Osakidetzako lan-eskaintza publikora aurkezteko epea urtarrilaren 25ean irekiko da

Osakidetzako lan-eskaintza publikora aurkezteko epea urtarrilaren 25ean irekiko da. Osakidetzak 3.535 lanpostu eskainiko ditu, bi fasetan. Lehenengoan 1.611 plaza eskainiko dira, horien artean Familia Medikuntzako 322 plaza eta Pediatriako 62 plaza. EHAAk gaur argitaratu ditu deialdiaren oinarriak.