Elektrizitatearen prezioak gora egin du hotz-boladaren erdian, 95 euro…
Argindarraren igoera: elektrizitatearen prezioa 95 euro ingurukoa da. 2021eko urtarrilaren 8a. 2021eko urtearen hasieran argiaren prezioak % 27 egin du gora.
Madrilek iazko uztailean sortu zuen enpresa estrategikoak erreskatatzeko funtsa, Europako beste herrialde batzuek egin duten bezala, eta Europako Batasunaren ezohiko babesarekin. Halakoak debekatu edo asko mugatu izan ditu Bruselak, baina, pandemiagatik, malgutu egin ditu enpresek laguntza publikoak jasotzeko araudiak. Europan, bereziki aire konpainiak erreskatatu dituzte. Madrilek orain arte bakarra jakinarazi du, eta sektore horretakoa da: Air Europa (450 milioi euro). Madrilen funtsa 10.000 milioi eurokoa da. Ez du beste esku hartzerik jakinarazi, baina dozena bat enpresa inguruk aurkeztu omen dute txostena —haien baimenik gabe ezin da jakinarazi—. Horien artean legoke Kataluniako Celsa altzairutegi taldea ere —Gasteizen eta Baionan lantegiak ditu—.
Tubos Reunidosek atzo jakinarazi zuen egina duela eskaera, baina, onartua izateko, aldez aurretik azterketa sakon bat gainditu beharko du, besteek bezala. Eta ez du erraza izango. Tutugilearen ustez, funts berezi horren laguntza jasotzeko baldintzak betetzen ditu, «trantsizio energetikoko proiektu industrialetarako (berriztagarriak eta hidrogenoa, esaterako) funtsezko enpresa bat» dela argudiatuta.
Espainiako Gobernuak uztailaren 21ean hartutako erabakian jasotzen denez, baina, estrategikoez gain, 2019aren amaieran euren egoera ekonomikoa ona zela frogatzen duten enpresak baino ez ditu erreskatatuko gobernuak. Hau da, koronabirusa azaldu aurretik bideragarriak zirela erakutsi behar dute. Eta luzera begira ere frogatu behar dute hori, besteak beste laguntzak interesekin itzultzeko gai izango direla erakutsiz. Hor izan dezake arazoa Tubos Reunidosek: zor handi bat dauka aurretik pilatua, bankuei itzuli ezinda.
Estrategia aldaketa, etenda
Euskal Herriko enpresa handienen artean, bera da egoera okerrenean daudenetako bat. Taldea 2019an hasi zen ekoizpena «balio erantsi, prezio eta marjina handiagoko hodietara» bideratzen, energia berriztagarrietara. Hala ere, konpainiak aitortu duenez, COVID-19ak eten egin du eraldaketa prozesu hori, sektore horrek ere asko nabaritu duelako krisia.
Tubos Reunidos hasia zen pixkanaka aldentzen petrolioaren negoziotik, eta AEBetako merkatutik, altzairua inportatzeari ezarritako muga zergengatik. Enpresak berak aitortu duenez, asmoa zen hurrengo urteetan herrialde horrekiko menpekotasuna gutxitzea eta bezeroen zorroa beste merkatu batzuetara zabaltzea, bereziki Ekialde Hurbilera eta Afrika iparraldera. Azken bi urteetan %14 murriztu du AEBetarako produkzioa —egun hara esportatzen du ekoizpen osoaren %25—. Dena den, konpainiak azpimarratu du egungo krisia beste merkatuetan ere nabari dela. Gogoratu du bere produkzioaren %80 Iberiar penintsulatik kanpo saltzen duela.
Bost urte jarraian galerekin
Konpainiak jakinarazitako azken datuen arabera, 2020ko lehen bederatzi hilabeteetan 59,3 milioi euroko galerak izan zituen, aurreko urteko epe berean izandakoak halako bi baino gehiago. Hortaz, bosgarren urtez jarraian pilatuko ditu galerak. Horrekin batera, 350 milioi euroko zorrari buelta ezin emanda dabil aspalditik.
Hori epe barruan ordaintzeko arazoak zituelako, iazko udan beste behin berritu egin zuen bankuekin zuen akordioa, eta horrekin batera beste hamabost milioi eskatu zituen COVID-19aren eraginei aurre egiteko.
Langileak ere nabaritzen ari dira ondorioak: 2009. urtean hasi ziren enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteekin, eta 2018tik bata bestearen atzetik lotzen ari dira. Azkena, azaroan. Espedienteak Trapagarango (Bizkaia) lantegiko ia langile guztiei eragiten die, Productos Tubulares filialeko 382 behargini. Amurrion zortzi hilabete iraun duen erregulazio bat amaitu dute orain gutxi: langileen %80ri eragin zien (692). Eta hori berritzeko prozedura martxan da. Horrez gain, 2017. urtetik behargin guztiek izoztuta dauzkate soldatak.
