Sindikatuek salatu dute Siemens-Gamesak argitu gabe jarraitzen duela Euskal…

Siemens Gamesak eta sindikatuek bilera egutegi bat finkatu dute
Zuk esana da: «Gero eta zailagoa da hauteskunde sindikalak askatasunez egitea». Esaldi potoloa da. Zergatik?
Potoloa, gogorra eta tristea, baina bizi dugun errealitatea islatzen du. Lantoki askotan, tentu handiz mugitu behar dugu aurkezten den jendearen zerrenda. Batzuetan, gure jende batek enpresaren errepresaliak jasotzen ditu aurkezte hutsagatik. Kasuen %99an ez da hori gertatzen, zorionez, baina halakoak ez dira salbuespena. Ez da berdina sindikatu bateko hautagaitzan egotea edo beste baten hautagaitzan. Gaur egun, ELAren zerrendetan egotea ez da aukera erraza leku batzuetan.
Zaila al da zerrendak betetzea?
Kostatzen zaigu. Ordezkari izatea konpromiso handia da.Eskatzen du ideologia zehatz batekin bat egitea, plangintza batekin aurrera egiteko prest egotea, eta, nolabait, lankideen artean lidergo bat edukitzea. Aurrerapauso bat ematea da, eta gaur egun ez da ohikoa patronalaren aurrean aurrerapauso bat ematea.
Zerrenda beltzetan sartzeko arriskua ere hor dago. Kaleratze kolektiboetako zerrendetan ordezkari ohi asko egoten dira.
Zerrenda beltzak izaten dira leku batzuetan, eta jasan izan ditugu egoera aldrebesak. Duela urte batzuk Nafarroako Koxka enpresaren kasuan, adibidez. Ordezkariak, dena den, konpromisoaz gain, berme batzuk ere badauzka: ordezkari dena ezin da kaleratua izan.
Ordezkari sindikalek badituzte estigma batzuk.
Sindikalismoari egozten zaizkionak, eta, nire ustez, ospea kentzeko asmoa dago atzean. Baina esango nuke ordezkari sindikal gehienek lankideen estima dutela, baita sindikatu gehienek ere. Sindikalismoa ez da bizitzeko modu erraza. Hori ez du aukeratzen enpresa batean ondo bizi nahi duenak, ez behintzat ELAn.
Garai zailak datoz, bai behintzat epe motzean. Egoera honetan are garrantzitsuagoak al dira hauteskunde sindikalak?
Guretzat, oso garrantzitsuak dira. Emaitza onak eskuratzea da jende gehiagorekin lan egiteko aukera izatea, antolatzekoa eta borrokatzekoa. Eta uste dugu langileriarentzat ona dela horretarako prest dagoen sindikatu bati boza ematea. Guk argi duzu zeren alde borrokatuko garen: soldaten defentsa, pentsioak, lan kontratu duinak, erreforma fiskala, soldata arrakala ezabatzea…
Sindikatuarentzat azterketa bat al dira hauteskundeak?
Zalantzarik gabe. Zilegitasun elementu oso garrantzitsuak dira. Sindikalismotik kanpo badago ELAri esaten dionik hauteskundeetara aurkeztu behar dela, eta hemen inork ez ditu ELAk baino hauteskunde gehiago deitzen. Egunero aukeratzen diren hamar ordezkaritik lau ELAk ordezkatzen ditu. Egunero-egunero lan zentroetara iristen gara, eta guk ez dugu inoren beharrik ziurtagiri demokratikoa jasotzeko.
Zer helburu ditu aurten ELAk? Nafarroan oso baikorrak zarete.
Eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere bai. Gu %40tik gorako sindikatua gara EAEn, eta hori gehiengo zabala da, sindikatu asko baitaude. Gure helburua da hori sendotzea eta handitzea. Eta zer esan Nafarroan; egun hirugarren sindikatua gara, baina bihar edo etzi lehen sindikatu izatea da gure helburua. Ez dugu hilabete batzuetan lortuko, baina norabide bat da. Ordezkarien %23 ditugu Nafarroan, eta hori handitzea da gure eginkizun nagusia.
