ITPko langileek 83 kaleratzeak bertan behera uzteko eskatu dute…
Epaiketa ITP Aeroko lan erregulazioko espedienteagatik, 2021eko apirilaren 26an. 83 langile kaleratu dituzte PCBko Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan.
Navalen urtero lau ontzi egitea eta 700 enplegu sortzea…
Navalen orubearen eta makineriaren jabe berria, ordea, Belgikako VGP taldea izango da, epaileak adjudikazioa berresten duenean, eta VGPk logistika proiektu handi bat dauka esku artean, baina jarduera industrialik ez. Harekin lortu behar dute akordio bat ontziolan ontziak egiten jarraitu nahi dutenek. Izan ere, Navalek duen 300.000 metro koadroko azaleratik 120.000 metro koadroko orubea beharko luke A&M taldeak ontziola martxan jartzeko. Alemaniako taldeak urtero hiru edo lau ontziko lan karga ekar dezake Sestaora, Itsas Foroak dioenez, modua izango luketelako, besteak beste, Italiako eta Turkiako ontziola batzuen lan karga Euskal Herrira ekartzeko.
Korearra, «lehen mailakoa»
Navalen konkurtsoa eta likidazioa kudeatu duen epaileak ez du oraindik berretsi eskaintzarik onenaren egile VGPk jabe berria izateko eskubidea duenik. Euskal ontziolen patronalaren presidente Javier Lopez de la Callek dio eskaintza apalagoak egin zituzten talde bik helegiteak jarri dituztela, eta biek dituztela ontzigintzarekin aurrera jarraitzeko proiektuak. Itsas Foroko presidenteak badaki ez dela erraza izango VGPrekin akordio bat egin eta industriari bide emango liokeen proiektu bat aurrera ateratzea, «baina borroka egin behar da horren alde».
De la Callek jakinarazi du Hego Koreako «lehen mailako ontziola bat» litzatekeela A&Mk Naval suspertzeko izango lukeen bazkidea: «Aukera hori benetakoa da; 25 urteko kontratu batez ari gara, 300 lanposturen sortzeaz, eta beste proiektuekin batera garatu daiteke, hemen, logistikaren esparrukoak izan edo hidrogenoarenak». Hori dela eta, berriro laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, «eragile desberdinen arteko elkarrizketak» sustatu ditzan, «Euskadi industria erkidego bat delako».
Itsas Foroko burua bat dator Bilboko Merkataritza Ganberako presidente Jose Angel Corresekin esatean «Euskadirentzat luxu bat» dela Naval bezalako instalazioak galtzea: «1.500 metroko itsas moila da hau, eta Euskadin ez dago beste lekurik baldintza horiekin; ezin da desagerrarazi». Belgikako VGP taldearen logistika proiektuak, ordea, ez du jasotzen jarduera industrialik azpiegitura horrentzat. «Ez du ez hankarik ez bururik hori guztia txatarra bihurtzeak, Euskadin ez dagoelako beste lekurik horrelakorik egiteko», gaineratu du De la Callek.
Jaurlaritza deseroso dago
Eusko Jaurlaritzak lehen eskutik ezagutu du Alemaniako A&Mren proiektua, baina Lakua ez dago prest Navalen truke eskaintzarik onena egin duen konpainia estu hartzeko, industria jarduera berreskuratu nahi dutenek nahiko luketen moduan; beste kontu bat da eragileen arteko harremanak sustatzea, eta horretan ariko litzateke Gasteiz. Navalen hartzekodunak boteretsuak dira, eta ehun milioi eurotik gorako zorra utzi zuen enpresak; VGPren 36 milioi euroak hartzekodun handienei zorra itzultzeko balioko dute, zati bat besterik ez bada ere.
«Ez da posible harriak jaurtitzea milioi euro asko inbertitzera eta jarduera ekonomiko bat garatzera datorrenaren aurka», esana dauka Jaurlaritzako Ekonomiako Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak. Ez dago eroso Euskal Herriko ontziolen sektoreak izan duen erreakzio bortitzarekin VGPren aurka. Sailean bada uste bat: ontziolen jarduera berreskuratu nahi dutenek erakundeak erabili nahi dituztela VGP estu har dezaten, behar bezainbeste zoru saldu edo alokatu dezan ontziola historikoan, industria proiektu baten alde.
Elkargi akziodun izango da enpresetan
Baldintza batzuk bete beharko dituzte Elkargiren parte hartzea duten enpresek: errentagarriak izatea, burtsan ez kotizatzea, eta helburu gisa neurria handitzea, nazioartekotzea, edo dibertsifikazioa izatea. Elkargik 500.000 eta 1,5 milioi euro artean inbertituko ditu, eta ezingo du akziodun nagusi izan. Bost eta hamar urte arteko inbertsioak agindu ditu.
Banketxeen jokabidea salatu dute pentsiodunek
Pentsiodunen mobilizazioak apirilaren 26an: bankuen jokabidea salatu dute EAEko hiriburu eta herrietan egin diren manifestazioetan. Ilara luzeak sortzen dira.
