Automobilgintza bultzatzeko estrategia komuna eskatu dute EAEk eta Nafarroak

Automobilgintza sektorea bultzatzeko estrategia komuna martxan jartzea eskatu diote Euskadik eta Nafarroak Reyes Maroto Industria ministroari. 2020ko ekainak 7.
Bien arteko zubi lan bat egiteko proiektu bat du esku artean Heletako (Nafarroa Beherea) Agour taldeak, Ossau-Irati gaztaren egile handienetakoak. Bukatzear ditu gaztandegi berriko lanak, Lizartzan (Gipuzkoa), eta proba batzuk egin ondoren, bi aste barru iritsiko zaie lehen ardi esnea, inguruko artzainek hornitutakoa. Gaztek irailera itxaron beharko dute, gutxienez bi hilabetez onduko dituztelako gaztandegi berriko hozkailu geletan. Idiazabal jatorri izeneko gazta egingo dute Lizartzan, baina gazta urdin bat ere ekoitzi nahi du Agourrek, ardi esnearekin egindakoa hori ere. Eusko Labela izango du gazta horrek, Eusko Jaurlaritzak aurki aurkeztuko duen Gaztaberri egitasmoaren barruan baitago. Aurrerago, behi gazta bat ere egiteko asmoa du.
Eceizaren eskutik
Lizartza aukeratu izana ez dela kasualitatea azaldu du Agourreko zuzendariak, Peio Etxelekuk (Baiona, 1973). Badira urte batzuk Agourrek Tolosako Casa Eceiza gozogilearen zati bat erosi zuela, eta hark Lizartzako Irunzubi industrialde txikian duen fabrikatik 100 metro eskasera dago orain irekitzear diren gaztandegia.
Agourrek Eceizaren banaketa sarea eta 35 urtez Goenaga jogurt egile donostiarrarekin landutakoa baliatuko du Lizartzako gaztak Hego Euskal Herrian eta Espainian banatzeko, baina Eroski, Uvesco (BM eta Super Amara) eta beste banatzaile handietara ere joko du. Bizkaia begiz jota dauka Etxelekuk —«misio lurraldea da»—, gaztagintzako beste eragileek bezala onartzen baitu han merkatua egitea kostatzen ari zaiola Idiazabal gaztari.
Baina Agourren asmoak ez du mugarik Bidasoan eta Pirinioetan. Ipar Euskal Herrian, noski, baina Frantzian eta Europako beste herrialde batzuetan ere saldu nahi du Idiazabal gazta Agourrek. «Baita AEBetan ere; Frantziaren ondoren, hura da beste merkatu handia». Bere banatzaile sarea du han Agourrek, ez baita alferrik Ossau-Iratiren ekoizle handienetan bigarrena, Lactalis multinazional frantziarraren atzetik (President, Societe, Istara, Gran Capitan, Flor de Esgueva…).
Berez, hasiera batean Idiazabalek pisu txikia izango du Agourren ekoizpenean. «Idiazabalgo gaztaren sor-markaren ekoizpen osoa Ipar Euskal Herriko ekoizpenaren %10 baizik ez da; eta guk, gutxi gorabehera, Ossau-Iratiren %17-18 egiten dugu». Baina Etxelekuk ez du helburu apalik, eta ez du baztertu urte batzuen buruan ekoizpenaren heren bat proiektu berriak ekartzea. «Gure bigarren gasnategia izango da, hori segur».
Produkzioa abiarazteko akordio bat egin berri du Agourrek Hazi institutuarekin: 250.000 litro esne erosiko ditu Heletako enpresak, eta beste hainbat TGT talde katalanak, Karrantzan duen lantegirako. Jaurlaritzak bultzatutako erosketa izan da, irtenbidea nahi zuelako artzainek saldu ezin zuten esnerako. Izan ere, COVID-19ak hankaz gora jarri du Euskal Herriko gaztagintza, ostalaritzaren itxierak gazta kontsumoaren zati handi bat eragotzi duelako. Horren ondorioz, oraingo ekoizle nagusiak, Dorrea gaztandegiak, bere ekoizpena txikitzea erabaki zuen. Hark erosiko ez duen esnea da Agourrek eta TGTk hartuko dutena.
