Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak – 2021
Enpresen errotzea mantentzeko eta zergak ez igotzeko deia egin…
Enpresen errotzea mantentzeko eta zergak ez igotzeko deia egin du Garcinuñok. Bizkaiko patronaleko buruzagitza utziko du. Carolina Perez Toledo, presidente berria.
Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak – EMET 2021
Gasteizen AHTa eraikitzeko izapideak azkartzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak
Euskal erakundeetako arduradunak Espainiako Gobernuko ordezkariekin bildu dira eta Abiadura Handiko Trena Gasteizen lur azpitik sartzeko plana berretsi dute.
‘Rider’-en legeak milaka autonomo faltsuren kontratua aldaraziko du
Aurreko astean, Bilboko Gizarte arloko auzitegi batek Glovoko 285 langileren aldeko epaia eman zuen, eta, rider-en legea gaur bertan onartuko den arren, Nafarroan beste salaketa kolektibo baten prozedura aurrera doa. 208 banatzailek salaketa kolektiboa jarri diote enpresari, Bilbokoen eskaera bera eginez: autonomoak ez baizik beste batentzat lan egiteko kontratuarekin aritzea. LABeko sektoreko arduradunak Nafarroan, Berta Garciak, berretsi du legeak lege aurrera doala prozedura, Gizarte Segurantzak Glovori exijitu dion dirua —soldatapekoak behar zuten langileen kotizazioak— «ez duelako borondate onez itzuliko».
Lan hitzarmenaren zain
Hamasei afiliatu babesten ari da sindikatu abertzalea prozedura horretan. «Adar sindikala sortu genuen Glovoren barruan, eta langileek kontratua lortu eta gero, enpresak beste biderik ez duenean gurekin negoziatzea baino, lan itun baten bila hasiko gara». Rider-en legeak ez baitu zehazten zein sektoretako langileak beharko luketen plataforma digitaletako banatzaileek. Garraioan kokatu nahi dituen saio bat ere aurreikusi du Garciak, eta LABek ostalaritzaren lan hitzarmenaren barruan egon daitezen nahi du: «Behin kontratua lortzean, ostalaritzaren itunean sartzeko borroka abiatuko dugu».
LABeko ordezkariak uste du rider-en legea lagungarria izango zaiela Glovo eta antzeko plataformetako banatzaileei, baina «motz» geratu dela «autonomo faltsuen auzia konpontzeko». Izan ere, legearen izenak berak garbi uzten du soilik banatzaileei erreparatzen diela. «Auzitegiek lehendik garbi utzi dutena gauzatzea baizik ez dute egin. Kontua da prekaritate eredu bera zabaltzen ari dela beste sektoreetara, autonomo faltsuen bidez, abokatuak direla, aseguruen ataletako langileak direla… Legeak ez du bide hori moztu, banatzaileen arlora mugatu delako».
Berta Garciak gogorarazi du Gizarte Segurantzari eta langileari egiten ari zaiela iruzur autonomo faltsuak erabiltzen dituzten enpresak. «Legea harago joatea nahi genuen, plataforma digitalen bidez hedatzen ari baita eredu prekario hori, baina ez da horrela izan, eta funts bereko borroka gehiago hasiko direla aurreikus daiteke».
Diazek agindu du aurten «zuzenduko» dutela PPren lan erreforma
Xede horrekin, hiru kontratu mota bakarrik utzi nahi ditu Espainiako Gobernuak: mugagabeak, aldi baterakoak (aldi baterako jarduerei lotutakoak) eta praktika kontratuak. Hauek izango dira erreformaren beste zutabeak: ABEE aldi baterako erregulazioen araudi egonkor bat sortzea eta behin-behineko kontratuak mugagabe egiteko sariak mugatzea.
Gazteen aldeko neurriak ere agindu ditu Diazek, haiek pairatzen dutelako gehien prekaritatea: «Garaia iritsi da sakrifizioekin eta min handiarekin lapurtu zaiena eskubide gisa berreskuratzeko».
Osasun Sailak proba diagnostikoak egingo dizkie sasoikako langileei
Jaurlaritzako Osasun Sailak covid-19a detektatzeko proba diagnostikoak egingo dizkie ardogintza sektoreko sasoikako langileei, euren lana “bermeekin” egin dezaten.
Jaurlaritzak 3.000 eurorainoko diru-laguntzak emango ditu ibilgailuen erosketagatik
Renove Planaren edizio berriak 3.000 eurorainoko diru-laguntzak emango ditu hamar urtetik gorako ibilgailuak eraginkortasun energetiko handikoak ordezkatzeko.