Voloteak ekainaren 16an berrabiatuko ditu hegaldiak Loiuko aireportutik
Koronabirusa: Voloteak ekainaren 16an berrabiatuko ditu hegaldiak Loiutik. Bi ibilbide jarriko ditu martxan Loiu eta Valentzia zein Castelló de la Plana artean.
Kaleratze gehienak Erresuma Batuan gertatuko direla iradoki du Warren East Rolls Royceko buruzagiak, han baititu lantegi gehienak, eta langileen bi heren. Baina azaldu du oraindik ezin dela zehaztapenetan sartu. «Ez da guk sortutako krisia […], baina aurre egin beharko diogu. Hegazkin konpainietako bezeroek eta industria bazkideek egokitu behar dute, eta guk ere bai. Zuretzat lanposturik ez dagoela entzutea izugarria da, eta bereziki gogorra oso harro gaudenean Rolls Roycen lan egiteaz. Baina erabaki zailak hartu behar ditugu gure enpresak ezohiko garai hau gaindi dezan. Ongi egin behar dugu, ordea, eta horrek esan nahi sindikatuekin hitz egin behar dugula kaltea txikitzeko alternatibak bilatzeko, kaltetutako guztiekin hitz egiteko, eta geure jendea duintasunez eta errespetuz tratatu».
Rolls Roycek 1.500 milioi euro aurreztu nahi ditu urtero eskarien txikitzeari aurre egiteko, eta 800 milioi inguru etorriko dira kaleratzeen bitartez. Fabrika batzuk ixtea ere posible da. Eastek esan duenez, ez dute espero 2019ko aire trafikoa berreskuratzea beste hiru edo bost urtez, eta kalkulatu dute ekoizpena heren bat txikituko dutela. Ondorioz, hegazkin zibiletan aritzen direnen artean izango dira kaleratze gehien.
ITP Aero ere aipatu du Eastek: «Egoerari aurre egiteko neurriak garatzen, negoziatzen eta exekutatzen ari dira». Euskal adarreko zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta ELA sindikatuek aldi baterako enplegu erregulazio bat hitzartu zuten Zamudioko lantokiko (Bizkaia) 1.200 langileentzat.Maiatzaren 1etik irailaren 30era gehienez 25 lanegun gutxiago egingo dituzte langileek.
ITP, 1989. urtetik
1989. urtean sortu zuten ITP Aero, besteak beste Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren eta Sener ingeniaritza enpresaren babesarekin. Eurofighter Typhoon gerra hegazkinaren motorra garatzeko nazioarteko programa baten harira sortu zuten. 2016az geroztik, Rolls Royce du akziodun bakar; iaz Indra talde espainiarra negoziatzen aritu zen parte hartze bat erosteko, baina negoziazioek ez zuten fruiturik eman. Zamudion du egoitza ITPk, eta lantegiak ditu Barakaldon, Sestaon eta Derion. Azken hori iazko udazkenean ireki zuten. ITPk beste mila langile ditu Espainian, Erresuma Batuan, AEBetan, Mexikon eta Maltan.
COVID-19aren harira, alokairurako laguntzak eskuratzeko baldintzak malgutu zituen gobernuak eta diru kopuruak gehitu. Horrekin batera, alarma egoerak iraun bitartean denbora horretan amaituko diren kontratuak automatikoki berritzeko beharra ezarri zuen, etxebizitza babestuetan eta merkatu librekoetan. Azkenengo bi hilabeteetan, 2.000 familiak eskatu dituzte laguntza horiek, Javier Remirez gobernuko presidenteordeak atzo jakinarazi zuenez.
Remirezek gogoratu duenez, alokairurako laguntza programa nagusietan —Emanzipa (norbanakoentzat) eta David (familientzat)— parte hartzeko eskakizunak malgutu dituzte. Bi kasuetan, maizterren errenten %50era arte ordain dezake gobernuak, etxebizitza mota guztietan. Horretarako, COVID-19aren krisiaren ondorioz egoera ekonomiko ahulean daudela egiaztatu behar dute maizterrek. Alarma egoera ezarri arte laguntza horiek jasotzen ari zirenek, berriz, %75era arte handitu dituzte errentak ordaintzeko laguntzak.
