Mercabilbao Basauritik Ortuellara lekualdatuko dute 2027an

Mercabilbao Basauritik Ortuellara lekualdatuko dute 2027an. Hain zuzen ere, Ezkerraldea-Meatzaldea parke teknologikora eramango dute zentroa.
Gauza bat baita saltzea, eta bestea, salmentarekin dirua irabaztea. Egungo jokalekuan kostuak izugarri handitu dira, energiarekin lotutakoak, batetik, baina baita lehengaienak eta osagaienak ere, bestetik. Hornidura kateetan egon diren —eta Txinako portuetan COVIDa dela-eta gertatzen ari dena ikusita, egon daitezkeen— etenak eta atzerapenak mehatxu argi bat dira kontratuetan finkatutako epeak betetzeko. Salmentak prezio eta epe jakin batzuetan egiten dira, eta, horiek betetzeko, enpresa batzuek mirariak egin beharko dituzte; hala aditzera eman du Cesar Garbalena AFMko presidenteak. Alegia, gerta daiteke, fakturazioak gora egin arren aurten, irabazi-marjinak gehiegi estutzea.
AFM makina-erremintaren klusterreko buruak ukatu egin du abisu horrek lotura duela sektoreko enpresek egungo inflazioari aurre egiteko asmoz soldata igotzearekin. «Ez dagokigu guri soldatak negoziatzen aritzea», esan du Xabier Ortueta AFMko zuzendariak. Edonola ere, Ortuerta sinetsita dago «elkar ulertze bat» egongo dela gehien-gehienetan. Eta gogoratu du 2021eko KPI handiari «erantzun zuzena» eman diotela AFMko enpresek.
Aurten ere, hazkundean
Batera edo bestera, makina-erremintan susperraldi nabarmena gertatzen ari da pandemiak eragin zion zulo handiaren ostean, eta 2021. urteko %18tik gorako hazkundeak segida izango du 2022. urtean, beste %7-10 igoko baita fakturazioa. Hala, pandemia aurreko salmentak gaindituko ditu sektoreak, bi urteren ondoren, eta 1.700 milioi euro inguruko fakturazioa lortuko du. Ortuetak ohartarazi du oraindik «partida jokatzen» ari dela, baina aurreikuspenak onak direla. 2018ko errekorra parekatzeko (1.800 milioi euro) beste koska bat falta da oraindik.
«Industriarik berritzaileena gara, malguena, eta munduko liderrekin batera lehiatzen gara mundu osoan», adierazi du Garbalena presidenteak; pandemiak eragindako beherakada latza izan baitzen, eta egoera hori bridatzeak ahalegin handia eskatu die enpresei. Fakturazioa ia %20 jaitsi zitzaien, eta jaitsiera hori aurreko urtean izandako ia %10ekoari gehitu zitzaion. Hala, aurreko bost urteetan (2014-2018) sektoreak pilatua zuen %30eko hazkundea ia zerora eraman zuten bi urte txarrek, bigarrena pandemiarena. Iaz, ordea, susperraldia hasi zen atzera, eta %18tik gorako hazkundea lortu zuten, batez beste, makina-erremintan aritzen diren AFMko 126 kideek, tartean DanobatGroup, Fagor Automation, Fagor Arrasate, EtxeTar Group, Ibarmia, Koniker, Zayer…
Goraldi horretan, esportazioek eman diete hauspoa sektoreko euskal enpresei: %23,4 gehitu dira azken urtean. Helmuga nagusiak AEBak, Italia, Alemania, Txina eta Frantzia izan dira. Barne merkatua esaten dioten horretan (Euskal Herria, Katalunia, Galizia eta Espainia), inbertsioa ahul ibili da berriro, eta %5,2 egin du behera eskaeren jarioak. Horiek horrela, AFMko enpresen multzoan munduko seigarren ekoizle taldea osatzen dute makina-erremintaren arloan.
