Amiantoaren biktimentzako funtsa eratzeko eskatuko dute berriro Kongresuan
Bada, 2017. urtean abiarazi zuten funts hori sortzeko ekinaldia Eusko Legebiltzarrean, eta segidan Madrilera eraman zuten eskaera zehatza; baina epe eta forma arazoak tarteko antzu gertatu dira orain arteko saioak, hiru hain zuzen. Laugarren bat egongo da aurki, ordea, hilaren 13an hain zuzen. Hiru euskal parlamentarik defendatuko dute Eusko Legebiltzarrak onartutako eskaera, Madrilgo Kongresuan. Amiantoaren biktimentzako konpentsazio funts bat eratzeko laugarren eskaera horrek esperantza piztu die auziak jotako biktimei.
Jon Aiartzak (EAJ), Eba Blancok (EH Bildu) eta Gloria Sanchezek (PSE) azalduko dute berriro Madrilgo parlamentuan zer eskatzen duen Legebiltzarraren legez besteko proposamenak: funts bat sortzea eraikuntzan eta beste hainbat sektoretan urte askoan baliatu zen gaiak, amiantoak, eragin dituen biktimentzat. «Azkar eta arduraz» jokatzeko eskatuko dute euskal parlamentariek, «lehenbailehen» onar dadin funts bat lege baten bidez. Kalte ordain ekonomiko batzuk bermatzeaz gain, zenbait neurri proposatzen dituzte amiantoarekin lotutako auzi judizialak arintzeko.
Frantzian eta Belgikan
Asviamieren arabera, «ez da zalantzarik enpresen ardura bat badagoela amiantoak eragindako minbiziaren epidemian». Elkarteak dio enpresa askok urratu dutela legea. Baina, horrez gain, amiantoaren biktimen elkarteak uste du «estatuak ere» baduela ardura zenbait hamarkadaz gertatutakoan, «modu pasiboan» jokatu zuelako. Hala Estatuak nola patronalek «konponbideak emateko ordua» dute, elkartearen ustez, «gobernuei presio eginez» sor dadin konpentsazio funts bat.
Asviamiek dio funts hori ezinbestekoa dela, langileen gaixotasun larriak onartzeak «egoera ahulean jartzen dituelako zenbait enpresa, salaketa judizialak direla eta». Estatuak bere gain hartuko lukeen funts horrek kalte ordainen auzia bideratuko luke, alegia. Helburu hori bera dute Frantzian, Belgikan eta Herbehereetan martxan jarri dituzten pareko funtsek, «estatuek biktimekin duten zorrari aurre egiteko», UGT sindikatuaren arabera; «zuhurtzia baztertu, eta modu pasiboan aritu zirelako amiantoaren aurrean, urte askoan».
Nafarroako arakatzaileek ondorio “tragikoak” dituzten kaleratzeak kritikatu dituzte
Nafarroako arakatzaileek ondorio “tragiko”dun kaleratzeak kritikatu dituzte. Nafarroako positibo berrien % 90 Erresuma Batuko birusaren aldaerakoak dira.
Euskaltel: auzi politiko bat
Orduko agintariek eta haien ondorengoek galdera horri erantzuterakoan azaldu dute merkatuaren logikak eraman duela Euskaltel egun dagoen tokira. 2000. urte hasieran inork gutxik zekiela zein bilakaera izango zuen sektoreak. Eta ingurura begiratu besterik ez dagoela: estatuek telekomunikazio enpresetan duten boterea nabarmen murrizten ari dela eta kontzentraziorako joera handia dela, inbertsioei eta lehiari aurre egiteko.
Baina, egindako urratsak gertakari bakan moduan aztertu beharrean bere osotasunean ikusiz gero, argi dago aste honetan gertatu dena ez dela ustekabea; gerta zitekeela, bereziki, Euskaltel pribatizatu zutenetik, alegia Jaurlaritza kapitaletik atera zenetik (2012an), eta are gehiago enpresa burtsara atera zutenetik (2015ean). Horren eraginez, gaur egun Zegona inbertsio funts britainiarra zen akziodun nagusia. Eta aste honetan MasMovil Euskaltelen jabe egin izana ezin da ulertu osotasun horren parte bat bezala ez bada.
