Argindarraren prezioak gora egin du berriro, eta maximo historikoetara…
Argindarraren prezioak gora egin du, eta maximo historikoetara hurbiltzen ari da. Kontsumitzaile arrunt batentzako historiako hirugarren faktura garestiena izan da uztailekoa. Gas naturalaren garestitzeak eta isurtzeko eskubideen salneurri altuek igoera eragin dutela diote oraingoan.