Bi urterako kontratua egin du Agourrek. «Epe luzerako harremana nahi dugu artzainekin, eta elkarren arteko konfiantzaz oinarritua dena. Bakarrik epe luzeko lan batekin da lortzen kalitatezko esnea, eta batek bestea errespetatuz, momentu zailetan elkartasuna erakutsiz da konfiantza sortzen». Etxelekuk onartu du urtearen amaieran gaztak sobran izango dituztela, baina argi du orain artzainei esnea erostea dela lehentasuna. «Iruditzen zaigu epe luzerat zaila izanen dela artzain profesionalak nonbrean izatea. Biziki ongi tratatu behar ditugu, kalitatezko esnea ongi pagatu behar dugu, epe luzerako perspektiba segurtatuz».
«Gure herrian gaude»
Azken urteetan ugaritu dira beren gazta egiten duten artzainak, baina Etxeleku ziur da nahiko hornitzaile izango dituela. «Batzuetan artzain bati komeniko zaio guri ere esnea saltzea». Haietako batzuekin jada lanean ari zen Agour, Hego Euskal Herriko artzainen 120.000 litro esnea baliatu dituelako Ossau-Iratikoak ez diren gaztak egiteko. Horietako batzuk, pasta gogorrekoak, Heletako lantegi nagusian egiten ditu; pasta bigunekoak, berriz, Iratiko Gasnategian, Mendiben (Nafarroa Beherea).
Etxelekuk onartu du ez dela ohikoa Ipar Euskal Herriko enpresa bat Hego Euskal Herrian hedatzea—ezta kontrakoa ere—, baina naturaltasunez egitea aldarrikatu du. «Gure herrian gaude. Gehiago gustatzen zait sei lurraldeak aipatzea, Iparraldea eta Hegoaldea baino». Ildo horretatik, Agourren anbizioa da «euskal gastronomiaren enbaxadorea» izatea munduan zehar. «Produktu sorta oso bat nahi dugu aurkeztu, eta haien erreferente gisa gu agertu: urdaiazpikoa, esnekiak eta postreak».
Alta, hilabeteotan irabazitako zilegitasun hori guztia bertan behera geratu da. Maiatz hasieran, Yolanda Diaz Espainiako Lan eta Gizarte Segurantzako ministroak lan ikuskatzaileei agindu zien ikuskapen gehiago egin zitzatela landa eremuan, esplotazio kasu larriak zeudela uste baitzuen. Azken asteetan, Espainian, hainbat salaketak agerian utzi dute uzta bildu behar duten langile askoren egoera zinez larria: ordu asko sartu behar, eta miseria bat ordaintzen diete, askotan beltzean eta kontraturik gabe. Esplotazio larri horren aurrean, Asaja sindikatuak ikuskapenen aurka jo du, eta Diazen dimisioa eskatu du. Gogor erantzun dutenen artean dago UAGN. Iragan astean, Bariainek gogorarazi zion Diazi konfinamenduan lehen sektorea giltzarri izan dela, ekonomiatik tira egin dutela, eta, atzera egin ezean, traktoreak kalera ateratzen dituzten hurrengoan ez direla baketsuak izango. «Errealitatetik kanpo dago erabat. Ezin duzu ministerio baten gidaritza hartu, eta ezin duzu laborarien aurka halako akusaziorik egin».
Mehatxu kutsu argiko hitzak dira, baina Diazen asmoek baino min handiagoa egiten diote UAGNren sinesgarritasunari. Horren adierazle, asteon Bariainek tonua apaldu du beste bideo batean: «UAGN ez dago ikuskapenen kontra. Esaldi hori esatea falta zen aurreko bideoan». Haren hitzetan, ikuskatzeko moduak dira arazoa. Lan ikuskaritzaren kontra ez badago, zertarako hainbeste zalaparta eta mehatxu?
