Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedientea ireki die EAEko hainbat higiezini

Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedientea ireki die EAEko hainbat higiezini EAEko alokairu-merkatuan lehiaren aurkako ustezko praktiken zantzuagatik.
«Datuak benetan itxaropentsuak dira, erakusten dutelako enplegua bizkor berreskuratzen dela jarduera ekonomikoa berriro abiatu ahala, nahiz eta geure lan merkatuaren akatsak hor dauden: desberdintasuna, langabeziaren kronifikazioa eta behin-behinekotasuna», azaldu du Elena Perez Jaurlaritzako Enplegu sailburuordeak. «Balorazio gazi-gozoa» egin du, berriz, Nafarroako Eskubide Sozialen Departamentuak, eta onartu du pandemiaren bigarren olatuak finkatuko duela nolakoak izango diren hurrengo hilabeteak.
Langabeziak behera egin arren, ELAk ekoizpen eredua aldatuko duten «beste enplegu politika batzuk» eskatu ditu. Inbertsio publiko handiagoa eta gobernuek sektore estrategikoetan gehiago esku hartzea nahi du.
Antzeko balorazio bat egin du LABek: «Konfinamendu berri baten atarian, edozein hobekuntza hauskorra eta iragankorra da. […] Inork ezin du bere erantzukizun zatia saihestu, nork berea. Egungo egoeran, administrazio publikoei dagokie osasuna bermatzea, ekonomia kolapsatzea eta enplegua suntsitzea saihestea, eta krisiaren ondorio ekonomiko eta sozialak arintzea».
Confebaskek ere ziurtatu du «berri ona» dela langabezia jaitsi izana, baina ohartarazi du beste konfinamendu batek kalte egingo liekeela jarduera ekonomikoari eta lan merkatuari.
SEPE Espainiako enplegu zerbitzuen arabera, 177.739 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta Hego Euskal Herriko enplegu bulegoetan. Irailaren amaieran baino 5.524 gutxiago dira. Halako jaitsierarik ez da ikusi gutxienez azken 25 urteetan. Berez, urte gehienetan langabezia handitu egin ohi da urrian. Iaz, pandemiarik gabe, baina ekonomiaren hazkundea moteltzen ari zirenean, 3.128 langabe gehitu zituen urriak. Jakina, konparazioa iazko urriarekin eginez gero, zenbakia txarra da, orduan baino 30.180 lagun gehiago baitaude langabezia erregistratuan.
Langabezia txikitu egin da Bizkaian (2.780), Gipuzkoan (-2.516) eta Araban (-994), baina ez, ordea, Nafarroan (+763). Lurralde horretan izan du lan merkatuak bilakaerarik txukunena azken urtean, eta horrek tarte gutxiago ematen dio egoera hobetzeko. Baina agian badago beste faktore garrantzitsu bat ere: beste lurraldeetan ez bezala, tabernak eta jatetxeak itxita izan dira azken bi asteetan, eta pentsatzekoa da ostalaritzako langile batzuek enplegua galdu dutela horren ondorioz.
Sektoreei erreparatuz gero, nekazaritzan soilik handitu da langabeen kopurua (+571), urteko uzta bilketa nagusietako bat bukatu egin baita, mahatsarena. Langabeziak behera egin du industrian (-856), eraikuntzan (-316) eta, batez ere, zerbitzuetan (-4.032). Aurreko hilabete batzuetan ez bezala, enplegurik ez dutenen artean ere langabe gutxiago daude (-891), eta horrek gazteei egin ohi die mesede.
Langabeziak batez ere emakume aurpegia du, andreak baitira gaur egun lanik gabe daudenen %55,4. Dena esan beharra badago, koronabirusaren krisiak ez du emakumeen egoera gehiago okertu arlo horretan, urtarrilean langabeen %56,7 baitziren.
SEPEren datuak INEk biztanleria aktiboari buruz ematen dituenekin erkatuz gero, langabezia tasa ia puntu bat jaitsi da, %14,16tik %13,27. Langabeen urritzeak ez ezik, biztanleria aktiboaren ugaritzeak azaltzen du jaitsiera hori.
COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoak eta hari aurre egiteko neurriek sortu duten beste ondorio bat da askoz jende gehiago dagoela direla aldi baterako enplegu erregulazioan. Apirilean, erabateko itxialdiaren hilabetean, 230.000 langile egon ziren egoera horretan, baina orduz geroztik asko txikitu da kopuru hori: batzuk lana erabat galdu dute, baina gehiago dira lanera itzuli direnak. Urriaren 31n, 25.955 behargin zeuden aldi baterako erregulazioan, hilabete lehenago baino 4.800 gutxiago.
