Kutxabankek 180 milioi irabazi zituen iaz, 2019an baino %48…
Kutxabankek 180,3 milioiko irabazia lortu zuen 2020an, aurreko urtean baino %48,8 gutxiago, Gregorio Villalabeitia presidenteak jakinarazi duenez.
Osakidetzak lan-deialdi publikorako proposamen berria helarazi die sindikatuei
Osakidetzak proposamen berria egin du 2018-2019 lan-deialdi publikorako. Sindikatuek plaza gehiago eta behin-behinekotasunarekin amaitzea eskatzen dute.
Adinekoen egoitzetako langileak: Kokoteraino gaude emateaz eta trukean ez…
ELAk eta LABek deituta, greba eguna izan dute 2021eko otsailaren 25ean Gipuzkoako adinekoen egoitzako langileek euren lan baldintzetan hobekuntzak eskatzeko.
Mugikortasunaren arloko enpresek prest dute Mubil, probaleku gisa
Gipuzkoako eta EAEko agintari gorenen eta lurraldeko enpresa garrantzitsuenen zuzendariak izan ziren Tolosan Mubil abiarazteko ekitaldi ofizialean. «Punta-puntako azpiegitura dauka, bakarra Europako hegoaldean», esplikatu zuen ahaldun nagusi Markel Olanok. Energia biltegiratzeko teknologia garatzeko laborategia eskaintzen du Mubilek, Cidetec konpainiak kudeatzen duela, eta, Olanoren esanetan, Alemanian (ZSW) eta Frantzian (CEA) baino ez daude haren parekoak.
156 milioi euroko aurrekontua dauka Mubilek, eta Europako funtsetatik finantzaketa jasotzeko Jaurlaritzaren hautagaietako bat da; 86,5 milioi euro nahiko lituzke Europako tartatik. Baina, gaur-gaurkoz, Mubilek jabe bakarra dauka: Gipuzkoako Foru Aldundia. Eusko Jaurlaritzak ere ekarpen ekonomikoa egin dezakeela aditzera eman dute, dena den, Mubileko iturriek. Azken helburua, ordea, kapital pribatua ere sartzea da; hau da, mugikortasunarekin lotura duten euskal enpresak: esaterako, CAF eta Irizar. Bi konpainia horietako lehendakariak izan ziren ekitaldian, eta han zen, besteak beste, Mondragon taldeko presidente Iñigo Uzin ere.
Tolosan martxan jarri duten azpiegitura probaleku bat da enpresentzat, labur esanda, beren prototipoak testatzeko, bateriak direla edo beste. Olanok esplikatu zuen hiru ardatz dituela Europako erreferentzia izan nahi duen zentro horrek: «Espezializazioa, bikaintasuna eta lankidetza dira ardatzak. Garraioari, autogintzari eta mugikortasunari lotutako industria bideratu nahi du, mugikortasun elektriko, konektatu, partekatu eta autonomo baterantz; hau da, mugikortasun berriak dakarren aukera ustiatzen saiatuko da».
Enpresa berriak sortu
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk «herri proiektuaren» izaera nabarmendu zuen Mubil zentroa zer den azaltzean. «Erakundeek eta enpresek partekatzen dugun etorkizuneko bi eraldaketa uztartzen ditu: teknologiko-digitala eta energetiko-ekologikoa», esan zuen. Eta Mubilen helburu nagusia ere zein den garbi esplikatu zuen: «Euskadi Europako mugikortasun berriaren abangoardian kokatzea».
Diru publikoko proiektu bat den arren, erakundeek kapital pribatua mugiarazi nahi dute haren bidez. «Negozio eredu berriak, ekintzailetza eta kalitatezko enplegua bultzatzeko xedea du», jarraitu zuen Urkulluk; azken finean, «inbertsioa eta talentua» erakarri nahi dute Gipuzkoara, «nazioarteko erreferente bat eratzeko». Eta erreferente hori Jaurlaritzak banderatzat duen lankidetza publiko-pribatuari esker sortzea espero dute: «Lankidetza behar dugu mugikortasunari lotutako teknologietan gertatzen ari den eraldaketaren dimentsioaren aurrean. Enpresen, berrikuntza zentroen eta erakundeen arteko elkarlana beharrezkoa da, lehiakortasuna bultzatzeko».
Etorkizuna Eraikiz programaren barruan sortutako proiektu bat da Mubil, 2018an abiatu zena estrategia zehatz gisa. Urtebete geroago sortu zuen aldundiak Mubilen fundazioa, eta, atzodanik zabalik dago egoitza, Tolosan, behin-behinean bada ere, Ane Insausti zuzendaritzan dela.
Eskuzaitzetara aldatuko da zentroa hiru urte barru, erraustegitik oso gertu, eta, ordurako, mugikortasunaren sektoreko enpresek zentroaren gaitasunari eta baliagarritasunari buruzko balorazio osoago bat izango dute. Beharbada, batek edo bestek beren ekarpena egiteko urratsa egin dezake.
Gipuzkoako ahaldun nagusiak gogoratu zuen lurraldeko BPGaren %40 mugikortasunarekin lotuta dagoela, eta Mubil aukera paregabea izango dela hala enpresentzat nola lurraldearentzat.
Etorkizuneko egoitzak 10.000 metro koadro izango ditu, hainbat laborategi eta bulego hartu ahal izateko, baina beste 40.000 metro koadro prestatuko dituzte nahi duten enpresek beren azpiegiturak han kokatzeko. Sinergiak aprobetxatu eta proiektu eta enpresa berriak sortzea baita azken helburua.
