gobernuak.