55 langile kaleratuta Aernnovan, eta 27 aurretiko erretiro eta…
Aernnovako enplegu-erregulazioko espedientea: 55 kaleratu azkenean. 27 langilek aurretiko erretiro eta sustatutako baja aukeratu dituzte, 2020ko abenduaren 31n.
Azkenean iritsi da brexit-a gauzatuko den eguna, akordio eta guzti gainera. Erresuma Batuak gauerdian utziko dio erabat Europako Batasuneko kide izateari. 47 urtez izan da kide, 1973. urtean Irlanda eta Danimarkarekin batera batasunean sartu zenetik gaur arte. 11 hilabetez negoziatzen jardun ostean, joan den astean adostu zuten akordioa Bruselak eta Londresek, eta azken egunetan akordioa gaur gauean gauzatu ahal izateko pausoak ematen jardun dira.
Azken urrats horiek atzo eman zituzten Erresuma Batuan: Komunen Ganberak arratsaldean eman zion baiezkoa itunari; jarraian Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak sinatu zuen akordioa; Lorden Ganberak gauean eman zion baiezkoa; eta, azkenik, Elizabeth II. erreginak sinatu zuen bi aldeek adostutakoa, gauerdian.
Amaierara iritsi da lau urte eta erdi iraun duen prozesua, baina gutxiengoak soilik adostu dituzte Bruselak eta Londresek, eta aurrerantzean ere negoziatzen jarraitu beharko dute harreman berriaren oinarriak ezartzeko. Johnsonek atzo esan zuenez, gaur gauean «garai berri bat hasiko da Erresuma Batuarentzat». Gehitu zuen aurrerantzean Europako Batasuna izango dela Londresen aliatu nagusia: «Kostata, baina iritsi da momentua, eta baliatu egin behar dugu».
Bihar gauzatuko da brexit-a eta berrezarriko dira mugak eta aduanak Mantxako kanalaren alde bietan. Dena den, ituna ez da osorik aplikatuko denbora batez, Europako Parlamentuak onartu arte, gutxienez. Aurreikusita dago bozketa hori urtarrilaren 18ko astean egitea.
Urkulluren arabera, Euskadi Next programa da, Berpiztu programarekin eta datorren urterako aurrekontuekin batera, Next Generation EUri emandako «euskal erantzun propioa». Urkulluk espero du diru horiekin pandemiaren txikizioa onerako ere erabili ahal izango dela. «Historiak irakasgai bat erakutsi digu: Euskadi, krisialdi bakoitzaren ondoren, berriro berpiztu da. Krisi bakoitza akuilu bat izan da. Krisi bakoitzak gure egokitzeko gaitasuna, izaera ekintzailea eta biziraupen sena indartu ditu. Orain erronka handi bati egin behar diogu aurre, eta aukera paregabea dugu. Erronka hau aukera bihurtu behar dugu».
Finean, Next Generation EU-rekin eta haren barneko Errekuperazio Mekanismoarekin, Europako Batasunak dirutza bideratuko du pandemiaren osteko susperraldia ahalik eta bizkorrena izan dadin, eta herrialdeek ekonomia eta gizarte erresilienteagoak izan ditzaten. Xede horrekin, hiru transformazio handi jarri ditu Batasunak funts horien jomugan: trantsizio ekologikoa, trantsizio digitala eta trantsizio soziala.
Helburuak betetzeko proiektuak lagunduko ditu diruz Europak, bai laguntza zuzenekin, bai maileguekin. Dena den, diru hori estatuei emango zaie, haiek aurkeztutako planen bitartez. Euskadi Next, beraz, Madrilen aurkeztuko da orain, España Puede planaren parte izateko borondatez.
Euskadi Next programari atzematen zaio proiektuen hautaketan oso presente izan dituztela Europako Batzordeak funtsetarako ezarritako esparruak. Baina aintzat hartu dituzte, batez ere, España Puede planaren ildoak. Jaurlaritzak ariketa berezia egin du Euskadi Nexten txostenean grafikoki erakusteko egitasmo bakoitza nola kokatzen den España Puedeko proiektuetan.
Izan ere, oraindik zehazteko daude Espainiak Bruselara bidaliko duen zerrendarako irizpideak —eta negoziatzeko ere bai, ziurrenez—. Ez dago argi nola eta zer proiektu hautatuko diren erkidegoek eta beste erakundeek aurkeztutakoen artetik. Eta uler daiteke aurkeztu dituen egitasmoak ahalik eta ondoen justifikatzea dela, ziurrenez, haiek España Puedekoekin lotzeko berariazko ariketaren helburua.
Epeen baldintzak betetzeko ahalegina ere atzematen da Euskadi Nexterako proiektuen aukeraketan. Jaurlaritzaren ustez, proiektu guztiak gai izango dira abian jartzeko 2023rako eta bideragarri izateko 2026ko abendurako.