Euskal erakundeek egun Euskaltelekin zuten lotura bakarra Kutxabanken bitartez zen. Saski horretan jarriak zituzten arrautza guztiak. Baina araudiek, batetik, eta banku pribatuen dinamikek, bestetik, eraman dute azken urteetan hark bere partaidetza murriztera. Jaurlaritzak ziurrenik nahiago zuen Kutxabankek Euskaltelen jarraitzea, pisu txikiarekin bada ere, eta telekomunikazio enpresak bere independentzia mantentzea, eta ahal zuen neurrian hazten jarraitzea. Hori zen zuzendaritzaren asmoa ere, eta hasia zuen hedatzea: Galizian, Asturiasen eta iaztik Espainian. Baina MasMovilen eskaintza «baztertu ezinezkoa» izan da Kutxabankentzat.
Promesak eta proposamenak
Badirudi asteon gertaturikoa ez dela Jaurlaritzaren gustukoa izan, eta eman dituen azalpenak ez dirudi nahikoak izan direnik alde askotatik jaso dituen kritikak baretzeko. Eta normala izan daiteke, neurri batean behintzat, kontraesanezkoak ere badirelako. Batetik, nabarmendu du MasMovil euskal enpresa bat dela, jakin badakien arren Donostian bulego huts bat baino ez duela, erabakiak Madrilen hartzen dituela, eta Jersey uharteko funts baten mende dagoela. Bestetik, azpimarratu du akzioak erosteko kontratuetan Euskaltelen egoitza, lantaldea eta marka mantentzeko konpromisoa jasotzen dela, gutxienez bost urtez. Hori hala izanik ere, zeinek ziurta dezake bihar edo etzi MasMovil ez dela Vodafoneren esku geratuko eta konpromiso hori ezerezean ez dela geratuko? Euskaltel erosi aurretik hori gertatuko zen susmoa zabaldu zen.
Horrez gain, bi eskaera egin ditu gobernuak, biak ere zalantzazkoak: zuzendaritzako kideei galdegin die akzioen salmentagatik jasotako bonusak Euskaltelen inbertitzea. Hala proposatu zuen 2015eko deskapitalizazioan ere, eta kasu egin zioten. Baina horrek, orain, zalantza gehiago sor ditzake, dirua erroak atzerrian dituen enpresa batean jartzea litzatekeelako.
Jaurlaritzak aztertu ei duen beste aukera Euskaltelen sarean inbertitzearena da. Jabe berriak parte bat saltzeko asmoa agertu du, erosketak eragingo dion 2.000 milioi euroren gastua murrizteko eta zuntzaren berritze lanen kostua soilik bere gain ez hartzeko. Azkenean, Jaurlaritzak aukera izango balu hori egiteko, zaila izango luke azaltzea diru publikoarekin sortu eta, gero, Euskalteli osorik saldu zion sare batean berriz inbertitzea zertan izan daitekeen errentagarria.
Jaurlaritzak efektu kolpea lortu zuen telekomunikazio alorreko enpresa publiko bat sortuz 2.000ren hasieran, etorkizun handiko alor ekonomiko batean eta enpresa publiko askoren pribatizazioa ematen ari zen garai batean. Aznarri eskutik hartutako sagarra urrezkoa balitz bezala aurkeztu zuten jeltzaleek, baina inoiz ez da argitu ekonomikoki zein onura ekarri dizkion administrazio publikoari, ekarri badizkio, eta zertan izan den benetan herri proiektu bat. Izan ere, galdera ez da EAEren tamainako administrazio bat gai ote den telekomunikazio sare eta enpresa pribatu bat kudeatzeko, baizik eta zertarako nahi den tresna hori eta nola erabiltzen den. Eta hori da gakoa, sortzetik beretik eta beti Euskaltel auzi politiko bat izan delako.
