Olaberriako Arcelor Mittal lantegiko beharginek negoziazioa eskatu dute

Olaberriako Arcelor Mittal lantegiko beharginek elkarretaratzea egin dute, lanuzteen hirugarren egunean, enpresaren zuzendaritzari negoziazioa eskatzeko.
Atzo goizean hasi ziren, eta edizio hau ixterako orduan negoziatzen jarraitzen zuten. Aurrerapausorik ez zuten jakinarazi, baina oso litekeena da atzo entzundakoak entzun ostean Europako Kontseiluko presidente Charles Michelek proposamen berri bat jartzea mahai gainean. Kasurik onenean, akordio bat egongo litzateke gaur, baina jada bilera hasi aurretik atea zabalik utzi zuten uztaileko azken astean berriz elkartzeko. Izan ere, batzuen eta besteen jarrerak elkarrengandik «urrun» daude oraindik, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Europako Batzordeko jarduneko presidenteak gogoratu zuenez. «Negoziazioak oso zailak izango dira; ezin dut ezer aurreratu balizko akordio baten inguruan». Gaur ikusiko da lehen eguneko hitz ezkorrak benetakoak ziren ala negoziazioei begirako estrategia bat izan ziren.
Taldeak eta interesak
Akordioari aho batez erantzun behar diote 27 kideek, eta, gaur-gaurkoz, talde bat baino gehiago dago. Bakoitza bere erara kritikoa da aurrekontuarekin edo suspertze planarekin, eta jarrera kontrajarriak ere badaude talde berekoen artean. Merkelek atzo azpimarratu zuen bat egitea oso zaila dela, baina beste aukerarik ez dutela.
Batetik, kohesio funtsaren menpekoak diren herrialdeak daude —Europa ekialdekoak, bereziki— eta Nekazaritza Politika Bateratuaren laguntzenak —Espainia eta Frantzia, esaterako—. Batasunaren aurrekontuetan daude laguntza horiek, eta Michelek aurreko astean proposatutako testuak murrizketa nabarmenak jasotzen ditu herrialde batzuentzat.
Baina eztabaida sutsuenak COVID-19aren suspertze funtsaren ingurukoak dira. Funtsean, Alemaniak eta Frantziak adostutako eta Kontseiluak bere egindako egitasmoa dauzkate mahai gainean. Horren behar gehien izango luketen estatuen babesa dute —Italia eta Espainia, bereziki—. Baina parean dituzte 2008ko krisian Alemaniaren bidelagun izandako batzuk: Herbehereek, Suediak, Danimarkak eta Austriak osatzen duten Xuhurren Taldea —Frugal four—. Haien eskaera nagusia da laguntzak jasotzen dituzten estatuen gaineko kontrola indartzea. Horixe bera berretsi zuten atzo, eta ez ziren hortik mugitu. «Guretzat ezinbesteko baldintza da herrialde horiek egin beharreko erreformak gure artean zehaztea eta adostea», adierazi zuen Mark Rutte Herbehereetako lehen ministroak. Erreformen artean lan merkatuarena eta pentsioen sistemarena aipatu zituen.
Ruttek, talde horretako beste kideek bezala, bere etxean dituen presioei ere aurre egin behar die, eta bereziki euroeszeptikoen mehatxuari. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak atzo azpimarratu zuenez, «egiaren ordua» iritsi zaio Europari: Batasuneko kideei eskatu zien orain arte erakutsi ez duten «elkartasuna eta anbizioa» agertzeko.
Horiek horrela, Eustaten arabera, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeen kanpo merkataritzak 1.551 milioi euroko superabita dauka, baina pandemiak kolpe handia eman die esportazioei, euskal industriaren termometroetako bati alegia. Dagoeneko, laurden bat jaitsi dira urteko lehen bost hilabeteetan, eta begien bistakoak da nazioarteko merkatuek arazoak dituztela gutxieneko normaltasunari eusteko.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresek 1.560,3 milioi euro saldu dituzte kanpo merkatuetan, maiatzean, eta, aurreko urtean, 2.439,7 milioi izan ziren. Ondasun energetikoen esportazioek %45,5eko beherakada izan dute, eta ez-energetikoenek, %35,3koa. Hiru lurraldeek erakusten dute beheranzko joera, antzeko ehunekoekin, baina Bizkaian pixka bat nabarmenagoa da, %37,7ko atzerapena izan baitu. Gipuzkoan, %35,5 jaitsi da, eta Araban, berriz, %34. «Produktu mineral eta energetikoekin» dauka lotura gainbehera handiagoak Bizkaian.
Nafarroan ia %20 egin dute atzera esportazioek urteko lehen bost hilabeteetan. 3.421,5 milioi euro saldu dituzte kanpora lurraldeko enpresek; maiatzean, 544,9 milioi izan dira, iazko maiatzean baino %42 gutxiago.