I+G inbertsioa
Garbalena presidenteak —bihar izendatuko dute beste presidente bat AFMko batzar nagusian— azpimarratu du makina-erremintako enpresek inbertsio handia egiteko premia dutela. «I+G atalean inbertitu behar dugu geroa bermatzeko. Hori da gure tresnarik hoberena: inbertsioa. Puntako teknologia garatu behar dugu lehiatzen jarraitzeko, makina berdeak egiteko, kontsumo apalekoak».
Sektorean pisu handia duen beste aldagai bat digitalizazioa da. Gero eta makina gehiago egingo dituzte digitalizazio gehiagorekin. Haien bidez, bezeroarekin duten harremana «luzatu» egiten da, zerbitzu berriak sortzen direlako.
Joseba Larrea UGTko ordezkariak salatu du enpresek muzin egiten diotela lan erreforma ezarri eta ABLE bidez kontratatzea hobesten dutela, langileei kontratu mugagabeak ez eskaintzeko. Gainera, enpresei leporatu die 2019tik pilatu duten erosteko ahalmenaren galera ez bete nahi izatea. «Lan baldintzek okerrera egin dute, eta kasu askotan onartezinak dira».
Greba izango da Jaurlaritzaren telefono bidezko zerbitzuak ematen dituen enpresan ere, BetiONen. LABek eta UGTk hamabi eguneko greba antolatu dute, erosteko ahalmena bermatzen duen itun baten alde.
Testuak bizitzeko gutxieneko diru sarreraren kudeaketa ere jasotzen du lehen aldiz, gainera. Sailburuaren ustez, egungo babes sistema «indartu» egiten du horrek. «Euskal babes sistema gure inbertsiorik onena izan da azken 30 urteetan, eta aurrerantzean ere hala izatea nahi dugu, eredu arinago, modernoago eta argiago batekin», esan du Mendiak.
Jaurlaritzak nahi du diru laguntza behar gehien duten ahalik eta herritar gehienengana heltzea, eta, horretarako, prestazioa jaso dezaketenen baldintzak malgutu egin ditu. Baldintza nagusiari eutsi egingo zaio aurrerantzean ere, hau da, 23 urte izatea gutxienez eta hiru urtez erroldatuta egotea. Bi urtera jaitsiko da adingabeak dituzten familien kasuan, halere.
Aldiz, nahikoa izango dute erroldatuta egotea «terrorismoaren biktima» izendatutakoek, errefuxiatuek eta genero indarkeriaren edota sexu esplotazioaren biktima diren emakumeek. Erraztasunak emango zaizkie %33rainoko desgaitasun fisikoa dutenei ere.
Etxebizitza berean bizi diren bizikidetza unitate batek baino gehiagok jaso ahalko du laguntza; hau da, elkarrekin bizi baina familia harremanik ez dutenak ere onuradun izan daitezke aurrerantzean. Hala ere, «koefiziente murriztaile» bat aplikatuko da kasu horietan, «gastu batzuk partekatzen dituztelako». Bananduta dauden bikoteek ere adingabe bat izateagatik dagokien prestazioaren osagarria osorik jasoko dute; erdi bana dagokie orain. Hala, guraso bakarreko familiaren ideia «birdefinitu» da.
Zenbatekoa da beste berritasunetako bat: handituko egingo baitira prestazioak. Kopurua urtero eguneratuko da aurrekontuen eta KPIaren arabera (nahiz eta soilik erreferentzia gisa hartuko duten), eta bizitzeko gutxieneko diru sarrera hartuko da oinarri gisara: 491,63 euro da aurten oinarria, eta familia bakoitzak osagarriak jasoko ditu gero bere ezaugarri eta baldintzen arabera. Hala ere, orain baino zertxobait gehiago jasoko dute denek: adingabeak dituzten familien kasuan %40 gehiago ere jaso dezakete, eta %12-%15 gehiago pentsiodunek.
