Lagardek esan du interes-tasak behar adina igoko direla inflazioa…
Lagardek esan du interes-tasak behar adina igoko direla inflazioa % 2ra itzultzeko. Europako Banku Zentraleko presidentearen esanetan, inflazioa “epe ertainera” % 2ra itzuliko da.
Bultzada horri esker, Amurrioko (Araba) hodigilea egonkortzen ari da. Azken urteetan ohi bezala, galerekin itxi zuen 2021a (45,3 milioi euro). Ez oraingoan, ordea. Energia sektoreak hilabeteotan izandako gorakadak eraginda, eskaria gero eta handiagoa da lantegian. Gora doaz produkzio kostuak ere, baina lortu du horiek salmenta prezioetara bideratzea. Apurka-apurka, baina hartu du aurreranzko martxa.
Horiek horrela, iazko lehen sei hilabeteetan halako bi (+%111) saldu du Tubos Reunidosek; 243,8 milioi euroren diru sarrerak izan ditu. Hazkunde horrek badu arrazoirik atzean: petrolioa eta gasa ateratzeko hodien salmentak izugarri egin du gora, %281, hain zuzen. Diru sarrera guztien laurdenak baino gehiago (%28) salgai mota horietatik lortu ditu hodigileak. Erregaia lortzeko beste prozesuetan erabiltzen diren tutuak ere ez dira atzean geratu.
Nork eskatu dizkio, bada, hainbeste tutu? AEBak izan dira nabarmentzeko moduko bezeroa. Urteko lehen erdiko fakturazioaren %46 (104,9 milioi euro) handik atera da. Iaz halako lau ordaindu dute estatubatuarrek: bilakaera ez da txikia. Beste %42, berriz, Europak ordaindu du (95,4 milioi).
Datozenak
Taldearen guztizko zorra 388,3 milioi eurokoa da oraindik ere —horietatik 115,5 milioi erreskateari dagozkie—. Denborak esango du zor hori zertan geratuko den, baina, gaur-gaurkoz, «neurrizko baikortasunez» begiratzen dio Tubos Reunidosek hemendik aurrerakoari. 2023an, behintzat, «emaitza garbi positiboranzko dinamikan sartzea» espero du.
Hurrengo urtea hasi aurretik, izango du beste konturik: SEPIren erreskateak modua eman dio trantsizio energetikorako eta deskarbonizaziorako eraldaketa egiteko. Enpresak asmoa du hodien ekoizpena Amurrion biltzeko urte amaierarako —Trapagarango altzairutegia eta Iruñeko Adecsa itxi egingo ditu—.
Horregatik, jakinarazi dute oporretatik bueltan greba gehiago egiteko asmoa dutela. Negoziazio mahaian, irailaren 13an izango da hurrengo bilera. «Ikusiko dugu FVEMek jarrera aldatzen ote duen, baina ezin gara oso baikor izan», diote sindikatuek. «FVEMek aukerak alferrik galtzea erabakitzen badu, sindikatuok argi daukagu sektoreko borrokak jarraitu egin behar duela. Patronalaren harropuzkeria ikusita, prest gaude mobilizatzeko eta sektorea berriro aktibatzeko irailetik aurrera». Uste dute patronalak ez duela ulertzen aberastasuna langileen artean ere banatu behar dela; «KPIaren kostua guk ordaindu behar dugula pentsatzen badute, erantzuna oso argia izango da: ekoizpena geldituko dugu, eta kaleak beteko ditugu».
Hogeita bi langilek hasi zuten protesta, eta bostek bakarrik utzi dute. «Niri ez zait burutik pasatu greba uztea. Oso keinu itsusia litzateke nik gehiago irabaz dezadan kalera irten direnekiko. Egia da hiru urte hauetan ez dudala kotizatu, baina grebalarien artean diru asko galtzen ari den jendea dago», azaldu du Jose Antonio Carreterok (54 urte, 51 greba hasi zenean). Grebara jo zuenean 927 euro irabazten zituen Helka Fernandezek (29 urte, 26 greba hasi zenean). «Nik beste lan bat behar nuen hilabete bukaerara iristeko. Hala ere, ez zait okurritu greba uztea; protestan aktiboa izatea gustuko dut. Gainera, enpresak kaleratzeen truke eskaintzen duenarekin ez du merezi, zabor hutsa da».