«Patronalaren xantaiari aurre egiteko alternatiba bakarra da ELA». Hori ere zuk esana. Benetan bakarra al da?
Hortik entzuten diren gauzak entzutea baino ez dago. Beste ezeren gainetik, mehatxua dago. Badirudi KPIa aldarrikatzen dugunean enpresaren aurka goazela, eta haren etorkizuna gure bizkar gainean jartzen dute. Hori xantaia da, badakigulako enpresek dirua irabazten dutela, eta KPIaren araberako igoerak sinatzen ditugu haiekin. Borrokarekin, konfrontazioarekin… Langileoi egiten diguten xantaia izugarria da. Nola dei dakioke bestela Mercedesen bueltan Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak, patronalak eta ia eragile politiko guztiek eskatu digutena inbertsioaren kontuarekin? «Gurea babesten badugu, horrek ospa egingo du, eta zu zara erantzulea». Hori xantaia da.
Azken hilabetean, hainbat sektore hitzarmen handi sinatu dira: metalgintza Araban, bulegoen garbiketa Bizkaian… ELAk ez ditu batzuk sinatu. Eragina izan al dezakete hauteskundeetan?
Ez dut uste. Beste batzuen aldeko botoa eman aurretik, jendeak ikusi beharko luke sinatu den horrek benetako eragina duen haien bizitzan. Araban sinatu den hitzarmenak tauletan eragina izango du, baina kontua da langileen gehiengoa taula horietatik gora dagoela. Bakarren batek agian bozkatuko du gure aurka horregatik. Gu mobilizazio gehiagorako prest gaude, eta horrek balio du Arabarako eta gainontzeko itunetarako. Bere eskubideak babestu nahi dituenak sindikatu indartsu bat behar du. Eta indartsua da garbi duena negoziazioa garrantzitsua dela, baina konfrontaziorik gabe ez dagoela negoziaziorik. Beste guztia da ematen didatena hartzea.
ELA eta LAB elkarrengandik aldentzeak izango al du eragina?
Hauteskundeetan? Ez. Pisua izango du beste gai batzuetan, baina hauteskundeetan ez. Ziur nago ELAk emaitza ona lortuko duela ditugun milaka militanteen lanari esker, eta seguru nago, eta gainera horrela nahi dut, LABek ere emaitzak hobetuko dituela.
Hauteskundeak lantoki berrietara eramatea erraza al da? Arropa dendak, supermerkatuetara… Eta zabalkunde horrek ba al du estrategiatik zerbait?
Konplikatua da, baina egiten dugu, egunero. Egun sektore feminizatuetan deitzen ditugu hauteskunde gehien. Sektore atomizatuak dira, lan zentro askokoak: jantokietan, garbikuntzan, merkataritzan… Eta oso pozik gaude hortik ateratzen dugunarekin. Gure lehentasuna da prekaritatea dagoen lantokietara iristea, eta hauteskunde sindikalak egitea enpresa bat antolatzeko lehen pausoa da. Ahalduntze prozesua hor hasten da. Hazteko modu bat ere bada, badakigu. Lehiakortasun handia dago, eta estrategiatik asko dago hauteskundeetan.
«Tarte labur batez hiri osoak izoztu daitezke», ohartarazi zuen Kremlinaren alboko enpresako kontseilari ordezkari Alexei Millerrek, eta zenbakiekin arrazoitu zuen lerroburu deigarri hori: «Gazpromenek 1.700 milioi kubiko gas arteko kopurua hornitu zuen Harmut antizikloiak iraun zuen bitartean, 2018an». Kalkulatu zuen Alemaniak bi edo bi hilabete eta erdirako gasa duela biltegietan; «gero amaitu egingo zaio».