2020. urtea, zoritxarrez, oso bitxia izaten ari da lan merkatuarentzat, baina urrian joera historiko bat sendotu da: urteko hamargarren hilabetean beti sortzen da enplegua, Gizarte Segurantzaren afiliazioan neurtuta. 2020koa ez da aurreko bi urteetakoa bezain oparoa izan (+21.118, 2018an, eta 19.234, 2019an), baina aurreko atzeraldia amaitu zenetik izandako batezbestekoaren mailan dago (+14.877). Eta zergatik da hain hilabete ona urria afiliazioarentzat? Bada, udan kalera botatzen dituzten langile askok enplegua lortzen dutelako berriz, batez ere hezkuntzan —ikastetxeetako eta akademiako irakasleak, jangeletako langileak…—, baina baita aisialdiari lotutako sektoreetan ere.
Iraila ere hilabete ona izan zen afiliazioarentzat (+9.405), eta, horrenbestez, krisiaren lehen fasean galdutako afiliazioen ia erdia berreskuratu da.
Kontratazioak ez dio jarraitu langabeziaren txikitzearen eta afiliazioen igoeraren erritmoari. Irailean, lehen aldiz koronabirusa azaldu zenetik, 100.000 kontratuen langa aise gainditu zen (117.000tik gora), baina muga horretatik gertu geratu da berriro (104.000). Egin diren kontratuak mugagabeak izan balira, gaitz erdi, baina ez da halakorik gertatu: 7.786 kontratu mugagabe sinatu dituzte Hego Euskal Herrian, kontratu guztien %7,35 baizik ez.
Langileak aldi baterako erregulazioetatik atera ahala, behera doa langabezia sarien kopurua. Azken datua irailekoa da: 94.000 lagunek jaso zuten sariren bat, abuztuan baino 21.000 gutxiagok. Jaitsiera hori guztia sari arruntari dagokio, eta, hortaz, uler daiteke erregulazioetatik atera direnen ondorio dela hori.
Kopuru horretan ez dira agertzen Espainiako Gobernuak autonomoentzat sortutako laguntza bereziak. SEPEren arabera, 7.653 lagunek eskuratu zuten urrian.
40 urteren bueltan dabiltza biak, eta izen faltsua erabiltzeko eskatu dute. «Nork jakin noizbait berriz ere deituko nauten», azaldu Anderrek. Zaila izango dela badaki, dena den. Gida turistikoa da, eta apirilean zen lanera itzultzekoa Bizkaiko museo batean. Martxoaren 15ean, baina, itxialdia hasi eta bertan behera gelditu zen egitasmoa. Konfinamendua amaitzean erakustokia berriz irekiko zutela esan zion bere enpresak, baina museoaren jabe den erakunde publikoak iritzia aldatu zuen. «Turismoaren jaitsieragatik izan zela uste dut. Badirudi turismorik ez badago kulturarekin, museoekin edota bisitekin harremana duten lanak ez direla sustatzen. Iazko udazkenean bisitari pila bat izan genituen. Hori bai; hiru laurdenak, euskal herritarrak. Orain irekita balego, ziur nago antzeko kopuruetan geundekeela».
Joseba, aldiz, industria sektoreko saltzailea zen urrira arte, eta Euskal Herrian barrena ibiltzen zen. Pandemia osoan hamabost egunez baino ez zen gelditu, hainbat bezero hornitu behar zituztelako. Hala ere, udazkenean, egun batetik bestera esan zioten kalean zegoela. «Ez nuen espero. Egia da salmentak zerbait jaitsiak zirela, baina sektorearen maila berean. Lanean ari ginen, eta ez dut uste horrelako neurriak hartzeko moduko egoera zenik. Nik uste dut kaleratu banaute merkeena nintzelako izan dela. Azkenetakoa izan nintzen sartzen, eta bost hilabetean amortizatu dute kostu hori».
Anderrek uda latza igaro du. Lan bila aritu da, baina gida enpresa gehienak hondoa jota daude: «Dagoeneko batek esan dit itxi behar duela. Kulturak inbertsio publikoa behar du, baina ez turismoari begira, kultur hedapenari begira baizik, eta baldintza onak eskainiz». Baldintzak aipatu ditu, prekarizazioa oso zabaldua baitago, leku batean baino gehiagotan gida izan den arren. «Gure kontratuak ordukakoak izaten dira maiz, eta horrela zaila da langabeziarako kotizazioa pilatzea». Anderrek, izan ere, egoera zaila bizi du. «Ekainean langabezia saria bukatu zitzaidan, eta hartaz geroztik diru sarrerarik gabe nabil, aurrezkiei tiraka. Zorte txarra izan dut; itxialdia beranduago hasi izan balitz, aldi baterako espedientean nengoke orain».