Proiektuokin guztira 13.135 milioi euro «aktibatuko» direla aurreikusten du Jaurlaritzak. Parte bat administrazioak jarriko du; beste zati batek sektore pribatutik iritsi beharko du, gehienak lankidetza publiko-pribatuan oinarrituko diren egitasmoak baitira, eta beste partea izango da Europako diruetatik datorrena. Zehazki, Euskadi Nexteko 188 proiektuek 5.702 milioi euro erakarri nahi dituzte Errekuperazio Mekanismotik.
Nabarmentzekoa da Jaurlaritzak abuztuan Madrilera bidalitako lehen zirriborro hartan 10.000 milioi euro aipatzen zituela. Baina zerrenda hartan Espainiako Gobernuaren eskumena diren proiektuak ere bazeuden; AHTa, adibidez. Halakorik ez da agertzen zerrenda honetan, nahiz eta Urkulluk nabarmendu zuen AHTak bete egiten dituela EBren finantzaketa jasotzeko irizpideak.
Madrilen bitartez Bruselara funtsen bila joateko beste bide bat ere badago, zeinetatik iritsi daitekeen dirurik Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara: erkidego batean baino gehiagotan eragina izango duten proiektuak izanik, Espainiako Gobernuak berak kudeatuko dituen proiektuak. Eta enpresek euren kabuz aurkez ditzakete proiektuak zuzenean Madrilen.
Handiak, txikiak, berritzaileak, ia ezezagunak… 188 proiektuen artean denetarik aurki daiteke. Aipagarria da, esaterako, zerrendan egotea Iberlyzer proiektua. Hidrogeno berdea ekoizteko beharrezko elektrolizatzaileak ekoiztea da Iberdrolak eta Ingeteamek osatutako talde horren egitasmoa. Zalantza dago, hala ere, elektrolizatzaile horiek non egingo diren, beste erkidegoren bat ere egon baitaiteke egoitza hartzeko prest. Euskadi Nextek, dena den, 80 milioi euroko proiektu bat dauka izen horrekin EAErako.
Basquevolt Gigafactory da datozen hilabeteetan zeresana eman dezakeen proiektu bat. 707 milioi euroko egitasmo horrek —217 letorzke Europatik— egoera solidoko baterien fabrika erraldoi bat ekarriko luke. Energiaren Euskal Erakundeaz gain, Iberdrola, Petronor, Enagas, Mondragon, Irizar, Ingeteam, Ormazabal, CIE Automotive eta Solarpack enpresen parte hartzea luke. Non ezarriko litzateke? Araban, Bizkaian ala Gipuzkoan? Zantzu bat eman dezake txostenak berak Michel Armand ikerlaria aipatu izanak. Armand baterietako teknologia askoren garatzailea da, eta Miñaoko (Araba) CIC Energiguneren babesle handia.
Proiektuen lurraldekako banaketa hizpide izan da zerrenda egiteko lehen egunetatik, eta aurrerantzean ere hala izango dela dirudi. Hasteko, oraindik zehazteko dagoelako non ezarri proiektu, lantegi eta zentroen ia erdiak (%44,9). Beraz, nolabait esateko, Europatik etorri beharko luketen 5.700 milioi euroetatik 2.561 milioi oraindik banatu gabe daude herrialdeen artean. Bitartean, Bizkaiak du finantzaketa gehien esleituta, %24,1 (1.403 milioi). Gipuzkoari oraingoz 1.001 milioi legozkioke (%17,6), eta Arabari, berriz, 736 milioi (%12,9).
Udalek Euskadi Next programan parte hartzen dutela azpimarratu dute bai Urkulluk eta bai Azpiazuk, Eudelek eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako udalek esku hartu dutelako zerrendaren osaketan. Jaurlaritzak azaldu du udalek beste bide batzuk izango dituztela. Azpiazuk, esaterako, iragarri du gobernura eta diputazioetara iristen den diruekin egin ahal izango direla planak udalekin. «Ulertzen ditut kezkak eta jakiteko gogoa. Nik ere badauzkat, baina gauza asko ez dakizkigu oraindik, eta egunean-egunean landu beharko ditugu».
«Lehen zerrenda bat»,«agiri bizia»… Oraindik aldaketa asko izan daitezke Euskadi Nexten zerrendan, eta aldaketa horietako batzuk Madrilen gerta daitezke. Urkulluk berak azaldu du urtarriletik apiril amaiera arte negoziazio prozesu bat zabalduko dela. Apirilarekin amaituko da epea estatuentzat euren behin betiko planak Bruselan aurkezteko. Urkulluk esan du joan den asteko Espainiako Gobernuaren dekretua gorabehera «dena egiteko dagoela», eta esperantza duela Errekuperazio Mekanismoko funtsen gobernantza Jaurlaritzak eskatutako ildotik joango dela, «beharrezkoa» delako erkidegoak kudeaketan egotea. Feder funtsekin egiten den maila anitzeko gobernantza bat posible ikusten du Azpiazuk.
Europako diruak iritsiko dira enpresa txikietara, ala enpresa handien kontuetara joango dira? Azpiazuren ustez, enpresa txikiek ez dute ahalik laguntzetara aurkezteko, baina inbertsio horietatik guztietatik zati bat iritsiko zaie, eta izango dute aukera parte hartzeko. Urkulluk azaldu du, gainera, egongo dela Europako beste funtsetarako proiektuak aurkezteko aukera, hala nola Feder laguntzetara, eta hori aukera izan daitekeela hala enpresa ertain eta txikientzat nola egitasmo publikoentzat beraientzat ere.
