Sidenorrek bost urterako aurreakordioa lortu du UGTrekin, CCOOrekin eta…

Sidenorrek bost urterako aurreakordioa lortu du UGTrekin, CCOOrekin eta USOrekin. Hori horrela, langileen soldata finkoa % 2,5 haziko da 2022an; % 2, 2023an, 2024an eta 2025ean; eta % 1,5, 2026an.
Hazkundea moteldu egin da, eta Jaurlaritzak iragarpenak apalduko ditu
Urrian aurreratutako datuak pixka bat zuzendu zituen atzo Eustatek, baina ez okerrera, hobera baizik. Horien arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordinaren hazkundea moteldu egin da urteko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoarekin alderatuz gero. Bigarren hiruhilekoan %2,2 hazi zen, eta hirugarrenean, berriz, %1. Edonola ere, moteltzea ez da iragarri bezain handia izan: %0,8 hazi zela esan zuen urrian.
Orduan, Eustatek jakinarazi zuen industria izan zela moteltzearen eragile nagusia, hornidura katean zeuden arazoak zirela eta. Datuek baieztatu egin dute iragarpen hori: industriak %0,2 egin du atzera hiruhileko batetik bestera.
Tasa negatiboa izan du lehen sektoreak ere (-%7,2). Zerbitzuak hazi egin dira (+%2,3), baina kontsumoarekin lotutako haren osagaia — merkataritza, ostalaritza eta garraioa— %2,7 uzkurtu da.
Urte arteko tasan ere zuzenketa bat egin du Eustatek, gorantz. Urrian, %3,8 esan zuen, eta orain dio %3,9 izan dela. Edonola ere, urrun dago Eusko Jaurlaritzak udako hilabeteetarako egin zuen iragarpenetik (%5,5).
Urritik abendurako hiruhilekoan urte arteko %7,4ko hazkundea iragarri zuen Pedro Azpiazuren sailak, baina orain ez da ausartu kopuru hori berrestera. Hori bai, «ditugun datuek pentsarazten digute urteko azken hiruhilekoa hobea izango dela hirugarrena baino», azaldu du. Besteak beste, 2020ko udazkenean koronabirusaren bigarren olatuak hainbat murrizketa ekarri zituelako ostalaritzan, eta maila horretako neurririk ez dagoelako oraindik indarrean.
Urte arteko tasa izan ohi da fidagarriena ekonomiaren osasuna neurtzeko, gertaera puntualen eragina leuntzen duelako, baina ez da horrela azkenaldian, konfinamenduak eragindako kolpeak, haren erreboteak eta koronabirusaren hurrengo olatuek datuak desitxuratu dituztelako. Horrela, urteko bigarren hiruhilekoan %18,6ko hazkundea eman zuen, inoizko handiena, itxialdiaren hilabeteekin alderatzen delako.
Bizkaiak, datu hobeak
Lurralde historikoen araberako BPGari dagokionez, 2021eko hirugarren hiruhileko honetako bilakaera homogeneoa izan da urte arteko terminoetan: % 3,9ko hazkundea Araban eta Gipuzkoan, eta % 4,0koa Bizkaian. Hiruhilekoen arteko bilakaera desberdinagoa izango da, baina positiboa hiru lurraldeetan: Bizkaian, % 1,4ko hazkundea; Gipuzkoan, %0,6koa, eta Araban, %0,3koa. Azken bi lurralde horietan du industriak pisurik handiena.
Enpleguak bilakaera ona izan zuen uztailetik irailera, %0,9 handitu baitzen dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta; zenbaki osoetan, 8.000 enplegu gehiago dira. Urte arteko tasan, berriz, iazko udan baino %3,5 lanpostu gehiago izan dira aurtengoan.
Espainiako Estatuari 10.000 milioi euro ematea onartu du Bruselak

Espainiako Estatuari 10.000 milioi euro ematea onartu du Bruselak. Aurreneko ordainketa jasotzeko eskaera formala egiten EBko lehen estatua izan da Espainia. Dagoeneko Europako Batzordeak 9.000 milioi aurreratu zituen abuztuan, inongo baldintzarik jarri gabe.
Sanchez Galan epaile aurrean izango da urtarrilaren 18an, Iberdrolak…

Sanchez Galan epaile aurrean izango da urtarrilaren 18an, Iberdrolak Villarejori egindako enkarguengatik. Manuel Garcia-Castellon epaileak ekainean erabaki zuen Iberdrolako presidentea auzipetzea, eroskeria aktiboa, intimitatearen aurkako eta merkataritza-dokumentuak faltsutzea egotzita.
Kultura Bonuak eskura dituzte dagoeneko arabarrek

