CAFek 15 tranbia egingo ditu Lisboarako, 43 milioi euroko…
CAF konpainia gipuzkoarrak 15 tranbia egingo ditu Lisboako Companhia Carris de Ferrorentzat, eta bost urtez mantenu lanak hartuko ditu bere gain.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritza «operazioa irekirik» zela baizik ez zuen esan. Sindikatuko abokatuak jakin duenez, Poliziaren txostenetan 11 lagunen izen-abizenak agertzen dira, eta horregatik ohartarazi zuten atxiloketa gehiago etor zitezkeela. Alta, arratsaldean ez zen atxilotu gehiagoren berri eman. LABen ustez, litekeena da datu hori argitaratu izanak Poliziaren asmoak gerarazi izana. Dena den, Jose Luis Arasti Espainiako Gobernu ordezkariari eskatu zion operazioa bertan behera utz zezala.
Atxilotuei egotzitako protestak garbiketaren sektorearen gatazkaren testuinguruan gertatu dira. Lan baldintza duinagoen eta sexu arrakalaren aldarrikapenak protagonismo berezia izan zuten gatazkan. Lehenik, martxoaren 8an, CEN enpresaburu elkartearen egoitza hauts gorriz bete zuen sindikatuak. LABen arabera, erabilitako osagaia «ekologikoa» izan zen.
Bigarren protesta apirilaren 9an izan zen. Goizaldeko 06:00etan, ISN sektoreko enpresa garrantzitsuenetako baten kamioira igo ziren bi langile, eta N-121 errepidea oztopatu zuten, Beriain herriaren parean. Sektoreko hitzarmenaren blokeoa salatu zuten langileek protesta hartan. Poliziak ekintza hartan parte hartu zuten langileak atxilotu ditu, eta errepideko segurtasuna arriskuan jartzea leporatu die.
Arastiri eskaera
LABek irmo gaitzetsi zuen polizia operazioaren ikusgarritasuna. Imanol Karrera koordinatzaileak gogorarazi zuen nahikoa zela jakinarazpen bat bidaltzea, haiek euren kabuz joan zitezen epaitegira deklarazioa har ziezaieten. Haren irudiko, Europako beste herrialdeetan baimenduta daude halako protestak: «Greenpeacek halako ekintza bat egiten badu, ez da ezer gertatzen, baina langileak mobilizatzen direnean, bai. Jose Luis Arastik galdera horri erantzun beharko lioke». Uste du operazioak langileen ahalduntzea eragotzi nahi duela.
Sindikatuari deigarria egin zaio Poliziaren jokabide diferentea. Alde batetik, CEN patronalak jarritako salaketa aintzat hartu du, baina, bestetik, entzungor egin die lan istripuen aurrean sindikatuek enpresaburu elkartearen aurka egindako salaketei. Halaber, sindikatuak gogorarazi zuen Fermin Elizalde ISN enpresako jabearen aurkako makina bat salaketa daudela Iruñeko epaitegian, kontratazioan iruzur egitea eta soldatak gaizki ordaintzea leporatuta. «Epaitegietan ezaguna da Elizalde, baina ez dute ezer egiten».
Atzo, 11:00etan, atxilotuen askapena aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuen LABek, eta poliziek bertan parte hartu zuten hogei ordezkari inguru identifikatu zituzten. Sindikatuko kide batek aurpegiratu zien poliziek ez zutela identifikazio plakaren zenbakirik soinean. Operazioburuak «errespetua» galdegin zion Imanol Karrerari.
Gaurko 11:00etarako elkarretaratzera deitzeko asmoa zuen sindikatuak, baina deialdia ez da baimendu. Aitzitik, «gehiegikeria hori salatzeko asmoz», larunbaterako deitu du manifestaziora. Iruñeko Baluarte jauregitik aterako da, 17:00etan.
Sortuk, ohar baten bidez, gaitzetsi zuen «onartezina» dela langileen eskubideen alde aritzen direnen aurkako jazarpena. Elkartasuna agertu die prekaritatearen aurkako borrokan ari diren garbiketa sektoreko langileei.