Urriaren amaieran, zuzendaritzak aurreratu zuen 2022-2024 aldirako plan estrategiko bat prestatzen ari zela, doikuntzak eta kostuen murrizketa jasotzen dituena, baina ez kaleratzeak. Sindikatuek enpresaren bideragarritasuna bermatzeko eskatu dute, eta oraingo lanpostu guztiei eusteko, gutxienez 2024. urtea amaitu arte.
Hegazkinentzako osagaiak ekoizten dituen enpresak abian jarritako erregulazioak bere bideari jarraitzen badio, 55 kaleratze eragingo ditu Berantevillako plantan (Araba). Sindikatu eta enpresen arteko negoziazio epea abenduaren 18an amaitu zen, akordiorik gabe, eta enpresak 82 kaleratze egitea erabaki zuen. Orduan epe bat ireki zuen aurreraturiko erretiro eta ordainduriko kaleratze eskaerak jasotzeko, eta hasierako 82 horietatik 27 langilek onartu zituzten. Beraz, 55 kaleratze dira orain, eta, aldaketarik ezean, otsailaren 1ean hasiko lirateke kaleratze horiek gauzatzen.
Langile batzordearentzat, baina, edozein kaleratze gehiegi da. Negoziazio epe osoan adierazi zuten egun bizitzen ari diren krisia behin-behinekoa dela, «koiunturala», eta aldi baterako neurriak aski direla enpresaren bideragarritasuna bermatzeko. Zuzendaritzak, baina, ez zituen onartu, eta, hain zuzen ere, horregatik erabaki du ELAk auzitara jotzea: «Ez dira enplegu erregulazio espediente baterako arrazoiak ematen, eta enpresak errefusatu dituen hainbat neurri proposatu ditugu. Beraz, egoera iraultzeko borrokan jarraituko dugu, bai epaitegietan, eta baita kalean ere».
Jaurlaritzaren deia
Protestaldiari dagokionez, langile guztiek egin zuten greba lehen egunean, sindikatuek arabera. Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin zuten elkarretaratzea, administrazioaren jarrera gaitzesteko. Izan ere, hilaren 4an ziren elkartzekoak batzordea eta Ekonomia Garapenerako Saila, baina bertan behera utzi zuten bilkura azkenean. Jaurlaritzak batzordeari egotzi zion «jazarpen eta indarkeria ekintza onartezinak» egin izana.
Batzordeak uste du, ordea, beren lanpostuak defendatzeko mobilizazioei uko egitea eskatzea «miserablea» dela, eta administrazioari enpresaren alde egitea leporatu dio. Egoera nahasi horretan, halere, batzordeak jakinarazi du Jaurlaritzaren dei bat jaso dutela bilera egin ahal izateko.
Hurrengo lanuzteak datorren asteko astearte eta ostegunean egingo dituzte; urtarrileko bi azken asteetan, berriz, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan egingo dituzte grebak.
Luze jo zuen aurreko negoziazioak, irailean, eta epea gainditu ondoren itxi zen. Oraingoan gauza bera ez gertatzeko helburua jarri dio bere buruari Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak, esan baitu negoziazioa hilaren 15erako itxi nahi duela. Horretarako badu formula bat: gauzak dauden bezala uztea, edo aldaketa txiki batzuk besterik ez egitea.
Inork ez du zalantzan jartzen aldi baterako enplegu erregulazioak oso tresna garrantzitsua izan direla koronabirusaren krisiaren kalte soziala arintzeko. Erruz erabili dira, eta, horri esker, langabezia, asko handitu izan arren, aurreko krisi gogorretan baino gutxiago hazi da.
Horrela, herenegun zabaldutako datuen arabera, 2020. urteak 22.500 langabe gehiago ekarri ditu Hego Euskal Herrian, eta 24.200 enplegu gutxiago (Gizarte Segurantzaren afiliazioak). Baina urtearen amaieran beste ia 50.000 lagun zeuden ABEE batean, hau da, aldi baterako lanik gabe edo lanaldi murriztuarekin, baina kontratua hautsi gabe. Martxoan, 235.000 ere izan ziren, baina kopuruak behera egin zuen nabarmen urrira arte —26.000 geratzen ziren—. 2020ko azken bi hilabeteetan berriro gora egin du, batik bat tabernak eta jatetxeak itxita egon direlako hainbat astez, eta ondoren muga handiekin ireki dituztelako.
