CAFeko kontseilari izendatuko dute Idoia Zenarruzabeitia, Kutxabanken ordezkari gisa
Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izandakoa CAF enpresako kontseilari izendatuko dute ekainaren 13an, Kutxabankeko ordezkari gisa.
(Ordizia, Gipuzkoa, 1936). Ekonomia lizentziaduna da EHUn; London School of Economicsen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, berriz, doktorea. Azken horretan Garapen Ekonomia irakasten du; aurretik, Sussexeko Unibertsitatean eman zituen eskolak. 1970etik gaur arte gauzatutako obran Karl Marx eta Rosa Luxemburg ezinbesteko erreferentziak izan ditu. Keynes osteko egileak ere eredu ditu, batik bat Joan Robinson, eta marxismoaren ildoko beste hainbat: Paul A. Baran eta Paul Sweezy, esaterako.
Mari Carmen Gallastegiren galderak:
1Nola azalduko zenuke krisiak gure sisteman egin duen zuloa orain arte? Harrigarria da hartu duen sakontasuna, ezta?
2Sartu garen zulo horretatik atera ahal izango gara Europako Batasunari esker eta berreraikitzerako funtsari esker?
3Argi dago ez geundela prestaturik, eta ez genituela ez indarra ezta adimena ere pandemiari aurre egiteko. Krisi honen galerak berreskuratuko ditugu? Esku hartze publikoa urgentziazkoa da?
Bai, dezente harrituta nauka. Herrialde askoren krisia denez, garrantzi handiagoa hartzen du, baina, hala ere, neure buruari galdetzen diot nolaz ari den neurri hau hartzen, eskaria denean falta den gauza bakarra; lanean ez dagoenez, jendeak ez baitu erosteko dirurik. Ez da arazorik egon ekoizpen sistemarekin, ezta finantza sistemarekin ere. Non du jatorria hain egoera negatiboak? Herritarren diru sarreren aldeko laguntza politikak azkartasunez hartu izan balira —adibidez, soldaten gehiengoa jasotzea—, ez dut uste hain krisi handia gertatuko zenik.
Ezin diot neure buruari galdetzeari utzi nondik ateratzen diren munduko erakundeak —NDF, Espainiako Bankua, EB, eta abar— egiten ari diren aurreikuspen hain negatiboak. Ematen du arrazoi izango dutela, probintzia ekonomista batek baino gehiago, seguru, baina ez ote da izango ere ongi datorkiela beldurra zabaltzea? Herritarrak beren etxeetan itxita egotera bultzatzen ditu beldur horrek, beren bizilagunen beldur, edozein ekintza kolektibo eragotziz. Jarduera ekonomikoaren geldialdi batek, handia, hori bai, lau-sei hilabetekoa, hain ondorio larriak eragin ditzake? Espainiaren kasuan, turismoaren garrantzi handiak are gehiago okertzen du egoera, baina, hala ere, erantzunak topatzea zaila egiten zait. Neure buruari galdetzen diot beste arrazoi batzuk tarteko ez ote den izango egokia krisi sakon baten ideia hedatzea.
Nahiko argi dago Europako Batasuna ez dagoela askorik laguntzeko prest. Oso argi dago zein herrialdeek erabakitzen dituzten deliberazioak. Ez dut uste diru laguntza garrantzitsuak lortuko direnik. Kasu onenean, kredituak izango dira, eta exijentzia askori lotuak. EB beti izan da merkatu komuna, eta ez die sekula lagundu bere herrialdeei arazo larriei soluzioa ematen. Eta berreraikitzeko funtsa ez dakit noraino helduko den. Nori helduko zaizkio laguntzak? Marrazten ari den ildoa 2008koaren parekoa da: laguntzak finantza entitateen eta enpresa handien bidez bideratuko dituzte; haien bonuak nazioarteko erakundeek erosi ahalko dituzte. Eta, aldi berean, traba burokratiko ugari egongo dira iristeko enpresa txikietara eta arazo larriak dituzten langileengana eta langabeengana.
