Senitartekoek konponbidea eskatu dute Gipuzkoako adinekoen egoitzentzat
Gipuzkoako egoitzetan dauden adinekoen senitartekoek Foru Aldundiak duen “erabateko inposaketa” jarrera kritikatu dute.
Neurriak kritika asko eragin ditu. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek adierazi dute akordioak ez duela eraginik hiru lurralde horietako udaletan, eta, beraz, ez dutela beteko, edo horri lotutako edozein erabaki Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan adostu beharko dutela. Iruñeko Udalak ere ez du neurria bete nahi, eta hala berretsi zuten atzo Navarra Sumak eta EH Bilduk; Geroa Bai abstenitu egin zen, eta PSNk aurkako botoa eman zuen. Adierazpen horrekin, hiriburuko udalak aurrea hartu nahi izan dio Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak (FNMC) bihar egingo duen bileran hartu beharko duen erabakiari. Atzo bildu ziren, eta bi testu aurkeztu zituzten: bata, FNMCko presidente eta Azkoiengo alkate Juan Jose Castillorena (UPEI), eta, bestea, Antsoaingo alkate Ander Orozena (EH Bildu).
Espainiako Gobernuak eta udalerrien elkarteak akordioaren berri eman zutenean, EH Bilduk aurkako jarrera agertu zuen, eta gogoratu maiatzaren 20an Madrilekin egin zuen akordioan —alarma egoera luzatzekoa— Nafarroaren zorpetze ahalmena handitzea adostu zutela.
Atzo, Iruñeko alkate Enrique Maiak (Navarra Suma) Madrili leporatu zion udalak «banku zentral bat balira bezala» erabiltzea. Hainbat hiriburutako alkateek ere —tartean Bilbokoa— gutun bat idatzi dute neurriaren kontra, eta Quim Torra Kataluniako presidenteak hango udalei eskatu die ahal duten guztia egiteko euren superabita ez uzteko.
Hainbat urtez ehuneko batek baldintzatu du estatu kideen diru politika: defizit publikoa gehienez %3koa izatea. Betetzeko kopuru zaila izan da hainbatentzat, tartean Espainia eta Frantzia. Espainiak muga hori gainditu zuen 2008tik 2017ra, eta azken bietan soilik lortu du behetik geratzea, ozta-ozta bada ere: %2,5 2018an, eta %2,8 iaz. Frantzia ez dago askoz hobeto: 2008-2016ko epean urtero gainditu zuen muga, eta 2019an %3an geratu zen, Emmanuel Macron presidenteak Jaka Horien mugimendua baretzeko gastu soziala handitu zuelako eta zerga emendatzeak bertan behera utzi zituelako.
%8,5eko defizita, oraingoz
Koronabirusaren krisiaren bat-batekotasunak eta gogortasunak, ordea, txiki utziko ditu azken urteetako defizitak, eta euroaren eremuan %8,5ekoa izango dela kalkulatu zuen Bruselak udaberrian —%10,1 Espainiarentzat, eta %9,9 Frantziarentzat—. 2021erako ere defizit handiak espero ditu: %3,5 eurogunean, %4,4 Frantzian eta %6,7 Espainian. Baliteke udazkenean kopuru horiek okertzea, eta agian orduan iragarriko du ofizialki EBk 2021ean ere ez diela defizitari eta zorrari asko erreparatuko. Udazkenean berrikusiko du egoera, «baina nahiko ziurra da» malgu jokatuko duela, «krisiak jarraitu egiten duelako, ziurgabetasunak jarraitzen duelako».
Are gehiago, ikusita konfinamenduaren amaierak COVID-19 kasuen ugaritzea ekarri duela, eta horiei aurre egiteko kontsumoa mugatzen duten hainbat neurri hartzen ari direla estatu kideak: maskarak derrigorrez erabili behar izatea, ostatuen irekiera orduak mugatzea, turisten joan-etorriak zailtzea, berrogeialdi partzialak ezartzea…
Uztailean, bere hazkunde iragarpenak txikitu zituen Bruselak. Eurogunean, 2020an BPGaren bilakaera puntu bat okertu zuen —-%7,7tik -%8,7ra—, eta bi hamarren txikitu zuen 2021eko errebotearen neurria —%6,3tik %6,1e-ra—. Ez da baztertu behar udazkenean aurreikuspen horiek gehiago okertzea, egin zituenetik, uztailaren 8tik, asko handitu baitira COVID-19aren kasu ofizialak praktikoki herrialde guztietan.
Financial Times-ek argitaratutako elkarrizketan, Dombrovskisek aitortu du iragarpen horiek pandemiaren nolabaiteko kontrolean zeudela oinarrituta. «Oraingo egoera ez da ziurra. ikusi beharko dugu egoera epidemiologikoa nola doan».
