Ondorengotza mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainetan» Programa. 2013
Mikroempresa Digitala
Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko…
Jaurlaritzaren krisi mahaia ELA eta LAB gabe bilduko da…
Espazio hori «alferrikakoa eta propagandistikoa» dela iritzi dio ELAk, eta Jaurlaritzak «adostasun irudi faltsu bat» emateko erabiltzen duela. Jaurlaritzarekin aurretik ere esperientzia «etsigarri asko» izan dituen arren, osasun krisiaren larritasunak mahai horretan esertzera bultzatu zuen ELA. Akordioetarako prest zegoela dio, «osasun publikoa zaintzeko, gizarte larrialdiko egoerei erantzuteko eta enplegua babesteko». Hala ere, hiru bilera egin ostean, ELAk ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak ez dituela «sindikatuen ekarpenak entzuten eta kontuan hartzen». Mahaia «informazio foro hutsa da, eduki errealik ez duena, eta ekarpenek ez dute ez jarraipenik ez interesik Jaurlaritzarentzat: errealitatean ez dagoen adostasun bat eta akordio irudia helarazteko propaganda hutsa da».
ELA haserre azaldu da konfinamenduaren asterik gogorrenetan Jaurlaritzak egindako «kudeaketa aldebakar eta okerrarekin». Sindikatuak ez du ulertzen Gasteizko gobernuak pandemiarekin duen estrategia, «ezta haren presa, zuhurtasun falta eta patronalaren aldeko ikuspegia ere». Neurri sozial eta ekonomiko urriei leuntze fasearen «kudeaketa onartezina» gehitu zaiela salatu du. Horren adibidetzat jarri ditu bere menpe dauden lantokietan lanera uzteko protokoloak: «Eusko Jaurlaritzaren modus operandi-a autoritarismoa eta aginte bakarra da».
Gizarte larrialdiari aurre egiteko eta enplegua babesteko premiazko neurriak hartzeko behar direla ziurtatu du ELAk. Langabeen estaldura hobetuko duten eta enpleguari eusten eta enplegua erregulatzeko espedienteek enpleguan duten eragina gutxitzen lagunduko duten akordioak lortzeko prest jarraitzen du. «Mahai honen eraginkortasunik eza ikusita, beste sindikatuekin eta gizarte erakundeekin batera mobilizazio soziala partekatzen jarraituko dugu, egungo politikak aldatzeko eta egungo krisiari irtenbide justua emateko».
LAB, «erabilia» sentitu da
ELAren antzeko mezu bat plazaratu du LABek ere. «Orain arte izandako bilerek ez dute ezertarako balio izan langileen ikuspuntutik. Hiru bilera egin dira jada, eta Eusko Jaurlaritzak eta EAJk eragile sozioekonomikoekin argazkiak ateratzeko soilik baliatu dituzte. Hartzen dituzten erabakiak eragile sozioekonomikoekin batera hartzen dituztela irudikatu nahi dute, gezurra denean, LABekin behintzat. Jaurlaritzak aldebakartasunez funtzionatzen du, LABek botatzen dituen ekarpenei jaramonik egin gabe. Estatuko gobernua kritikatzen du Jaurlaritzak, baita guk ere, erabakiak aldebakartasunez hartzen dituelako, eta zentralizazioa inposatzen ari delako. Bada, Jaurlaritza berdin egiten ari da, langileen beharrak kontuan izan gabe», adierazi du Xabier Ugartemendia sindikatuko ekintza sindikaleko idazkariak.
«Erabilia» sentitu da LAB, eta horregatik erabaki du aurrerantzean ez parte hartzea «patronalari begirako neurriak» onartzen dituen mahai batean.
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia haserre azaldu da Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariarekin: «Zer espero daiteke lan erreforma bertan behera uztea arriskutsua dela dioen lehendakari baten aldetik? Lan erreformari eutsi eta prekaritatera eta pobreziara kondenatu nahi gaituen lehendakaria da benetan arriskutsua».
LABen zenbait proposamen xehatu ditu Aranburuk. Batetik, aldi baterako enplegu erregulazioan geratu diren langileei soldataren %100 ordaintzeko eskatu du, egoera horretan dauden langileen lanpostua bermatzeko, eta 1.200 euroren saria emateko lanik gabe geratu direnei.