Ertzaintzaren «jarrera aldaketari» egotzi dizkiote Tubacexeko istiluak
Azalpen horiek atzo eguerdian eman zituen Eduardo Ibernia Tubacexeko langile batzordeko presidenteak. Jaurlaritzako Industria Saileko ordezkariekin bildu ondoren eman zituen. Aurretik, goizean, Arantxa Tapia Ekonomia Garapeneko sailburuak zehaztu zuen Jaurlaritza «ahalegin berezia» egiteko prest dagoela auziko aldeekin mahai berean esertzeko, baina «alde guztiek argi utzi behar dute gatazka eta indarkeria ez direla bidea enpresa akordio bat lortzeko». Haren iritziz, istiluek ez dute egoera konpontzen laguntzen, eta negoziazioaren bidea «urrundu baino ez dute egiten».
Iberniak, bere aldetik, langileen aurka eginiko salaketak ukatu zituen. «Gure elkarretaratzeak baketsuak dira beti. Are gehiago, hainbat egunetan umeak eta erretiroa hartutako langileak ere etorri dira. Herenegun langileak lurrean eserita zeuden. Harriak-eta izatea egotzi digute, eta hori ez da egia». Salaketa hori Esan Ertzaintzako sindikatuak egin zuen. Ohar publiko batean, harriak, botilak eta makilak edukitzea leporatu zien langileei, eta ertzainak «lurrean ostikatu eta kolpatuak» izan zirela gaitzetsi.
Langile batzordeko kideen bertsioa, baina, ezberdina da. Sare sozialetan herenegungo kargetan zauritutako langileen argazkiak zabaldu zituzten, borra kolpeen eta foam piloten eraginez. «Lankide asko zauritu zituzten, eta haiei buruz ez da hitz egiten», kritikatu zuen, «horrez gain, haiek dira afera honen arazo nagusia euren azalean nabaritzen ari direnak: Laudio eta Amurrioko plantetako 150 kaleratzeak». Era berean, argitu zuten Ertzaintzak hirugarren pertsona bat atxilotu zuela herenegun arratsaldean eginiko elkarretaratze batean.
Polizia asko Bilbon
Jaurlaritzaren ordezkarien eta langile batzordearen arteko bilera Bilbon izan zen, Industria Sailak hiriaren erdialdean duen egoitzan. Langile ugari gerturatu ziren batzordeko kideei babesa ematera, eta Segurtasun Sailak ertzain ugari bidali zituen eraikinera, baita hainbat furgoneta ere. Langileak danbor, txistu eta bozinak hartuta joan ziren, eta ke pote bat edo beste erabili zuten, baina ez zen istilurik egon.
Mikel Amundarain Jaurlaritzako Garapen Industrialeko buruak hartu zituen langile batzordeko kideak, eta haren aldetik «hitz onak» jaso zituzten, baina hitz horiek «ekintza» bihur daitezela nahi lukete. Izan ere, Jaurlaritzak bi aldeen arteko «artekari» izatea eskaini die, baina Iberniaren ustez, hori «irteera erraza da erakundeentzat», eta sakonago aritu beharko lukete konponbidean: «Eskaintza erosten diogu, baina batzordeko kide guztien artean eztabaidatu behar dugu lehenbizi. Guk ez dugu nahi Jaurlaritza kanpoko artekari bat izatea; guk nahi duguna da enpresak erregulazioaren erabakia berriz hausnar dezala».
Erregulazio espedienteak 150 langileri eragingo die hasieran. Egun, negoziazio epe betean daude; martxoaren 10ean bukatuko da, eta eginiko azken bileran zuzendaritzak «neurri ez hain traumatiko batzuk» eskaini zizkien, aurreraturiko erretiro eta eta kaleratze boluntarioekin, baina zenbat langileri eragingo dieten zehaztu gabe. Hala ere, batzordearen eskaintza kaleratzeak aldi baterako erregulazio bilakatzea da. Alde horretatik, Jaurlaritzari mezu argia bidali zion Iberniak: «Gaur Tubacex da, baina bihar beste edozein enpresa izan daiteke. Hau arazo orokorra da, eta nazio osoari eragiten dio».
11.000 milioi euroko laguntza ostatuentzat
Koronabirusaren krisiaren kalteei aurre egiteko ezer gutxi egin duela leporatu diotenei, Sanchezek erantzun die Espainiako BPGa halako %20 jarri duela gobernuak, hots, 200.000 milioi eurotik gora. Diru horren zatirik handiena enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak ordaintzeko eta enpresei maileguak emateko izan da, ICO kreditu institutuaren bitartez emandako bermeetarako. Horien bitartez eragotzi dute enpresa askok porrot egitea, baina, orain, haietako askoren arazoa beste bat da: enpresaren kaudimena dago arriskuan, haien errentagarritasuna.
Eusko Jaurlaritzak bitartekari lana egingo du Tubacexen gatazkan
Eusko Jaurlaritza Tubacexeko zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko lan-gatazkan bitartekari lanak egiteko prest agertu da.
Sanchezek laguntza gehiago iragarri ditu turismoarentzat eta ostalarientzat
Espainiako Gobernuak 11.000 milioi euro iragarri ditu turismo sektorean, ostalaritzan eta merkataritzan aritzen diren enpresari eta langile autonomoei laguntzeko.
Mubil Elektromugikortasun Zentroak Tolosan ireki du lehen egoitza
Mubil Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroak lehen egoitza fisikoa ireki du Tolosako Usabal industrialdean 2021eko otsailaren 24an.