Erakundeak “alboz” jarri direla salatu dute Aernnovako langileek Gasteizen
Lan erregulazioa: Berantevillako (Araba) lantegiaren 200 bat beharginek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, “Aernnovak kaleratu. Urkullu konplize” lelopean.
«Enpresen salerosketan dabiltzan profesionalek hilabeteak behar izaten dituzte horrelako ariketa bat erabakitzeko, eta guri sei egun eman dizkigute, eta horietatik hiru jai egunak ziren», azaldu zuen atzo Kelvioneko langile batzordeak, Igorreko kultur etxean eginiko agerraldian. Langileek ordubeteko lanuzte orokor batera deitu zuten Igorren, beren egoera salatzeko, eta publikoki eskertu nahi izan zuten protestak herrian izandako «arrakasta»; baita egunerokoan herritarrengandik jasotzen ari diren babesa ere.
Igorren diharduten Kelvionen 73 langileak kezkatuta daude. Hurrengo ostiralean bukatuko da negoziazio epea, eta ez dago berritasunik: «Salmenta eskaintza tranparen ondoren, ez dago beste ezer mahai gainean». Birritan bildu dira Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Sailarekin, eta tratu ona bai, baina konpromisorik ez dutela jaso kritikatu zuten. «Inplikazio handiagoa» eskatu zieten erakundeei, deslokalizazio kasu garbitzat jotzen dutena eragozteko.
Batzordeak azaldu zuenez, enpresako zuzendaritzak Igorren egiteko moduko hiru enkargu bideratu ditu Polonian duen planta batera, milioi bat eurokoa bakoitza. Udaberrira arteko lan karga dute, baina langileak greba mugagabean daude egun. Enpresaren jabea Alemanian egoitza duen multinazional bat da, eta industrian erabiltzeko erradiadore handiak egiten dituzte.
Kelvioneko langileentzat, baina, eurena ez da kasu bakan bat, baizik eta Arratia jasaten ari den «odolustearen» froga bat: «Azken urteetan, lanaren suntsiketa baino ez dugu ezagutu hemen» salatu zuten. Eskualdean itxitako hainbat enpresa izendatu zituzten: Tarabusi, Incoesa, Alfus, Negarra, Araluce… Azaldu zuten itxiera horiek eragin handia izan dutela lan baldintzetan; baita datu argigarriak eman ere: «Lanpostu finkoak eskaintzen zituzten enpresak ziren. Egun, berriz, eskualdean sinatzen diren kontratuen %92 behin-behinekoak dira, eta finkoak, %8 baino ez».
Akordiorik ez Aernnovan
Kelvioneko espedientea negoziatzeko epea hilaren 18an bukatuko da; baita Aernnovak Berantevillan (Araban) duen plantakoa ere. Han, 405 langilek dihardute, eta enpresak 99ri eragingo dien lan erregulazio bat du martxan. Batzordeak eta zuzendaritzak bilera egin zuten atzo, eta enpresak ez zuen onartu sindikatuen proposamena. Batzordeak eskaini zuen lantalde osoa aldi baterako erregulazio batean sartzea, «behar adinakoa», eta prest agertu zen lanaldiaren luzera moldatzeko. Horri beste neurri batzuk gehitu zizkion: hala nola erretiro aurreratuak eta baimenak, lantaldeari eustearen truke. Carlos Gomez batzordeko presidenteak azaldu zuenez, enpresak eskaintza jaso eta «bost minutura» esan zuen ezetz.
Enpresak ere eskaintza egin zuen, baina kaleratze kopurua murriztu gabe. Kaleratze boluntario ordainduak eta antzeko neurriak jarri zituen mahai gainean. Hurrengo bilera asteartean izango da.
Bilboko eta inguruko ostalaritzaren hornitzaile talde handienak sektoreko patronal bati azaldu dio zer gertatzen ari den: kalkulatu dute lehen egunetan negozioen %70 inguru zabalduko dituztela. 20:00etarako itxi beharrak afari zerbitzurik gabe utzi ditu jatetxeak, eta ostalariek kalkuluak zorrotz egin behar dituzte ireki aurretik, diru gehiago galtzea besterik ez dute-eta behar.
