Osasunak eta 10 zuzendari ohik akordioa egin dute fiskaltzarekin

Zerga delituak leporatuta dauden Osasunak eta hamar zuzendari ohik akordioa lortu dute fiskaltzarekin.
Sidenorrek atzo goizean jakinarazi zien asmoa ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuei. Bilduta zeudela, kazeta batek albistearen berri eman zuen, eta filtrazioak gaiztotu egin zuen bilerako giroa. Enpresak plazaratutako ohar batean argudiatu duenez, autogintzaren beherakadak eragin du espedientea, «alarma pizteko moduko jaitsiera bat» egon delako eskarietan, eta beste bezeroak ere —hegazkingintza, hodi enpresak…— ez direlako COVID-19aren krisiaren aurreko kopuruetara itzuli.
Horri aurre egiteko, «enplegu- eta industria-trantsizio plana» delakoa aurkeztuko die sindikatuei. Aldi baterako espedientearen helburua kaleratzeak eragoztea da, eta negoziazio mahai bat eratu nahi du sindikatuekin eta erakundeekin. Plan hori negoziatzeko dago, eta litekeena da hurrengo astean hastea bilerak. Planta guztiek bat eginda negoziatuko dute, eta enpresa arteko mahai bateratu bat eratu behar da. Mahai horretan, espediente honetako baldintzez gain, altzairutegiaren etorkizunaren nondik norakoak diseinatzen hasi beharko lirateke. Erabakigune horietan egotea sindikatuen eskaera historikoa da, baina mesfidantza dute plana zertan datzan jakin arte.
Sindikatuek zer jarrera izango duten zehaztu behar dute, baina LABek dagoeneko erabaki du ez duela aldi baterako espedientea onartzeko asmorik. Izan ere, besteak beste, lehen pauso bat iruditzen zaio neurri zorrotzagoen bidean, formak ez direlako egokiak izan, eta Sidenorrek kontuak «garbiak» dituelako. ELAk, best alde, enpresak aldi baterako erregulazioa arrazoitzeko eginiko txostena jaso nahi du lehenik, baina argi utzi du ez duela onartuko kaleratzeak edo langileen lan baldintzak okertzen dituen inolako neurririk.
Sindikatuek jarrera irmoa dute, autogintzak beherakada izan duela jakin arren Sidenorrek harro esan baitu azken urteetan emaitza onak lortu dituela. Clerbil taldeak 2016an hartu zuen altzairutegiaren ardura, eta Jose Antonio Jainaga haien ordezkariak hirurteko ona izan zela onartu zuen 2019ko azaroan eginiko agerpen batean. Are gehiago, 100 milioi euroko funtsa zutela aurreratu zuen, «merkatuan gauza errentagarriak» egiteko.
Eta nolatan egin zuen Sidenorrek horrelako gihar erakustaldia 2019an? Sindikatuen arabera, 2016-19 hirurtekoan 66 miloi euroren irabaziak lortu, eta 103 milioi banatu zituelako dibidendutan. Azken hilabeteetan, aldiz, 24 milioi euroko galera izan du, baina, LABen arabera, enpresak hamabost milioi banatu ditu dibindedutan. Hurrengo urteetarako hainbat inbertsio bidean zituen, Basauriko plantan batez ere, eta haiei eutsiko die zuzendaritzak.
Bestalde, bere oharrean, enpresak martxoan kokatu du eskaeren jaitsiera handiaren hasiera, eta deigarria da hori, udaberriko konfinamenduaren hasieran ez zuelako produkzio maila murriztu. Oinarrizko jarduera zirela argudiatu, eta hamar egunez bakarrik egon zen geldirik. Sindikatuek erabaki hura kritikatu zuten, baita COVID-19a ez zabaltzeko harturiko neurriak ere.
Soldatak izozteko aukera egon badagoela aitortu zuen atzo Nadia Calviño Ekonomia ministroak, eta iragarri zuen aurten ziur aski ez dela izango inflaziorik. Orain arte, prezioak igo ez, jaisten ari dira: uztailera arte, urte arteko inflazio negatiboa zegoen Espainian (-%0,5) eta Hego Euskal Herrian (-%0,7). Itxialdiaren ondoren ekonomia suspertzen ari bada ere, ez da espero asko handitzea datozen hilabeteetan.
