Sestaoko ArcelorMittalek berrekin dio lanari, martxotik itxita egon ondoren

ArcloerMittalek Sestaon duen plantak gaur arratsaldean, 14:00etan, zabaldu ditu berriro ateak, martxotik itxita egon ondoren.
Asmoa «handinahia» da, «baina, aldi berean, errealista eta posiblea». Frans Timmermans Europako Batzordeko lehendakariak ere saldu nahi izan du aste honetan murrizketa handiago hori egingarria dela. Egingarriagoa izan daiteke, gainera, EBko aurrekontuen %30 eta EBko pandemiatik suspertzeko 750.000 milioi euroko Next Generation EU funtsaren diruetatik herena baino gehiago trantsizio energetikora badoaz (eraginkortasunez).
Hala ere, helburu handinahi horiek betetzeko, jakina, asmoetatik egitateetarako jauzia egin behar du EBk, hitzetatik ekintzetarako jauzia. Von der Leyenek pandemiaren aurretik aurkeztu zuen bere agintaldirako nahi lukeen ikurra, Itun Berdea, eta COVID-19aren kalteetatik suspertzeko giltza ere Itun Berdean —eta digitalizazioan— ikusten du Europako Batzordeak. Ez da argudio makala.
Baina Europan kontu inportanteak ez ditu Batzordeak bakarrik erabakitzen. Europako Parlamentuak, eta batez ere Europar Kontseiluak zeresan handia dute helburuak, diruak eta arauak erabakitzerakoan.
Itun Berdearen eta isuri murrizketaren gaian, Batzordeak aise lor dezake Parlamentuaren babesa. Alde ditu sozialdemokraten taldea, berdeak, liberalen taldea eta demokristauen taldeko parlamentario gehienak. Asteazkenean bertan Europako Parlamentuak oniritzia eman zion 17.500 milioi euroko Bidezko Trantsiziorako Funtsari. Hori bai, funts horrekin gas naturaleko proiektuak ere lagunduko ditu, —horregatik igo dute funtserako diru kopurua—. Ez zen hori Batzordearen lehen asmoa, ezta zenbait herrialderena ere, eta ez da oso bateragarria emisioen murrizketa helburuekin.
Europar Kontseiluan, berriz, gauzak zailago izan ditzake Von der Leyenek. Murrizketa handiagoek, argi dago, eragin zabalagoa izango dute, herrialde guztietan eta sektore guztietan. Eta trantsiziorako prestatuago daude herrialde batzuk besteak baino. Horrek esan nahi du 27 herrialde jarri behar direla ados, bakoitzak bere lehentasunak, baliabide eta erronka ekonomikoak eta ahultasunak dituela.
Argindarraren %75 ikatzetik sortzen duen Poloniarentzat, adibidez, aldaketa handia izango da, eta diru asko beharko du transformaziorako. Ekialdeko herrialdeek gogor jokatuko dute karbono helburuak eta arauak ezartzeko Europar Kontseiluetan—adibidez, urriaren 15ekoan—, eta zer esanik ez, trantsiziorako diruak banatzeko orduan.
2030erako eta 2050erako emisioen murrizketa helburuak beteko badira, hainbat zuzentarauren aldaketak, energiaren eta mugikortasunaren inguruko arauak, eta zerga berriak onartu beharko dituzte EBko erakundeek. Horrez gain, karbono emisio eskubideen merkatua bera ere berrikusi beharko da.
Europako Batzordeak hitzeman du klima politika horiek 2021eko udarako berrikusiko dituela. Hor tartean dago, besteak beste, errepideko ibilgailuentzako isuri mugak berrikusteko asmoa. Reutersen argitaratutakoaren arabera, ibilgailuei 2021. urterako ezarritako emisio mugak 2030era erdira jaistea proposatzeko asmoa du batzordeak, eta dagoeneko haserre ditu Alemaniako autogileak.
