Osakidetzan greba eguna deitu dute sindikatuek urtarrilaren 28rako
Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek greba eguna deitu dute datorren urtarrilaren 28rako Osakidetzan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Zehazki, Arkamon, Iturrietako mendietan, Azazetan eta Labrazan jarri nahi dituzte haize errotak. Arkamokoa litzateke handiena, 95 MWeko ahalmenarekin. 75 MWekoa izango luke Iturrietako mendietakoak, eta 40 MWkoa Azazetakoak eta Labrazakoak.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak atzo adierazi zuenez, parke horiek martxan jarriko balira. «urrats garrantzitsua» egingo litzateke energia berriztagarrien produkzioa eta kontsumoa handitzeko. «Urrats txikia badirudi ere, mugarri historikotzat hartzen dugu», azpimarratu zuen.
Ezustekoa aldundiarentzat
Hori esan eta ordu gutxira, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak aitortu zuen ezustean harrapatu zuela albisteak, eta esan zuen ez zuela iragarritako tramiteen berri. Oro har «halako egitasmoen» alde dagoela adierazi zuen, baina ohartarazi zuen ezinbestekoa dela ingurumen eta bestelako lege eskakizunak errespetatatzea.
Izan ere, proiektuok ez daude polemikatik salbu. Iturrietako mendiak, adibidez, 2015ean sartu zituzten Natura 2000 sarean, eta hegazti nekrofagoak kudeatzeko EAEko planean ere azaltzen da, interes bereziko eremu gisa. Aurtengo otsailean, Arabako Ingurumen eta Hirigintza diputatu Josean Galerak iradoki zuen aldundiak ez zuela babestuko han haize errotak jartzea. «Ezin dut argiago izan: mugak dituen kokaleku bat da», azpimarratu zuen EH Bilduren galderei erantzunez. Hilabete batzuk lehenago hasi zen Aixeindar proba batzuk egiten inguru horretan, baina 2020ko urtarrilean ezezagun batzuek bota egin zuten horretarako instalatutako dorre bat; ekainean, Arraia-Maeztuko udalak (EAJ) bertan behera utzi zuen baimena, sozietateak ingurumen lizentziarik ez zuelako.
Aurreko hamarkadan ere Eusko Jaurlaritzak eginak zituen saioak inguru horretan. 2002ko Energia Eolikoaren Plan Sektorialean jaso zuen kokapen posible gisa, baina erabakiak hautsak harrotu zituen, eta, herritarren eta ekologisten presioen ondorioz, proiektua eten zuten. 2008an, aldundiak han parke eoliko bat egitearen aurkako txosten bat kaleratu zuen.
Aixeindar ez da afera horiei buruz mintzatu, eta ez du epeei buruzko xehetasunik eman, baina baimenen inguruan jakinarazi du Espainiako Ekologia Trantsizio eta Erronka Demografiko Ministerioan eskatuko duela Iturrietan parke eolikoa eraikitzekoa, eta gauza bera egingo duela Arkamokoarekin eta Labrazakoarekin. Azazetakoa, berriz,Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapenerako, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean eskatuko du. Aixeindarrek azaldu duenez, tramitazioa leku ezberdinetan aurkeztearen arrazoia hauxe da: batetik, proiektuaren potentziaren arabera egin behar dela (50 MWetik aurrera Estatuko erakunde eskudunaren aurrean); eta, bestetik, proiektuak autonomia erkidego bati baino gehiagori eragiten dielako —Labrazakoak Nafarroa ere ukitzen du—.
Baina Arabako mendialdean ez ezik, beste eremu batzuetan ere haize errotak jartzeko lekuen bila ari da konpainia. Jakinarazi du neurketak egiten ari dela, «tokian tokiko potentziala ezagutu nahian eta egitasmo berriak abiarazteko aukera ebaluatzeari begira». Aixeindarrek justifikatu duenez, «kontsentsu erabatekoa» dago energia eolikoa sustatzeko, «ekonomiaren deskarbonizazioari eta klima aldaketari aurre egiteko tresna edo palanka gisa». Eta nabarmendu du euskal industriak «punta-puntako enpresak» dituela parkeen diseinua, prestaketa eta ekoizpen osoa aurrera eramateko. Antzera mintzatu zen Tapia. Azpimarratu zuen Aixeindarrek aurkeztutakoa «Euskadiko eta Euskadirako energia sortzea eta kontsumitzea ahalbidetuko duen» egitasmo bat dela eta «enplegua sortzeko aukera bat».