Calviñok goretsi egin zuen langile publikoen «eginahal garrantzitsua», baina gogorarazi azken urteetan «erosahalmena berreskuratu dutela» haiek eta pentsiodunek, haien sariak inflazioaren gainetik igo direlako. Aurten, esaterako, %2 handitu dira langile publikoen soldatak, eta %0,9, berriz, pentsioak. 2021ean soldata publikoak berriro %2 handitzeko, 3.250 milioi euro beharko lituzke Espainiako Gobernuak.
Calviño gai ekonomikoetarako lehendakariordea da, hirugarrena Espainiako Gobernuaren barne banaketan. Lehen lehendakariordea, berriz, Carmen Calvo da, PSOEkoa hura ere, eta hark ukatu egin zuen funtzionarioen soldatak izoztea erabakita dagoela: «Ez, ez dago mahai gainean». Baina adierazpen horiek iritsi eta gutxira, gaia gobernuaren mahaian egongo dela iradoki zuen aurrekontuaren arduradun nagusiak, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak: «Aukera guztiak aztertu behar ditugu. Herrialdeak egoera ekonomiko oso konplikatuari egin behar dio aurre, zerga bilketa jaitsi delako. Beharrak handiak dira, eta baliabideak, mugatuak».
Sindikatuak, bai eta ez
Baieztapenik ez dagoen arren, sindikatuak hasi dira soldatak izozteari buruz beren iritzia plazaratzen. Aurka azaldu da Hegoaldeko sindikatu nagusia, ELA. «Langile publikoek izugarrizko ahalegina eginagatik» Espainiako Gobernuak austeritateari eusten diola eta sektore publikoa «eraisten» ari dela salatu du. Bere datuen arabera, 2010etik hona erosteko ahalmenaren %13 galdu dute soldata publikoek.
«Gobernuak filtratutako berri bat da, giroa berotzeko», uste du, berriz, CCOOk. Aurka azaldu da, uste baitu langile publikoek «sekulako ahalegina» egin dutela zerbitzu publikoei eusteko, «eta ez dute gobernuaren mespretxua merezi». Ulerkorrago azaldu da UGTko Carlos Alvarez. «Herrialdearen egoera ikusita, onar genezake 2021ean igoerarik ez izatea, baldin eta bermatzen bada erosteko ahalmenari eutsiko zaiola, KPIari lotutako klausularekin.
Hegoaldeko erakundeek beren langileen soldatak erabakitzeko autonomia baduten arren, azkenaldian asko mugatu diete ahal hori Madrildik, lege organikoen bitartez.
Oso ezohikoa da gobernu batek ez lortzea bere dekretu bat berrestea: 1978az geroztik hiru aldiz baizik ez da gertatu. Baina ez da ustekabea izan Pedro Sanchezen gobernuarentzat, aliatu dituen talde gehienek ohartarazi ziotelako aurka egingo zutela. Berez, UPko bazkideen baiezkoa azken unean lortu du, hasierako testuan aldaketa batzuk egin ondoren.
EAJk iragarria zuen, abuztuan, ezezko botoa aukeratuko zuela, gobernuak FEMP udalerrien Espainiako federazioarekin hitzartutakoak Hego Euskal Herriko erakundeen autonomia bortxatzen duela iritzita. Espainiako Gobernuaren asmoa zen udalek azken urteetan pilatutako 15.000 milioi euroko superabita maileguan hartzea bere burua finantzatzeko. Dirua hamabost urteko epean itzuli nahi zien Madrilek, interesekin.
Eztabaida bizia izan da dekretuari buruz abuztuan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek zehaztu zuten beraiena dela beren lurraldeetako udalak gainbegiratzeko eskumena, eta uko egin zioten eskeman parte hartzeari. Nafarroan, berriz, udalen eta kontzejuen federazioak ezezkoa eman zion. Are gehiago, eskatu zuen udalek pilatutako soberakina gastatu ahal izatea zorra ordaintzea ez den beste kontu batzuetarako.
Izan ere, hori da gakoa. Europako Batasunaren bultzadaren ondorioz, PPk eta PSOEk hitzartu zuten Espainiako Konstituzioa aldatzea, eta kontu publikoak orekatu behar izatea sartu zuten artikulu batean. Artikulu hori osatzeko, PPren gobernuak, Cristobal Montoro Ekonomia ministro zela, Egonkortasun Legea onartu zuen. Haren bitartez, tokiko erakundeek —udalek, kontzejuek eta diputazioek— debekatua dute defizita izatea, eta superabita izatekotan, soilik zorra txikitzeko erabil dezakete.
Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute erakunde eta alderdi askok, baina luze joko lukeela eta Europako Batasunaren eragozpenak aurki ditzakeela argudiatu du Espainiako Gobernuak.
Gai horri heldu zion atzo EH Bilduko Mertxe Aizpuruak. «Egonkortasun legea aldatu beharko da, horrela egin ezean Ogasun Ministerioak zeharkatu duen labirinto nahasi horrek hor egoten jarraituko duelako, irteera ikusten ez zaiola». Aizpuruak azaldu zuenez, «gobernuak muzin egin dio arazoari errotik heltzeari; hori izan da akatsa, hasierako planteamendua. […] Benetako arazoa legea da».
Idoia Mendia Jaurlaritzako Enplegu sailburu berriak ere elkarlanerako deia egin zien sindikatuei, kargua hartu bezain laster. «Ekintzek argituko dute dei zintzoa den edo pose bat baizik ez». LABek ikusi nahi du Mendiak nola ulertzen duen euskal sindikalismoa, ea ELAren eta LABen proposamenak aintzat hartuko ote dituen, «egungo elkarrizketa soziala patronalaren proposamenei zilegitasuna emateko baizik ez baitu balio». Eta, batez ere, LABek jakin nahi du Mendiak «ELAren eta LABen gehiengo sindikala errespetatuko duen edo gutxiengoaren aldeko apustuarekin jarraituko duen», CCOO eta UGT lehenetsiz.
Garrantzitsua zer den
LAB oso kritiko azaldu zen gobernuen kudeaketarekin martxoan abiatutako pandemiaren krisia dela eta. Argazki iluna atera zuen Aranburuk osasungintzaren, hezkuntzaren eta, oro har, enpleguaren atalak aztertu zituenean: «Ez dago inolako planik enplegua salbatzeko. Lan erreformak bertan behera utzi behar dira, eta formula berriak bilatu enplegu galera eragozteko eta berria sortzeko; zaintza, osasungintza eta irakaskuntza arloetan, kasurako». Era berean, egungo enplegua «duindu» behar dela gaineratu zuen. «Pandemiak erakutsi digu zein diren oinarrizko sektoreak, zer den garrantzitsua bizitza sostengatzeko. Sektore horietako asko eta asko feminizatuak eta prekarizatuak daude».
Aranbururen ustez, azken hilabeteak ez dira baliatu osasun arlo publikoa indartzeko: «Ez da kontratazio berririk egin. Aurreikuspen eta planifikazio falta handia egon da». Hezkuntzari dagokionez, kritikatu zuen ez dagoela hezkuntzan inbertitzeko apusturik, eta gogoratu zuen sindikatuek urteak eman dituztela ratioak jaitsi behar direla esanez. «Ikasturte hau planifikatzeko zereginean berandu eta gaizki ibili dira. Ez da borondaterik egon eskolarako itzulera negoziatzeko hezkuntza komunitatearekin, ez Nafarroan, ezta EAEn ere».
Gainera, adinekoen eta adin txikikoen zaintza lanak berrantolatu behar direla azaldu zuen sindikatu abertzaleko idazkari nagusiak. «Helduen egoitzetan ez da inolako neurririk hartu ratioak jaitsi eta lantaldeak indartzeko, eta ez dakigu nola erantzungo ahal zaion adin txikikoen zaintzari etxera itzuli behar dutenean».
Elkarrizketa, mezu gisa
Aranburuk berriro azpimarratu zuen gobernu desberdinak elkarrizketa eta akordioak behar direla esaten ari direla; ideia hori oso presente egon zen Jaurlaritzako sailburu berrien izendapenean, esaterako. «Kontua da gobernu horrentzat elkarrizketa dela mahai sozioekonomiko bat egokitzea propaganda hutsa egiteko. Gobernu horrek [Eusko Jaurlaritzak] aldebakartasunez jokatzen du, eta gehiengo sindikalari muzin egiten dio. Hau guztia ez dator bat elkarrizketaren eta akordioen aldarriarekin».
