Telelana egin ezin duten familiek lehentasuna izango dute haur…

Telelana egiteko aukerarik ez dutenek lehentasuna izango dute haurrak haurreskoletan uzteko, ekainaren 22an irekitzeko asmoa baitute,% 30eko edukierarekin.
Ekinaldiaren xehetasunen berri eman zien atzo sektoreko eragileei Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak, Guardian (Araba). Araex eskualdeko esportatzaile talde handienaren, ABRA upategi txikien elkartearen eta UAGA nekazarien sindikatuaren ordezkariak egon ziren bileran, besteak beste. «Edozein laguntza» jasotzeko prest daudela esan zuten, eta begi onez hartu zuten «Arabako Errioxako ardoak Euskadirekin lotzeko ekinaldia», batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan handitu dadin Arabako Errioxaren kontsumoa. «Soilik %20 da ostalaritzan lurralde bi horietan kontsumitzen den ardoaren portzentajea», ohartarazi zuten. Tapiak onartu zuen kopuru hori handitu egin behar dela, eta ardo kontsumitzaileek jakin behar dutela zein den «Euskadiko ardoa» eta zein ez.
Ikurrinik ez labeletan
Jaurlaritzaren ekinaldiak ez du jaso, ordea, botilen etiketan bereizgarri bat jartzea. Errioxa sor-markaren deliberazioa beharko luke horrelako erabaki batek, eta ez du ematen prest dagoenik abantaila hori emateko Arabako Errioxako upategiei. «Ekoizpen ekologikoa den islatzen duten adierazgarriak bezala, zergatik ez dute utzi behar ikurrintxo bat jartzen?», esan zion BERRIAri upategi txikietako ordezkari batek.
Finean, hezkuntza kontu bat da Bizkaiko eta Gipuzkoako kontsumitzaileen esparruan. Paganos eta Kripan Euskal Herria dira, eta Ezkarai eta San Vicente de la Sonsierra, ez. Zaila da mapa bati begira ardoa erosten hastea, baina adierazgarri batek asko lagun diezaioke muturreko egoera batean euskal produktua lehenetsi nahi duen kontsumitzaileari.
Edonola ere, Basque Wine aterki hori ez da Jaurlaritzak martxan jarritako neurri bakarra. Tapiak azaldu zuen 50 milioi eurorainoko likidezia lerro bat aktibatu dutela, eta berme horiek hiru urteko atzerapenez itzultzeko klausula ere jasotzen dutela. «Balio kate osoarentzat dira, upategientzat eta mahastizainentzat. Denak batera atera behar dugu. Ez du zentzurik upategiek aurrera egitea mahastizainak atzean utzita».
Izan ere, beldur handia dago prezioak erabat eroriko ote diren 2020ko mahats bilketa iristean, irailean alegia. «Ez dakigu esaten zenbatekoa izan den kaltea», aitortu zuen Arabako Errioxako Kuadrillako presidente Joseba Fernandezek.
Kili-kolo daudenak…
Mikrofonotik kanpo, sektoreko eragile batek aitortu zion BERRIAri «oso litekeena» dela hainbat upategik ateak ixtea betiko; «kili-kolo zeudenak ez dira berriro altxatuko». Ez alferrik, jatetxeen eta ostatuen kanala erabat izoztu da, eta hura da Espainiako merkatuaren atea. Esportazioak ere eten egin dituzte, mugak itxi direnez. Hala ere, kanpora saltzen dutenak zulotik azkarrago aterako diren ustea oso zabalduta dago sektorean. Kontua da saldu egin behar dela orain, eta saltzeko ekinaldi berriak martxan jartzen ere lagunduko du Jaurlaritzak. Berrikuntza bonu esan dion laguntza hori 700.000 euroko funtsa da. Upategiek Interneten presentzia izateko baliatuko dute, adibidez.
Ardoari esker bizi diren 1.300 familia daude Arabako Errioxako hamabost udalerrietan, eta «edozein laguntza» ondo datorkiela esan zuen prentsaurrekoa amaitu ondoren beste eragile batek. Baina askok jada ICO lerroak ere baliatu dituztela esplikatu zuen, eta benetako laguntza euskal merkatuan salmentak igotzea litzatekela.
Bien bitartean, Toloño mendilerroaren eta Ebro ibaiaren arteko mahastietan aurrera doa naturaren zikloa, eta lau hilabete barru mahats bilketa iritsiko da. Upategietan 2019ko ardoa atera gabe dago, eta benetako arazoa gerta daiteke gehiegizko ekoizpena dela eta. Upategi txikiak beldur dira handiek salneurriak botatzeko har dezaketen erabakia dela eta. «Gure ardoari balioa emateko azken urteetan egin dugun lan eskerga alferrik gal dezakegu», onartu zion BERRIAri Juan Luis Cañas ardogileak, orain dela gutxi.