Itxiera luze bati eguraldi makurra gehitu zaio orain, terrazak jokoz kanpo utzita, eta ez da giro ostalarien artean. Nafarroan, Nafarroako Ostalaritza Elkarteko presidente Ana Beriainek eskatu du Maria Txibite presidenteak dimisioa emateko: «Gastuei aurre egiteko ere ez gara gai izango». Abenduaren 17an zabaldu ahal izango dituzte lokalen barrualdeak, baina soilik gaitasunaren %30 baliatuta. Tokiaren erdia nahi zuten ostalariek, eta, Beriainen ustez, «erokeria da» gobernuaren erabakia. «Ezin dugu horrela jarraitu; BPGaren %7 gara, eta 20.000 familia bizi gara sektoreari esker».
Bederatzi herritan, itxita
Txibiterena bakarrik ez, Santos Indurain Osasun kontseilariaren dimisioa ere eskatu dute Nafarroako ostalariek: «Lehenak izan ginen ixten, eta azkenak izango da gara irekitzen. Nafarroa da muga gehien ipini diona ostalaritzari. Gobernua gu kriminalizatzen ari da, baina norena da gu itxita egon garen bitartean izan diren heriotzen ardura?».
Ostalaritza Enpresa Txikien elkarteko presidente Maria Angeles Rodriguezek ere abisu argia eman dio Txibiteren gobernuari: « Ez dugu ahaztuko tratu hau; nora eraman gaituen eta ekarri digun miseria gorria».
Jaurlaritzaren eskumeneko hiru lurraldeetan, berriz, gaur zabalduko dituzte tabernak eta jatetxeak, oro har, baina, gobernuak ezarritako arauen arabera, bost herri handitan itxaron egin beharko dute, 100.000 biztanleko 500 COVID-19 kasuen muga gainditzen dutelako. Bi dira Bizkaian —Arrigorriaga eta Ermua—, eta beste hiru Gipuzkoan —Arrasate, Eibar eta Ordizia—. Araban, beste lau herritan eragotziko dute irekitzea, nahiz eta horiek 5.000 biztanletik beherakoak izan. Hauek dira: Aramaio, Iruña Oka, Erribera Beitia eta Zuia.
Protestak hiriburuetan
Hala, ostalaritza irekiko da gaur Euskal Herriko hiri eta herri askotan, baina taberna ugarik ez dute zabalduko, arrazoi bat edo beste tarteko. Gasteizen, Aiztogile kaleko tabernariek, esaterako, ez irekitzea erabaki dute, larunbata izanik, «jende multzo handiak sor ez daitezen». Tabernari horiek eta beste hainbat SOS Ostalaritzak hiriburuetan deitutako manifestazioetara joango dira.
Izan ere, ostalariek laguntza zuzen gehiago nahi dituzte, «erreskate plan oso bat», alegia. Cebek Bizkaiko patronalak esan du Jaurlaritzaren azken erabakiak «zertxobait» arinduko duela ostalarien egoera, «baina ez behar bezain beste». Dena den, Iñaki Garcinuño presidenteak onartu du tabernak «kutsatzeko eremuak» izan daitezkeela, eta bezeroengan jarri du ardura, hori gerta ez dadin.
Hasteko, COVID-19 kasuen inzidentzia pilatuaren muga dago; 100.000 biztanleko 500 kasutik gora duten herrietan ezingo da zabaldu ostalaritza. 30 bat herri daude arazo horrekin; adibidez, Arrasate, Eibar, Arrigorriaga eta Ordizia. Herri horietako tabernariak kexu dira, Gabonetako sasoi oparoa ere badoala ikusten ari direlako. Arrasaten (Gipuzkoa), esaterako, ehundik gora taberna eta jatetxe daude, eta 250 familiaren bizimodua haiei lotua. Maria Ubarretxena alkatea ostalariekin batzartu zen atzo, laguntzen inguruan hitz egiteko. Izan ere, Jaurlaritzak paperean aplikatutako logika kolokan jarriko du errealitateak. Eibarko tabernak itxita egongo dira larunbat honetan, baina eibartarrek Ermuan kontsumitu ahal izango dute, Ermua atzo atera baitzen 500 kasutik gorakoen taldetik. Arrigorriagokoek, berriz, Basaurin eta Galdakaon trago batzuk hartu ahal izango dituzte, edota Bilbon, baina ez Arrigorriagan.