5.500 bonu jarriko dituzte salgai, iaz baino mila gehiago, otsailaren 28ra arte. Nahikoa izango da atxikitako 44 saltokietako batera joatea eta bertan deskontua aplikatzea.
Inoiz baino langile gehiago daude Hego Euskal Herrian
Langabezia ere COVID-19aren aurreko datuetara itzuli da. 2020ko abuztuan jo zuen goia. Osasun krisiaren hasieratik abuztura bitarte, 34.206 lagunek galdu zuten enplegua, eta ordutik aurtengo azarora arte 35.939 lanpostu sortu dira. Hortaz, pandemian suntsitutako enplegua berreskuratu da. Langabezia tasa 2019ko azaroan erregistratutakoaren oso antzekoa da: %10,97koa zen orduan, eta %10,98koa da orain.
Langabezia txikituz joan da azkenengo hamabost hilabeteetan, hiruretan izan ezik: iazko abuztuan, eta aurtengo urtarrilean eta martxoan. Egun 149.481 lagun daude erregistratuta Lanbideren eta Nafar Lansareren bulegoetan. Duela urtebete baino 22.482 gutxiago dira, eta urrian baino 1.076 gutxiago. Gipuzkoan salbu —53 langabe gehiago daude—, behera egin du beste lurraldeetan: Nafarroan (-426), Bizkaian (-401) eta Araban (-302).
Zerbitzuetan jaitsi da gehien (-873). Azaroa hilabete ona izan ohi da sektore horretan, Gabonetako kanpainarako langile batzuk kontratatzen direlako, baina egia da lanpostu horietako asko galdu egiten direla urtarrilean. Beste datu batean ere ikusten da merkataritzak azaroko emaitzetan izan ohi duen eragina: alor horretan emakume gehiago aritu ohi dira lanean, eta haien artean gehiago txikitu da langabezia. Dena dela, emakumeak dira langabe erregistratuen %56,9.
Beste sektoreetan, industrian apurka gutxitzen ari dira langabeak (-217 azken hilean), eta behera egin du aurretik lanik ez zutenen artean ere (-74). Hilabete okerragoa izan da, berriz, lehen sektorean: 55 langabe gehiago daude; eta hiru gehiago eraikuntzan.
Azaroko kontratazioei dagokienez, datu bat nabarmentzen da SEPEren txostenean: mugagabeak dira egindako kontratu berrien %11,83. Azken urteetako batez bestekoen gainetik dago kopuru hori, eta hilabete batean inoiz egindako kontratu finko kopururik handiena da: guztira, 14.385. 2006aren amaierara eta 2007aren hasierara egin behar da atzera antzeko datuak ikusteko, kopuru osoetan eta ehunekoetan. Aurtengo otsailean kontratu berrien %12,81 izan ziren finkoak. Azken hilabeteetan Lan Ikuskaritzak kanpaina bat egin du aldi baterakoak erregularizatzeko.
Badago kezkatzeko datu bat: handitzen ari da langabezia saririk ez dutenen kopurua: %55,5ek ez dute eurorik jasotzen; urtebete lehenago baino bi puntu gehiago.
Aldi baterakoak, jopuntuan
Gobernuek eta sindikatuek azpimarratu dute oraindik ere aldi baterako kontratu gehiegi egiten direla. «Emaitza onek ezin dute errealitate hori ezkutatu», adierazi du Jaurlaritzak. Hala ere, nabarmendu du positiboa dela energiarekin eta hornikuntzarekin loturiko «ziurgabetasun egoera batean» lana sortzen jarraitzea. Horixe azpimarratu du Nafarroako Gobernuak ere.
Sindikatuentzat, «prekarioa» da sortzen den lan gehiena, eta azaroko datuetako hobekuntzak sendotu daitezen, ezinbestekoa da lan erreforma indargabetzea.
Diputatuen Kongresuak pentsioen erreformako lehen zatia onartu du, zortzi…

Diputatuen Kongresuak pentsioen erreformako lehen zatia onartu du, zortzi urte geroago PPrena indargabetuz. KPI berreskuratuko du, jasangarritasun faktorearen amaiera kotizazio handiagoarekin orekatuko du eta berezkoak ez diren gastuak Estatuak bere gain hartuko ditu.
ACB Sestaok abenduaren 7an etengo du ekoizpena eta urtarrilean…

Enpresaren arabera, lan batzuk egiteko beharrak eta argindarraren prezio altuak bultzatuta etorri da etenaldia.
Ostiral honetan jarriko dute abian Kultura Bonua Araban

5.500 bonu jarriko dituzte salgai, iaz baino mila gehiago, otsailaren 28ra arte. Nahikoa izango da atxikitako 44 saltokietako batera joatea eta bertan deskontua aplikatzea.