Iaz, BERRIAk sektoreko langileen lan baldintzei buruz egindako erreportaje batean, Guillermo Dachary Nafarroako lan ikuskaritzaren arduradunak datu hauek eman zituen: 2018an, Nafarroan, 8.100 ikuskatze egin ziren, eta 441 lehen sektorean, hala laborarien nola elikagai enpresen artean. Ikuskapen horietan, jakin zuten 62 langileri beltzean ordaintzen zitzaiela, eta 76ri kontratu finkoa egitera behartu zuen Gizarte Segurantzak. Dacharyren arabera, atzemandako irregulartasunak ez ziren handiak izan. Asteon, Dacharyk berak Ser irratian azaldu duenez, maiatzean eta ekainean landa eremuan ikuskapenak egiten ari dira: hara joan, eta langileei baldintzez galdetzen zaie. Oraingoz, ez dute irregulartasunik atzeman.
Huerta de Peraltako lan gatazkak eta noizean noiz landa eremuan lan-esplotazio kasu larrien aurka egiten diren polizia operazioek azaleratzen dute esplotazioa egon badagoela. Egia da Nafarroan hala enpresetan nola uzta bilketan lan baldintzak arautzen dituen sektoreko lan hitzarmen bat dagoela. Hain zuzen ere, asteon, 5.000 langileri eragiten dion lan ituna izenpetu dute CCOOk eta UGTk. 2022ra arteko akordio horren xehetasunak ezagutu zain, aurreko itunean orduko 7,06 euro kobratzen ziren bilketan. Norberak atera ditzala ondorioak, baina badirudi elikagai industriaren langileei begira egindako lan itunak bizkarra eman diela sasoikako langileei. Gehienek sindikatu baten babesik ez dutelako?
2018ko urrian, Bariainek errenta bermatua izan zuen jomugan. Haren hitzetan, onuradunek guztion dirutik kobratu eta gero, ez zuten lan egin nahi: «Gobernuak kontrakoa dioen arren, kanpoko etorkinak erakartzen ditu». Atzera egin zuen ordu hartan ere. Akaso, berea ez da komunikazio arazoa, ulermen arazoa baizik. Laborarientzat duintasuna eskatzen duenak jakin behar du langileek ere duintasuna nahi dutela, eta haiek ere ezinbestekoak direla hornidura katean. UAGNrentzat azken katebegia direla ematen badu ere.
Datuak oso txarrak dira; halako urte arteko tasa negatibo bat ikusteko 2009ra jo behar da, finantzetan hasitako krisia ekonomia errealera hedatu zenean. 2009ko bigarren eta hirugarren hilekoan %4,7 uzkurtu zen BPGa. Oso litekeena da kopuru horiek txiki uztea aurtengo bigarren hiruhilekokoak, epe horren lehen zatian gertatu baitzen konfinamenduaren faserik gogorrena —jarduera ia guztiak geratuta izan ziren bi astez— eta luzeena.
Berez, lehen hiruhilekoaren zatirik handienean, BPGak goranzko joera zuen, eta martxoaren 15ean abiarazitako konfinamenduarekin hasi zen erorikoa.
Iragarpenak asteartean
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak asteartean emango ditu 2020rako aurreikuspenak. Itxialdiaren hasieran, BPGa %3,6 gutxituko zela iragarri zuen, baina gutxienez hori halako bi izatea espero da orain. Iragarpenak okertu dituzte erakunde guztiek, ikusita jarduera asko geratu dela eta kosta egiten ari zaiola berriro erritmoa hartzea. EBZk, esaterako, %8,7ko beherakada iragarri zuen herenegun.
Sektore guztiek jasan dute itxialdiaren eragina. Urte arteko tasan, industriak izan du bilakaerarik txarrena (-%3,6), martxoko bigarren astean itxi egin zituztelako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lantegirik handienak, eta besteetako askok ere bide hori hartu zuten, ez zutelako modurik langileen segurtasuna bermatzeko.