Beldur naiz prozesu honen guztiaren emaitza izango dela jende askok sufrituko duela, beste hainbatean bezala, batez ere sektore jakinei lotutako langileak, turismoa, ostalaritza eta garraioa, bereziki ekimen txikietakoak. Jende horrek ikusiko du nola okertzen diren beren lan eta bizi baldintzak. Enpresa handien jarduerak aurrera egingo du, bien bitartean, galera batzuekin, bai, baina arrisku handirik igaro gabe.
Lan baldintzak eta soldatak ez dira berreskuratuko, hau da, prekaritateak aurrera egingo du, eta langabezia eta ekonomia ezkutua hazi egingo dira. Jendeak eta langile normalek ahal duten moduan defendatu beharko dute, orain arte bezala.
Indarra eta adimena falta ditugu, ala bitartekoak? Seguruenera, Espainiako Gobernua ez da munduko onena, ezta erkidegoenak ere, baina, 2008ko krisitik osatu gabe zegoela, berriro beste krisi handi batean dago, bat-batean. Aurretik esanda doa: esku hartze publikoak funtzionatzea da espero duten gauza bakarra, ze… Zer egiten ari da ekimen pribatua arazo orokorrei irtenbidea emateko? Ekimen pribatu handiak bakarrik eskatu du zergak eta kotizazio sozialak kentzeko, eta, aldi berean, estatuari laguntza gehiago eskatu dizkio. Gainera, jarduera presaren presaz hastera bultzatu du. Non daukate koherentzia zerga gutxiago eta jarduera publiko gehiago eskatzen dutenean?
Beldur naiz, beti bezala, herritar xumeen zati garrantzitsu batek beren bizi baldintzak nola okertzen diren ikusiko duela; flotagailu baten bila zebiltzan enpresari txikiez, langile autonomoez, eta zailtasun handiak dituzten aldi baterako langileez ari naiz. Enpresa handiak osatzen joango dira, bitartean. Europako laguntzari dagokionez, oso gutxi espero dut, kale mailaz ari bagara. Agian, beste urte mordo batean Europako herrialde aberatsenetik oso urrun jarraituko dugu. Nahiago nuke oker egon!
(Bergara, Gipuzkoa, 1945). Ekonomiaren Teoriaren katedraduna da EHUn. London School of Economicsen eta Brown (AEB) Unibertsitatean ere doktore da. 1991n Ekonomia sailburu izan zen Jose Antonio Ardanzaren Jaurlaritzan. 2013. urtean Eusko Ikaskuntza sariaren aitortza egin zioten, Pako Etxeberria arkeologoari aitortza bera egin zioten urte berean. Ikerbasqueko presidente izan da, eta Jakiundeko kide ere bai.
Miren Etxezarretaren galderak:
1Hamabost urteko epe batera aldaketa sakonak gerta daitezke ekoizpenaren harreman sozialen eboluzioan? Hau da, lana eta enpresariak, biztanleria aktiboa, enpresak, okupatuak, baztertuak…
2 Globalizazioak hazten jarraituko du, edo hura galgatzen duten indarrek oztopa dezakete, eta joera aldarazi? Hori gertatuko balitz, zer ondorio edukiko luke?
3Azken hogei urteotan neoliberalismo olatua nagusitu da, eta krisi honetan ematen du estatuarena jotzen dela oreka indar bakar gisa. Munduko aholkulari denak esku hartzaileak bihurtu dira bat-batean?