ELAk Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo ditu maiatzaren…
ELA sindikatuaren manifestazioak 2021eko maiatzaren 1ean: “Aldaketa garaia da” lelopean, mobilizazioak egingo ditu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.
Lurralde bakoitzean prebentzio delegatuaren figura sortzea proposatu du UGTk
Lurralde bakoitzean prebentzio delegatuaren figura sortzea proposatu du UGTk, enpresa txiki eta ertainetan (ETE) dauden lan osasun arloan dauden hutsuneak arintzeko.
Berdeak eta berdekarak
Adibidez, ez dago argi Europako Batasunak jaulki nahi dituen bonu berdeak egiaz berdeak izango diren, edo berdekarak. Suspertzerako Next Generation EU funts entzutetsuentzat diruen bila merkatuetara joko du Batasunak, 800.000 milioi euroko zorra jaulkiz. Zor horretatik 250.000 milioi euro bonu berdeetan jaulki nahi ditu, eta, horrela, konpromisoa hartzen du diru hori izango dela finantzaketa jasangarrirako, alegia, beroketa globalari aurre egiteko eta ingurumenaren mesederako inbertsioak finantzatzeko.
Baina bonu berde horiek erosten dituenak nola daki egiaz inbertsio berdeak finantzatzen dituela, dirua ez doala soilik itxuraz berde diren proiektuetara? Hori bermatzera ei dator taxonomia berdea delakoa, zeina hiru urte daramaten lantzen Europako Batzordean. Hartan zerrendatu behar dira zein diren inbertsio jasangarriak ingurumen ikuspegitik, eta ezinbesteko urratsa da bonu berdeen jaulkipenerako.
Taxonomia, jarduera berdeen zerrenda, bi fasetan onartzea erabaki da orain, ikusita ezinezkoa zela, oraingoz, adostasunik lortzea bi energia iturri zehatzetan. Berdea da, taxonomia horretan jasotzeko modukoa, bonu berdeekin finantzatzekoa, energia nuklearra? Ez du karbonorik isurtzen… Eta gas naturala? Herrialde, zientzialari eta merkatuko aditu batzuen ustez, bai. Beste batzuen ustez, ez. Nuklearrei eta gasari buruzko erabakia atzeratu egin du Europako Batzordeak, eta, horrekin, bonu berdeen lehen jaulkipena ere atzeratu egin da; irailerako nahi zuten egin, eta orain, urte bukaerarako aurreikusten da.
Deskarbonizazio helburuak ere izan daitezke berdeagoak edo berde-griskaragoak. Aste honetan Europak bere Klimaren Legea adostu du, eta bere buruari ezarri dio helburua 2030. urterako karbono isuriak «gutxienez» %55 murrizteko, nahiz eta %60ko murrizketa eskatzen zuen Europako Parlamentuak. AEBek ere deskarbonizazio helburua ezarri dio bere buruari aste honetan bertan. 2030erako isuriak erdira murriztu nahi ditu.
Baina bi zenbaki berdeen atzean desberdintasunak daude. Europako Batasunarentzat, %55eko murrizketa 1990. urteko isuriekiko izango da, Parisko Akordioan ezarritako ildoa aintzat hartuz. Joe Bidenek iragarritako %50eko murrizketa, berriz, 2005. urteko karbono emisioekiko da. Isuri kopuru hori 1990ekoekiko kalkulatuta, murrizketa %40koa da. Beraz, ez horren berdea, gehiago berdekara.
Gauzak ez dira beti berdeak edo gris ketuak, ezta BP bezalako energia konpainien deskarbonizazio helburu esanguratsuen atzean ere. Beroketa globalaren kontrako politikak nagusitzen ari direla, jarduera nagusia petrolioa edota erregai fosilak ustiatzea izan duten konpainiak abiadan hasi dira berdatzen, batez ere Europan. Horrela, BPk iragarri du 2050. urterako karbono isurietan neutral izan nahi duela. Eta ari da haren isuriak murrizten.
Baina horrek esan nahi du BPk egiten zituen isuri horiek desagertu direla? Ez. Aurreko astean kontatu zuen Bloomberg-en Rachel Adams-Heard kazetariak. Gogoratu zuen nola BPk 2019an iragarri zuen Alaskako petrolio putzu guztiak saltzen zituela, hain zuzen, ustiatzerakoan isuri gehien eragiten zituztenak. Baina putzu horiek ez dira itxi: konpainia txikiago eta lausoagoek erosi dituzte. Beraz, BP berdatuko zen, baina mundua ez da berdeagoa.
Egia da, berderantz doa mundua, ekonomia, politikak, eta horren erakusle izan da agintariz jositako Bidenen goi bilera telematikoa. Horregatik, hain zuzen, une honetan inoiz baino beharrezkoagoa eta garrantzitsuagoa da titulu eta zenbaki berdekarak egiaz berde direnetatik ondo bereiztea.