Erabaki beharko da, halaber, sektorerik gehituko den emisio eskubideen merkatura. Zentral termikoak, altzairutegiak, findegiak, eta zementu ekoizleak daude behartuta, oraingoz, merkatu horretan izatera eta kutsatzeko eskubideak erostera. Laster, hegaldietako batzuk ere sistema horretan sartuko dira.
Brusela aztertzen ari da eraikuntza ere merkatu horretan sartzea. Eraikuntza gehien-gehienak gaur egun ez dira efizienteak energiaren ikuspuntutik, eta sektore horretatik atmosferaratzen dira EBko berotegi gas isurien %36. Errepideko ibilgailuek emisio eskubideak behar izatea ere aztertu du Europako Batzordeak, eta ez du erabat baztertu, nahiz eta Timmermans «sinesgogor» agertu horrekin.
Iritzi publikoa izango da helburuak sinesgarri eta egingarri izateko beste puntu garrantzitsua ere. Karbono neutraltasunerako bidean, herritar asko erabaki horien pagaburu sentitzen badira, eta uste badute politika horiek ez direla bidezkoak eurekin, bidea malkartsua gerta daiteke.
Edonola ere, denentzat hobe klima larrialdiaren kontrako helburuak egiaz sinesgarri eta egingarri bihurtzea. Beroketa global handiagoa delako beste aukera.
Ohi baino tarte handiagoa izan da oraingoan Eustaten lehen iragarpenaren eta datu osoagoen artean, eta ez da harritzekoa. Izan ere, itxialdiaren zati handienari eta haren ondorengo leuntze faseari dagozkion datuak dira atzo argitaratutakoak, eta oso ezohikoak eta neurriz kanpokoak dira. Gogoratu behar da berrogeialdia ere martxoaren 14an hasi zela, eta apirilaren 22an hasi zirela arintzen mugikortasunari ezarritako mugak. Muga horiek maiatzaren 2an amaitu ziren. Eustatek berak onartu du datuak biltzea «erronka» bat izan dela ezohiko egoerarengatik, eta ekonomiaren jaitsiera «itzela» izan dela.
Eragina sektore guztietan
Hiru hilabeteko datuen kalkuluak itxialdian izandako bilakaera erakusten du; urtetik urterako alderaketak, aldiz, iazko ekain amaierakoak ditu erreferentzia gisa. Horretan ere hobekuntza txiki bat izan da: aurreratuek zioten BPGa %20,1 txikitu zela, eta oraingoek, berriz, %19,5. Datu horiek hiruhileko artekoak baino txarragoak dira, atzeraldia martxoaren bigarren erdian hasi zelako, itxialdia ezarri zenean. Zehazki, %4,7ko lehen koska bat eman zion konfinamenduak hiru lurraldeetako ekonomiari.
Erorikoa oso handia izan da, eta auzo gehienena baino okerragoa. Horrela, urte arteko tasan euro eremuko BPGa %14,7 jaitsi zen, eta %13,9 Europako Batasun osoan.
Lurraldekako banaketan berriz, ekonomia gehien Araban txikitu da (-%20,2), agian horretan duelako pisu handien industriak, eta fabrika handienak erabat itxita izan zirelako hainbat astez. Bizkaian, berriz, %19,5 ari zen uzkurtzen ekonomia bigarren hiruhilekoan, eta %19,3 Gipuzkoan.
Itxialdiak sektore guztietan izan zuen eragin negatiboa. Esaterako, lehen sektorean %4,4ko murrizketa eragin zion balio erantsiari, eta %6,1koa iazko datuekin alderatuz gero. Alarma egoeran lan egiteko muga gutxien izan zituen sektorea izan zen, eta hark galdu zuen enplegu gutxien (-%1,5).