Saldo komertziala
Gainbehera historikoa den arren, Eustatek argi utzi du Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeen saldo komertziala positiboa dela oraindik: 491 milioi euro inguru. Kopuru horrek superabit komertzialean %8,5eko beherakada erakusten du, dena den, aurreko urteko maiatzekoaren aldean (536,7 milioi). Saldo komertzial ez-energetikoa ere positiboa izan da, eta 518,7 milioi eurora iritsi da; baina, aurreko urtekoarekin alderatzen bada (890,8 milioi), %41,8ko beherakada izan du. Maiatzean, hamar herrialdetan (Alemania, Frantzia, AEB, Erresuma Batua, Italia, Belgika, Portugal, Herbehereak, Polonia eta Txina) metatu da esportazioen %68,5. Salmenta horietatik gehienak EB-27ren barruan daude (1.003,1 milioi euro).
Esportazioen datuak ez dira ekonomian sortu den zuloa islatu duten bakarrak azken orduetan. Industriaren negozioak ia %37 egin du behera maiatzean. Zertxobait hobetu da apirilaren aldean, baina garbi dago bigarren sektorea asko sufritzen ari dela. Zerbitzuek ere kolpe itzela hartu dute, eta fakturazioaren jaitsiera %30ekoa izan da maiatzean.
Urratsa ez da nolanahikoa, ituna berritzeko elkarrizketak bederatzi urtez blokeatuta egon baitira —2011. urtetik dago iraungita hitzarmena—. Gainera, metalgintzarena Gipuzkoako lan itunik handiena da: 40.000tik gora langileri eragiten die, eta historikoki konpontzen zailena izan da, lokarri hori askatzea; besteak beste, beste sektore batzuentzako lagungarria izan ohi delako.
Azkenengo bi asteetan bi bilera egin dituzte aldeek, eta altxatzeko keinurik ez du inork egin. Lehenengoan, Adegik jarrera irekia agertu zuen, baina sindikatuei baldintza bat jarri zien: elkarrizketek iraun bitartean «gatazkarik» ez sortzeko. Halakorik ez dute baztertzen, baina azpimarratu dute patronalak mahai gainean jarritako zenbait proposamen bide onean doazela eta negoziatzen jarraitzeko oinarriak ikusten dituztela. Gaur zortzi elkartuko dira berriz, Adegiren egoitzan, azkeneko bi bileretan bezala.
Aurrerapausoak ikusi arren, langileen ordezkariak zuhur mintzo dira, eta patronalari argi utzi nahi izan diote ez dietela uko egingo euren agendetan jasotako eskaera guztiei, eta bereziki bati: langile guztien subrogazio eskubidea bermatzeari. Aurreneko bileretan, argi geratu da hori izango dutela eztabaidagai nagusietakoa negoziazioetan.
Iaz Bizkaian adostutako metalaren hitzarmeneko harremanetan ere kartsuki defendatu zuten hori sindikatuek, eta sektorean azpikontratutako langile guztientzako eskatu zuten; azkenean, adostu zuten hori hala izatea kontratu publikoetan eta mantentze lanetakoetarako bakarrik eta sei hilabeteko antzinatasuna duten beharginentzat —ELAk ez zuen ituna babestu—.
Patronalaren eskaintzak
Horrek luze jo dezake; ez horrenbeste, aldiz, soldaten puntuak: igoerarik izan ez den urteetako KPIak kontuan hartuta, %8,8koa izatea proposatu du Adegik, eta sindikatuek ez dute gaizki ikusi; ohartarazi dute, baina, beste kontu bat dela hitzarmen berria indarrean egongo litzatekeen urteetarako soldaten akordioa. Hori urrun ikusten dute, patronalak oraindik ez baitu halakorik zehaztu. Adegik lau urterako akordioa nahi du, eta ELAk 2020. eta 2021. urteetarako soilik.
Ez dirudi arazo handirik izango dutenik, bestalde, azken urteetan negoziatu eta hitzarmen batzuetan jasotako beste puntu batzuekin: adibidez, ultraaktibitate mugagabea onartzea. Horretarako prest dago Adegi. Horrek ekarriko luke adostutako lan hitzarmenak indarrean jarraitzea beste lan itun batek ordezkatu arte. 2012ko lan erreformak urtebetera mugatu zuen ultraaktibitatea, eta Espainiako Gobernuak egin asmo dituen aldaketen artean lehentasuna izango luke hori indargabetzeak. Hortaz, Madrilen erabakiari aurrea hartuko lioke Gipuzkoako metalak, azkenean puntu hori itunean sartuko balu.
Adegik mahai gainean jarritako beste proposamen bat ere aurrez adostutako beste akordio baten transposizioa izango litzateke. Patronalak eskaini du Gipuzkoako metalaren hitzarmenari lehentasuna ematea Espainiakoaren aldean. Hain justu, puntu hori sektore guztietako lan itunetan sartzea adostu zuten lau sindikatu nagusiek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako patronalek —Confebasken sinadurarekin— lanbide arteko akordioa egin zutenean, 2017ko urtarrilean. Horrekin batera, Adegik proposatu du klausula berri bat sartzea, hitzarmenean egiten den edozein aldaketa alde guztien arteko adostasunarekin izan dadin behartzeko.