Gaur egun, gehienez 727 euro jasotzen dituzte norbanakoek, eta 934 euro bikoteek; orain, berriz, 737,45 euro eta 983,26 euro jasoko dituzte. Familien kasuan, 1.033 eurotik gehienez 1.425,72 eurora igaroko dira. Ezabatu egingo da familia bakoitzeko gehienezko pertsona kopuruaren muga, halaber.
Pentsiodunei ere handituko zaizkie sariak: bakarrik dauden pentsiodunek 934,1 euro jasoko dute (835 euro lehen), eta bikotekideetako bat pentsioduna den kasuetan, 1.179 euro (1.043 euro lehen).
Laguntza mugarik gabe aitortuko zaie onuradunei, eta ez dute bi urtetik behin eskaera berritu beharrik izango, orain arte bezala. Hori bai, kontrolak zorroztu egingo dira: Lanbideko ikuskatzaile talde batek hiru hilabetean behin gainbegiratuko du baldintzak betetzen direla. Arau hauste larrien kasuan, laguntza berriz ez jasotzeko ezintasuna ere aurreikusten du legeak.
Hala ere, adingabeak dituzten familien kasuetan, saria ez da osorik kenduko. Eta kontziliazioa lan eskaintza bati uko egiteko arrazoi gisa ere onartuko da.
Mendiak adierazi du proposamena legebiltzarrera bidali duela dagoeneko. Aitortu du, hala ere, prozesu «luzea» izan dela; hori dela eta, tramitazioa «azkar» egiteko eskatu du. Horretarako, uztaila gaitzeko ere galdegin du sailburuak. Jaurlaritzak lege berria Gabonetarako onartuta egotea nahi du, urte berriarekin martxan jartzeko. Mendiak adierazi du Lanbide prest dagoela.
Bizkaiko enpresek, izan ere, «ezinezkoa» iritzi diote inflazioaren eragin guztia soldatetara eramateari. «Igoera horrek etengabeko inflazio bat sortuko luke. Ahalegin bat egin behar dugu guztiok, eta arduraz jokatu». ELA eta LAB sindikatuek jada esan dute ez dutela onartuko langileen erosteko ahalmena murriztuko lukeen akordiorik; Cebekek, baina, ez du itxi nahi ate hori: «Lan esparru normalizatu bat behar dugu ziurgabetasun egoera honetarako». Era berean, gehitu du Bizkaiko enpresen %80k soldatak igo dituztela 2022an.
Ziurgabetasuna da Cebekek urte hasierako balantzean gehien errepikatu duen hitza. Batzar orokorra izango du gaur, eta, ohikoa denez, haren aurretik aurkeztu du balantzea. Bada, hainbestekoa da ziurgabetasuna, non ez baita ausartu enpleguaren inguruko aurreikuspenik egiten. Hori bai, aurtengo BPGari buruzko datuak apaldu egin ditu. %4,5ekoa izango dela uste du orain, nahiz eta %5,2koa izango zela iragarri urte hasieran.
Arrazoiak jakinak dira: energiaren kostua, lehengaien garestitzea, Ukrainako gerra eta garraiolarien grebaren ondorena. Enpresen %49k aldatu egin behar izan dituzte urteko aurreikuspenak; hainbeste aldatu da egoera. Horiek horrela, %66k produktuak garestitu behar izan dituzte, baina %79k ez dute garestitze osoa haien salmenta prezioetara eramango.
Egoera zaila dela onartu du Cebekek, baina, hala ere, ez du auzitan jarri Bizkaia lurralde erakargarria denik enpresentzat. Hala, Zedarriak lobbyak azaldutako jarrera eta iritzietatik urrundu da. Are gehiago, espresuki haren inguruan galdetuta, Perez de Toledok gehitu du haiek Cebek direla, eta ikuspuntu propioa dutela. Horrez gain, nabarmendu du erakunde publikoekin duten harremana ez dagoela «gaiztotuta», eta erakundeen «gertutasuna» sumatzen dutela enpresek beren arazoen berri ematean. Zehazten jarrita, azaldu du bi eskaera nagusi dituztela: batetik, «antolaketa malgutasuna» lantaldea kudeatzeko, eta, bestetik, likidezia bermatua izatea, ICOren edo Elkargiren maileguen bitartez. Alde horretatik, enpresen %35ek zerga ordainketen atzerapen gehiago nahiko lituzkete, eta %26k mailegu eta berme publiko gehiago.