Horregatik, LAB sindikatuari oso garrantzitsua iruditzen zaio abiapuntua ezartzea eztabaidari ekin aurretik. «Ez dugu behar eredu kapitalistaren berreraikitze bat; behar duguna norabide aldaketa bat da. Beste eredu ekonomiko eta sozial batera abiatzeko oinarriak jarri behar dira. Trantsizio ekosozialista eta feminista bat behar dugu».
Edonola ere, sindikatu abertzaleko buruaren esanetan, arduraz jokatuko du LABek, baina betiere udazken beroa datorrela aditzera emanez: «Mobilizatzen eta beste eredu ekonomiko eta sozial bat defendatzen dugunon artean aliantzak eraikitzen jarraituko dugu, bizitza erdigunean jarriko duten akordio sozialak gauza daitezen».
Batzordeak erakundeei egin die deia: «Enpleguari eta industria jarduerari eusteko apustua egin behar dute». Gogoratu du aeronautika sektoreak 6.000 lanpostu zuzen dituela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 25.000 zeharka lotuta, nahiz eta azken urteetan «erakundeen inplikazio faltaren ondorioz» jardueraren zati handi bat penintsula erdialdera eta hegoaldera aldatu den. Eusko Jaurlaritzak industria politikarako bere eskumenak industria horren eta enplegu horien defentsan erabil ditzan nahi dute Alestiseko langileek. Gauza bera eskatu diote Espainiako Estatuari ere, harenak baitira enpresaren akzioen %24, SEPI sozietatearen bitartez.
Ziurtasun gabeziako egoera honetan, eta aurreikusita gauzek hobera egin dezaketela luze gabe eta luzera begira, Alestiseko langile batzordearen ustez merezi du behin-behineko irtenbideak erabiltzea: «Enplegua aldi baterako erregulatzeko dosierrak, lan astearen murrizketak, erretiro aurreratuak, kaleratze ez-traumatikoak, itzulera bermatuko eszedentziak…».
Manifestazioak eta grebak
Badakite oso zaila dela berreskuratzea behin suntsitu den enplegua. Eta, horregatik, lanpostuak defenditzeko garaia dela uste dute. Alestiseko Gasteizko langileek mobilizazio egutegi zabala iragarri dute gaur. Tartean, irailaren 26rako manifestazio bat, Gasteizen, zeina aeronautika sektorearen izenean egingo den.
ITP Aeron, berriz, lau egun solteko greba deialdia egin dute bi asterako. Enpresak erregulazio espediente bat egingo duela aurreratu du, eta Zamudion (Bizkaia), Ajalvirren (Espainia) eta Alcobendasen (Espainia) dituen plantetako langileen %15i eragingo die. Sindikatuek hilaren 15ean jasoko dituzte espedientearen inguruko argibideak, eta egun horretan bertan egingo dute lehen lanuztea. Hurrengo hirurak 17an, 22an eta 24an izango dira. Deialdia ELAk egin du; langile batzordeko 23 kideetatik hamar sindikatu horietakoak dira, presidentea barne. Besteak UGTrenak dira, zortzi, eta CCOOrenak bost. UGTk, herenegun, hegazkingintza sektoreko espediente guztien aurka zegoela adierazi zuen, eta ikusteko dago zer jarrera hartzen duen. ELAk, deialdiarekin, kaleratzeak eragotzi nahi ditu, eta Zamudion hartu beharreko neurriak bertako langile batzordearekin negoziatzea. 1.200 langilek dihardute han, eta egunotan protestaldiak egiten ari dira. Besteak beste, manifestazio batera deitu dute larunbaterako, Bilbon.
Aernnovan ere bai
Kaleratzeen mehatxupean dagoen aeronautika alorreko beste enpresa bat da Aernnova, zeinak egoitza nagusia Berantevillan (Araba) duen. Taldeko langileen %20 kaleratzea «zentzugabea» dela salatu zuen atzo hango langile batzordeak, eta azpimarratu zuen pandemiak eragindako «eskari murrizketa erabat behin-behinekoa» dela.
Aernnovako langileen ordezkarien ustez, «aeronautika sektorea erabat estrategikoa da herrialdearentzat», eta horregatik eskatu dute erakunde guztien inplikazioa irtenbideak bilatzeko. «Kaleratzeak badira patronalek mahai gainean jarritako erantzun bakarra, langileak eta langile batzordea aurrez aurre izango gaituzte».