Petrolio esportatzaileek egunean 100.000 upel gehiago bakarrik ekoitziko dituzte…
Petrolio esportatzaileek egunean 100.000 upel gehiago ekoitziko dituzte irailean
Lan erreforma onartu aurretik jada enpresaren «atzetik» zenbiltzan. Enpresaren erantzuna, «zurruntasuna». Santamariak eskerrak eman dizkio araudi berriari, bestela «berdin-berdin» jarraituko luke-eta zuzendaritzak. «Lepoa jokatuko nuke».
Gero, bada «kuriosoa» enpresak aldi baterako kontratuak finko bihurtzearekin batera lortu duen onura. Gizarte Segurantzako kostuak ez dira berak mota bateko edo besteko langileentzat, behin-behineko kontratazioek gainkostu bat dutelako. Alde horretatik, diruren bat aurreztuko du enpresak aurrerantzean. «Nola duzu gainkostu hori jakinda luzaroan izango direla zurean? Atentzioa eman digu betidanik».
Aldi baterako langileak izateko arrazoiaz galdetuta, ez daki zehazki zer erantzun: «Ez digu inoiz esan. Agian absentismo gutxiago, gaixo agiri gutxiago, ‘aizu, ordu batzuk gehiago geratu behar duzu’… Uste bat da, baina logika duen uste bakarra». Enpresarentzat ere presioa egiteko modu bat izan liteke, askoz sinpleagoa eta leunagoa. «Ez dute ezer esan beharrik; aldi baterako langileak badaki zer datorkion».
Santamaria berau ere aldi baterako langilea izan zen, 2006ko lan erreforma onartu aurretik. Orduan, langile asko bihurtu ziren finko. Oraingoan, geratzen ziren besteentzat egin du ahalegina Elecnorreko CCOOko taldeak. Apirilean aurkeztu zuten salaketa lan ikuskaritzan, enpresak langileak erregulariza zitzan.
Langile horien egoera azaldu du Santamariak: «Denboratasunak dakartzan arazoak… Ezjakintasunez bizi ziren langileak. Ez dakizu zehazki obra bat amaitu ostean zer izango duzun. Egia da esaten zizutela ‘hemendik hara joango zara’. Baina nork daki?».
Ez hori bakarrik: aldi baterako langileek ere bazuten beharra lanerako beti prest egoteko, orduko kontratua beste batekin kateatzeko itxaropenez. «Gaixo agirien kontua… Ez zuten baja egunik hartzen. ‘Eta ez badidate deitzen?’ Norbait gaizki badago, gaixo agiria behar du ondo egon arte».
Lan erreformak egonkortasuna ekarri du Elecnorrera. Ordea, langileentzat ez da soilik laneko egonkortasuna: horrek dakartzan berme guztiak ere bai. «Bankura joan, eta entzutea: ‘Lan finkorik ez duzunez…’. Hori behintzat gainetik kendu dute, eta gutako bik jada hipoteka bat eskatu dute», dio Santamariak.
«Biraketa» kontratazioan
Azken lan erreforma 2021eko Eguberriaren atarian hitzartu zuten Espainiako Gobernuak, CEOE patronalak, eta CCOO eta UGT sindikatuek. ELAk eta LABek gogor salatu zuten ituna, aurreko erreformen puntu asko bere hartan utzi zituelako. Baina haren defentsa egin du Arkaitz Antizar CCOOko Gipuzkoako arduradunak, nahiz eta aitortu duen eskakizun asko bidean geratu zirela. Baina «lan merkatuaren arazoaren muinari» eustea lortu zutela adierazi du: aldi baterako kontratu gehiegi sinatzea.
Antizarren arabera, horretan oinarritzen zen lan merkatua; «enpresariek dirua irabazteko zuten bideetako bat zen», langileentzako zekarren ziurgabetasunarekin. Lan erreformak behin betiko ezabatu ditu obra eta zerbitzu kontratuak, eta aldi baterako kontratuak baldintza oso zurrunen pean baimendu; lehen baino hobeto justifikatu beharko dute enpresek zergatik eta zer-nola behar duten langilea aldi baterako besterik ez.
«Egoera ez da gauetik egunera aldatuko», aitortu du CCOOko ordezkariak. Martxora arte obra eta zerbitzuetako kontratuak egiten jarraitu zitekeen, baina segituan hartu zuten erritmoa kontratu mugagabeek. Hego Euskal Herrian, urtarrilean, guztien %11,1 izan ziren; otsailean, %15,2; martxoan, %20,2.