Hala ere, ikusteko dago 500 kasuren arau hori 5.000 biztanletik beherako herrietan ere aplikatuko ote den. Intzidentzia oso gora eramaten dute kasu gutxi batzuek biztanleria apaleko herrietan, eta gaur argitaratuko duten dekretuak baztertu egingo du aplikazio automatikoa. Beraz, kasuz kasu aztertuko du agintaritzak baimena eman ala ez.
Agur afariei
Bizkaiko ostalarien elkarteko presidente Hector Fernandezen ustez, «ostalaritza jasaten ari den bidegabekeriaren parte bat baizik ez du konpondu» Labiren aholku batzordeak, jardunari jarritako mugak leundu izanagatik. Dena den, Fernandezek begi onez hartu ditu aldaketak, baina nabarmenduz ez direla aski: «Arazoak bere horretan dirau. Sektoreak lan egin beharra dauka, eta negozioek fakturatzeko beharra dute, krisia oso gogorra delako».
Ordutegi zorrotza da Labiren erabakiaren bigarren arazo handia ostalarientzat. 20:00etan itxita behar dute negozioek, eta horrek ezinbestean dakar afari zerbitzua galtzea, baita afaldu aurreko txikiteoa ere. «Jatetxeetako bi zerbitzuak salbatzeaz hitz egin genuen, bazkariak eta afariak, baina ezin izan ditugu afariak salbatu», esan du Fernandezek. Tabernetako barran eserita kontsumitu ahal izatea ere eskatu zuten, baina ukatu egin diete.
Horrez gain, bezeroek beti maskara dutela egon beharko dute hala tabernetan nola terrazetan. Soilik jateko edo edateko kendu ahal izango dute. «Larunbatean ireki egingo dugu; osasunarekin konpromiso handia daukagu, eta eskerrak ematen dizkiegu joango diren bezeroei», esan du Gipuzkoako ostalarien elkarteko zuzendari Kino Martinezek; «baditugu erreserbak, baina asko dugu jokoan, eta ez bakarrik gure sektoreak, baita gizarte osoak ere. Erabil daitezela maskarak behar bezala, urtarrilean tabernak zabalik nahi izanez gero arauak zorrotz bete beharko baititugu».
Bestalde, gauerdian bukatu zaie ostalariei Jaurlaritzaren laguntzak eskatzeko epea. 9.655 eskaera jaso ditu gobernuak, eta 675 onartu ditu jadanik. Javier Hurtado Merkataritza sailburuak azaldu du 30 milioi euroko funtsa «egokia» izan dela jasotako eskaerei aurre egiteko. Langile bat eta hiru bitarteko lantaldea duten negozioen jabeek eskatu dituzte 9.655 prozedura horietatik 5.739 (%60). Lau eta hamar langile bitarteko taldekoek 3.267 eskaera egin dituzte (%33); eta hamar langiletik gorako negozioen jabeek, 64 (%7). Lehen taldekoek 3.000 euro jasoko dituzte; bigarrenekoek, 3.500; eta langile gehien dituztenek, 4.000 euro.
Nafarroako ostalariak, berriz, gobernuko ordezkariekin batzartu ziren atzo, eta Osasun Departamentuak sektoreari proposatu zion ostatuak zabaltzeko ordutegia 22:00 arte luzatzea ostegunetik aurrera. Gainera, ostatuen barruan aforoa %30ekoa izatea proposatu du gobernuak.
Ipar Euskal Herrian ere protestak ez du etenik: ostatu eta jatetxeetako aitzinaldeak plastiko beltzez estalita agertu dira azken orduetan. «Guretzat ez da besta», «utz gaitzazue lanean» eta halako esaldiak idatzi dituzte ateetan. Frantziako Gobernuak urtarrilaren bukaerari erreparatu zion irekieraz aritzean orain dela aste batzuk, baina gaur-gaurkoz ez dago ezer finkorik.