Industriak jasotako bizkarrekoa askoz handiagoa izan zen. Apiriletik ekainera jarduna %23,4 jaitsi zen, eta enplegua %16,3. Urte arteko datuei erreparatuz gero, uzkurdurak %26,7koak eta %20,1ekoak izan dira hurrenez hurren. Eraikuntzari dagokionez, jaitsiera txikiagoa izan zen, lan publiko asko oinarrizko jardun izendatu baitzituzten. Industriakoa baino txikiagoa bai, baina ez txikia. Lehen hiruhilekoarekin alderatuta %15 uzkurtu zen jarduna eta %10,2 lanpostu kopurua. Urte artekoan, aldiz, jaitsierak %15ekoak eta %14.3koak izan ziren hurrenez hurren.
Gorabehera handienak zerbitzuen sektorean egon ziren, besteak beste jardun ezberdin gehien bateratzen dituen sektorea delako. Esaterako, herri administrazioan, hezkuntzan, osasunean eta gizarte zerbitzuetan ez zen ez jaitsierarik ez igoerarik egon lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Merkataritzan, ostalaritzan eta garraioan, aldiz, handia: %18,1ekoa lehen hiru hilabetekoarekin alderatuta eta %21ekoa iazko ekaineko datuarekin. Nabarmentzekoa da ostalaritza negozio asko hiruhilabeteko osoa egon zirela itxita.
Gainerako zerbitzuei dagokienez —jarduera profesionalak, finantzieroak, aseguruak…— %21 uzkurtu zen martxoarekin alderatuta eta %0,8 gehiago iazko datuekiko. Enpleguari dagokionez sektore osoaren datuak daude: %16,8 jaitsiera urte arteko neurketan eta %14,1ekoa hiruhilekoan.
Kontsumoa ere behera
Kontsumoa ere aztertu du Eustatek, eta alde handia dago pribatutik publikora. Etxeetako kontsumoari dagokionez, %20,3ko beherakada egon da iazko hilabete berekin alderatuta, eta %15,9koa lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
Kontsumo publikoan, aldiz, herri administrazio guztienean, %3ko igoera egon da iazko datuekin alderatuta. Batez ere osasungintzan pandemiari aurre egiteko gastuek eragin dute kontsumo publiko handitu izana.
Edonola ere, Eustatek atzo zabaldutakoa urteko bigarren hiruhilekoaren argazkia da. Egoera desberdina izan da orain amaitzen ari den hiruhilekoan, urteko hirugarrenean. Suspertzearen neurriaren lehen datuak urriaren 23an emango ditu Eustatek.
Espainiako Estatua izango du akziodun handienetan bigarrena (%16,1), FROB erreskate funtsaren bitartez. Caixabankeko buruek espero dute luze geratuko dela akziodun, oraingo preziotan salduz gero Bankia salbatzeko jarritako 24.000 milioi euroren oso zati txikia berreskuratuko lukeelako.
Bat egitearen arrazoietako bat da kostuak txikitzea, eta horren zati handi bat langileak kaleratuz lortu nahi dute. 6.000 eta 9.000 artean izan daitezke, baina horietatik hamarren batzuk soilik izango dira Euskal Herrian, Bankiak 40 bulego baizik ez zituelako.
Egunkari honek galdetuta, CAFek adierazi du ez dakiela lehiaketaren irabazleak nor edo nortzuk izango diren; eta erantsi du «dena» irekita dagoela, «edozein izan daitekeela». Onartu du, hala ere, «kolpe handia» litzatekeela kontratuaren zatietako bat behintzat ez lortzea, horrek fabriketako lan kargan eragina lukeelako.
2022ko lan karga litzateke
Hala, gogoak jasotako kolpeaz harago, enpleguan eragin dezake Renferen kontratu desiratua ez lortzeak. Enpresak sindikatuekin hitzartuta dauka lan poltsako ehun behargin beharrera deitzea iraila amaitu aurretik. «COVIDaren krisia iritsi zenean, Beasaingo eta Irungo fabrikak ixteko akordioa egin genuen, lanordu horien %80 berreskuratzeko konpromisoarekin», azaldu du LABeko ordezkari Aitor Martinezek; LAB da lehen indarra CAFen, hala Beasainen nola Irunen. Martxoaren 16tik apirilaren 20ra itxita egon ziren, eta lan poltsako beharginak deituko zituela agindu zuen enpresak. Bada, zuzendaritzak denbora gehiago eskatu du neurri hori betetzeko; «55 deitu dituzte lanera, baina beste 45 falta dira. Renferen kontratu hori lortzeak edo ez 2022an izango luke eragina; beraz, ez du zerikusirik gauza batek eta besteak», argitu du Martinezek.