«Biraketa» bat jazo da, Antizarrek dioenez, eta «kontratu finkoetarako presuntzioa» lehenetsi du erreformak. Hala erakutsi zuten hura bete-betean aplikatu eta ondorengo hilabeteek. Apirilean, hamar kontratutik ia hiru (%29,8) mugagabeak izan ziren. Ordutik hona, proportzioa ez da laurden batetik jaitsi (%27,1 maiatzean; %27,1 ekainean; eta %25,4 uztailean). Bistakoa da: enpresa batzuek hasi dute trantsizioa. Beste batzuek, CCOOko arduradunaren ustez, bultzadatxoren bat beharko dute: «Tresna hor dugu, baina tresnak bakarrik ez du ezer egiten. Ikuskaritza lana garrantzitsua da».
Erriberrin eman dituzte aurtengo uztaren datuak, kooperatibekin batera egindako jardunaldi batean. Datu orokorraz harago, diferentziak badira laborearen eta eskualdearen arabera. Oro har, Nafarroa hegoaldean aurreko urteetan adina bihi bildu dute. Alderantziz, iparralderago (erdialdean eta Zangoza aldean), errendimendua eskasagoa izan da oro har. Dena den, Intiaren arabera, eskualde arteko gorabeherok lursailen artekoak ere izan dira.
Goñiren arabera, «uzta okerragoa» izatea espero zuten, eta bildutakoa baino askoz ere gutxiago lortzea.«Lur sakonagoek hobeto eutsi diete» eguraldiaren gorabeherei. Izan ere, zereala erein osteko hilabeteetan euri asko egin zuen —azarotik abendu erdialdera arte—. Aitzitik, udaberria eta uda oso lehorrak izan dira, eta ekainetik aurrera muturreko tenperatura historikoak izan dira.
Koltza asko
Bi zereal nagusien artean, garagarraren uzta gariarena baino hobea izan da. Oro har, garagarra nahiko ondo joan da kantitate aldetik. Aldiz, gari uzta txarra izan da: Zangoza aldean, azken hamabi urteetako uztarik txarrena izan dute; Nafarroa erdialdean, berriz, azken hamabi urteetako uztarik okerrenetan bigarrena.
Gainerako zerealei dagokienez, oloaren uzta «oso negatiboa» izan da. Koltza eta ekilorea errotaziorako labore gisa erabili ohi dituzte laborariek —batik bat, urteroko kanpainari ekitean, zereal nagusietarako ez diren lursailei arnasa emateko—. Koltza eta ekilore olioen produkzio handia espero zen aurten. Hala, koltzari dagokionez 1984tik izandako «uztarik hoberena» izan da: 9.000 hektarea erein dira, eta hektareako bi tona lortu dira batez beste.
Beste zerealen aldean, ekilorea udaberrian erein ohi da, eta, Ukrainako gerrak eragindako eskasia ikusita, produkzioa nabarmen igotzea espero zen. Aurreikuspen horiek bete egin dira, hein batean; izan ere, laborariek handitu egin dute labore hori, errotaziorako, baina ez da espero bezain handia izan azalera: beste urteetan, batez beste 4.400 hektarea erein ohi dira, eta aurten, %20 gehiago. Ekilorea oraindik ez da bildu, eta, ondorioz, ez dago bilketaren daturik.
Araban ere uzta txarra izatea espero da. Iragan astean, Javier Torre UAGAko presidenteak aurreratu zuen iaz baino %40 gutxiago biltzea espero dutela. Zonaka, zenbait tokitan txarragoa izango dela ohartarazi zuen.
Energia galerarik egon ez dadin, gainera, eraikin horien kalerako sarrera-irteera guztiak itxita egon beharko dira, berogailua edo aire egokitua jarrita dagoenean —irailaren 30era arteko epea dute ateak egokitzeko—. Eta jarduera amaitzean, eraikineko argi guztiak itzali beharko dira; denden kasuan, 22:00etan. Eraikinetan zenbateko tenperatura dagoen erakutsi beharko da pantailen bidez, eta neurria betetzen den ala ez kontrolatzeko ardura autonomia erkidegoek izango dute, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak azaldu duenez.
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak atzo onartutako lege dekretuan jasotzen dira neurriok. Irailean Kongresura bidaliko duen plan zabalago baten parte dira. Helburua energia kontsumoa % 7 murriztea da, Europako Batzordeak Espainiari eskatu dion moduan.
Gasaren gabezia dela eta, kezka handia dago Europan, bereziki neguari begira, eta gobernuak hasi dira neurriak hartzen. Eusko Jaurlaritzak joan den astean aurreratu zuen bere eraikin publikoetan berogailua 19 gradutan egongo dela, eta aire girotua 25 gradutan, irailetik aurrera. Ez du baztertzen beste neurri batzuk hartzea. EHUk atzo jakinarazi zuen datozen egunetan bere campusak hamabost egunez itxita egongo direla, 500.000 euro aurrezteko. Unibertsitateak jakinarazi du urteko lehen seihilekoan urte osoko energiarako aurrekontua agortu duela.