LPEE eta Errusia petrolio gehiago ekoiztuz joango dira pixkanaka
Horrek esan nahi du uztailerako orain baino bi milioi petrolio gehiago egongo direla merkatuan. Petrolio ekoizleek uste dute ekonomia globala eta eskaria suspertzen ari direla. Eta Saudi Arabiak men egin diela ekoizpena handitzeko presioei, bai erakunde barnetik, bai aliatuen aldetik eta baita kanpotik ere egin dizkioten presioei. Hala ere, garai batean baino dezente gutxiago ekoizten jarraituko du LPEEk.
NONDIK DATOZ
MURRIZKETAK?
Petrolio kartelak oraindik urrun ditu 2020ko hasierako ekoizpen kopuruak. Munduko ekonomia ia izoztuko zuen pandemia iristean, jarduera asko eta asko gelditu eta munduaren petrolio egarria apaldu egin zen, eta, ondorioz, upelaren prezioa amildu, 20 dolarreraino. Prezioei eutsi nahian, petrolio dezente gutxiago merkaturatzera behartuta ikusi zuten beren burua LPEEk eta aliatuek, eta iazko maiatzean eguneko 9,7 milioi upeleko ekoizpen murrizketa ikusgarria ezarri zuten.
Udarekin, mendebaldeko herrialdeetan konfinamendu gogorrenak arindu egin ziren, upela pixka bat garestiago salerosten hasi zen, eta abuztuan murrizketa arintzea erabaki zuten, eguneko 7,7 milioi upeleraino.
Hilabeteek aurrera egin ahala, COVID-19aren olatuak gorabehera, upela ez zen gai 45 dolarren langa gainditzeko, eta LPEEko herrialdeei ezinezkoa zitzaien petrolio gehiago punpatzen hastea. Abenduarekin txertoek ekonomiaren pizkunderako itxaropena ekarri zutenean soilik hasi zen upelaren prezioa gorantz —60 dolarrerantz— eta, arnasa pixka bat gehiagorekin, LPEEren eta aliatuen milioi erdi upeleko beste igoeratxoa iritsi zen aurtengo urtarrilean, murrizketa 7,2 milioi upeletan utziz.
ZALANTZAK, ZERGATIK?
Orduz geroztik, LPEEko herrialdeetan indartsuena, Saudi Arabia, tentu handiz ibili da beste igoera baterako mugimendu eta presioekin, eta bere kabuz ekoizpen propioa eguneko milioi bat upel gutxitzera ere iritsi da.
Izan ere, zalantzak hor daude. Batetik, ez delako erraza iragartzea nolakoa izango den ekonomia globalaren bilakaera, ezta noiz iritsiko den ere; eta, bestetik, kartelaz kanpoko herrialdeen ekoizpen igoerak ere kontuan izan behar direlako.
Ekonomia eta, ondorioz, petrolio eskaria noiz berreskuratuko diren jakitea ia ezinezkoa da oraindik. AEBetan eta Erresuma Batuan txertaketak aurrera doazen bitartean, Txinaren eta Japoniaren eskariak sendo dirauela, Europan gauzak geldoago doaz, eta pandemiaren olatu berriak panorama belztu du. Urtearen bigarren erdian egoerak hobera egingo duela uste dute aditu gehienek, munduak petrolio gehiago beharko duela.
Baina ekoizpena goizegi handitzeak beldurra ematen dio kartelari. Are gehiago beste ekoizleek, AEBetakoek adibidez, produkzioa handitu duten honetan. Upelaren prezioan eragiteko ahalmenari eusten jarraitzeko, ekoizpena handitzeko gehiago itxarotearen aldeko indar gehien Saudi Arabiak egin du, atzo arte.
NORK NAHI ZUEN LPEE-K
EKOIZPENA HANDITZEA?