Josebak ere ez du egoera pertsonal erosoa, aste batzuk barru aita izango baita, eta susmoa du horrek ere eragina izan duela enpresaren erabakian. «Eskubide batzuk dagozkit, aitatasun egunak, besteak beste… Horrek ere pisua izango zuen. Egoeraz baliatu direla iruditzen zait». Lan eskaintzak begiratzen hasia da, eta, esperientzia duenez, sektorera itzultzeko itxaropena du: «Nire profilak etorkizuna baduela iruditzen zait, eta baliagarria naizela mundu profesionalerako, baina ez da berehala izango».
Ander, aldiz, beste sektore batzuetara begira hasia da, irakaskuntzara, esaterako, bere formazio akademikoak ematen baitio aukera. «Gida jardunean dena geldirik dago, eta irekita dauden museoek mozten duten lehen gastua langileena da», azaldu du.
Atzoko pausoa eman ostean, aurreproiektuaren edukia Nafarroako Gizarte eta Ekonomia Kontseilura, Tokiko Erregimenaren Batzordera eta Ingurumen Batzordera bidaliko dute. Gizarte eragileek eta udalek proposamenaren nondik norakoak ezagutu ondotik, datorren astean lege proiektua onartuko du. Parlamentura bidali aurreko azken urratsa izango da.
Aldi berean, egitasmoa aurrera ateratzeko EH Bilduren edo Navarra Sumaren babesa beharko duenez, taldeokin negoziatzen ari da, eta, aurten bezala, uneotan koalizio abertzalea da elkarrizketarako solaskide nagusia, Adolfo Araizek negoziazioa «bide onetik» zihoala aipatu baitzuen astelehenean bertan. Navarra Sumak, egunotan, abstentzioa eskaini dio gobernuari EH Bildurekin harreman oro etetearen truke, baina Maria Txibiteren gobernuak izkin egin dio eskaintza horri. «Gobernu honek ez du betorik buruan. Hilabeteotan dekretu ugari aurkeztu, eta ia denak aho batez onartu dira. Batasun politikoa da armarik egokiena pandemiaren aurka borroka egiteko», argudiatu zuen Saizek. Behin eta berriz galdetu zioten nor duen lehentasunezko solaskide, eta aukera guztiak irekita daudela berretsi zuen.
Aurrekontuetan jasotako ehun eurotik 55 arlo sozialera bideratuko du gobernuak eta, aurtengo aurrekontuekin alderatuta %8 inguru handituko da: zehazki, osasun arloan %7,7, hezkuntzan %7,9, eta gizarte eskubideen arloan %9. Igoerok COVID-19aren ondorioei aurre egiteko izango dira batik bat. Adibidez, osasun arloak 1.253,6 milioi euroko aurrekontua izango du, eta 36 milioi langileak kontratatzeko erabiltzea du pentsatua. Hezkuntzan ere, segurtasun eta higiene neurriek gastu eta inbertsio igoera handia eragin dute, eta orotara 735,9 milioi euroko aurrekontua izango du —horietatik 9,2 milioi irakasleak kontratatzeko, kasurako—.
Dena den, aurrekontuan igoera handieneko departamentuak izan dira, alde batetik, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza, eta bestetik, Garapen Ekonomikoa: lehenak %24,6ko hazkundea du, eta bigarrenak, %10,8koa. Gainera, Nafarroako Gobernuak kalkulatu du estatuari 560 milioi euroko ekarpena ordaintzea. Hala ere, bi gobernuek 2020tik 2024rako epeko lehen urtearen kalkulua hitzartzeko dute, eta, akordioa lortzen denean, aldea likidatu beharko dute. Gainera, 256 milioi euro erabiliko dira udalen gastu arrunta finantzatzeko, eta beste hamazazpi milioi euro inbertsioetarako. Herrien husteari aurre egiteko, bi milioi euro jaso ditu aurreproiektuak, eta herri arteko garraioa hobetzeko, beste 3,5 milioi euro.