Nafarroan bizkorrago
Koronabirusaren krisiak beste etenaldi bat eragiten ez badu, hurrengo hilabeteetan eta urteetan energia eolikoak beste suspertze bat izango du Hego Euskal Herrian —Ipar Euskal Herrian ez da proiekturik martxan—. Ohi bezala, Nafarroan doaz bizkorrago proiektuak —han dago Euskal Herrian instalatutako potentziaren %80tik gora—, eta ekainetik martxan da Euskal Herriko parke eoliko handiena, Cavarrekoa. Valtierrako eta Cadreitako lurretan dago, eta Iberdrolaren proiektua da. Berez, lau parke biltzen ditu, eta 32 haize errota, Siemens Gamesak egindakoak.
Orain arte, parke gehienak Iruñerritik behera kokatu badira ere —Leitzako Aritz-Kornieta da salbuespena—, iparraldean ere badira orain proiektu batzuk. Lesakako Agiña eta Gardelegi mendien inguruan, adibidez, tramiteak hasi dituzte Nordexek eta Accionak, 11 haize errota jartzeko. Bizilagun batzuk Endara Bizirik plataforman batu dira, eta aurkako kanpaina bat abiatu dute: salatu dute parke eolikoak «ingurumen balio eta ondare arkeologiko eta historiko handiko» inguru bat suntsituko lukeela. Inguru hori Gipuzkoako Aiako Harriko parke naturalaren mugan dago.
Joko arauak azpimarratuz egiten hasi zuen Azpiazuk Ekonomia eta Ogasun Batzordeko mintzaldia: «Europak lupaz begiratuko du plan bakoitzak jasotako osagaiek beren egutegia izan dezatela bete beharreko mugarriekin, horiek ez betetzeak baldintzatu egiten baitu Erresilientzia Mekanismoko funtsak jasotzea. Horregatik, proiektuek errealistak eta bideragarriak izan behar dute».
Epeei buruz, «daukagun informazioaren arabera, Espainiak urtarrilean bidali nahi du Europara bere planaren lehen bertsio bat, eta, ondorioz, Euskadik bere lehen bertsioa hilabete honetan bidali behar du», aipatu zuen Azpiazuk. Izan ere, Bruselako mailara joan aurretik, Espainiako ligan ere jokatzen dira Europako funtsak. Ekonomia sailburuak berretsi zuen funtsetarako proiektuen bere zerrenda hori abenduaren 29an onartuko duela Gobernu Kontseiluak, eta hori ere «lehen bertsio bat» izango dela zehaztu zuen.
Abuztuan Madrilera bidalitako proiektuen zerrenda hartaz ere hitz egin zuen sailburuak. Azaldu zuen Pedro Sanchezek hala eskatu ondoren bidali zuela zerrenda hura Iñigo Urkullu lehendakariak, erkidegoetako presidenteen konferentzia baten ostean.
«Gaizki ulertuak» sortzen ari den gaia «garbitu» nahi zuen atzo Azpiazuk: «Lehen zerrenda bat zen hura, ez behin betikoa, eta ez du inondik ere Euskadi Nexten onartuko dugun eduki globala jasotzen».
Baina, hala ere, ez zuen Euskadi Nexteko zerrenda horren xehetasun berririk eman, azaro bukaeran jada aletu zituen ildo eta gai orokorrez aparte. Proiektuen zerrenda osatzeko elkarrizketetan dabiltza oraindik, eta, Azpiazuren ustez, egitasmo zehatzak aipatzeak «zarata» sortuko luke. Gaineratu zuen Jaurlaritza osatzen ari den zerrendaren lehentasuna «Euskadik programa estrategiko propioa» izatea dela.
Zerrendarik ez, ezta zerrendara ekarpenik egiteko modurik ere. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek kritikatu egin zuten Eusko Jaurlaritzaren jokaera. David Sotok (Elkarrekin Podemos) gaitzetsi zuen gobernuaren azalpen eskasak beti etorri direla oposiziotik eskatu direlako.
Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, Azpiazu oso berandu zebilen azalpenak ematen: «Hogei egun falta direnean zatoz, gai hau maiatzetik datorrenean». Oteroren ustez, Euskal Herriak bizi duen momentu estrategikoan, Europako funtsekin «herri ariketa bat» egin behar zen, baina EH Bilduko ezin izan du ekarpenik, ez delako izan horretarako tokirik eta unerik. Informazio gehiago nahi zuten oposizioko alderdiek, eta EH Bilduk Azpiazuri esan zion hark Madrili leporatzen dion jokabide bera duela.
