CL Taldeak ziurtatu du proiektu “sendoa” aurkeztu zuela Corrugados…
Cristian Lay Taldeak EITBn egindako elkarrizketa batean ziurtatu du enpresak proiektu “sendoa” aurkeztu ziela Jaurlaritzari, Gipuzkoako Aldundiari eta Udalari.
2021ko MEC. Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntzak.
Bi langile aurretik eraman ditu luizi batek ATHren obretan,…
Lan-istripua Abiadura Handiko Trenaren obretan, Martutenen, 2021eko maiatzaren 25ean: Bi langile aurretik eraman ditu luizi batek ATHren obretan, Donostian.
Tapiak esan du IberLyzerrek Guadalajararen laguntzengatik hartu duela erabakia
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren sailburuak esan du IberLyzerrek itzuli beharko ez dituen laguntzak lehenetsi dituela Gudalajarara joateko-
Tapiak “utzikeriaz” jardutea egotzi dio Azpeitiko Udalari Corrugados auzian
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak “utzikeriaz” jardutea egotzi dio Azpeitiko Udalari Corrugados auzian.
Lehengaiak, gutxi eta garesti
Euskal Herrian bertan, adibidez, FVEM Bizkaiko metalgintzako patronalak enpresei egindako inkestaren arabera, lehengaiena da haien kezka nagusietako bat, aspaldiko urteetan ez bezala. Erdieroaleen faltak automobilgintza lantegiak gerarazi ditu dagoeneko. Hala, Landabengo VW geldirik egon zen martxoaren 25ean, 26an eta 27an. Baita Gasteizko Mercedes ere, martxoaren 13an eta 27an. Hain zuzen, Mercedesek berriz etengo du ekoizpena gaur, plastiko jakin baten eskasiaren erruz.
Altzairua, burdina, kobrea, oholak, artoa, plastikoak… Gutxi eta garesti; eta ia batera gertatu da dena. Zalantza gutxi dago: eskasiaren arrazoi nagusia pandemia da, eta ondoko ekonomia handienen ia aldibereko suspertzea. Gaitzari aurre egiteko itxialdi zorrotzek hainbat lehengairen ustiaketa eta produkzioa eten zuten; eskaria bera ere amildu zen. Udan atzera jarduerari ekin, eta eskaria berpiztu zenean, lehen eskasiak agertu ziren, adibidez, polimero jakin batzuetan.
Geldialditik suspertzen lehena Txina izan zen, AEBak eta Europako Batasuna baino lehenago. Barnean ez zeukana kanpoan erosten hasi zen Txina, garestiago bazen ere. Uda osteko hilabeteetan eskasiak areagotzen joan dira, zenbait gairekin hornikuntza arazo bilakatzeraino. Mondragon taldean, adibidez, azaroan iritsi zen lehen hornikuntza arazo inportantea, Ategiko lehengaien arduradun Josu Luengoren arabera.
Mondragon taldeko Ategi kooperatibak erosketen inguruko aholkularitza eta zerbitzu espezializatuak eskaintzen dizkie bere bezeroei. Haien arabera, Euskal Herrian arazo handienak altzairuarekin daude, baita zenbait polimerorekin ere.
Txinak bere altzairu ekoizpen guztia xurgatu du azken hilabeteetan. Luengoren ustez,horri beste aldagai bat ere gehitu zaio: «Txinak altzairu esportazioen gaineko BEZaren itzulpena ezabatu du, eta are gehiago zaildu materialak Europara iristea». Europan, gainera, hainbat altzairutegi aldi baterako erregulazioan egon izanak tentsioa areagotu du merkatuetan. «Aditu askok iradoki dute altzairu ekoizleek irabazi tarteak hobetu nahi dituztela; errentagarriagoa zaiela berdina irabaztea fabrikak erregulazioan dituzten bitartean».
Igoera ikusgarriak
Prezio igoerak ikusgarriak izan dira. «Ohituta geunden altzairu bobinaren prezioak urtean %10 inguruko gorabeherak izatera, baina orain bobina batek lau aldiz gehiago balio du. Enpresa batzuei barrako altzairu tutua %40 garestitu zaie, eta ezinezkoa zuten bezeroei gehigarri hori kargatzea». Datu historikoei begira, altzairua inoiz baino garestiago dago. Dena den, arazoak ez du larritasun berbera enpresa handietan edo txikietan, handiek hornikuntza ziurtatzeko presio ahalmen handiagoa dutelako. «Okerragoa da enpresa ertain eta txikientzat».
Polimero zenbaiten hornikuntzarekin ere berdin pasatzen da. Kopuruak esleitu behar diren aldietan, euren kontratuek zerbitzu hobeak ziurtatzen dizkiete enpresa handiei. Polimeroen salerosketan eskasia oso handia izaten ari dela dio Ategik, batez ere gai estandarretan, hala nola poliolefinetan edota ingeniaritza plastikoetan. «Konplikazio handiena, dena den, poliamiden merkatuan gertatu da, kontrolik gabeko igoerekin».
Polimero jakin batzuen urritasunaren eta garestitzearen atzean, pandemiaz gain, beste aldagai batzuk ere egon dira; hala nola polimero ekoizle garrantzitsua den AEBetako hego ekialdeak izotzaldi handiak eta urakanak nozitu zituen otsailean.