Bankia irentsi ostean, Caixabankek 44.400 langile dauzka, orotara, 5.639 bulegotan. Bulego horien %27 itxiko ditu bankuak, «bikoizketak saihesteko eta sinergiak aprobetxatzeko», eta horietan jarduten duten 8.291 langilek lanpostua galduko dute, kontratuak eteteko erregulazio baten ondorioz. Diru publikoarekin erreskatatutako banku batek eskaintzen dizkio sinergiak Caixabanki. Ezin da ahaztu Espainiako Estatuak soilik 3.303 milioi euro berreskuratu dituela, 2012. eta 2013. urteetan Bankia erreskatatzeko erabilitako 24.069 milioi euroetatik.
BBVA eta Santander ere bai
Caixabank baino lehen, beste banku batzuek iragarri dituzte murrizketa handiak lantaldeetan, kaleratzeen bidez eta erretiro aurreratuen bidez; esaterako, BBVAk iragarritako erregulazioaren xehetasunak ezagutuko dira aste honetan, seguruenera. Santanderrek ere iragarria dauka 3.500 langile kanporatzeko plan bat. Kontzentraziorako joera gero eta nabarmenagoa da bankuen Espainiako sisteman, eta neurria irabazteko bat egiteek bulegoak ixtea dakar, hau da, kaleratzeak. Caixabankek bide hori hartu du, baina, gainera, baztertu egin ditu erretiro aurreratuak, eta, adinari dagokionez, esplikatu du 50 urtetik gorakoen eta beherakoen arteko oreka bilatuko duela erregulazioko zerrenda osatzeko, gaineratuta pizgarrien bidez langileek lanpostua beren borondatez utz dezaten saiatuko dela.
Dena den, zuzendaritzak azaldu die sindikatuei ez badu lortzen kaleratze guztiak borondatez izatea merituen irizpideek finkatu dituztela kaleratzeak, «talentuari eusteko». Edonola ere, urteko bigarren hiruhilekoa amaitzerako bukatua nahi du negoziazioa, lantaldea udararako murriztu dezan.
Jose Ignacio Goirigolzarri presidente eta Gonzalo Gortazar kontseilari ordezkari dituen entitateak 623.800 milioi euroren aktiboak dauzka Espainian, eta horrek penintsulako bankurik handiena bihurtu du.
Enplegu erregulazioa ez ezik, bankuan geratuko diren langileen baldintzak ere negoziatu nahi ditu Caixabankek. Ziurtatu du ez duela kaleratze traumatikorik nahi, baina kalte ordainei buruzko baldintza jakin batzuk ezagutarazi ditu. CCOO da sindikatu nagusia bankuan: bost kide izango ditu negoziazio mahaian.
Kalte ordainak
Lau taldetan banatu ditu Caixabankek bankua utziko duten langileak. 63 urtetik gorakoentzat, urteko hogei eguneko kalte ordaina proposatu du, gehienez hamabi ordainekin. 58 eta 63 urte artekoentzat, hamabost urteko antzinatasuna badute, pentsioaren sariaren erdia proposatu du, langabezia saria deskontatuz. Hirugarren taldean, 55 eta 58 urte artekoak sartu ditu. Haientzat soldataren erdia proposatu du kalte ordain gisa, hamabost urteko antzinatasuna badute, eta bi urteko ordainek finkatuko dute gehienezko kopurua. Gainontzeko kaleratuei, soilik urteko 25 eguneko kalte ordaina eman nahi die bankuak, hemezortzi hilabeteko gehienezkoarekin.
Itxiko dituzten 1.534 bulegoei dagokienez, kokaturik dauden herrien neurria izango da itxi ala eutsi erabakitzeko irizpide bat; beste bat, bi bulegoren arteko tartea. Haien negozio kuota ere kontuan hartuko du zuzendaritzak. Izan ere, bulego handiagoak eta espezializatuagoak nahi ditu bankuak. Gaur arte ezagutzen diren banku bulego tradizionalak galtzeko bidean daudela esan daiteke.