Era berean, programa horietan parte hartu ez baina Nasuvinsaren parke publikoko etxebizitzetan dauden maizterrentzako laguntzak ere gehitu ditu gobernuak. Hala, zenbait kasutan —diru sarreren arabera— errenten %75era arte ere ordain dezakete, hileko ordainketatik salbuetsi ditzake maizterrak, edo ordainketak atzeratu.
Enpresak, izan ere, atzo eman zituen bere hedapen prozesuaren xehetasunak, Virgin Telcoren aurkezpen ekitaldian. Koronabirusaren krisiak ez du eten Euskaltelen asmoa, eta marka berria merkaturatu du negozio eremua Espainian eta Katalunian zabaltzeko. Zegona Communications inbertsio funtsak iazko ekainean enpresaren akzioen %21 lortu zituenetik, jakina zen pauso hori emango zuela, eta ia urtebete egin du noiz eta nola diseinatzen.
Izena Virgin Ingalaterrako telekomunikazio enpresarekin hitzarturiko lankidetza proiektuaren bitartez lortu du. Zegona Virgineko bazkide da era berean, eta kopuru bat ordainduko dio haren markarekin lortzen duen bezero bakoitzarengatik. Azpiegiturari dagokionez, Frantziako Orange telekomunikazio enpresaren sarea erabiliko du. Haren hedadurak hemezortzi milioi etxebizitzatara iristeko aukera emango dio.
Zabalkundea egin ahal izateko, Euskaltel taldeak —Telecable Asturiasko operadorea eta R Galiziakoa ere barnean dira— 80 eta 90 milioi euro arteko inbertsioa egin beharko du hemendik 2025era arte. Tarte horretan bezero kopurua 2,3 aldiz handitzea espero du, eta sakelako hiru milioi lineatara iristea. Virgin Telco enpresa birtuala izango da, bulego finkorik gabea, eta horrek kostu finkoak murrizten ditu.
Enpresak, izan ere, behar du pizgarri bat, iazko martxoan 1.513 milioi euroko zorra onartu baitzuen, bankuek hura birfinantzatzeko erraztasunak eman zizkioten arren. 2024ra arteko arnasa eman zioten zorrarekin, eta, Jose Miguel Garcia Euskalteleko kontseilari ordezkariak azaldu zuenez, data horretarako enpresaren diru sarrerak 685 milioi eurotik 1.300 milioi eurora igaro daitezela da helburua. Virginekin lorturiko akordioa aurkeztu zutenean egin zituen iragarpen horiek.
Alarma egoera dela eta, egun ezin da linea telekomunikazio enpresa batetik bestera aldatu, baina debekua kentzen denean Euskaltelek lehia estua aurkituko du. Movistar, Vodafone eta Orangeren artean, Espainia eta Kataluniako merkatuaren %80 hartzen dute. Horiek izango dira, gainera, haren lehiakideak, Euskaltelen eskaintza ez baita prezio apaleko enpresen merkatukoa.
Eskaintzari erreparatuz, malgutasuna da Virgin Telcoren ezaugarri deigarriena, aurrez diseinaturiko sortekin hautsiko baitu. Zuntz optikoa, telefonia eta telebista modu ezberdinetara uztartzeko emateko aukera ematen du, eta gutxieneko iraunkortasunik gabe. Unanuek eredu argia eman zuen: «Inkesta egin dugu, eta lau pertsonatik batek esan digu ez duela telefono finkoa erabiltzen, eta behartuta kontratatu zuela. Zerbitzu batzuen eskaera beherantz doa nabarmen».