Agian gure atzetik datozen gazte horiengan guztiengan pentsatzen hasteko ordua da. Belaunaldi horiek ikusi behar dute egiten duguna egiten dugula haiengan ere pentsatuz egin dela. Horregatik, uste dut saihetsezina dela denon itun bat zoriontsuagoak izan diren garaietara itzultzeko. Aro zaila egokitu zaigu orain: beldurra, ziurgabetasuna gainetik kendu ezinik gaude, baina honi buruz ikasi behar dugu, eta ikusi lehen genuena berreskuratzeko borrokak merezi duela, eta, ahal balitz, hura hobetzeko ere bai. Uste dut denok izango dugula prestasun handiagoa elkarlanerako: enpresariek, langileek, unibertsitarioek, lanbide hezkuntzakoek… Elkarren aurka aritzeak zer dakarren ohartu garela pentsatu nahi dut. Ziurgabetasuna hain da handia ezen garrantzitsua bailitzake geroari begira adostasun seguru batzuk ituntzea. Elkarrekin helburu jakinen alde aritzea oso aktibo indartsua da lan munduan, eta inoiz baino behar handiagoa izango da aldagai hori jardueraren funtsean jartzeko.
Globalizazioaren joerak atzera egingo duela pentsatzea ameskeria da, nire ustez. Oraintxe, jendeak nahi duena da galdu duen hori berreskuratu, berritasun eta iraultza handirik gabe. Lezioa ikasi dela esango nuke, eta, berriro diot, elkarlanaren bidez aro onenetara itzultzeko desira dago gizartean. Edonola ere, elkarlan hobea izango da aurrerantzean, baita herrialdeen artean ere. Globalizazioa ezin da geratu. Gero eta jende gehiago dago planetan, eta gero eta harreman estuagoak sortuko dira. Elkarrekin bizitzen hobeto ikasi beharko dugu, eta horretarako harremanak handitzea behar-beharrezkoa da. Pandemia dagoen bitartean hegaldiak bertan behera utzi dira, baina, egoera hori bukatuko da halako batean, eta hori gertatzen denean, ezagutzen dugunera itzuliko gara, baita globalizazioari eragiten dioten aldagaietan ere. Europarren arteko kooperazioa ezinbestekoa da gizarte bezala hazteko. Ez dut uste horri muzin egingo diogunik.
Gu guztion barrenak mugitzen dituen zerbait gertatzen denean —eta pandemiak mugitu dituela ez dago zalantzarik—, benetan nahi dugunari buruz pentsatzen dugu. Bizitzen ari garena oso gogorra da, batik bat hildakoak eta gaixo larriak izan dituztenentzat, jakina. Kontua da neoliberalismoarekin lotutako politika egitea errazago zaiela gobernuei, eta esku hartze publikoa gauzatzea ez zaiela batere erraza egiten. Beti asmatuko ote dute ekonomiaren alor guztietan esku hartzen badute? Gauzak ez dira hain errazak. Oso litekeena da denborarekin politika neoliberalek bere bidea egiten jarraitzea, baina horrek ez du esan nahi ohartu ez garenik zer den garrantzitsua eta zer ez den hain garrantzitsua. Eta alde horretatik, argi dago funtzio publikoa indartu egin beharko dela. Horrek esan nahi du sektore publikoan profesional onenak behar ditugula, trebatuenak. Publikoa den orok bikaintasuna beharko du alboan. Onenek egon behar dute gure gizartea gidatzen duten lanpostuetan. Estatuari egokituko zaio orain herritar askori laguntzea, baina laguntzarik onena litzateke haien bizimodua berreskuratzeko bidea ematea lehenbailehen.
Hala, orain arte bezala eutsiko die egoera horretan dauden beharginen langabezia sariei eta enpresek haiengatik gizarte segurantzan egin behar dituzten kotizazioen salbuespenei, baina bigarren puntu hori portzentaje ezberdinekin arautuko du, lanera itzuli ahala, ezarritako lanaldien arabera, eta enpresen tamaina kontuan hartuz.
Soldatapekoen kasuan, berriz, legediak bermatuko du egoera horretan daudenek —egun, lautik bat Hego Euskal Herrian— ekainaren 30era arte jasotzea langabezia saria; orain bezala, gabealdirik gabe eta kontagailua hutsean jarrita. Aldizkako langile finkoek, berriz, aparteko saria jasotzen jarraituko dute abenduaren 31ra arte.