Hautetsiek lansariaren zati bat euskoz jasoko duten lehen herria izango da Uztaritze.
Igor Eizagirrek, ELAko sektore publikoaren arduradunak funtzionarioen behin-behinekotasun tasaren inguruko datu argigarriak eman ditu: «Europan, langileen %20k sektore publikoan dihardute; Espainian, %16k; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %12k. Azken horien artean %40 behin-behineko baldintzetan daude; sektore pribatuan, aldiz, behin-behinekotasuna %23koa da». Eizagirreren hitzetan, behin-behinekotasun hori sistemikoa da, erakunde eta sektore guztietan gertatzen delako.
Egoera transbertsal horren datuak eman ditu, behin-behinekotasun tasa sektorez sektore aletuz: %56koa da Jaurlaritzaren administrazio orokorrean —2010ean egin zituzten azken oposizioak—; %48koa hezkuntzan; %58koa Osakidetzan; eta %44koa Justizian. Salbuespen bakarra Ertzaintza litzateke, behin-behineko agenterik ez dagoelako. Udaltzainen artean, berriz, badago behin-behinekotasuna, %30 ingurukoa, sindikatuaren datuen arabera. Halere, Eizagirrek ohartarazi duenez, Ertzaintzan ere pribatizazioa apurka sartzen ari da garbiketan eta zaintzan. Esaterako Erandioko (Bizkaia) eta Arkautiko (Araba) ertzain etxeek segurtasun pribatua dute.
Datuak horiek dira eta, sindikatuaren diagnosiaren arabera, hiru arrazoi ezkutatzen dituzte: «Pribatizaziorako pausoak ematea, enplegu publikoa suntsitzea erraztea eta diziplina tresna gisa erabiltzea». ELAren ustez, egoera horrek langileen baldintzetan eragina du, baita herritarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatean ere. Alde horretatik, alderdiei gogoratu die «zeresan handia» dutela Espainiako Gobernuan, eta Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren aldaketa baldintzatu dezaketela. Jaurlaritzaren ahalmen legegileari dagokionez, orain arte harturiko neurriek ez dutela balio salatu du, besteak beste langile eta sektore asko bere aplikazio eremutik kanpo uzten dituelako.
Antzinatasuna, meritu
Baina nola lortu kontsolidazio hori? ELAk hainbat proposamen plazaratu ditu. Horretarako, lehenbizi esparru bakoitzean estrukturalak diren lanpostuak zehaztu behar dira, beharren benetako dimentsioa ezagutzeko. Esaterako, behin-behineko langile batek postu bat hiru urtez betetzen badu, estrukturaltzat jo beharko litzateke, eta plaza finkoa sortu. Balizko finkatze prozesua ere definitu du: oposiziorik gabe, edo, hautatze proba egotekotan, gehienezko puntuazio globala duena —gehienez 1,5 urteko esperientziaren parekoa—. Era berean, meritu gisa baloratu beharko litzateke postu horretan lan eginiko denbora. Azkenik, halakoak betetzen ez dituzten administrazioak zigortzeko mekanismoa sortu beharko litzateke.
Egitasmo horrek zalantza bat azaleratzen du: justua al da inoiz langile publiko ez izan eta postu hori lortzeko lehian sartu nahi dutenentzat? Eizagirre: «Salbuespen egoera batek salbuespen konponbideak behar ditu. Ez da egoera normala. Prozesu honekin pribatizazioa gelditu nahi dugu, eta lanpostu publiko berriak finkatu. Langile publiko gehienen adina 50 urtetik gorakoa dela kontuan hartuta, epe motzean postu publiko bat lortzeko aukerak asko handituko dira».
Etziko greba deialdia Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara mugatzen da. Halere, Nafarroako egoera antzeko dela salatu du ELAk. Osasunbidean, esaterako, behin-behinekotasun tasa %45etik gorakoa da, eta han ere mobilizazio dinamika hasi nahiko luke. «15.000 langile daude behin-behinean. Guk gure esku dagoena egingo dugu kontsolidazioa bultzatzeko. Beste sindikatuak dira egun behar hori ikusten ez dutenak».