Horregatik, Errioxako sor-markak aurtengo mahats bilketari begira zer erabakiko zain daude. Espainiako Gobernuak luze gabe erabakiko du ardoak izango duen laguntza, eta mahatsa bildu gabe uzteak edota ardoa konfinatzeak (merkatura ez ateratzea) berebiziko garrantzia izan dezake ekoizle batzuentzat. Arabako Errioxako ardogile txikiek tentu handiz erabaki beharko dute, ordea, beren negozioak ez duelako zerikusirik Gaztela-Mantxakoarekin. Kantitatea eta kalitatea aurrez aurre daude negozio bi horietan.
Funtsaren helburua da aldi baterako erregulazioak kaleratze ez bilakatzea, eta bide batez egoera horretan dauden langileek jasotzen duten dirusaria eta kotizazioak «osatzea». Laguntza hori, baina, doakoa ezin dela izan nabarmendu zuen Lakuntzak: «Enplegua mantentzeko neurri bat da. Trukean kaleratzerik ez egitea eskatu behar zaie enplegatzaileei. Irabaziak dituzten enpresei berehala debekatu behar zaie kaleratzeak egitea».
Funtsa sortzeak «larrialdi neurria» beharko luke, eta, hura abian jartzeko, Jaurlaritzarekin biltzeko «borondatea» aurkeztu zuen. Negoziaziorako, baina, bi baldintza ezarri zituen: «Mahai horrek mamia izatea, negoziazio erreala izatea alegia; eta sindikatuen araberako ordezkaritza demokratikoa errespetatu dadila». Egun ELA eta LAB Jaurlaritzak osaturiko elkarrizketa sozialeko mahaitik kanpo daude.
ELAren kalkuluen arabera, Hego Euskal Herrian 100.000 lagun daude aldi baterako erregulazio espedienteren batean sartuta, eta 33.000 lanpostu galdu dira azken hiru hilabeteetan. Joera aldatzeko, sindikatuak esana du lehentasuna dela lan erreforma bertan behera uztea, eta, alde horretatik, «larrituta» agertu zen Iñigo Urkullu lehendakariak indargabetzearen aurkako jarrera erakutsi izan duelako: «Onartezina da PPk 2012an esaten zuenarekin bat etortzea».
Babes neurriez gain, epe luzerako proposamen bat ere plazaratu zuen. Sindikatuaren ustez, Jaurlaritzak euskal industriaren «eredu aldaketa» gidatu behar du, eta, horretarako, 2.300 milioi euroko inbertsioa egin beharko luke. Helbura akzioen bitartez enpresa estrategikoen erabakietan parte hartzea litzateke, «nazionalizatzea» baztertu gabe. Alemaniako Gobernuaren eredua jarri zuen Lakuntzak, tankera horretako neurriak hartu baititu. Sindikatuaren iritziz, enpresek ihes egitearen arriskua erreala da, eta Senerrek Bizkaian edo Nissanek Katalunian eginikoa jarri zuten adibide.
LAB, ildo berean
LAB sindikatuak ere Jaurlaritza erregulazioan dauden langileentzat prestatzen ari den osagarriak kritikatu zituen. Garbiñe Aranburu idazkari nagusiarentzat, «motz» gelditu dira, eta «ez dute enplegu galera eragozten». Gobernua enpresari elkarteekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin ari da lanean, eta, LABentzat, neurria ezin da mugatu «soldataren osagai huts batera». Neurri sakonagoak behar dira:«Lan merkatuko behin-behinekotasun tasa handia da, bereziki gazte eta emakumeen artean. Erabili eta bota daitezkeen kolektibo bilakatu dira».
LABek politika fiskal berri batean ikusten du bere eskaera errealitate bihurtzeko bidea, eta bere egitasmoa bidali die aldundiei. «Aberastasunaren banaketa justuago bat behar da, dirua biltzeko modu orekatu eta progresibo baten bitartez». Hori bai, Aranburuk garbi utzi zuen euren zerga bilketa eredua Bizkaiko ahaldun nagusiak bultzatzen duenaren «aurkako norabidean» doala, harena «neoliberaletan neoliberaleena» baita.
Ordainketa elektronikoak herrialdean oso barneratuta daudela aprobetxatuz, Txinako Herri Bankuak urratsa egin du, eta munduko lehena bihurtu da Blockchainen eta teknologia kriptografikoan oinarritutako dibisa digital subirano bat garatzen. Hala ere, kriptomoneta gehienen (Bitcoin) kontrako helburua izango du: harekin egindako eragiketa guztiak arakatzeko balioko du, eta gobernuari emango dio informazio guztia.