Baina Saudi Arabiak, azkenean, men egin die presioei. Adibidez, LPEEk barruan bertan ditu ekonomiaren bilakaeraz bera baino optimistago agertu diren Emirerri Batuak, petrolio gehiago ekoizten hastearen aldekoak. LPEE+ delakoaren barruan dituen aliatuen artean, Errusia ere ekoizpena handitzearen aldekoa zen, edo, bestela, kartelean aldaketarik ez bazen ere, berentzat igoera txiki bat gutxienez izatea nahi zuen.
Edonola ere, badirudi dei bat izan dela Saudi Arabia soka lasaitzera bultzatu duena. Jennifer Granholm AEBetako Energia idazkariak, LPEEren bilkuraren bezperan, Saudi Arabiako Energia ministro Abdulaziz bin Salman al-Saudekin hitz egin zuen «kontsumitzaileentzako energiaren neurrizko prezioez».
Ekonomia suspertzerakoan petrolio garesti batek eragin dezakeen inflazioarekin kezkatuta daude AEBetan, eta baita Indian eta petrolioa kontsumitzen duten beste herrialde batzuetan ere.
Lehen hiruhilekoan %10 jaitsi da auto berrien salmenta Hegoaldean
Urte hasierako datuak «oso ezkorrak» direla azaldu dute Faconauto kontzesionarioen elkarteko kideek: %10,1 jaitsi da auto berrien salmenta Hego Euskal Herrian lehenengo hiruhilekoan: iaz epe berean baino 831 auto gutxiago saldu dituzte. Datu hori bere hartan ez da ikaragarria, baina kontuan hartu behar da iazko salmenta gehienak lehenengo bi hilabeteetan egin zirela, martxoaren 16tik aurrera kontzesionarioek beste sektore batzuek bezala itxi egin behar izan baitzuten pandemiarengatik. Hori dela eta, iazko martxoan baino %135 gehiago saldu dute aurten: 1.712 auto gehiago.
Saltzaileek, haatik, azpimarratu dute «zuzenagoa» litzatekeela 2019ko datuak konparatzea, eta, kasu horretan, %43,8 jaitsi da, bai martxoan eta bai lehen hiruhilekoan: duela bi urteko hil berean baino 2.327 auto gutxiago saldu dituzte aurtengoan, eta 5.787 gutxiago lehen hiru hilabeteetan.
Gainera, saltzaileek gogoratu dute 2019. urtea ere ez zela haiek espero zuten modukoa izan, auto berrien matrikulazioek behera egin baitzuten, lehen aldiz 2012az geroztik (-%6,8). Iazkoa, are okerragoa izan zen: laurden bat jaitsi ziren salmentak. Aurtengoa nola hasi den ikusita, alarmak piztu dituzte. Martxoko bilakaerak datozen hilabeteetarako joera ezarriko ote duen beldur dira. Azpimarratu dute herritarren txertaketa uste baino motelago doala, eta oraindik joan-etorrirako murrizketak daudela; hortaz, bigarren seihilekorako aurreikusten zuten gorakada «zalantzan» jarri dute.
Joerak sendotzen
Martxoko datuek beste joera bat erakusten dute: gero eta gehiago dira motor alternatiboen alde egiten duten erosleak: hirutik bat ia (%31,8). Kopuru horrek 20 puntu egin du gora 2019ko martxotik hona. Gasolinari jan dio zatirik handiena. Azken urteetan ohi den moduan, horiek saldu dira gehien (%50,8), baina hamahiru puntu jaitsi da duela bi urteko datuekin alderatuta. Dieselaren kasuan, berriz, hiru puntu baino ez. Dieselak badirudi behea jo duela edo jotzen ari dela. Joan den hamarkadaren erdialdetik kuota galdu eta galdu aritu da diesela, baina jaitsiera hori mantsoagoa izan da azken urteetan.
Donostiak 400 milioiko aurrekontua onartu du, horietako 4 oposizioarekin…
EH Bilduren zuzenketa atzera bota dute, baina Elkarrekin Podemosek eta PPk aurkeztutako zenbait onartu, tartean alternatibarik eskaini gabe etxegabetzerik ez egitea