Zerbitzuak %2,8 urritu ziren, baina horren barruan oso alde handiak izan dira. Ostalaritzaren erabateko itxierak ekarri du Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioak atalak %4,2ko galera izatea. Administrazio publikoek, ordea, jarduera handitu zuten (+%1,2), zerbitzu asko erabat geratu arren osasun zerbitzuan aparteko gastua egin behar izan zelako.
Eraikuntzak %2,7ko galera izan du lehen hiru hilabeteetan. Lehen sektoreak, berriz, %3,5eko ekarpen positiboa izan zuen, elikagaien ekoizpena oinarrizko zerbitzua izanik hari ez ziotelako eragin debeku gehienek.
Gastu publikoa euskarri
Eskariari dagokionez, administrazio publikoen gastuan ikusi da datu positibo bakarra (+%4,1), besteetan erorikoak oso handiak izan baitira: familien gastua %4,8 txikitu da, eta kapital eraketa gordina (inbertsioa), berriz, %3,6. Kanpo merkataritzaren etena askoz handiagoa izan da: %7,5 txikitu dira esportazioak, eta %7,3 inportazioak.
Enpleguak ere kolpe handia jaso du. Lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, 2019ko azken hiruhilekotik 2020ko lehenengora %3,8 gutxitu zen enplegua, eta %2,8 urte arteko tasan.
Arabako ekonomia %3,3 txikitu da azken urtean, %3,2 Bizkaikoa, eta %3,1 Gipuzkoako
Kritika horiek, baina, laudorio bilakatu ziren erakunde publikoek enpresei laguntzeko harturiko erabakiak aipatzean. Bizkaiko Aldundiaren jokaera, eta txalotu egin zituen Espainiako Gobernuak enplegua aldi baterako erregulatzeko txostenen inguruan harturiko neurriak. Azken horien inguruan, onartu zuen Gizarte Segurantzarentzat «ahalegin handia» izan direla, eta «kaleratze asko» eragotzi dituztela. Dena den, gehiago luzatu beharko liratekeela iritzi dio, «enpresek behar duten heinean», eta COVIDagatik harturiko aldi baterako erregulazioen abantailak arrazoi ekonomikoengatik harturikoei zabaldu beharko liratekeela. Kasu horietan, Gizarte Segurantzak bere gain hartzen du langilearen kotizazioa.
Bizkaiko Aldundiaz mintzatzean, «pozik» agertu zen arlo fiskalean harturiko erabakiengatik. «Norabide zuzenean joan dira, ezaugarriengatik, eta bizkor hartu direlako». Garcianuñok nabarmendu zuen aldundiak ordainketak atzeratzeko emateko erraztasunak «diru sarrera garrantzitsua» izan direla enpresentzat. Jaurlaritzak Elkargiren bitartez ematen ari den maileguen garrantzia ere aipatu zuen.
Oinarrizkoena, baina, ekoizpena da, eta horretan ezkor agertu zen, bai behintzat epe motzerako. «Eskaerei dagokienez, Bizkaiko enpresak egoera nahiko penagarrian daude egun. Apirila eta maiatza hilabete oso txarrak izan dira, eta ekaineko lehen egunetan hazkunde txiki bat izan da». Udan salmentek gora egitea espero du, eta irailean prozesu hori finkatzea. Horri dagokionez, funtsezkoa da Alemaniako eta Frantziako ekonomiek «aurrera egitea», «ezinbesteko bezero» baitira euskal enpresentzat.
Enpresen %62, erregulazioan
Arabako enpresen %62ek aldi baterako erregulazioa eskatu behar izan dute krisiari aurre egiteko. SEA patronalak atzo plazaratutako txostenaren arabera, aldi baterako erregulazio horietako %58 ezinbestekoak izan dira, eta %42 arrazoi ekonomikoengatik eskatuak. Barne inkestaren arabera, enpresen %89ri behera egin die eskaerak, eta %76entzat krisiaren eragina «oso handia» izan da. Etorkizunera begira, enpresen %80k uste dute urtebete baino gehiago beharko dutela krisi aurreko egoerara itzultzeko.