Doladok, berriz, aitortu du burutik pasatu izan zaiola uztea. «Bizitzak aurrera jarraitzen du, eta pentsatzen duzu, ‘zer egiten dut nik hemen’. Baina familiak asko lagundu nau. Esaten dit: ‘Zergatik joan behar duzu zuk? 15 urte daramatzazu, lan ona egin duzu’. Behetik hasi eta sail ugazaba izatera iritsi nintzen. Nik irabazi nuen, enpresak ez dizu ezer oparitzen». 1.300 euroko soldata zuen, eta hainbat hilabetetan 1.500era iristen zen enpresak jaiegun batean lan egitera behartzen zuelako.
Eusten diote, baina ez da samurra. «Honek gaixotu egiten zaitu, tentsio etengabekoan zaude», azaldu du Fernandezek: «Lo egiteko botikak hartzen ditut. Egunero zerbait ezberdina egiten saiatu behar duzu, beste mobilizazio batzuetara joan. Hau oso gogorra da. Protesta egitea da gelditzen zaiguna, enpresa ez dutelako zigortzen, eta, zigortzen badute, isuna hutsaren hurrengoa da».
Doladok hartu dio lekukoa. «Nik greban hiru urte baldin badaramatzat nire lankideen baldintzak hobetzeko da. Elkar laguntzen dugu, familiakoak hor daude, eta ELA sindikatuaren babesa. Erresistentzia kutxarik gabe ezinezkoa litzateke; baina nik, esaterako, kutxarekin 7.000 euro gutxiago irabazten ditut urtean». Hirukoteko beteranoena da Carretero, eta zintzo dio «urduri» dagoela oraindik. «Kirioak beti hor daude», aitortu du, baita epaitegietako albiste onak eskertzen dituztela ere: «Egun onak eta txarrak daude; buruko errotak lan asko egiten du. Aldeko azken epaiak bultzada izan dira. Haiek gabe agian ez geundeke hemen».
Botikarien esku
Novaltia botika-banaketa enpresa bat da, eta haren izaera juridikoa kooperatiba da, botikari kooperatiba hain zuzen. Enpresak Aragoin (Espainia) du egoitza nagusia, eta biltegi robotizatu bat du Zamudion (Bizkaia). Grebalariek hainbatetan jo dute kooperatibako kideen atea, eta protesta modu klasiko bihurtu dute haien farmazien aurrean elkarretaratzeak egitea. «Gogorra da», dio Doladok: «1.200 euro eskatzen dituzula esaten diezu eta sorbaldaren gainetik begiratzen dizute; ez ditugu 3.000 euro eskatzen. Begira, farmazia laguntzaileak greban hasi berri dira, eta hainbatek esan digute: ‘Orain bai, ulertzen zaituztegu».
Fernandezek jarraitu du: «Botikari jatorrek esaten dizute ez dietela kasurik egiten; beste batzuek, berriz, iraindu izan gaituzte, eta gu kaleratuak izan gaitezen ahalegin guztia egingo dutela esaten digute. Eskuorrietan txistua bota izan digute». Doladok itxi du gaia: «Uste dugu ez dakitela nork zuzentzen duen enpresa. Galduta ikusten ditugu. Kooperatiba bat da; gure eskaerak onartuz gero, bazkideek ez dute gehiago ordaindu behar, ez diote utziko irabazteari».
Baina nola eusten dio enpresak lantaldearen zati handi bat greban badago? «Nagusiak denetarik egiten ari dira: zuzendari teknikoak, komertzialak… Haiei ez dagozkien lanak ere bai. Gero eskirolak daude, greba egin ez duten langileak. Egia esan ez dakit zergatik sartzen dituzten aparteko orduak. Greba zapuzten ari dira», kritikatu du Doladok.