Autonomoentzako laguntza
Zerga neurriak ere aurkeztu ditu gobernuak. Urtean 10.000 eurotik behera fakturatzen duten enpresa txikiek eta autonomoek ez dute jarduera ekonomikoko zergarik pagatuko —zerga udalek bildu ohi dute, eta, hurrengo urtean, ogasunak errenta edo sozietate zergen bidez konpentsatu ohi die zergadunei—. Saizen arabera, zerga hori kenduta udalei eragingo dieten kaltea konpentsatuko diete. Errenta zergan, kenkarien mugak murriztu nahi dituzte pentsio plan pribatuen ekarpenetan. Sozietate zergan, sinplifikatu egingo dute enplegua sortzeagatik ematen den pizgarria.
Zamaketarien eta Tapia sailburuaren bertsioak ez datoz bat. Sailburuak atzoko gobernu bileraren ondoren egin zuen salaketa: «Grebak ezin ditu oztopatu zamaketa ez diren beste lan batzuk. Bilboko portuaren beharra duten enpresek beren jarduna bermatuta edukitzea ziurtatu behar dugu. Itsasontzi bat portura iristean, karga horren zamaketa lana bermatuta eduki behar du». Gaur grebaren 27. eguna da, eta, hasi zutenean, ontzien karga motaren arabera zehaztu ziren gutxieneko lanak: pertsonen eta merkantzia galkor eta arriskutsuen %100, eta besteen erdiak.
Zamaketarien iritzia bildu zuen BERRIAk, eta nabarmendu zuten bete egin dituztela greba osoan zehazturiko gutxieneko zerbitzuak. Agirien bitartez erakutsi dezaketela gehitu zuten —egunero zehazten dira zeintzuk izango dira hurrengo egunean gutxieneko zerbitzu—, eta bete izan ez balituzte ondorioak jasango zituztela. Greban zehar, hainbatetan jo dute lan ikuskaritzara salatzeko beren greba eskubidea ez dela bermatzen eta zerbitzu minimoak handiegiak direla. Are gehiago, hainbat egunetan ezin izan dute lanuzterik egin gutxieneko zerbitzuek denbora gehiago behar zutelako. Alde horretatik, Tapiarekin biltzeko prest agertu dira, hark hala nahiko balu.
Sailburuak greba eskubidea errespetatzen duela esan zuen, baina ezin dela oztopatu beste enpresa batzuek lan egiteko duten eskubidea. Kezka agertu zuen, aldi berean, grebaren eraginez «hainbat enpresa arriskuan jartzen ari direlako». Hartu beharreko neurriez galdetuta, Espainiako Garraio Ministerioarekin hitz egin behar dela esan zuen. Bilbo Estiba zamaketa enpresak «legea inposatzeko» eskatu zien herenegun erakunde publikoei, eta Idoia Mendia Lan sailburuak honela erantzun zion: «Desadostasunak negoziatu gabe konpondu daitezkeela pentsatzea arduragabekeria da, eta bi aldeei egiten diegu elkartzeko eta hitz egiten jarraitzeko deia».
Zamaketarien eskaera nagusietako bat langile finko berriak sartzea da, eta, UGT sindikatuak atzo azaldu zuenez, Bilbo Estibak ez du bete lan hitzarmenaren 15. artikulua. Horren arabera, enpresak kontratatu beharreko finko kopurua aurreko urtean eginiko jardunaldi bikoitzen arabera kalkulatzen da, eta aurten 35-40 beharko lukete. Enpresak ez du kontratu mugagaberik egin azken hamabi urteetan.
Absentismoa gutxitzeko planaren neurri nagusia da lanaren ondorioz sortutako gaixotasunak ez ezik beste arrazoi batzuengatik sortutakoak ere mutualitateak kontrolatzea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Enpresak salatu du neurrigabeko absentismoa dagoela Landabenen, eta egunero 350 langile ez direla lanera azaltzen. Bere datuen arabera, lanera ez doazenen tasa %4,3tik %7,9ra igo da 2012tik 2019ra.
Beste sindikatuek bezala, orain arte UGTk eta CCOOk argudiatu dute langileen zahartzea dela asko gaixo edo minez egotearen arrazoi nagusia. Atzo iragarritako akordioan, ordea, «arazoak kausa asko dituela» diote sinatzaileek, eta urtero puntu portzentual bat jaisteko helburua jarri diote beren buruari. Enpresak espero du gaixoen kontrol zorrotzagoa egingo dutela mutualitateek sistema publikoarekin alderatuz gero, gaur egungo egoera ez delako «logikoa».
Iragan abenduan bost eguneko lanuztea egin zuten VWeko langileek, mutualitateen esku hartze handiagoaren aurka. Absentismoaren eragile nagusietako bat «lan erritmo biziegia» zela ziurtatu zuten sindikatuek, eta langileek Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntegatik ez kotizatzeak kalteak eragingo zizkiola sistema publikoari.