Bi hilabeteko etenaren ondoren lanpetuta ibiltzea logikoa da, baina, eta hala ibili dira Gorla Auto Groupen ere, baina Javier Bagues multzoko kudeatzaileak beste datu batzuk jarri ditu mahai gainean. «Erori diren operazioak salbuespena dira, baina bezero berrien datuak aztertu behar dira joera jakiteko. Aste honetan, esaterako, kontaktuak deritzogunak, lehen harremanak, aurrez aurre edo Internetez, %70 jaitsi dira iazko aste berarekin alderatuta, eta salmentak,%85». Baguesek zehaztu du mugikortasunari jarritako mugek kontaktuak zailtzen dituztela, eta aurreikusita zituztela, baina zorrotza da analisian: «Urte txarra izango da, oso».
2011tik urtez urte igo ondoren, iaz auto berrie n salmenta %4,6 jaitsi zen Hego Euskal Herrian. Aurtengo urtarrila ere gogorra izan zen; koronabirusaren krisiaren aurretik, iaz hilabete berean baino %13 auto gutxiago saldu ziren. Hor eragin zuzena izan zuten etortzear zen Renove plan baten zurrumurruek. Alde horretatik, «Trantsizio urtea» espero zuen Baguesek, «%5 galdu edo irabazi», baina koronabirusaren krisiak hankaz gora utzi ditu aurreikuspen guztiak: «Urteko azken sei hilabeteak iazkoa bezalakoak badira, %75era iritsiko gara —iaz %10 igo ziren Gorlan—. Baina ez dira izango, eta merkatua %40 inguru jaistea espero da».
Andueza da hiruretan beteranoena; 30 urtetik gora daramatza negozioan, eta halakorik ezagutu gabea zen. «Iaz 150 auto saldu genituen, horietatik 100 berri. Guretako, hilabete guztiak zinez berdintsuak dira. Bakarrik bi hilabete hauek badira galduak, kontent. Maluruski, ondorio larriagoak izango ditu». Aranburuk ez du aurreikuspenik kuantifikatu, baina esaldi pare batean laburbildu du iragarpena: «Beharra duenak erosiko du autoa. Gutiziaz aldatu nahi duenak gehiago pentsatuko du. Beharrezkoa ez bada, itxaron egingo du».
Baguesek eta Anduezak Aranbururen hitzak berretsi dituzte: «Beharra» duenak erosiko du. Horrek Andueza pixka bat lasaitu du, hori baita bere negozio bidea. «Nik Iparraldeko barnealdeko bezeroa dut, eta hemen jendeak asko erabiltzen du autoa. Etxe batzuetan bi auto dituzte, eta biek 30.000 edo 40.000 kilometro egiten dituzte urtean. Maluruski, beharrezkoa dute jornalaren bila joateko, eta bost edo sei urtean behin aldatzen dute autoa. Horietako batzuk agian bigarren eskukoa har dezakete aurten».
Joera desberdinak?
beraz, erosketa joerak alda litezke? Baguesek azaldu du bigarren eskuko autoen merkatuak fluktuazio gutxiago izaten duela normalean, eta hura gutxiago jaistea espero dutela, «%30 inguru». Aranburuk, aldiz, beste aurreikuspen bat egin du: baikor dago, eta uste du izurriteak atzera egiten badu merkatua piztu daitekeela. «Guk jaso genezakeen albisterik onena hori litzateke, egoera apurka normaltasunera itzultzen ari dela. Horrek eragin positiboa izan dezake urte amaiera aldera».
Balizko hobekuntza hori, baina, auto salmentaren eskutik doa, euskal industriaren zati handi bat autogintzara zuzendua baitago. «Diesel autoetara», zehaztu du Baguesek, eta horregatik uste du «ekonomia aktibatzeko» neurriak behar direla: «Euskal Herriko industriaz ari naiz. Renove plan bat izan daiteke, baina auto elektrikoez harago doana. Efizienteak erosteko laguntza handiagoak eman? Tira, baina besteentzat ere bai. Gainera, ez dago hain garbi elektrikoek baino gehiago kutsatzen dutenik. Autoen ekoizpen prozesua eta energia lortzeko bidea ere kontuan hartu behar dira». Aranburu iritzi berekoa da, bana xehetasun bat gehitu dio. «Bai, baina hilabete batzuk barru, krisiari tamaina hartzean. Orain zalantzan dagoenak ez du pausoa emango autoa bi mila euro merkeago eros dezakeelako».