Horrekin batera, gobernuak eutsi egin dio patronalak gustuko ez zuen neurri nagusiari: langile bat lanera itzuli eta hurrengo sei hilabeteetan enpresak ezingo du kaleratu. Hori eginez gero, bidegabetzat joko litzateke —kalte-ordaina handiagoa da—, eta enpresak itzuli egin beharko lituzke behargin horrengatik aurreztu dituen kotizazio guztiak.
Aldi baterakoak, arriskuan
Kaleratzeak zaildu arren, gobernuak, patronalaren presioen ondorioz, aukera hori malgutu zuen duela aste batzuk, eta dekretuan jaso du orain. Hala, ez da kaleratze bidegabe gisa hartuko aldi baterako kontratu batzuk etetea, lan horiek egiteko beharra eragin zuten kausak amaitzen direnean.
Zehaztapen hori bereziki garrantzitsua da turismoan eta ostalaritzan, sektore horietan ohikoagoak direlako horrelako lan kontratuak; uda garaian, bereziki. Enpresaburuek kezka agertu zuten euren negozioek datozen asteetan eta hilabeteetan izango duten bilakaeragatik, eta kontratu horiek eteteko baldintzak berrikusteko eskatu zuten. Aldi baterako lanaldietan ahalbidetzeaz gain, orain hartzekodunen konkurtso baten arriskua duten enpresek ere egin ahal izango dituzte kaleratzeak.
Patronalek azkenean oniritzia eman diote dekretuari; baita CCOO eta UGT sindikatuek ere. Testuan, halaber, beste bi puntu sartu ditu gobernuak: egoitza nagusia paradisu fiskaletan duten taldeek ezingo dute erregulaziorik eskatu. Eta erregulazioan dauden enpresek debekatua izango dute zerga urtean izandako irabazien dibidenduak banatzea, salbuespen batekin: Gizarte Segurantzako langileen kuoten murrizketen zatia itzultzen badute.
Aldaketak kotizazioetan
Negoziazioetako beste gai nagusia izan da langileengatik Gizarte Segurantzan egin beharreko kotizazioena. Laguntza horiek enpresek enplegua mantentzeko hartutako konpromisoaren mende egongo dira. Horrekin lotuta, dekretuan jasota geratu da aurreko astean iragarritako neurri bat: aldi baterako erregulazioetatik modu mailakatuan atera ahal izango dituzte langileak, lan kargak kontuan hartuz.
Horiek hala, orain honela geratuko dira enpresen kotizazioak: lantalde osoa erregulazioan duten 50 langile baino gutxiagokoek ez dute ordainduko, eta %75eko deskontua izango dute 50 langile edo gehiago dituztenek.
Lantalde guztiarekin baina lanaldi murrizturekin hasten diren 50 langile baino gutxiagoko enpresek maiatzeko kuoten % 85 deskontatu ahal izango dute, eta ekainekoen % 70; eta langile gehiago dituztenek maiatzekoen %60, eta ekainekoen % 45.
Aldiz, langile batzuk erregulazioan mantentzen dituzten 50 behargin baino gutxiago enpresek maiatzeko kuoten % 60 deskontatu ahal izango dute, eta ekainekoen % 45; eta 50etik gora langile dutenek, maiatzekoen%45 eta ekainekoen %30.
Errekarguak «behin-behinekoak eta finalistak» izango lirateke, hots, zuzenean Jaurlaritzaren kutxara joango lirateke, hark krisiaren faktura ordaintzeko jaulki beharko duen zorra eta hartu beharko dituen maileguak itzultzeko. Confebaskek azaldu du ez dela horrelako neurri bat hartzen den lehen aldia —1983ko uholdeen kalteei aurre egiteko zerga igoera gogoan—, eta Europako beste herrialde batzuetan egin izan direla horrelakoak, hala nola Alemania batu zenean.