Sektore guztiei eragiten die polimeroen eskasiak, baina Josu Luengoren arabera, automozioa da gehien sufritzen ari denetako bat, «haiek erabiltzen dituztelako gehien poliamidak eta polimero estirenikoen moduko material teknikoak». Plastiko jakinen faltarengatik, egun bakarreko ekoizpen geldialdia egingo dute Mercedesen Gasteizko lantegian: plastiko horietako batekin egiten dira kable konektore batzuk, eta ez dira iritsi Mazedoniatik.
Noiz arte iraungo du gaien eskasiak? Ategik uste du hurrengo hiruhilekoetan gauzak lasaitu egingo direla, merkatuak orekatuz doazen heinean. Txinarekin adi egon beharko da, dena den. Herrialde hori da lehengaien munduko kontsumitzaile handiena, eta haren suspertze indartsuak eragin handia izan du lehengaien garestitzean.
Txinako agintariak kezkatuta daude altzairuaren eta bestelakoen prezio garestiek ez ote dituzten kontsumo prezioak neurri gabe igoaraziko, eta, atzo bertan, oharra egin zuten, esanez ez dituztela monopolio jokaerak onartuko lehengai merkatuetan, ezta informazio faltsurik eta gai pilaketarik ere. Hots, baliteke espekulazioa eteteko neurriak hartzea. Shanghaiko burtsan, berehala egin zuten behera burdinaren, altzairuaren, aluminioaren eta beste hainbat gairen salneurriek.
Pentsioen «borroka» langile guztien ardura dela oroitarazi dute sindikatuek
Bilbon eman dute jendaurrean atxikimendua sindikatuek, Espainiako Gobernuaren lurralde ordezkaritzaren aurrean. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak pentsiodunen mugimenduak eginiko lana goratu du, eta kritikatu Espainiako Gobernua pentsio pribatuen aldeko apustu garbia egiten ari dela. Era berean, salatu du emakumezko pentsiodun askok «miseriazko» ordainsariak jasotzen dituztela haien zaintza lana ez delako aintzat hartu, eta, horregatik, besteak beste, «premiazkoa» dela 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea. Azkenik, iragarri du mobilizazio eta greba gehiago etorriko direla langileen eta pentsiodunen eskubideen alde.
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak, berriz, 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformak indargabetu beharra nabarmendu du; izan ere, haren esanetan, Espainiako Gobernua «aurkakoa» planteatzen ari da gaur egun: «Seinaleek diote pentsioak are gehiago murriztu nahi dituztela, eta erretiroaren muga atzeratu nahi dutela. Batez ere erretiro aurreratuekin ari dira, eta helburua argia da: erretiro aurreratuak murriztuz hurrengo pentsioak txikiagoak izatea».
Pentsiodunek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan deitu dute manifestazioetara larunbat arratsalderako (17:00). Eskaera nagusiak hauek dira: 2011ko eta 2013ko pentsio erreformak eta 2010eko eta 2012ko lan erreformak bertan behar uztea; 2021erako iragarri diren murrizketei eta pentsio sistema pribatizatzeko asmoei aurre egitea; gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izan dadila, eta gutxieneko soldata 1.200 eurokoa; soldatetan eta pentsioetan dagoen sexu arrakala amaitzea; alargunen pentsioa ezkontidearen ordainsariaren %100 izatea; eta erretiro aurreratua kotizatutako 40 urterekin hartu ahala izatea inolako zigorrik gabe.
Bizikleta martxa Gipuzkoan
Pentsiodunen mugimenduak hainbat kolektiboren babesa jasoko du astean honetan, eta, besteak beste, agerraldiak antolatu dituzte gazteen erakundeekin eta Babestu zahar etxeetako egoiliarren familietako elkartearekin. Era berean, bizikleta martxa bat antolatu dute Gipuzkoan barrena, manifestazioaren eta beren eskaeren berri emateko. Atzo Errenteriatik Tolosarako bidea egin zuten, eta gaur Zumarraga-Urretxun bukatuko dute. Bihar Bergaran amaituko dute; etzi, Deban; ostiralean, Usurbilen, eta larunbatean, Donostian, arratsaldez, manifestazioarekin bat egiteko.
Nafarroako Gobernuko lau forotatik kanpo utzi dute ELA
«Bereziki larria» iruditzen zaio kontratazio publikoaren batzordearekin gertatutakoa. ELAk gogorarazi du 2014an herri ekimen legegile bat bultzatu zuela, eta 14.625 sinadura bildu. Gerora, LAB eta CCOOrekin batera, kanpaina bat egin zuen kontratazio publikoaren legea aldatzeko, eta, hor jasotzen zenez, kontratazio publikoaren batzorde bat eratuko zen.
2018an onartutako legeak zekarren, besteak beste, sindikatuek ordezkaritza izango zutela batzorde horretan. Alta, 2019an, lege hura garatzeko foru dekretuan, ordezkaritza handieneko sindikatuen formula aipatzen da osaerari buruzko irizpideak ezartzean. Baina, egiaz, tokia soilik CCOO eta UGTri egin zaie.
Pascualen arabera, bi sindikatuok ordezkaritza galtzen ari dira Nafarroan, eta azken urteetan bien artean %56ko ordezkaritza izatetik %48koa izatera pasatu dira. Horregatik, Pascualen irudiko, erabaki horrek bi sindikatuok «sustatzeko» asmoa du. Erabaki horiek salatzeko, ELAk elkarretaratzera deitu gaurko,t Nafarroako Jauregian (12:30).