Izan ere, Ekonomia sailburua hein batean kexu zen, Espainiako Gobernuarekin oraindik zalantza asko daudela Europako baliabide horietarako sarbideari buruz, «are gehiago erabaki delarik Estatuko Aurrekontuetan 27.000 milioi euroko diru saila sartzea 2021. urterako».
Eusko Jaurlaritza ikusiz joango da Espainiako Gobernuaren zein leihatilatara jo behar duen «ahalik eta baliabide gehien eskuratzeko». Bai Madrilgoei bai Bruselakoei buruzko zalantza horiengatik, Europako funtsei lotutako diru sail zehatzik gabe aurkeztuko ditu laster Jaurlaritzak bere aurrekontuak, baina lege baten bidez xedapenak izango dira, funts horiek une egokian kontuei gehitzeko.
Euskadi Next planeko zerrenda hori prestatzeko orduan soilik EAJk kontrolatutako erakundeekin hitz egitea ere leporatu zion oposizioak Azpiazuri, eta, besteak beste, soilik hiriburuetako udalekin hitz egin izana.
Sailburuak erantzun zien Eudel ari dela parte hartzen prozeduran, eta udalak biltzen dituen erakundeak ziurrenez horri buruzko informazioren bat emango duela gaur egitekoa duen batzarrean. Edonola ere, ziurtatu zuen Azpiazuk, izango dira tresnak eta moduak funts horien eragina udaletara eta tokiko erakundeetara irits dadin.
Ekonomia eta Ogasun sailburuaren ustez, «oraindik denbora asko izango da hitz egiteko; denbora izango dugu lantzeko eta hobetzeko», eta prozesua «dinamikoa» izango dela gaineratu zuen. «Eta etorriko gara azaltzera. Gaur, oraintxeko emaitza esplikatzera etorri gara, eta oraindik ez da golik egon. Baina gola sartzen ari garenean ere etorriko gara esplikatzera, zein izan diren jokaldiak eta golak».
«Sestaoko eta Barakaldoko ITP plantak dira egun Ezkerraldeko enpresarik garrantzitsuenak. Ezin dugu onartu eskualdean enplegua suntsitzen jarraitzea, are gutxiago eragotzi daitekeenean». Angel Rodriguez Precision Castings Bilbao langile batzordeko presidenteak (CCOO) hitz horiekin laburbildu zuen langileen jarrera, atzo goizean. ITP Aeroren fundizioa da PCB, eta 136 langileri eragingo dion erregulazio espediente bat du mahai gainean. Hilaren 23ra arte negoziatuko dituzte neurriaren baldintzak langileekin. Egun, 405 langile dira, finkoak denak, eta 45 urteko batez besteko adinarekin. Dena den, urtarrilean 620 langile inguru ziren, eta enpresak ez die kontratua berritu behin-behinekoei.
Langile batzordeak argi du zeintzuk diren negoziazio mahaian jokatu nahi dituen kartak. «Aurreikuspenen arabera, 2022. urterako susperraldi argia espero da hegazkingintzan; beraz, ez dugu ulertzen enpresak egiturazko neurriak hartzea», azaldu zuen Rodriguezek. Aurretik, baina, 2021. urtea dago, eta horri aurre egiteko behin-behineko neurriak proposatu dituzte bileretan. «Urte zaila izango da, eta litekeena da jaitsiera izatea eskaeretan. Baina badaude kaleratzeak eragozteko neurriak: aldi baterako erregulazioak… Hortik jo behar du konponbideak, eta urtebete barru egoera berriz aztertu». Sindikatuen arabera, ITP taldeak 105 milioi euroko irabazi zituen 2019an.
Enpresak negoziazioetan esan duenez, 2021ean ia erdiraino jaitsiko da ekoizpena, baina batzordean uste dute ez dela hainbesterako izango. Gainera, dagoeneko lantaldea murriztua dago behin- behinekoen kaleratzeekin. Mugimenduen atzean, baina, beste aldagai bat dago: Rolls Roycek ITP Aero saldu nahi du; eta erregulazioak asmo horrekin lotura izan dezakeela iritzi diote sindikatuek. Gauzak hala, erakunde publikoen laguntza eskatu dute. «Jarrera argia erakutsi behar dute. Hitzetatik ekintzetara pasatu behar dute eta enpresei presioa egin langileen adosturiko irtenbide bat exijitzeko». Sektorean inbertsio publiko handiak egin direla nabarmendu zuen Rodriguezek, eta hortik irits daiteke presiobidea.