Hego Euskal Herriko erakundeek aitortu dute aldi baterako erregulazioak tresna garrantzitsu bat izaten ari direla enplegu galera ekiditeko. Sektore batzuetan jardunera itzuli, eta enpresa batzuk hasi dira erregulaziotik ateratzen langileak. Maiatzean, Lanbiden eta Nafar Lansaren 200.000 pertsona inguru zeuden erregulazioan. Hil amaieran, 110.000 ziren. 90.000 behargin inguru bueltatu dira lanera. Egoera horretan zeudenen %3 inguru geratu dira lanik gabe.
Aldi baterako hiru erregulazio mota daude, bakoitza bere berezitasunekin: ezinbesteko erregulazio erabatekoa, ezinbesteko erregulazio partziala, eta arrazoi ekonomiko, teknologiko, antolamenduzko eta produkziozkoengatiko erregulazioa. Aurreneko bien eta hirugarrenaren artean alde nagusia da estatuak bere gain hartzen duela egoera horretan dauden langileengatik enpresak Gizarte Segurantzan egin behar dituzten ordainketa edo kotizazioen parte handiena. Hirugarren kasuan, ez; enpresak osorik hartu behar du bere gain kostu hori.
Atzeko atetik
Azken hilabete eta erdian produkzio arazoen eraginez eskaturiko erregulazioak gehiago izan dira ezinbesteko kausengatikoak baino. Horiek ugaritu eta denboran zehar luza daitezkeela ikusita, egoera horretan dauden langileen soldatak 1.200 euroraino osatzeko —809 euro da batez beste— funts bat sortzea proposatu dute hainbat erakundek; tartean, ELA sindikatuak, Confebask patronalak eta Eusko Jaurlaritzak.
Hala ere, sindikatuek ohartarazi dutenez, enpresa batzuek aldi baterako ezinbesteko erregulazioak eskatzen ari dira, horretarako emandako arrazoi nagusiak zerikusirik ez izan arren alarma egoeraren harira ezarritako neurriekin. Produkziozkoengatikoa galdegin beharko lukete, baina salatu dutenez, ezinbestekoa eskatzen ari dira kotizazioetarako laguntzak jaso ahal izateko. Hori da Natra txokolate ekoizlearen kasua —lehengo Zahor—, ELA sindikatuak adierazi duenez.
Oñatin (Gipuzkoa) egoitza duen multinazionalak, maiatzaren amaieran ezinbesteko erregulazioa eskatu du, eta, sindikatuak azaldu duenez, eskaera hori ez dator bat enpresaren egungo errealitatearekin. Adierazi du alarma dekretuaz geroztik lan karga handia izan dutela, eta horren adibide gisa jarri du apirileko nominan aparteko ordainsari bat jaso dutela langile guztiek denbora horretan egindako ahaleginagatik. Horrez gain, langileen batzordeak gogoratu du enpresa horren jarduna funtsezkoa zerbitzutzat —elikadura— jo duela gobernuak, eta lan karga murriztu arren enpresak ezin duela ezinbesteko erregulazio espedientea eskatu. Lan agintaritzan helegitea jarriko du.
Kasu horrez gain, beste kasu baten berri eman du ELAk: Tafallako (Nafarroa) Fagor Ederlan etxetresna kooperatibaren lantegian gertatutakoa. Langileen batzordeak produkzioagatik erregulazio bat ezartzea adostu zuen enpresarekin, baina, ELAk salatu duenez, aukera hori baztertu eta nahiago izan du nominak %13 murriztea, «negoziatu gabe eta erabaki hori bermatzen duen kontabilitate dokumentaziorik aurkeztu gabe». Neurriak kooperatibistei ere —500 inguru— eragingo dien arren, sindikatuak ohartarazi du gainerako soldatapeko 230 langileen %87 behin-behineko kontratuak dituztela. ELAk salatu du jarduteko modu hori ez datorrela bat Mondragon Korporazioak «helarazi nahi duen gizarte kooperatibaren filosofiarekin».