Aldiriko trenetan lehiakide irmoa da CAF, eta Renfek adjudikatu behar du kontratua, ez urrutiko konpainia batek. Baina CAF ez da Espainiako Estatuaren konpainia babestua; ez da Talgo, eta ez du atzean estatu sendo bat krisiaren gordinean inbertsio publiko handiekin babes dezan. Horregatik, gerta daiteke CAFentzat gauzak ongi ez ateratzea sektoreko konpainia guztiak zain-zain dituen kontratuaren auzian; Renferi eta Espainiako Sustapen Ministerioari erreparatu die enpresak aurreikuspen ezkor horiek azaltzean.
«Kontratu hori lortzeko zailtasunak ikusten dituztela esan digute guri, baina hori besterik ez», azaldu du LABeko ordezkariak. Ez daki sinesgarria den edo ez Alstomen eta Stadlerren aldeko teoria; «agian kontratua zati txikiagotan banatuko dute; ez dago oso garbi». Baina badaki «enkargu berriak lortzea» apaldu egin dela, eta espero du krisi hori «epe labur baterako» izatea. Edonola ere, Martinezek garbi utzi du LAB sindikatua lanean ariko dela zuzendaritzaren konpromisoak bete daitezen. «Balizko lan karga falta baten aurrean, eta bestela ere bai, Euskal Herriko plantak lehenesteko indarra egitea izango da LABen lana», ohartarazi du.
Ez dago iturri zuzenagoak aipatzerik Renferi eta Sustapen Ministerioari erreparatuz gero, baina badira zenbait aldagai indartzen dutenak kontratua CAFen lehiakideen mahaian erortzeko aukera. Aldiriko 211 tren berri horiek Katalunian eta Madrilen ibiliko dira batik bat, baina 50 bat Valentziako sarera joango dira, Herrialde Katalanetara. Bada, Alstomek 2.000 lanpostu inguru ematen ditu Bartzelonako eta Madrilgo plantetan. Espainiako Sustapen ministro Jose Luis Abalosek kontratuaren zati bat Kataluniara eraman nahiko lukeela ere kaleratu dute hedabide batzuek. Autogintzako fabrika handien krisia apaltzeko nahiko luke Abalosek inbertsio hori Bartzelonan; Nissanen porrota arintzeko, esaterako.
Stadler litzateke beste sariduna hipotesi berari jarraituz. Albuixecheko plantan (Valentzia) inbertsio handia egiteko erabakia hartu berri du: 40 milioi euro baliatuko ditu, eta 500 enplegu berri agindu ditu.
258 milioi euro, ekainean
Eta Talgo espainiarra? 2016ko hondarrean mendeko kontratua esan zioten eskaera eman zion Renfek, 2.642 milioi eurokoa, orduan ere CAFekin lehia estuan eta tentsio handiaren ostean. Horiek horrela, Espainiako konpainiak lan karga bermaturik dauka estatuaren bidez lortzen dituen eskaerei esker.
CAFek, berriz, Renferen 258 milioi euroko kontratu bat eraman berri du uda hasi bezain laster, eta kontsolazio sari horrekin gelditu beharko du aurreikuspen ezkorra betetzen bada; baliteke euskal konpainiak nazioarteko merkatuetan lehiatzeko erakutsi duen bikaintasunak eta fidagarritasunak ez jokatzea haren alde Madrilgo Sustapen Ministerioan. Horrek ez du aldatuko, hala ere, enpresaren egungo eskaeren poltsaren oparotasuna.