Abiapuntu «ona»
Sindikatuak baikor dira lehen bi bileren ostean. ELAren ustez, Adegik negoziatzeko agertu duen jarrera «benetakoa» da. UGTrentzat, «albiste ona» da patronalak mahai gainean proposamenak jarri izana, eta azpimarratu du horrek negoziazioan aurrera egitea errazten duela. CCOOrentzat, hasieran daude, eta ohartarazi du «alde nabarmenak» daudela sindikatuen eta patronalaren artean. LABen arabera, berriz, enpresaburuen elkarteak onartu behar izan du orain arteko bere estrategiak «porrot» egin duela eta bere burua negoziatzera behartuta ikusi du, «langileen antolaketarengatik eta borrokarengatik». Lehenengo bileran ez bezala, Adegik ez du bilerari buruzko baloraziorik egin.
Edukiei buruz, sindikatuek gogoratu dute langile guztien subrogazio eskubidea bermatze aldera patronalak ez duela proposamenik egin, eta salatu dute Adegik uko egin diola lanaldiak murrizteari eta gaixoaldian dauden langileei osagarriak emateari, haiek eskatu duten moduan. Horrez gain, proposamenak egin dituzte lan segurtasunaren inguruan, aldi baterako erregulazioen buruz, sexu arrakalaz eta deskonexio digitalari buruz, besteak beste, eta sindikatuek adierazi dute Adegik ez duela ezer esan horri guztiari buruz.
Beraz, aktiboak hilero erosteko 20.000 milioi euro baliatzen jarraituko du erakundeak (APP programa), eta urte amaiera arte 120.000 milioi euroko aparteko poltsa bat izango du egoki iruditzen zaionean erabiltzeko. Koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko ekainean onartutako neurria da hori, analistek aurreikusi ez zutena. Oraingoan asmatu egin du merkatuak, ordea, eta EBZk ez du ezer aldatu bere bide-orrian.
Lagardek esplikatu zuen atzo enpleguen eta diru sarreren galera eragin zuzena izaten ari dela inbertsioan eta kontsumoan, are gehiago pandemiak etengabe sortzen duen ziurgabetasuna handitzen ari delako, eta horrek pizgarri handiak eskatzen dituela inflazioa %2 inguruan kokatu arte. Alegia, %2ko inflazioaren helduleku ofiziala euroguneko hainbat kide ito ez daitezen aitzakia dela orain ere, iraganean izan den bezala, Mario Draghi bazuka ateratzea erabaki zuenetik.
Europar Kontseiluari begira
Azken asteetan bonuen erosketak apaldu egin ditu banku zentralak, «finantza merkatuak egonkorragoak direlako», baina erakundea prest dago edonoiz erosketak handitzeko. Egoera hobetu egin dela esan zuen Lagardek, baina abisu bat emanda: «Ez gaude pandemiaren aurretik geunden lekuan; hainbat gobernuk birfinantzatzeko pagatu behar dituzten interesak handiagoak dira orain».
Gauzak horrela, EBZko presidenteak mezu argi bat helarazi zion Bruselari. Banku zentrala bere lana egiten ari da, eta orain EBko estatu kideen txanda da. Ekonomia suspertzeko plan berezia «ahalik eta azkarrena» adostu eta onartzeko eskatu zien EBko goi agintariei. Ordezkari horiek gaur izango dute lehen harremana Europar Kontseiluan. Batzordeak proposatutako plana dago mahai gainean, eta interes kontrajarriak dituzten jokalariak ere bai gogor negoziatzeko prest.
«Garrantzitsua da Europako liderrek neurri sendoak adostea luze gabe», esan zuen Lagardek, presio eginez akordioaren prozesua luzatzeko aukera bere alde jartzen ari diren herrialdeei, Xuhurren Taldeari batik bat (Austria, Danimarka, Herbehereak eta Suedia).
Euroguneko ekonomiak urte amaieran %8,7 egingo zuela atzera aurreikusi zuen Frankfurteko erakundeak bere azken proiekzioan, baina abisu emanda pandemiak okertu zezakeela datu hori. Koronabirus agerraldiak nonahi sortzen ari direla ikusita, neurri berriak har ditzake EBZk bere hurrengo bilkuran.
Bien bitartean, asteon garbi geratu da zaila dela itun bat adostea asteburuko Europar Kontseiluan, Hegoaldeko kideen eta Xuhurren Taldearen nahiak urrun daudelako. 2021-2027 arteko Batasunaren aurrekontua 1,074 bilioi eurora murriztu du planak, baina 750.000 milioiren suspertze funtsari eutsi dio, 500.000 milioi laguntza zuzenetan, eta gainontzekoa maileguetan.