Iragan astean, ELA sindikatuak jakinarazi zuen «luze gabe» lan karga berria espero dutela ITPk Zamudion (Bizkaia) duen plantan. PCBn harentzat egiten dute lan, eta albiste ona dela badakite, baina egun, epe laburrerako neurriak behar dituztela esan zuen Rodriguezek. Horiek lortzeko, bederatzi eguneko grebaldia eta hainbat mobilizazio antolatu dituzte hurrengo bi asteetarako. Nagusiak etziko eta hurrengo larunbateko martxak dira. «Ezkerraldean egin nahi duten harrapaketa eragozteko eskualde osoaren beharra dugu».
Astelehenean mintzatu ziren telefonoz Johnson eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakaria. Hainbat hilabeteko negoziazioen ondoren bi aldeetako talde negoziatzaileek desadostasunak gainditzerik ez zutenez, hitzartu zuten arduradun politikoen ordua zela azken saiakera egiteko. Aurrez aurreko bilera bat izango da, Bruselan, aurrekoa Londresen izan baitzen. EBren aldetik, Von der Leyeni dagokio lan hori, merkataritza harremana dagoelako jokoan, eta hori negoziatzea Europako Batzordearen zeregina delako. Johnson saiatu da Angela Merkelekin eta Emmanuel Macronekin tratu bat lortzen, baina bi horiek Von der Leyenen aldeko apustua egin dute.
Atzo arratsean argitu zutenez, bilera gaur izango da, afaritan. Luzatuko balitz, ostegun goiza ere izango lukete hitz egiteko. Akordioa egongo balitz, berresteko aukera izango lukete ondoren EBko buruek, bihar eta etzi goi bilera baitute Bruselan bertan.
Bai eta ez. 2021. urtea hasten den unean aterako da Erresuma Batua Europako Batasuneko merkatu bakarretik, eta hura ordezkatuko duen harremana da orain finkatu behar dena. Hau da, zer traba izango duten bi aldeetako produktu eta zerbitzuek beste aldera igarotzeko. Akordioa izanez gero, bi aldeetako parlamentuek denbora beharko dute hura berresteko. Hori bai, epe hori aste batzuetakoa zen lehen —itzulpenak egiteko, prozedura guztiak betetzeko…—, baina, data gerturatu ahala, egun gutxi batzuetan konpon daitekeela diote orain.
Gainera, beti dago beste aukera bat: 2021ean negoziatzen jarraitzea. Azken egunotan EBko herrialde batzuek nabarmendu dute garrantzitsuagoa dela akordio bat lortzea bera urtea bukatu aurretik lortzea baino. Ildo horretatik mintzatu zen atzo Michel Barnier EBko negoziatzailea ere: «Ez dugu gure etorkizuna baldintzatuko oraina salbatzeko. Gure merkatuaren sarrera nahi duenak baldintza batzuk bete behar ditu».
Aukera horren arazoa da akordio posiblea lortu bitartean muga zergak ezarri beharko liratekeela eta merkantzien joan-etorria kontrolatu, eta horrek kostu ekonomiko eta logistiko handiak ekar diezazkiekeela inportatzaileei eta esportatzaileei. Neurri horiei izkin egiteko irtenbide bat izango litzateke orain indarrean dagoen trantsizio epea luzatzea. Londresek esan du ez duela halakorik egingo eta 2021ean ez duela negoziatuko, baina ikusteko dago jarrera hori zenbateraino den irmoa, berak baitauka galtzeko gehien akordiorik gabeko brexit batekin.
Bai, «baina ez da erraza», Johnsonek berak atzo aitortu zuenez. Erresuma Batuko gobernuburuak espero du zerbait lortu ahal izango duela Von der Leyenekin izango duen bileran, eta horrekin justifikatu ahal izango duela akordio bat sinatzea Europako Batasunarekin. Kalkulu hori betetzea espero dute Erresuma Batuko eragile ekonomiko gehienek, akordiorik gabeko brexit-ak kalte ekonomiko handia eragingo duen beldur baitira. Johnsonek ezer lortzen ez badu, ordea, aukera horrek indar handia hartuko du. EBk, bestalde, Londresengan jarri du akordioa lortzeko ardura: «Londresen borondate politikoa behar dugu».
Betiko hiruretan: arrantza, araudien antzekotasuna eta gatazkak konpontzeko tresnak. Arrantzari dagokionez, EBk onartu du dagoeneko ez duela sarbide librerik izango Ingalaterrako eta Eskoziako arrantza toki aberatsetan, eta kuota batzuekin moldatu beharko duela. Ahalik eta kuota handiena lortzeko borrokan ari da, baina batez ere kostaldetik gertuen dauden uretan sartu nahian dabil, sei eta hamabi itsas milia artekoetan; Erresuma Batuak bere ontzientzat nahi ditu.