Proposamen zehatzak
Confebaskek, Adegik, Cebekek eta SEAk elkarrekin Jaurlaritzari bidalitako agiriak finantzatu beharrekoak aipatu dituzte. Batetik, «eusteko» neurriak leudeke: likidezia lerroak enpresa txikientzat eta autonomoentzat, eta errentak kalterik handiena izan duten kolektiboentzat. «Suspertzeko» neurriak ere proposatu ditu: «Akuilatzea tokiko kontsumo ondasunen euskal barne eskaria eta inbertsioa Euskadin»; enpresen nazioartekotzea sustatzea, eta zailtasunak dituzten enpresa bideragarriak erreskatatzea.
Osasungintzarako eta biozientzien sektoreetarako tokiko hornikuntza katea garatzea, eta langabezian eta erregulazioetan daudenen kualifikazioa «malgu eta arinak» onartzea.
Hego Euskal Herrian, dena den, oraintxe bertan ez dira asko testak egiten dabiltzan konpainiak, testak urriak direlako merkatuan, besteak beste. Baina erosteko ahalmen gehiago duten enpresa handiek jada erakutsi dute testak egiteko asmoa: BBVAk testak ditu aurreikusita bere plangintzetan, eta Iberdrolak ere modu mailakatuan langile guztiei egin nahi dizkie antigorputzen probak.
Inor gutxik jartzen du zalantzan test masiboak giltzarri izango direla pandemiari aurre egiteko. «Hori da testen balio nagusia, gaixotasunari aurre egitea», uste du Pello Igeregik, ELAko Lan Osasuneko arduradunak. Horregatik, dio, testekin «osasun publikotik egiten diren azterketa epidemiologikoen arabera aritu beharko da, eta ez enpresen beharrei erantzuteko».
ELAren ustez, «ona da langileei testak egiteko aukera ematea, betiere aurretik funtsezko zerbitzuetarako test nahikoa badago. Hori bai, bermatuta gelditu behar du langileen intimitaterako eskubideak ere. Beraz, borondatezko proba bat izan behar du, osasun agintariek kontrakorik esan ezean».
Xabier Ugartemendiak, LABeko ekintza sindikaleko arduradunak ere argi dauka test masiboen garrantzia, baina ez du uste enpresek egin behar dituztenik, osasun sistema publikoak baizik. «Funtsezko zerbitzuetatik hasi eta pixkanaka beste sektore ekonomikoetan ere. Baina gure apustua da test horiek, enpresek ordainduta ere, arlo publikotik egitea».
Intimitatea
Frantzian, astelehenean, Muriel Penicaud Lan ministroak esan zuen preseski debekatuta dagoela enpresek euren kabuz test serologiko orokorrak egitea. Enpresak ez duela zertan izan langilearen egoera medikoaren berri. «Laneko medikuak jakin dezake, langileak kontatzen badio, baina hori ere sekretua da».
Hego Euskal Herrian legeak dio halako azterketak —eta test serologiko horiek—, prebentzio zerbitzuek egin behar dituztela; enpresek ez dute eskubiderik langilearen osasun egoerari buruzko informaziorik izateko. Salbuespen bat dago: lan jakinekin harreman zuzena izan dezaketen gaixotasunak.
Baina ELAko Igeregik azaldu du zenbait enpresak agertu dietela langileei probak eurek zuzenean egiteko asmoa. «Kasu horietan, eta arauak aldatzen ez diren bitartean, langileek eskubide osoa dute informazioa ez emateko».
Fidagarritasuna
Intimitatearen eta datuen pribatutasunaren gainetik badaude eragozpen handiagoak immunitate pasaporte moduko bat ezartzeko. Horietako bat, eta ez da txikia, test horien fidagarritasuna da. Presazko garapenarekin, test serologikoetako gehienen fidagarritasuna %80tik azpikoa da, eta %60koa askotan.