EBko gobernuburuen goi bileraren lehen helburuetako bat zen aurrekontuaren korapiloa askatzea, eta arratsaldearen amaieran lortu egin zutela jakinarazi zuen Charles Michel Europar Kontseiluko presidenteak: «Akordioa lortu dugu aurrekontuei eta suspertze planari buruz. Orain has gaitezke horiek betetzen eta geure ekonomiak berreraikitzen».
Alemaniaren lana izan da Poloniaren eta Hungariaren betoa gainditzeko modua aurkitzea, Berlini dagokiolako EBko jarduneko lehendakaritza. Asteazkenean lortu zuen akordioaren aurreko bat, eta atzo, Europar Kontseiluak ontzat hartu zuen.
Arauen errespetua
Gatazka eragin zuen arauak ez du aldaketarik izango: Next Generation planaren dirua nahi duenak zuzenbide estatua errespetatu beharko du. Klausula hori Polonia eta Hungaria buruan zituztela jarri zituzten EBko beste kideek, nekatuta baitaude Varsoviako eta Hungariako gobernuen jokaera antidemokrata batzuekin. Gutxiengoen aurkako neurriak hartzea, prentsa askatasuna bortxatzea eta epaitegien independentzia ez errespetatzea leporatzen diete, besteak beste. Kontu horiengatik hainbat zigor espediente ireki dizkie Bruselak, baina oraingoz ez dute zigorrik jaso horien ondorioz, ez delako ahobatezkotasunik izan.
Klausulak hor jarraituko duen arren, ezartzeko aukerak gutxitu dituztela uste dute Poloniak eta Hungariak. Batetik, deklarazio bat lortu dute, zeinak esaten duen klausula «objektiboki, inpartzialki eta modu justu batean» soilik ezarri ahal izango dela, eta herrialde guztiei aplika ahal zaiela. Bestetik, herrialde batek zigor prozeduraren aurkako helegitea jarri ahal izango du Europako Justizia Auzitegian, eta hark izango du azken hitza.
Poloniaren eta Hungariaren kalkulua da haiek zigortzeko prozedura hasiko balitz ere luze joko duela auzitegiak epaia kaleratu arte, eta ordurako dirua gastatuta izango dutela. Aurrekontuetan eta beste kasu batzuetan ez bezala, Next Generation planari dagozkion erabakiek ez dute EBko kide guztien onespena behar, gehiengo batena baizik.
Egoera horretarako prestatzen hasi da Europako Batasuna, eta larrialdi plan bat aurkeztu du Bruselak, urtarrilaren 1ean bi blokeen arteko harremanak eta garraioak ez daitezen erabat eten.
Hitz bitan, Europako Batzordeak proposatu du sei hilabetez luzatzea aire eta lur garraiorako baimenak, Erresuma Batuko hegazkinak, autobusak eta kamioiak EBren lurraldean sartzeko baimena izan dezaten. Proposamen horrek soilik balioko luke Erresuma Batuak erabaki bera hartuko balu EBko garraiobideekin.
Hegazkinei dagokionez, segurtasun baimenak eman nahi dizkie konpainia britainiarrei, kontinentearen eta uharteen arteko zerbitzuekin jarrai dezaten. Hori bai, baimenik ez lukete izango EB barruko hegaldiak egiteko. Euskal Herrian dabiltzan aire konpainien artean, IAG taldea (British Airways, Iberia, Vueling, Aer Lingus…) eta Easyjet lirateke kaltetuenak. AIG bere kapitalean aldaketak nahi ditu, %50 baino gehiago EBkoen esku geratuko balitz, EBko konpainiatzat joko bailuke Bruselak.
Lurreko garraioan, EB prest legoke urte erdiko baimen berezi bat emateko Erresuma Batuko kamioi konpainiei. Hori bai, mugan beharrezko tarifak ordaindu beharko lituzkete, eta dagozkien kontrolak igaro. Mantxa azpiko trenbideak eta Hego eta Ipar Irlanda lotzen dituzten autobusek ere baimena lortuko lukete.
Arrantzan, konplikatuagoa izan daiteke konponketa. Britainiarrei EBren uretan sei hilabetez arrantza egiteko baimena emateko prest dago Brusela, baina ohikoena kontrakoa da, hau da, europarrek Eskozian eta Ingalaterran arrantzatzea; egoera horri buruzko desadostasuna da akordioa eragozten duenetako bat.