«Ñabardurak»
Azken asteetan COVID-19 kasuek berriro gora egiteak pentsarazten du sektore ekonomiko askok muga handiekin funtzionatuko dutela hurrengo asteetan eta hilabeteetan. Ondorioz, enplegu erregulazioen baldintza bereziak luzatzearen alde mintzatuko dira alde guztiak biharko bileran. «Eredu arrakastatsua da», azaldu du Israel Arroyo Gizarte Segurantzako Estatu idazkariak, «baina aldaketa batzuk beharko ditu, ñabardurak». Arroyok berak gogorarazi du duela aste batzuk zenbait aldaketa dekretu bidez egin zituela Espainiako Gobernuak berak, ezinbesteko arrazoiengatik erregulazioa eskatzeko baimena eman zielako beste sektore batzuei, hala nola ostalaritzari, edarien banatzaileei, dendei eta apustu aretoei.
Aldaketa sakonagoak egin nahiko lituzke, berriz, CEOE patronalak —haren kide dira Confebask eta CEN—. ABEEn araudi berriaren puntu batekin dago tematuta enpresaburuen elkartea: erregulazioa eskatu duen enpresa batek ezin du inor kaleratu egoera horretatik atera ondorengo sei hilabeteetan.
Gai horretan aurrez aurre izango ditu sindikatuak, baina baita Diaz ministroa ere, enpresek jasotzen duten laguntza publikoaren ordaintzat baitu klausula hori. Salbuespen bat ere sortu dute: hartzekodunen konkurtso baten arriskuan dauden enpresek badute langileak botatzeko baimena.
Patronalaren beste eskari nagusia da erregulazioan jarritako langileen Gizarte Segurantzaren kotizazio guztiak estatuak bere gain hartzea. Hala izan zen pandemiaren hasieran, konfinamenduak iraun zuenean, baina gero gobernuak kotizazioen gero eta zati handiagoa utzi nahi izan du enplegatzailearen esku, hartara enpresak bultzatzeko langileak berriro hartzera eta jarduera normaltzera.
Epeei dagokienez, sindikatuek gutxienez lau hilabetez luzatu nahi dituzte, eta patronalak «pandemia bukatu arte» egiteko eskatu du. «Behar den guztia» luzatzeko promesa egin du gobernuak.
Izan ere, Frantziako Gobernuak «zaintza lan handia» egingo duela ohartarazi dio gurpilen merkatuko munduko liderrari. Goiz da jakiteko Parisko gobernuak zer-nolako eraginak izango dituen sindikatuek ezarpen oso handia duten konpainia horretan, eta sindikatuek beraiek ere zer indar egin dezaketen, baina ezin da baztertu zuzendaritzak martxan jarri nahi duen argaltze horrek Euskal Herrian ere eraginen bat izatea; oraingoz, ordea, enplegu galera Frantziara mugatu du konpainiak.
21.000 langile inguru ari dira beharrean Michelinen Frantziako lantokietan. Fabriketan, 1.200 enplegu kenduko ditu enpresak, bere planari jarraikiz, eta beste 1.100 beste adarretan, bulegoetan eta bestelakoetan. Lehiakortasuna %5 handitzea du xede zuzendaritzak, hala ekoizpenean nola beste adarretan. Autogintzaren merkatuak gorabehera handiak izan ditu azken urteetan, ez bakarrik koronabirusa dela eta. Konpainiak dio «egiturazko aldaketa sakonak» gertatzen ari direla, «kostu txikiko produktu andana» tarteko. Horri erantzuteko, Michelinek uste du ekoizpena «modernizatu» egin behar duela, hau da, automatizazioan beste urrats bat egin, eta produktu berezietan espezializatu, esaterako, hegazkinentzako pneumatikoetan, makina handientzakoetan eta, batik bat, gama handiko gurpiletan.
Batera edo bestera, sindikatuak negoziazio mahaira deitu ditu, hiru urteko iraupeneko akordio baten bila. Galduko diren hamar enpleguetatik sei erretiro aurreratuen bidez kentzea espero du zuzendaritzak, baina lekualdatzeak ere aipatu ditu.
3.800 langile Euskal Herrian
Michelinek bi planta handi ditu Euskal Herrian, Gasteizkoa, 3.300 beharginekin, eta Lasarte-Oriakoa, 500 langilerekin. COVID-19ak eragindako egoerak bultzatuta, zuzendaritzak aldi baterako bi erregulazio aurkeztu zituen iaz, baina abuztuan lanera deitu zituen, ezustean, behargin denak.
Euskal sindikatuek ez dute inolako jakinarazpenik izan enplegu murrizketen inguruan. Alderantziz, Lasarteko plantan «ekoizpen oso handia» egiten ari dira azken hilabeteetan, motorrentzako gurpilen atalean. Are, berriki, langile gehiago kontratatu dituzte lana aurrera atera ahal izateko. Gasteizen ere sendo doa jarduera. Gurpil erraldoiek pisu handia dute hango ekoizpenean. Michelinen pneumatikoak erabiltzen dituzte sarri asko traktoreek, anbulantziek, suhiltzaileen ibilgailuek eta bestelako kamioiek; enpresaren arabera, hornitzaile bakarrak dira kasu batzuetan.