Adegirekin bat
Herenegun Adegi Gipuzkoako patronalak egin bezala, Cebekek nabarmendu du enpresek arazoak dituztela eskulan kualifikatua lortzeko. %76 kexu dira kontratatzeko arazoak dituztelako, eta, 2016an, batezbesteko hori ez zen erdira iristen. Cebekek aletu duenez, hamarretik seik ez dute aurkitzen beren beharretara egokitzen den langilerik; %55,8k, berriz, interes faltarengatik edo soldatak erakargarriak ez direlako ez dituzte lortzen. Azken horiek zerbitzuen sektorekoak dira, batez ere. Dena den, Cebekek esan du datuak xeheago aztertu beharko liratekeela ondorioak ateratzeko.
Bestalde, patronalak argi utzi du ez duela asmorik Confebaskeko presidente karguaren hautaketa urtebete aurreratzeko. Egungoak, Eduardo Zubiaurrek, kargua utzi du aldi baterako, eta hurrengoak bizkaitarra behar du. Perez Toledok ahalik eta bizkorren sendatzea opa dio, eta esan du gauzak gertatu ahala ikusiko dutela zer egin.
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu zuten protestara, 2020-2023ko eperako lan hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko. «Negoziazio gogorra izan da, patronalaren etengabeko blokeoa dela eta; izan ere, ez ditu langileen beharrak entzun nahi izan, eta greba deialdiari soilik erantzun dio», ziurtatu du ELAk. Hitzartutakoari balorazio «oso positiboa» egin dio, uste baitu langileen eskaera nagusiak jasotzen dituela eta prekaritateari aurre egiten diola.
LABek ere «aurrerapen garrantzitsuak» ikusi ditu lan baldintzetan, eta zorionak eman dizkie langileei, lortutako edukiez harago, «negoziazioa behar bezala gauzatzeko izan duten antolatzeko eta borrokatzeko gaitasunarengatik». Langileen ordezkariek azken asteetan egindako «lan eskergaren» ondorioz, greba arrakastatsua espero zuen LABek.
Hitzarmenaren puntu nagusietako bat da langileen soldatek ez dutela erosteko ahalmena galduko. Ehuneko desberdinetan igoko dira langileen mailaren arabera, baina 2023ko urrirako konpentsatuko diete denei KPIan izandako galera. Gutxieneko soldatak 1.200 euro gaindituko ditu, eta urteak saritzen dituen antzinatasun sari bat izango dute langileek: %3 hirurteko bakoitzean, %15eko mugarekin.
Urteko lanaldia ere gutxituko zaie kirol jardueretako langileei: 55 ordu IV. taldekoei, eta lau, berriz, I. II. eta III. taldekoei. Gainera, lan zentroen arteko joan-etorriak mugatuko dira, subrogazio eskubideari berme gehiago emango dizkiote, eta barne promozioak arautuko dituzte.
Gatazka akordio batekin amaitzearen ardura Gasteizko Udalarena ere badela aitortu du LABek. Izan ere, hura da kirol jarduerak eskaintzen dituzten enpresa gehienen bezero nagusia, eta bitartekari lanak egin ditu greba eragozteko. Joan den ostiralean bildu zen enpresekin, eta astelehenean enpresak proposamen berriekin joan zitzaizkien langileen ordezkariei. ELAk, berriz, nabarmendu du udalek zerbitzuak merkeago eskaintzen dituzten enpresak saritzen dituztela adjudikazioetan, eta horrek eragina duela lan baldintzetan.