Kanpoko argiztapena
Termostatoko topeez gain, dekretua eraikinen kanpoko argiztapenari buruzko neurriak jasotzen ditu: ordutegiak arautzen ditu. Adibidez, dendetako erakusleihoetako argiek 22:00etatik aurrera itzalita egon beharko dute. Baita erakinen eta monumentuen argiztapenak ere, jarduera amaitzen dutenean. Ez, ordea, kaleko beste argiztapenak, farolak-eta, eta ezta Gabonetako argiak ere, Riberak zehaztu duenez.
Horrez gain, gobernuak enpresei eskatu die ordutegiak arrazionalizatzeko, besteak beste, telelana bultzatuz, eta, ahal duten neurrian, autokontsumo instalazioak jartzeko, indarrean dauden diru laguntzak baliatuz.
Etxeen kasuan, neurriak ez dira derrigorrezkoak, baina betebehar batzuk jasotzen ditu dekretuak: adibidez, berokuntza-galdarak berrikustea, eraginkortasun akatsak zuzentzeko.
Zer egingo duzu orain?
Denbora libre gehiago izango dudanez, hobeto bizi. Nik nire lana dut, Ganberako kargua ez da soldatapekoa, eta nire betebehar profesionalarekin jarraituko dut [Bilboko portuko gordetegi frankoko kudeatzailea da].
Bilboko Portuko Agintaritza, Ganbera, Athletic, Euskaltel… Zaila da sinesten ez zarela beste erakunderen batean sartuko. Eskaini al dizute?
Nola ezetz? 63 urte ditut. Aspaldi harturiko erabakia da hau, eta iritsi da. Jende gazteari bidea utzi behar zaio. Ganberan, aurreikusi baino lau urte gehiago egin ditut. Gaur-gaurkoz, esan behar dut ez naizela inon sartuko. Ez didate eskaini ere egin; agian, elkarrizketa honen bitartez…
Zure agintaldiaren zer-nolako balantzea egiten duzu? Ganbera oso ikusgarri egin duzu.
Ona, berezkoa dut baikorra izatea. 2010ean gabezia bat ikusi nuen: Ganberari kalea zapaltzea falta zitzaion, iritzia ematea; eta uste dut asko hobetu dugula ikusgarritasun aldetik. Eta ekonomikoki ondo dago. Eta hori nahiz eta garai gogorrak bizi izan ditugun: krisia, baliabiderik gabe utzi gintuen dekretua… Erabaki zailak hartu ditugu: Kale Nagusiko egoitza saldu, eta Rekalde Zumarkaleko eraikin osoa erosi genuen; langile batzuei irteera eman genien, nire ustez baldintza honetan… Ganberak 135 urte ditu, enpresa asko sortzen lagundu du. Aireportua eta portua, esaterako, etxe honen ezinegonen artean egon dira; ingeniaritza fakultatearen sustatzaileetako bat izan zen, eta Bizkaiko hizkuntza eskola zaharrena Ganberakoa da. Ganbera enpresen ordezkapen foro bat da, eta enpresariek eta langileek izan behar dute lekua.
Baikorra zarela diozu, eta hala izan zinen azken balantzean. EAEko BPGa aurten %4,2 haziko zela iragarri zenuen, eta Bizkaian enplegua sortuko zela urte amaierara arte. Azaltzerik?
Iazko abenduko BPG iragarpena asko doitu dugu, beherantz, bi puntu. Baina esan genuena Ganberako kide diren enpresei eginiko inkestaren emaitzen galbahea da. Baikortasun zantzuak zeuden; besteak beste, %64k diotelako azken prezioetara eraman ahal izan dutela lehengaietan jasandako garestitzea. Nik uste dut kanpora begira modu batekoak garela, eta inkesta anonimoan zintzoagoak garela. Eta makroekonomia? Ez dagoela ondo? Ziur, baina agian ez dago hain gaizki.
Badirudi udazkenean mundua amaituko dela.
Bai, eta JP Morganekoari entzuten badiozu, hondamendia dator. Loiuko aireportuan ilara asko daude azken egunetan kanpora joateko; ez dirudi, oraingoz, hain arduratuta gaudenik.?
Zer esaten dizute enpresek?
Garai hobeak izan dituztela, argi dago, baina duela sei hilabete baino askoz hobeto daudela. Ez dituzte nahiko lituzketen lehengai guztiak, baina ez dago gabeziarik. Energiaren prezioa ere hor dago, baina dagoeneko ez da aldagai bat, badakite zer datorren… Orain buruhauste nagusia hau da: zer gertatuko zaio nire bezeroari? Guk Alemaniaren menpekotasun handia dugu, eta gasaren auziarekin arazo handiak izango ditu udazkenean. Ea zer gertatzen den han; hori da arazo handia.