Batetik, lehendik martxan diren ekoizpenak indartuko ditu Jaurlaritzak. Hala, Zamudioko (Bizkaia) Sinbol enpresak babesik goreneko maskarak ekoizteko lerro berri bat jarriko du martxan, eta, horretarako, 394.585 euroko laguntza emango dio administrazioak. Bizkaiko Parke Teknologikoan dagoen enpresa horrek urtean hiru milioi maskara ekoizten zituen, eta, hemendik aurrera, hamar milioi maskara ekoitziko ditu. Maskarez gain, halere, mota guztietako babes ekipamenduak eta sistemak garatzen ditu.
Mondragon taldeko Bexen Medicalek ere martxan dauka Etxebarrian (Bizkaia) hilero hamar milioi maskara ekoizteko instalazioa. Hernaniko (Gipuzkoa) enpresa hori aurrenetarikoa izan zen ekoizpen lerro berriak irekitzen: Aretxabaletako (Gipuzkoa) Mondragon Assemblyk Txinan egindako hiru makina ekarri zituen apirilean Euskal Herrira, eta Cikautxo enpresaren gela zuri batean jarri zituzten, medikuntzarako produktuak ekoizteko baldintza jakin batzuk dituen areto batean. Makinak lanean ari dira dagoeneko, eta merkatuan jarriko dituzten maskarak pilatzen ari dira egunotan. Taldea Espainiako Gobernuaren hornitzailea izango da denbora luzez, baina orain ekoizpena bikoiztuko du; orain arte, sei hilean, 60 milioi maskara ekoizteko gaitasuna zuen, eta, hemendik aurrera, 120 milioi ekoitziko lituzke. Jaurlaritzak 188.291 euro emango dizkio ekoizpen lerro berri hori martxan jartzeko.
Asmo berriak ere babestuko ditu Jaurlaritzak, hala ere. Horietako bat da Wolfratex, hain zuzen. Industria jarduera ezberdinak dituzten Lazpiur, Egile, Embalan3 eta Servimasak enpresek elkarrekin sortu duten enpresa da, eta, aurrerantzean, babes goreneko maskarak ekoitziko ditu: 84 milioi urtean. Bergaran (Gipuzkoa) jarriko dute makineria, Jaurlaritzak egokitutako lurzoru batean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko sailburuak azaldu duenez. Dagoeneko hasita dauzkate prestaketa lanak, eta enpresaren nahia da ekainerako ekitea maskarak ekoizteari. Horrez gain, sailburuak esan du maskara berrerabilgarriak egiten ere lagunduko duela Jaurlaritzak, Hezkuntza Sailarekin eta Teknikarekin elkarlanean abiatutako proiektuei esker.
Eskariari erantzuteko prest
«Euskal industria gai izan da krisiaren aurrean erreakzionatzeko», azaldu du Tapiak. Gogorarazi duenez, aipatutako konpainiez gain, badira ekoizpena dibertsifikatu duten beste enpresa ugari ere, beren produktuak egiteari utzi gabe maskarak eta beste babes produktu batzuk egiteari ekin diotenak. Gasteizko Grado Cerok, esaterako, Jundizko bere instalazioak egokitu ditu maskarak egiteko. Zazpi makina erosi ditu Txinan, bi milioi euro inbertituta, eta 42.000 maskara ekoitziko ditu orduero, egun gutxi barru. «Euskal industria prest dago hemengo eskaerari hemengo ekoizpenarekin erantzuteko», esan du Tapiak.