Soilik pribatuak eta euren kabuz Madrilera aurkeztuko diren proiektuak ez dira Euskadi Nexten sartu. Baina Arabara, Bizkaira edota Gipuzkoara Europako diruak ekar ditzaketen zenbait proiektu aipatu ditu eranskin batean. Horien artean aipatzekoak dira Mondragonen hiru proiektu: ekonomia zirkularrari buruzkoa (636 milioi euroko inbertsioa); adimen artifizialean oinarritutako MCC digitala (570 milioi euro); eta etorkizuneko etxebizitza eta pertsonen zaintza (122 milioi eurokoa). Hor daude, halaber, Iberdrolaren lau proiektu; Boroako hidrogenoaren proiektua, eta AFM makina-erreminta clusterraren egitasmo bat.
Azkenean, PSOEren esku dauden Ekonomia, Ogasun eta Gizarte Segurantza ministerioen iritzia gailendu da: «oraingoz» ez da igoerarik egongo, COVID-19aren krisiak administrazioaren kontuetan eragin duen zuloak ez duelako horretarako tarterik ematen. Patronalaren jarrera ere hartu dute kontuan, eta haren adostasunik gabe ez dela aldaketarik egongo zehaztu dute bi aldeek, orain arte Elkarrizketa Sozialerako Mahaian enpresaburuen elkarteekin eta sindikatuekin izandako harreman onari eusteko.
Hainbat urtez igoera txikiak egin edo izoztuta eduki ondoren, 2018an Pedro Sanchezen gobernuak (PSOE) 900 euroan jarri zuen (%23,3ko igoera) lanbide arteko gutxienezko soldata —1.539,4 eurokoa da Frantzian—. Gobernu itunak dio legealdia amaitzean batez besteko soldataren %60 izan behar duela: 1.166 euro. Aurtengo otsailean %5,5 igo zuen (950 euro).
Argazki deseroso bat
Horri bide eman zion dekretua luzatuko du orain gobernuak, Lan Ministerioak hala eskatuta, aurtengo erabakiari «segurtasun juridikoa» emateko: Diazen lantaldeak ulertzen du hala egingo ez balute airean geratuko litzatekeela aurten lortutakoa. Luzapen horrek, halaber, Elkarrizketa Sozialerako Mahaian abiatutako negoziazioan akordioa lortuko balute, aukera emango luke atzerako eraginez aplikatzeko. Baina formalismo hutsean gera daiteke. Izan ere, orain erabat blokeatuta dago gutxieneko soldata igotzeko aukera, patronalak argi eta garbi esan baitu ez duela halakorik onartuko: gutxieneko soldata jaistea ere proposatu zuen duela bi asteko bileran.
Horren ostean eginiko agerraldian, Lan eta Ekonomia Sozialeko idazkari Joaquin Perez Reyk esan zuen gobernuak igotzeko asmoari eusten ziola eta hori patronalaren babesik gabe ere egin zezakeela. Hala balitz, lehen aldia litzateke foro horretara gai bat eraman eta adostasunik gabe onartzen dena, eta hori saihestu nahi izan du gobernuak.
Pentsioak bezala, gutxieneko soldata urtarrilaren 1ean eguneratu behar da. Pentsioak %0,9 igoko dira 2021ean, eta Lan Ministerioaren asmoa zen kopuru hori edo oso antzekoa aplikatzea gutxieneko soldatari ere: 9 euro gehiago hilean, 959 euro denera. Sindikatuek 1.000 eurora igotzea proposatu zuten.
Azkenean, honela geratuko da: 31,6 euro egunean, 950 euro hilean, eta 13.300 euro urtean. Legezko lanaldiarekin, aldi baterako langileen kasuan, haien zerbitzuak ez badira 120 egunetik gorakoak, 44,99 euro egunean. Etxeko langileen kasuan, 7,43 euro lanordu bakoitzeko.
Lanbide arteko soldatari buruzko erabakiak langile guztiei eragiten die, haien pentsioei zehazki; eta enpresariei, kotizazio oinarriekin lotura zuzena baitauka, gutxieneko kotizazio oinarriarekin, alegia. Gutxieneko soldataren igoeraren ehuneko bera aplikatzen da. Gaur egun, gutxieneko kotizazio oinarria 1.108 euro da lanbide kategoria gehienentzat. Igoerak soldata kostuak handitzea ekarriko luke: otsailekoak urteko 262 euroko gainkostua ekarri zuen langile bakoitzeko —44 euro beharginaren kontura eta 219 enpresaren kontura—.
Azken egunetan, patronalak hainbat datu eta mezu zabaldu ditu, egungo egoeran lanbide arteko soldata igotzeak milaka lanpostu galtzea ekarriko zuela esanez. Astelehenean, Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek esan zuen ez dela «garai egokia» horretarako.