Halaber, esan du estatu kideen finantza egoera aztertzeko prozedurak aldatzeko prozesua aurrera doala, eta arau sinpleagoak nahi dituztela, krisi egoeretara egokituak.
Zamaketariek eta enpresek 2012an onartu zuten azkenekoz lan hitzarmena, eta aurrerako eragina dela-eta luzatu dute orain arte. Portuen Europako legedia aldatu egin da, baina, eta hainbat puntu negoziatzera behartuta daude. Sindikatuek, trukean, euren eskaera nagusia aurkeztu dute: langile finkoen kopurua handitzea behin-behinean ari direnak kontratatuz. Zenbat eta nola kontratatu da orain eztabaidagaia. Enpresek urteak egin dituzte esanez ezinezkoa zela langile finkoak kontratatzea; oraingoan, baina, ate hori irekitzeko prest agertu dira, eta sindikatuek horregatik alboratu zuten greba.
Txistua entzun aurretik hartu zuten atseden Bilboko Twenty Fit gimnasioan. Aketza Otaola zuzendariarentzat, «beharrik gabeko arriskua» zen gimnasioa egun gehiagoz irekita edukitzea, eta agindu ofiziala baino egun bat lehenago itxi zuten. Itxialdiak iraun bitartean kuotak bertan behera utzi zituztela azaldu du: «Errekara goaz erabaki honekin. Kolpe latza izan da, oso latza, baina ez kobratzea erabaki genuen. Ordaintzen jarraitu nahi zutenei ere ezezkoa esan genien».
Goiz ibili ziren Zarauzko eta Azpeitiko (Gipuzkoa) Crossfit gimnasioetan ere; Pablo Cazalis jabeak asteburu aurretik itxi zituen bi lokalak. Kiroldegien oinarrizko gastuak ordaintzeko dinamika berri bat jarri zuen abian: «Ikusi genuen bazkideen kuotarik gabe ezingo genuela aurrera egin. Gastuak neurrian estaltzeko mantentze kuota bat ezarri genuen. Inongo etekinik atera gabe jardun genuen, soilik galerak ez izateko asmoz». Ordainetan, Zoom aplikazioaren bitartez zuzenekoak egiten zituzten.
Itxialdiaren ostean, maiatzaren 25ean ireki zituzten Zarauzko eta Azpeitiko box-ak; ekainaren 8an Bilboko Twenty Fit gimnasioa. Kirolarien segurtasuna eta osasuna lehenetsi zituzten bietan: higienerako produktuak eskaintzea, segurtasun distantzia bermatzea, erabilitako materialak garbitzea… Edukiera ere murriztu zuten, erdira lehenengoetan —gehienez zazpi pertsona gela bakoitzean—, eta laurdenera Bilboko kiroldegian —hamar pertsona—. Asteak aurrera egin ahala, gehienezko edukiera handitu dute Crossfiten; hamabi pertsonak egin dezakete kirola espazio berean. Twenty Fiten, berriz, %40ra igo zuten, baina berriro ere %25era itzuli ziren.
Segurtasun neurri haiek guztiek ez zuten hainbesteko eraginik izan, baina bai, ordea, maskara ezinbestean erabiltzeko uztailaren erdialdean emandako aginduak. Otaolaren gimnasioan «izugarri gutxitu ziren bertaratzeak». Estutasunetik irteteko modu bakarra edukiera txikitzea zen, distantzia handituta, kirola maskararik gabe egin ahal izateko. Esan eta egin. Zarautzen eta Azpeitian, berriz, irakasleek soilik daramate maskara.
Maskararen derrigortasuna behin-behinekoa izango da, baina benetako arazoa bestelakoa dela azpimarratu du Cazalisek: «Ekonomikoki izan dugun galerarik handiena da oso onak izango zirela uste genuen hilabeteetan ez dugula etekinik atera. Konfinatuta egon ginen hilabeteetan jende dezente ibiltzen da, eta, COVID-19agatik, aurreratu egin zaizkigu hilabete txarrak».
Datorrena begi onez ikusten dute jabeek. Irailetik aurrera, izen emateak izango dira kinka larritik ateratzeko irtenbidea. «Uste dut denborarekin konpondu egingo dela egoera. Gainera, ohartu gara zein garrantzitsua den kirola egitea, eta horrek mesede egingo die kiroldegiei», esan du Otaolak.
Zailtasunak zailtasun, gimnasioek porrota saihestu dute. Cazalisen arabera, «biziraun» egin dute, eta maiatzean irekitzea hutsetik hastea bezala izan da: «Jasan duguna ez da larria izan, baina hasiberriak izango bagina bezala gaude. Ez dut uste beste itxialdi bat gainditzeko gai izango ginatekeenik». Otaolak adierazi du hala jarraitzea ez dela errentagarria, eta «idealena» beste aldi baterako ixtea izango litzatekeela: «Irauteko modu bakarra da. Edukieraren erdia eduki izan arte, negozioa ez da bideragarria izango».