Igeregik hori azpimarratu du. «Osakidetzan une honetan langileei egiten ari zaizkien testen fidagarritasuna %60koa da, eta, karga biralaren arabera, fidagarritasun hori murritzagoa izan daiteke. Guk badakigu Osakidetzako langile batzuek positiboa eman zutela bere garaian eta orain negatiboa eman dutela. Horrek erakusten du probak ez direla behar bezalakoak».
Fidagarritasun gutxirekin halako probak ez lirateke baliagarriak pasaporte moduko baterako, ez herritarrentzat ezta langileentzat ere. OME Osasunaren Munduko Erakundeak berak ere hori uste du. Test bizkorrek negatibo faltsuak eta positibo faltsuak eman ditzakete, «eta bi akatsek ondorio larriak izan ditzakete, eta kalterako eragin gaitzaren kontrolean». Aurrerago, denbora lagun, test fidagarriagoak irits daitezke, baina oraingoz OMEk ez die baliagarritasunik aitortzen pasaporte modurik ezartzeko.
Zer immunitate?
Hala ere, beste ezeren gainetik, immunitate pasaporte batentzako eragozpen nagusia zera da: ez dagoela argi ea gaitza gainditzeak COVID-19aren kontrako immunitaterik ematen duen, eta jakiteko ere denbora beharko da. Hori da OME immunitate pasaportearen kontra agertzeko beste arrazoi nagusia: «Oraindik ez dago ebidentziarik erakusten duenik pertsona batek bigarrenez ez infektatzeko babesa duenik COVID-19a gainditu eta antigorputzak edukitzeagatik». Horregatik, uler daitezke Frantziaren erreparoak, bai eta herritarrei halako pasaportea ezartzeko Alemaniaren asmoak oraingoz apal batean gelditu izana ere.
Pasaporte baten kontrako beste eragozpen bat dira halakoen kontura sor edo eragin daitezkeen diskriminazioak. Immunitaterik ez duen langilea bota, immunitatea (ustez) duen bat kontratatzeko? Lan bila larri, gaitzaz kutsatzeko prest leudekeen pertsona zaurgarriak… Arrisku horiek badaude, eta immunitate pasaporte baten etikotasunaren eta arriskuen inguruko kezkak gero eta ozenagoak dira munduan, bai gizarte mailan, baita lan munduan ere.
Pasaporteak ez, baina testak bai, beraz. Hori bai, «testak ezin daitezke aitzakia izan enpresek beste neurriak malgutzeko», uste du Igeregik. «Enpresek langileen osasuna bermatzea da distantzia sozialak bermatzea, EPIak izatea, prebentzio neurriak… Testak izan daitezke balio erantsia. Baina immunitaterik ziurtatzen ez den neurrian ezin dute ondoriorik izan beste prebentzio neurrietan».
Ugartemendiak uste du lantegietako prebentzioa ezin dela testetan soilik oinarritu. Neurri higienikoak, neurri prebentiboak eta antolaketa neurriak hartu behar dira langileen osasuna babesteko. «Testak ere hor sartu beharko lirateke, baina beste guztiekin konbinatuta».
Bai, LAPL lan arriskuen prebentzioari buruzko legean oinarrituta. Izan ere, enpresaburuak bere langileei osasuna zaintzea bermatu behar die, lanarekin zerikusia duten arriskuak aintzat hartuta. Halaber, ez da ahaztu behar Espainiako Gobernuak lan istripuarekin berdinetsi dituela COVID-19ak langileei begira eragindako bakartze eta kutsatze aldiak, aldi baterako ezgaitasunak eratorritako prestazioei dagokienez. Bada, horrek enpresaburuaren kostuak gehitzen ditu, gaixo baimenaren laugarren egunetik hamabostera arteko prestazioak bere gain hartu beharko dituelako. Hori horrela izanda, are zorrotzago jokatuko dute enpresaburuek, langileen artean gaitza heda ez dadin.