Grebalariek hainbatetan salatu dute lan ikuskaritzak gatazkan harturiko rola eta enpresaren alde egin izana. Epaitegietako lehen ebazpenak grebalarien aurkakoak izan ziren, baina joera aldatu egin da azken urtean. Apirilaren 29an, esaterako, EAEko Auzitegi Nagusiak 120.000 euroko isuna ezarri zion enpresari grebarako eskubidea urratzeagatik, eta ekainaren 22an, epaitegi berak ebatzi zuen Novaltiak informazio ekonomikoaren agiri garrantzitsuak ezkutatu zizkiela grebalariei.
Itzultzeko asmoz
Epaiak aipatzen dituzte, azken hilabeteetan epaitegietako haizea alde dutelako, eta han ikusten dute konponbide posible bat. «Nik uste dut ebazpen oso irmo bat iristen den egunean amaituko dela greba», iragarri du Fernandezek: «Enpresa norabidez aldatzera eta seriotasunez negoziatzera behartzen duen epai bat». Carreterok, berriz, ezusteko amaiera espero du: «Benetan diot: uste dut egun batean artekariak bilera batera deituko gaituela eta ustekabean konponduko dela. Planifikatua bada, ez dut irteerarik ikusten». Doladok ez du hain garbi; zuhurra da: «Hiru urtetan ez dugu jaso zalantza egiteko moduko eskaintzarik. Ez dago aldaketarik, enpresaren egoskorkeria hutsa da. Ero batzuen eskuetan gaude». ?
Novaltiarena Euskal Herriko historiako grebarik luzeena da aspaldi. 1.096. eguna da gaurkoa, eta aurreko marka Gasteizko Pferd Ruggenberg Caballito izeneko enpresako langileek zuten: 745 egun. 156 langile lanera itzuli ziren 2005ean, bi urteko protestaren ondoren. Hori da, hain zuzen, Novaltiako grebalariek nahi dutena. «Noski itzuli nahi dudala lanera, zergatik ez?», onartu du Carreterok: «Etorkizun handiko sektore bat da: ez dago botika dendarik Euskal Herrian gutxi saltzen duelako itxi duenik. Gizartea zahartzen ari da, gero eta botika gehiago kontsumitzen dira, eta gustura egin dezakezu lan bertan». Dolado iritzi berekoa da: «Nire lana gustatzen zait. Mahai gainean eskaintza on bat badago, itzultzea da asmoa».
Eta itzultzekotan, nolakoa litzateke harremana beste lankideekin? Hernandezek erantzun du: «Eskirolekin lanean ikusten dut neure burua. Nik uste dut sartu eta astebetera harremana normaldu egingo litzatekeela. Haien baldintzak ere hobetu egingo dira gure grebari esker». Hori bai, ez diote datarik jarri nahi egun horri, ezta espresuki eskatuta ere. Azken urteetan hainbatetan egin duten ariketa bat da, eta eskarmentua maisu ona da. «Grebek gauza on bakarra dute: noizbait amaitu egiten direla», ondorioztatu du Carreterok.
Horrela, Frankfurteko erakundeak agur esan dio zero tasako aro luzeari: 2016tik egon dira %0an, eta 2014ko udatik tasa negatiboak egon dira gordailuei dagokienez. Baina diru merkearenak egin duela esan daiteke, aurrerantzean aldaketa nabarmenak izango baitira finantzaketaren alorrean, hala gobernuentzat nola partikularrentzat.
Gobernu kontseiluan, belatzen tesia gailendu da, nahiz eta Christine Lagarde presidenteak zehaztu duen erabakia «aho batez» hartu dutela. Ekonomiak duen sukarra hozteko, dosi oldarkorraren alde egin du banku zentralak. Lagardek badaki, ordea, tentuz erreparatu beharko diotela orain igoera handi horrek ekonomian duen eboluzioari, gauza bat baita hazkundea moteltzea eta bestea atzeraldi bati ateak zabaltzea.