Araudiari dagokionez, EBk argi dauka: Erresuma Batuak merkatu bakarrerako sarbidea nahi badu, lanari, ingurumenari eta diru laguntza publikoei buruzko araudia errespetatu beharko du, edo antzeko araudia izan. Horrekin eragotzi nahi du bere auzo batek arauak malgutu eta merkeago ekoitziz lehia desleiala egitea. Jonhsonek ziurtatu du ez duela asmorik lan eta ingurumen kontuetan araudia aldatzeko, baina laguntza publikoetan zalantza gehiago ditu.
Beste eztabaidagai bat da zer egin behar duten gatazkak dituztenean. Negoziazioaren hasieran, Bruselak nahi zuen Europako Justizia Auzitegiak izatea azken hitza, baina, Londresen ezezko borobila ikusita, orain ontzat hartu du bere enpresek Erresuma Batuko auzitegietara jotzea. Aldi berean, EBk tresnak nahi ditu bere merkatua tarifekin bizkor babesteko, baldin eta ikusten badu Londresek ez duela hitzartutakoa betetzen. Londres kexu da EBk ez dizkiola baldintza horiek jartzen beste bazkideei, eta horrela behartuta dagoela arau kontuetan EBren atzetik joatera. Gainerako bazkide handiak urrutiago dituela da Bruselaren erantzuna.
Dibortziorako akordioak finkatu zuen ez zela inondik ere muga fisikorik izango Hego eta Ipar Irlandaren artean, hori egiteak Ostiral Santuko bake prozesua arriskuan jarriko lukeelako. Praktikan, horrek dakar Irlanda ipar ekialdeko sei konderriek merkatu bakarrean jarraituko dutela, eta, merkataritza librerako akordiorik ezean, muga bat jarri beharko litzaiekeela salgaiei Ipar Irlandaren eta Ingalaterraren, Eskoziaren eta Galesen artean. Johnsonen gobernuak akordio hori hausteko ate bat ireki zuen, Barne Merkatuko legegaiaren bitartez. EB sutan jarri zuen lege horrek, eta Erresuma Batuan bertan ere iskanbila sortu zuen, gobernuak argi eta garbi esan zuelako prest zegoela sinatutako zerbait ez betetzeko. Azkenean, ordea, ez da ezer gertatuko. Michael Gove Erresuma Batuko Kabineteko ministroak eta Maros Sefkovic Europako Batzordeko lehendakariordeak akordio bat iragarri zuten atzo, eta, horren ondorioz, legearen puntu eztabaidatuenak kendu egingo ditu Londresek. Bruselako bidaiaren aurretik, borondate keinu gisa saldu du Londresek.
Gero eta gehiago dira Delhi eskualdeko sarrerak eta irteerak blokeatzen dituzten nekazariak eta sindikalistak ere. Haietako batzuek New Delhin manifestazioa egin nahi dute, baina oraingoz armada dute barrikadaren beste aldean.
Narendra Modiren gobernuak asteak daramatza negoziatzen nekazarien ordezkariekin, baina oraingoz ez da aurrerapausorik eman ados jartzeko. Modik berean jarraitzen du, baina presioa areagotzen ari zaio.
Liberalizazioa
Nekazari sindikatuak haserre daude Modiren gobernuak inolako elkarrizketa sozialik gabe eta Kongresuan duen gehiengoa baliatuz irailean onartu zituen hiru legerekin. Horiekin, gobernuak aldatu egin nahi du aurreko eredu sozialistari lotutako nekazaritza salgaien merkaturatze eredua. Liberalizazio neurriekin, besteak beste, nekazariek aukera izango dute beren elikagaiak saltzeko gobernuak araututako merkatuetatik kanpoko erosleei. Orain arte, nekazariek merkatu horietan saldu behar zuten euren ekoizpena: gobernuaren baimena zuten erosleei.
Gobernuak dio lege berriek ez dutela ekarriko estatu merkatuak desagertzea, baina nekazariak beldur dira, besteak beste, liberalizazioak ez ote duen zirrikitua zabalduko beste aldaketa batzuetarako; ez ote duen ekarrizko gutxieneko diru sarrera bat ziurtatzen dien prezioen kontrola desagertzea. Korporazio handien sarrerak prezioak amildu ditzakeela uste dute, are babesgabeago utziz oso baldintza kaskarretan bizi diren nekazariak.