Tubacexeko gatazka konpontzeko bilera berria egingo dute ostiralean
Tubacexeko gatazka konpontzeko bilera berria egingo dute ostiralean. Asteazken honetan hiru aldeko bilera egin dute zuzendaritzak, enpresa-batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak.
LAB sindikatuak esan du eragile sozialen mahaia «marketinga baizik» ez dela, eta CCOOk eta UGTk beren burua «saldu» dutela, «argazkian ateratzeko». Sindikatu abertzalearen esanetan, «patronalari bidea errazteko helburua dauka» mahaiak, eta Jaurlaritzaren politikak «justifikatzekoa».
Aireportu guztietan egin du gora trafikoak, baina bereziki Noainen (+%224) eta Hondarribian (+%152). Edonola ere, datu osoetan Loiuko aireportuak du pisu handiena, Bizkaiko aireportura iristen baitira —edo handik irteten dira— lau lurraldeetako ia hamar bidaiaritik bederatzi. Loiun trafikoa %86 handitu da.
Baina begirada pandemia aurreko datuetara eramanez gero, argi dago oraindik asko falta dela aireportuek koronabirusaren aurreko irudia berreskuratzeko. Izan ere, 2019ko abuztuan ia 625.000 lagun igaro ziren aireportuetatik. Aurten 162.000 gutxiago izan dira (-%26).
Joera berriak
Hau da, 2019ko bidaiarien laurdena falta dela oraindik. Ikusteko dago horiek berreskuratuko ote dituzten, badaudelako pandemiak hauspotutako zenbait joera, luzaroan iraun dezaketenak: hala nola oporrak etxetik gertuago igarotzeko asmoa, negozio bidaien gutxitzea eta ingurumenarekiko kezka —hegazkinek isurtzen dute gizakien jardunaren ondoren isurtzen den CO2aren %2,5, baina garraioak eragindakoaren %12etik gora; gainera, autoekin ez bezala, hegazkinekin ez dago oraingoz erregai fosilen alternatiba sendorik—.
Ondorioz, baliteke urteak behar izatea 2019ko mailara itzultzeko, edo halakorik ez gertatzea etorkizun hurbilean. Urte horretan hautsi zituzten markak Euskal Herriko bost aireportuek, 7,7 milioi bidaiariekin. Kopurua zortzi milioietatik gertuago izango zatekeen, baldin eta Miarritzeko aireportua hainbat astez itxita egon ez bazen berritze lanak egin ahal izateko.
Lapurdiko kostaldeko aireportuak ez du hilabeteko trafikoaren daturik eman pandemia hasi zenetik, baina trafiko aldetik, Euskal Herriko aireporturik handienetan bigarrena da, Loiutik urrun baina Hondarribiak, Noainek, eta Forondak batera dituzten erabiltzaileen gainetik. Iaz, esaterako, 383.366 bidaiari igaro ziren Miarritzetik, aurreko urtean baino %64 gutxiago. 2020ko martxoaren erdialdean itxi zuten, eta ez zuten ekainera arte berriro ireki.
Erorikoa apaltzen ari da
Abuztuko trafiko gorakadaren eskutik, 2021eko datuak jada 2020koen gainetik daude. Zehazki, Hego Euskal Herriko lau aireportuek milioi eta erdi bidaiari izan dituzte urtarrilaren hasieratik abuztuaren bukaerara, iazko lehen zortzi hilabeteetan baino 57.102 gehiago (+%3,9).
Kontuan hartu behar da 2020ko lehen bi hilabete eta erdietan —trafiko aldetik ahulenak, bidenabar— ez zela garraiorako murrizketarik izan; 2021. urtean, kontrara, Euskal Herria eta Europako herrialde gehienak koronabirusaren hirugarren olatuaren aurka borrokan ari zirenez, joan-etorrietarako muga asko izan ziren, eta horrek aisialdirako eta lanerako bidaiak asko murriztu zituen. Muga horietako asko kendu ziren udaberriaren amaieran, eta orduz gero handitu da mugimendua Euskal Herriko eta kanpoko aireportuetan.
Edonola ere, 2019ko datuetatik oso urrun geratuko da 2021. urtea, eta nekez iritsiko da orduan izandako bidaiarien erdira. Lehen zortzi hilabeteetan, erorikoa %66koa izan da. Uztailean, berriz, ia %73koa zen.
Diaz sindikatuekin bildu da asteburuan, eta uste du haiekin akordioa posible dela. Aldiz, gogor kritikatu du enpresarien jarrera: «Soldata igoera izozteko eskatu dute. Zero eskatzen eseri ziren mahaian, eta berdin altxatu dira. Hori ez da negoziatzea».
Pentsioak, mahai gainean
Urte amaiera bilera garaia izango da Espainiako Gobernuarentzat, eta atzo egin zuen aurrenekoa pentsioen erreformaren bigarren zatiari ekiteko. Sindikatuen, patronalaren eta autonomoen elkarteen ordezkariekin bildu zen. Korapiloetako bat jasangarritasun faktorea ordezkatuko duen sistema zehaztea da, eta enpresarien elkarteak «ezer konpontzen ez duten laborategi formulak» saihesteko eskatu dio gobernuari.