Eztabaida bizia dago eurogunean inflazioari aurre egiteko hartu behar diren neurrien inguruan, estatu batzuek besteek baino egoera askoz hobea dutelako kontu publikoei begira, eta, ondorioz, finantzaketari begira ere bai. AEBetan egindako interes tasen igoera handiak —ekainean %0,75 igo zituen Fedek—, hango ekonomia gehiegi hoztu duelako ustea azkar hedatzen ari da, eta atzeraldiaren atariari buruz hitz egiten ari dira asko. Gainera, Europako inflazioaren jatorrizko arrazoia energia krisia da —%40 inguru garestitu da azken urtean—, ekonomiaren berotze klasiko batetik harago. Horregatik, interes tasak kolpe bakar batean %0,50 igotzea ez dute pozik hartuko zor publikoak itota bizi diren estatuek.
Arrisku sariak baretzeko
Herrialde batzuek zor merkatuetan izan dezaketen arriskuaren jakitun, EBZk mekanismo bat onartu du arrisku sariak neurririk gabe igo ez daitezen herrialde horietan. TPI da onartutako tresna hori (Transmission Protection Instrument), haustura bat egon ez dadin herrialdeen arrisku sarien artean. «Mekanismo hau beharrezkoa da diru politika eraginkorra izan dadin», azaldu du EBZk ohar batean.
«Diru politika eraginkorra izateko dauden arriskuen araberakoa» izango da Diru politikaren Transmisioa Babesteko Tresnaren bidez erosiko den zorraren bolumena. Hau da, herrialde batzuen arrisku sariak zenbat igo daitezkeen, horren araberako erantzuna emango du EBZk; baina egongo dira baldintza batzuk eskatzaileentzat, adibidez, EBko arau fiskalen barruan egotea.
Edonola ere, erakundeak ez du ezkutatu erabaki garrantzitsua hartu duela 0,50 puntuko igoerarekin: «Neurri garrantzitsuak hartu ditu Gobernu Kontseiluak, inflazioa %2ko helburuan koka dadin epe ertainera». Eta ez du baztertu luze gabe interes tasak berriro igotzea: «Kontseiluaren hurrengo bilkuretan egokia izango da interes tasen beste normalizazio bat egitea». Lagardek esan du orain arteko diru politikaren «irteera azkartzen» ari direla, eta tasen igoerak bide emango diola beste erabaki batzuk hartzeko «trantsizioari». EBZk egingo duen bilkura bakoitzean doikuntza gehiago egiteko aukera zabaldu du Lagardek, beraz.
Euroguneko zor publikoa BPGaren %95,6an dago, zertxobait jaitsita, baina barne produktu gordina igo delako, eta ez zorraren bolumena apaldu delako. Zor publiko handienak dituzten herrialdeak hauek dira: Grezia (%189,3), Italia (%152,6), Portugal (%127), Espainia (%117,7) eta Frantzia (%114). Interes tasak %0,50 igotzeak ekarriko duen agertoki berrian, EBZk adi begiratu beharko du nola doazen herrialde horien arrisku sariak, arreta berezia jarrita Italian. Hurrengo bilkura irailaren 8an egingo du.
Euriborra, gora
Europako Banku Zentralak interes tasak igo izanak gora eramango du euriborra berriro, hipoteka maileguak egiteko erreferentzia nagusia. Igoera iragartze hutsak zeropetik atera zuen erreferentzia hori apirilean. Sei urtez zero azpitik egon ondoren, positiboa da berriro euriborra apirilaren 12az geroztik.
Gaurkoa berri ona da bankuentzat —kexu dira interes tasa apalekin beren negozio arruntak ez duela etekin handirik ematen—, baina txarra maileguak ordaindu behar dituzten herritarrentzat eta enpresentzat, fakturak igo baitzaizkie azken asteetan. EBZren tasen igoera handiak goranzko joera areagotuko duela aurreikus daiteke. Uztaileko batez besteko euriborra %0,943 da.
Euskal inbertsore berriek 1,2 milioi etxebizitza ingurura iristaraziko dute zuntz optikoa, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Asturiasen eta Galizian, hain zuzen. Hala, proiektua amaitzean Euskaltelen sare pean dauden etxebizitza guztiek (2,3 milioi) zuntza izango dute.