Frantziako Gobernuak ezetz dio, ezin dituztela egin. Frantziako Lan ministroak dio sekretu medikoa dagoela hor.
Kontuan hartu behar da Europako Batasunaren 89/391/EEE zuzentarauak estatu kide bakoitzaren legeriaren esku utzi dituela langileen osasuna behar den moduan zaintzeko neurriak. Orobat, zuzentarauak dio estatu bakoitzak hartu beharreko neurriok ahalbidetu behar dutela langile bakoitzak duen eskubidea bere osasuna denbora tarte erregularretan zaindua izan dadin. Halatan, erregela orokorra langileen borondatearen aldekoa da. Baina posible da estatu bakoitzaren legediak erregela horri salbuespenak ezartzea, langileen osasuna eta segurtasuna bermatze aldera. Esaterako, hori gertatzen da Espainian. Intimitatearena beste kontu bat da. Egin-eginean ere, argiro bereizi behar dira osasun zaintza, langilearen intimitatea eta osasun zaintzaren ondoriozko datu pertsonalak tratatzea.
Orduan, posible da oniritzirik gabe testak egitea?
Bai, baldin eta legeriaren baldintzak betetzen badira. LAPLak enpresaburuei ahalbidetzen die zenbait kasutan nahitaezko azterketak egitea, betiere, aldez aurretik langileen ordezkariek txostena eginda —nahiz eta azken hori loteslea ez izan—. Kasu horien artean dago, ulerbidez, bizi dugun egoerarekin bat datorrena, alegia, langile baten osasun egoera langile horrentzat, gainerakoentzat eta enpresari lotutako beste pertsona batzuentzat arriskutsua den egiaztatzeari buruzkoa.
Zein dira bermeak intimitatea, datu pertsonalak babesteko?
Lehendabizi, langileen osasuna zaintzeko eta kontrolatzeko neurriak bete behar ditu egiaztatutako eskumen teknikoa, prestakuntza eta gaitasuna dituzten osasun langileek. Bigarrenez, lortutako informazioak izaera pertsonala du, eta horren berri izan dezakete soil-soilik osasun langileek eta langileen osasunaren zaintzaz arduratzen den osasun agintaritzak. Gainera, informazio horren berri ezin zaie eman enpresaburuari eta beste pertsonei, langilearen esanbidezko adostasunik gabe. Hirugarrenez, langileei gauzatutako azterketen ondorioak jasoko dituzte soil-soilik enpresaburuak eta enpresako prebentzio arloan ardurak dituzten pertsonek eta organoek. Ondorio horien xede bakarra izan behar da jakitea langileak zenbaterainoko gaitasuna duen lanpostuan aritzeko eta, hala denean, lanpostua langileari egokitzea posible ote den, babes zein prebentzio neurriak ezarrita edo hobetuta. Laugarrenez, osasunari buruzko datuek kategoria bereziaren izaera dute datu pertsonalak tratatzeari dagokionez. Horrek esan nahi du xede jakin batzuetarako eta zorrotz araututako irizpideekin bat etorriz bakarrik baliatu ahal izango direla. Adibidez, posible da osasun agintaritzek azterketa zientifikoak gauzatzea, ukitutakoen adostasunik gabe, osasun publikorako garrantzi handiko eta larrialdiko salbuespeneko egoeretan.
Enpresek langileen segurtasuna bermatu behar dute.
Langile guztiei testak egitea ere neurri kolektibo moduan har daiteke, eta neurri kolektiboek lehentasuna dute beti banakako neurriei begira, babeserako jantziei eta maskarei begira, kasurako. Telelangileei ere testak egitea beharrezkoa litzateke, lan egiten jarraitzen dutelako. Bada, enpresaburuak horien segurtasuna eta osasuna babesteaz gain, telelangileak bere etxekoak kutsatzea saihestu behar du, bizi dugun egoeran lantokia eta bizilekua uztartuta baitoaz.