Inkestak zioen enpresa asko lehengai eskasiaren beldur direla.
Beldur nagusia da, duela sei hilabete pairatu zutelako. Eta sei hilabete daramatzate lehengaiak pilatzen, ahal duten guztia, baina ez nahiko luketen bezainbeste. Putinek gasa ixten badu, dena den, zailtasunak egongo dira. Alemania guretzat gehiago da bezero hornitzaile baino.
Iaz, Bizkaiko siderurgia enpresa handiek etenak egin zituzten. Aurten?
Egia da, baina altzairua garesti dago, eta horrek gastuak ordaintzen laguntzen du. Egun, eskaera badago munduan eta gerrak ez dio eragiten burdin mineralari. Ez luke arazorik egon beharko. Ez dut uste ACB itzaliko dutenik.
Nazioarteko merkatuaz ari zarela, Ukrainako gerrak nola eragin dio euskal ekonomiari?
Ukrainako hornitzaile eta bezeroak zituenak arazo oso handiak izan zituen lehen astean, baina han ez zegoen ezeren esklusibotasunik. Ukraina Europako aletegia zen, baina enpresek handik ekartzen zutena beste nonbaiten aurkitu dute, eta egoera antzekoa da oraindik ere. Hango biztanleak, zoritxarrez, gerra pairatzen ari dira oraindik, guregan arreta txikiagoa pizten duten arren. Errealitate gordina da.
Nola ikusten duzu euskal ekonomia egun? Inflazioa oso altu dago, baina langabezia, baxu.
Ondo ikusten dut, gaizki ez behintzat, baina ez ikusi nahiko nukeen bezala. Nik beti gehiago nahi dut nireentzat. Ondo gaude, baina hobeto egon gintezkeen.
Eta zer egin daiteke, zure ustez?
Euskadin arazoak ditugu, baina beste batzuk baino hobeto gaude, eta autokonplazentzian erortzeko arriskua dugu. Baina neurriak hartu behar dira. Euskadin ez gara gai izaten ari ondo ordainduriko lanpostuak sortzeko, hori da dugun arazo handia. Azpiegitura ekonomiko ona dugu, Alemaniakoaren antz handiagoa duena Espainiakoarena baino, baina, gero, sortzen dugun talentua ezin dugu lotu. Eta talentua izan badugu, baina gure gazteek dirua irabazi nahi badute, Londresen, Frankfurten (Alemania) eta Madrilen egin behar dute lan. Euskal Herrian errotuagoak badaude, bada hemen gelditzen dira, eta funtzionario batek adina irabazten dute enpresa pribatu batean.
Zerbitzuen sektorearen zabalkundeari lotuta al dago hori? Bai, baina ez du zertan. Eta, agian, eredu exajeratua da, baina Londresko city-an zerbitzuen sektorea beste inon baino gehiago zabaldu da, eta Europako soldatarik onenak dituzte. Hemen, zerbitzuen sektoreak bereganatzen du langile gehien, baina profil jakin bateko enplegua sortzen ari gara. Ez dakit enpresek errentagarritasun maila txikia dutelako den, eta ezin dute talentua mantendu; edo aurkakoa den, mozkin oso handiak dituzte, eta epe motzean pentsatzen dute bakarrik.
Soldatak hizpide hartuta, kontsumoaren jaitsiera handi batek beldurtzen al zaitu?
Epe motzean, ez, sasoiko dago; etxe askotan, bi urteko aurrezkia pilatu dute pandemian. Aurrezkiek urtebetetik gora eutsiko diote kontsumoari. Hemen gastatzekoak gara, gainera. Kontua da ea ohiko merkataritza eta kontsumoa eskutik doazen. Kontsumoa, orain, agian Amazonen dago, eta hori ezin dugu neurtu. Bermeoko (Bizkaia) alde zaharrean nabilenean saltoki itxiak baino ez ditut ikusten; eta Bilbon, Kale Nagusitik kanpo, lonja itxi asko dago.
Lan gatazkak arazo izango al dira? Erosteko ahalmena mantendu ahal izango al da?
Arazoa dira dagoeneko. Erosteko ahalmena mantendu nahi izatea logikoa da, baina ikusi behar da nola egiten den. Iaz, ia %7 igo zen KPIa, eta, aurten, hortik gora ibiliko gara. Erosteko ahalmen %17 galtzea oso handia da, baina, nire ustez, ezin da bi urtetan berreskuratu. Modu bakarra epe luzeagora negoziatzea, eta alde hori onartzea jakinda denbora jakin batean erosteko ahalmena galduko dela. Orain sakrifizio bat egitea gero hobeto egoteko.