Industria BPGren % 40 baino gehiago izatea jarri du…

Industria BPGren % 40 baino gehiago izatea jarri du helburutzat Eusko Jaurlaritzak. Horrez gain, enpresen internazionalizazioa bultzatu nahi dute eta horretarako Asiako merkatuan jarriko dute indarra. Hala, bulego berriak irekiko dituzte Japonian eta Hego Korean.
Kaleratutako beharginak berriro lanean hastea onartu du Tubacexek

Tubacexek onartu du kaleratutako beharginak berriro lanean hastea. Enpresa batzordea Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin bildu da gaur, eta bertan jaso du enpresaren eskaintza. Hala, interesa duten beharginek lanean hasiko dira azaroaren 30a baino lehen.
Tubacexek grebari eutsiko dio
Erabaki hau mugarri bat da Tubacexen lan gatazkan. Auzitegi Nagusiak erregulazio espedientea bertan behera uztea erabaki eta enpresak kaleratu asmo zituen langileak onartuko ez zituela jakinarazi osteko bilerarik garrantzitsuenetako bat zen atzokoa, bai behintzat batzordeak grebaren gaia mahai gainean jartzen zuen aurrenekoa. Langile batzordean ordezkaritza duten sindikatuek ELAk eta CCOOk, launa ordezkari; STATek, hiru; LABek eta ATAL sindikatu independenteak, bana barne galdeketak egin zituzten afiliatuen artean, eta atzo bateratu zituzten. Hiru ondorio posible egon zitezkeen: greban jarraitzea, greba bertan behera uztea edo bozketaren bat egitea, eta gehiengoak grebaren alde egin zuen.
ELAk eta LABek publikoki esana zuten greba eustearen alde bozkatuko zutela, baina ikusteko zegoen zein izango zen beste sindikatuen jarrera. Langile batzordeak ez zuen bozketaren daturik eman; sindikatu abertzaleetako kideak, dena den, aurretik baikor zeuden STATeko hainbat kide oso aktiboak izan direlako greban. Protestaldiak, izan ere, berean jarraitzen du. Atzo bertan, goizaldean, piketeek eguneroko guardia egin zuten plantetako ateetan.
Grebak, halaber, arnasa ekonomiko berria hartuko du aurki. Auzitegi Nagusiak kaleratu asmo zituen 129 langileak berriz ere soldatapean hartzera behartu zuen zuzendaritza, eta uztailetik aurrera kobratzen hasiko dira —otsailetik uztailera arteko soldatak ez dituzte jasoko Auzitegi Gorenak enpresak jarritako helegitearen inguruan ebatzi arte—. Bada, langile horiek grebalariei laguntzera bideratuko dituzte beren soldatak. Erresistentzia kutxarekin batera erabili ahal izango den funts batean sartuko dituzte soldata horiek. Lehen diru sarrera, gainera, handia izango da, udako soldata bikoitza jasotzea baitagokie. Laudio eta Amurrioko hodigintza plantetan 700 langile inguruk dihardute.
Langile batzordeak grebari eustea erabaki du, baina ez dio atea itxi negoziazioari. Azken egunetan erakunde publikoetako hainbat ordezkarik esan dute bi aldeen arteko negoziazioa ezinbestekoa dela, eta langileen ordezkariak horren alde agertu ziren atzo. Hori bai, betiere Auzitegi Nagusiak ebatzitakoa «bere osotasunean» betetzea oinarri hartuta; alegia, erregulazioan zeuden langileak itzultzea. Urrunago joan gabe, iragan astean EAJk Aiaraldean dituen alkateek hori bera eskatu zioten enpresari.
Alderatzen jarrita, ITP Aero PCBn zuzendaritzak erabaki bera hartu zuen epaileek erregulazioa baliogabetu ziotenean, eta hiru hilabete geroago, kaleratu asmo zituen langileak ez dira lantokian sartu. Han, langileek greba bertan behera uztea adostu zuten. Orain, enpresaren mugimendua ikusi beharko da. Eskaerak badituela esan du, eta langileak lanera itzultzea nahi du. Kaleratu asmo zituen 129ak teknikoki ez daude greban, eta logikoena litzateke haiek deitzea lehenbizi. Dena den, atzo salatu zutenez, oraindik ez du haien izenik eman Gizarte Segurantzan.
Akordiorik ezean, korapiloa ez da askatuko Espainiako Auzitegi Gorenak enpresak ebazpenari jarritako helegitea ebatzi arte, eta litekeena da urtebete inguru pasatzea. Haren ebazpena zein izango den ere ikusteko dago. EAEko Auzitegi Nagusian bi epaiketa izan ziren, sei epaile guztira, eta seiek diagnosi bera egin zuten. Enpresaren eta langileen ordezkarien txostenak irakurrita, seiak ondorio berberetara iritsi ziren: batetik, Tubacexen krisia behin behinekoa dela, eta, bestetik, ez zuela erregulazioa egiteko arrazoirik.
Bizkaiak bi urte atzeratu du enpresentzako Batuz sistema
Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak azaldu duenez, «Batuz proiektu estrategikoa da Bizkaiarentzat, iruzurraren aurkako borroka indartzen duelako eta zergadunen laguntza hobetzen duelako», baina gaur egun ez dago baldintza egokirik krisiaren «ondorio txarrenak» pairatzen ari diren zergadunek hura onartzeko. Azaldu du sektore ezberdinek eman dietela horren berri, elkargo profesionalekin, enpresaburuen elkarteekin eta aholkularitza fiskalarekin egindako bileretan. 2024a baino lehen martxan jartzen duten enpresentzat «pizgarriak» izango dira, dena den. Datorren urtarrilaren 1etik aurrera ezartzen duten negozioek %15eko murrizketa izango dute PFEZan edo sozietate zergan.
Argindarrak historiako bigarren preziorik garestiena izango du asteartean: 101…

Argindarrak historiako bigarren preziorik garestiena izango du asteartean: 101 euro megawatt ordua. Historiako preziorik altuena 2002ko urtarrilaren 11n ezarri zuten: 103 euro megawatt ordua.
Arabak sei eguzki-parke izango ditu, 3.000 etxe auto-hornitzeko

Arabak sei eguzki-parke izango ditu, 3.000 etxe auto-hornitzeko. Azpiegitura berriak Añana, Aiara, Arabako Mendialdea, Arabako Lautada, Arabako Errioxa eta Gorbeialdeko kuadrilletan kokatuta egongo dira.
Tubacexeko enpresa batzordeak greba mugagabeari eutsi dio Amurrion eta…

Tubacexeko enpresa batzordeak greba mugagabeari eutsi dio Amurrion eta Laudion. Enpresak jakinarazi zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren aurka helegitea aurkeztuko zuela, 129 kaleratzeak baliogabetzat jotzen baitzituen.