Ez da logikoagoa testak soilik osasun zerbitzuek egitea?
Espainiako Gobernuak lan istripuarekin berdinetsi baditu COVID-19ak jotako edo isolatutako langileen egoerak, zentzuzkoa da enpresaburuek testak egitea, osasun-zaintzako neurri gisa.
Hego Euskal Herrian, lau langiletik bat dago lan erregulazioan, eta bi enpresatik batek indarrean du neurria oraindik. Amaitua duten hainbat lantegitan aurkeztu dituzte horiek berritzeko proposamenak —oraingoan, ekoizpen arazoak argudiatuta—, baina sindikatuek abisatu dute ez dutela inposiziorik onartuko. Hala adierazi zuten atzo ELAk eta LABek, Arcelor Mittalek bere planta guztietarako iragarri dituen erregulazioei buruz —Siderurgia arloko multinazionalak zortzi lantegi ditu Euskal Herrian—.
Sindikatuek azaldu dutenez, herenegun eginiko bilera akordiorik gabe amaitu zen, eta enpresak bere planteamenduekin aurrera egitea erabaki du —ez du langile batzordeen babesa behar horretarako—. Salatu dute zuzendaritzak ez duela inolako konpromisorik eskaini, besteak beste, enpleguari eta inbertsioei eusteko, eta jarduera gehiago ez azpikontratatzeko. Enpresak, halaber, %75erainoko bermea aplikatu du kontzeptu guztietan, ekoizpen sarian eta aparteko ordainsarian izan ezik, eta erabaki du erregulazioan dauden langileek ez dituztela opor egunak sortuko.
ELAk zuzendaritzaren jarrera kritikatu du, eta nabarmendu aurreko erregulazioan ezarritako baldintzak «nabarmen okertu» dituela. Haren ustez, COVID-19aren ondorioak «langileek ordaintzea» nahi du zuzendaritzak.
LABentzat ere argi geratu da enpresak ez duela frogatu koronabirusaren ondorioz lan erregulazioa behar dela: alegia, ez duela azaldu pandemiak zer eragin duen enpresaren egoera ekonomikoan eta produktiboan. Horrekin batera, salatu du zuzendaritzaren helburua ez dela erregulazioaren bidez enplegua bermatzea, «kaleratzeekin mehatxatzea baizik».
Horiek hala, ELAk administrazioei eskatu die esku hartzeko eta «zorrotz» zaintzeko «enplegua eta etorkizuneko susperraldia arriskuan jar ditzaketen enpresen planteamenduak». LABek hitzarmen kolektiboen garrantzia nabarmendu du, eta gaineratu du irtenbidea ez dela etorriko «multinazionalaren neurrira sinatutako enpresa hitzarmenen bidez». Azpimarratu du ezinbestekoa dela sindikatuek «indarrak batzea», langileen «beharrak» agendan sartzeko.
Michelinen, lau hilabetekoa
Arcelor Mittalen ez ezik, Michelinen ere iragarri dituzte aldi baterako erregulazioak lantegi guztietan —bi Euskal Herrian: Gasteizen eta Lasarte-Orian (Gipuzkoa)—. Gurpilak produzitzen dituen multinazional horrek sindikatuen esku utzi du dosierra aurkezteko memoria, eta erregulazioa aplikatzeko epea zein izango litzatekeen azaldu die: lau hilabete —maiatzaren 18tik irailaren 15era—. Enpresak langileen ordezkariei azaldu dienez, enplegua mantentzeko konpromisoari eutsiko lioke, baina hori eta beste xehetasun batzuk ez ditu oraindik argitu.
Volkswagen auto ekoizle alemaniarrak, berriz, jakinarazi du Iruñean duen lantegian astebete atzeratuko dutela bigarren txandako langileen itzulera —maiatzaren 22an hasiko dira—. Apirilaren 27an itzuli ziren lehen txandako beharginak.