Helburu ofiziala da kapital ihesaren, diru garbiketaren eta espekulazioaren aurka egitea, baina baita Txinako dirua nazioartekotzea dolar estatubatuarraren aurrean, eta finantza transakzioetan txipen eta Swiften mendekotasuna murriztea ere —AEBek kontrolatzen dituzte mekanismo horiek—. «Dolarren likidazioa egiteko egun dagoen sistemaren alternatiba praktiko bat da dibisa digital subirano bat sortzea, eta herrialde horren [AEBen] isunen edo bazterketa mehatxuen eraginetik babesten zaitu», argudiatu du China Daily egunkari ofizialak.
Bi superpotentzien tentsio une honetan, Txinako hedabide batzuek uste dute dibisa digital berria «hirugarren olatu» bat izango dela AEBen kontrako borrokan. Izan ere, Pekinek salatu du Facebooken libra diruak eta haren moduko proiektuek herrialdeen subiranotasunaren aurka egiten dutela; horregatik, kriptomoneta guztiak debekatu dituzte Txinan. «Imajinatu zirkulazioa onartzen dugula eta Facebookeko dirua yuanetan eros daitekeela. Horrek diru aldaketa handia eragingo luke, eta, azkenean, yuanak balioa galduko luke», azaldu du Mu Changchun banku zentraleko Dibisa Digitalen Institutuko buruak. Herrialdeko agintariek uste dute dibisa digitalak estatuek bakarrik egin beharko lituzketela.
Haiena, Ordainketa Elektronikoetarako Diru Digitala (DCEP, ingelesezko siglengatik) izenekoa, maiatzean hasi ziren erabiltzen hainbat hiritan abiarazitako proiektu pilotu batean, eta herrialdeko eta nazioarteko hainbat enpresaren laguntzarekin. Suzhou hirian, adibidez, gobernuak dibisa digital berriaren bidez ordainduko dizkie funtzionarioei garraiorako jasotzen dituzten diru laguntzen erdiak, eta Xiong’anen, Pekindik gertu sortutako zentro teknologiko berrian, ostalaritzako multinazionalek onartuko dute.
Diru «politiko» bat
Paperezko diruarekin eta txanponekin egiten den bezala, DCEPa banku komertzial nagusiek jartzen dute zirkulazioan — Txinan, publikoak dira—; erabiltzaileek euren diru zorro elektronikoetan gordetzen dute, eta transakzioak egiteko erabil ditzakete, baita Internetera konektatuta ez daudenean ere. Interfazea, Txinako Nekazaritza Bankuak martxan jarri duen beta bertsioan behintzat, ordainketa mugikor komertzialen aplikazioen oso antzekoa da, eta, beraz, adopzio errazekoa. Transakzioak itxi daitezke QR kodeak eskaneatuz, eta NFC txipa erabiliz, kontakturik gabeko ordainketetarako.
«Erabiltzailearen ikuspuntutik alde handirik ez dago. Aldaketa garrantzitsuena banku zentralak gainbegiratzearen ikuspegitik etorri da, eta ordainketa, negozio eta gobernantza sozialerako moduen etorkizunari begira», adierazi zuen Xu Yuan Peking Universityko irakasleak CCTV telebistari emandako elkarrizketa batean. «Teorian, dibisa digitalarekin bankuak alde batera utz litezke. Baina proiektu hori, teknologikoa baino gehiago, politikoa da», gaineratu zuen Union Payko langile batek.
Alipay eta Wechat zerbitzuetatiko desberdintasunen artean dago gordailuetarako ez dela banku komertzialik erabiltzen, banku zentrala bera baizik —erabiltzaileak ez du zertan kontu korronte batekin erregistratu—; beraz, teorian behintzat, ez litzateke komisiorik egongo ordainketetan. Gainera, DCEPa zirkulazioan dagoen diruaren (M0) baliokidea da, eta horrekin egiten diren transakzioak banku zentralak bakarrik gainbegiratzen ditu. Oraindik ez dago zehaztuta diru berria modu ofizialean eta herrialde osoan noiz jaulki duten, baina ordutik aurrera ezin izango da atzera bota ordaintzeko modu gisa.
Gobernuaren zaintzapean
«Badirudi eskudiruaren amai-eraren hasiera dela. Ondo iruditzen zait Txina kriptomoneten mehatxuen aurrean blindatzea, askotan delitu ekonomikoak egiteko erabiltzen baitira, baina pribatutasuna amaitu ahal izateak ere kezkatzen nau, baita gobernuak gure ohitura guztien berri izateak ere», adierazi du Lin Weik, Jiaotongeko Unibertsitateko ekonomiako ikasleak.
Txina ez da dibisa digital subiranoak garatzen ari den bakarra —Japonia ere aztertzen ari da—, baina Pekinek urrats garrantzitsua egingo du lortzen badu DCEPa sartzea bere proiektu global handietan, hala nola Zetaren Bide Berrian. Herrialde ugarik, batez ere garapen bidean direnek, DCEPa hartzen badute, dolar estatubatuarrak kolpe latza hartuko du dibisa hegemoniko gisa, eta Txinari planetan egiten diren transakzio guztiei buruzko datu kopuru izugarria emango dio.