Zerga politikaren «sakoneko aldaketa bat» nahi du LABek. Ogasunek diru gehiago bildu behar dutela uste duenez, zenbait proposamen egin dizkie aldundiei: aberastasunaren gaineko zerga berri bat, sozietate zergan kenkariak txikitzea , eta «lan errentak neurrigabe zamatzen» dituen errenta zerga aldatzea.
Uztailetik aurrera Espainiak ez ditu turistak behartuko berrogeialdirik egitera
Europako hegoaldeko herrialdeentzat —Espainia, Grezia, Italia, Portugal, Kroazia…— berebiziko garrantzia daukate orain mugak irekitzeak eta berrogeialdiak ez derrigortzeak. Herrialde horietako batzuek turismotik lortzen dute barne produktu gordinaren %20 inguru.
Dena den, Europa osoarentzat da inportantea turismoa, Europako Batasuneko BPGaren %10 eta enpleguaren %12 hartzen duelako.
Schengen txikiak
Herrialdeen arteko mugek eman dute zeresanik azken asteetan Europako Batasunaren barnean bertan. Krisia hasi zenean, herrialde gehienek ez zuten inolako baimenik edo adostasunik behar izan euren mugak ixteko. Eta orain ere mugak zabaltzeko prozeduran ez dago jokaera koordinaturik, Europako Batzordearen atsekaberako.
Gainera, herrialde bakoitzaren aldebakarreko erabakiei eta epeei beste jokamolde bat gehitu zaie: burbuilak. Zeelanda Berriak eta Australiak munduaren beste aldean egindakoa eredu, Baltikoko herrialdeek —Lituaniak, Letoniak eta Estoniak— euren artean halako burbuila bat osatu dute, non elkarren arteko mugak zabaldu dizkieten beren herritarrei, baina kanpotik haietara iristen diren turistek eta bidaiariek berrogeialdia egin behar duten. Baltikoko burbuila maiatzaren 15ean eratu zuten. Gauzak asko aldatzen ez badira, ekainaren 15ean beste burbuila bat osatuko da Alemaniaren eta Austriaren artean.
Halako burbuila erregionalak, ordea, ez dira Europako Batzordearen oso gustukoak. Margaritis Schinas Europako Batzordeko lehendakariordeak ohartarazi du bidaiarientzako egungo murrizketak ordezkatzeko modua ezin direla izan «merkatu bakarra hausten duten Schengen txikiak». Baltikokoen esanetan, haiek betetzen dute batzordearen gomendioa, zeinetan bai onesten den leuntze faseek iraun artean osasun datu bertsuak dituzten eskualdeen eta herrialdeen arteko barneko mugak irekitzea. Bitarteko konponbide horretarako mugimenduek, hala ere, ez dute emaitza handirik izan oraingoz, eta baliteke lehenago iristea, esaterako, berrogeialdien bukaera.
Yolanda Diaz: “Izan argi lan erreforma deuseztatzeko bideak jarraituko…
Yolanda Diaz Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroaren hitzetan, “elkarrizketa sozialarekin” eta “lehenbailehen” deuseztatuko da legea.
ELA, CCOO, LAB, Steilas eta UGTk ikasturte hasiera adostea…
ELAk, CCOOk, LABek, eta UGTk ikasturte hasiera eta datorren urterako beharrezko segurtasun eta osasun neurriak sindikatuekin adosteko eskatu diote Hezkuntza Sailari
LABek eta ELAk Jaurlaritzaren jarrera kritikatu dute eta ez…
LABek eta ELAk iragarri dute ez direla Mahai Sozioekonomikoaren laugarren bilerara joango erakundeekin, patronalarekin, gainerako sindikatuekin eta Urkullurekin.
AHTren 85 metroko zubiak “herria erditik” zatituko duela salatu…
Atxondon (Bizkaia) Abiadura Handiko Trenaren obrak gelditzeko manifestazioa egin dute. 85 metroko altuera harrapatuko duen zubiak “herria erditik” zatituko du.