Europako Batasuneko Energia ministroen Pragako bilkurara iritsi zen mezu hori, eta IEA Nazioarteko Energia Agentziak ez zuen askorik lagundu animoak lasaitzen; izan ere, Faith Birol zuzendariak garbi esan zien Batasuneko ministroei balitekeela «2023-2024ko neguan egoera okerragoa» izatea: «Orain hasi behar dugu datorren negurako prestatzen». Birolek badaki Alemaniak, Frantziak, Italiak, Herbehereek eta Espainiak, besteak beste, gasaren prezioari muga bat ezarri nahi diotela.
Estatu kideek ez dute adostu oraindik nola hartuko duten neurri hori, baina Berlinek gas erosketa bateratuaren aldeko jarrera hartu du, eta Batasunak gas inportatzaileen klub bakar baten gisa aritzeko urratsak egin dituela esan daiteke. Gertatzen dena da prezio muga apalegia jarriz gero hornidura arriskuan egon daitekeela, Batasuna ez baita erosle bakarra merkatu globalean, eta faktore hori galgarena egiten ari da oraingoz. Badira Norvegiara, AEBetara eta Qatarrera begiratzen dutenak, «konfiantzako hornitzaile direnez», keinu baten zain, baina «asko hitz egin behar da» oraindik prezioaren inguruko akordioak lortzeko.
Edonola ere, Europako Batzordeari dei egin diote estatu kide batzuek, tartean Alemaniak, aurrera pausoak «orain» eman ditzan akordio bat egon dadin luze gabe. Erlojua ez da gelditu, eta negua ate joka ari da. Biltegiak beterik daude, baina gasa aurrezteko planak ez badira eraginkorrak, hori ez da izango helduleku nahikoa Alemaniaren ekonomian zulo handi bat ez eragiteko. Izan ere, Berlinek onartu du atzeraldian sartuko dela 2023an; -%0,4 egingo du atzera bere BPGak, Ekonomia ministro Robert Habeckek aurreikusi duenez. %2,5eko hazkundetik-%0,4ko erorikora aldatu du aurreikuspena gobernuak.
Putinen eskaintza
Horiek horrela, Bruselak neurri sorta berri bat aurkeztuko du datorren astean, bi helbururekin: energiaren merkatuan esku hartzea berriro, eta eskaera gutxitzea sustatzeko. «Elkarrekin aritu behar dugu, baina adostasun handi baten oinarriarekin», esan du Energia komisario Kadri Simsoonek.
Bien bitartean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak jakinarazi du Nord Stream 2 gasbidearen kalteak konpon daitezkeela, eta Ukraina, Polonia eta AEBak direla haren sabotajearen onuradun nagusiak.
Energiaren krisiarekin batera, NDFk ez du baztertu finantza krisi bat izatea. Ezkorregia da aukera hori, edo badu oinarririk?
Badaude arriskuak finantza arloan, baina, oraingoz, benetako ekonomiaren krisi bati buruz ari gara, BPGaz. Gerrari eta hark eragindako inflazioari lotua letorke. Argi dago hazkundea moteltzen ari dela. Finantza krisi bat beste gauza bat da, nahiz eta ezin den ezkutatu inflazioak eragin duela banku zentralen tasen igoera; eta igoera oldarkor horiek beste agertoki batera garamatzate. Dibisa nagusien balio aldaketak finantza arloa tenkatzen ari dira. Esaterako, bonuen merkatuan inbertitzaileak ez daude oso pozik, eta erraza da aurreikustea inbertsioen berregokitzapen bat etorriko dela. Burtsaren eboluzio eskasa erantsi behar zaio horri, jakina.
Atzeraldia datorrela segurutzat jotzen dute askok; zuk ere bai?
Oraintxe aipatutako faktore horiek esaten digute baietz, atzeraldira goazela, batik bat Europan. Baina gerra bat gertatzen ari denez, oso zaila da esatea atzeraldi hori sakona izango den ala ez. Gerra horrek ez digu uzten ikusten pare bat hiruhileko barru zer gertatuko den. Ez naiz ausartzen esatera apokalipsia datorrela.
Zein litzateke agertokirik onena eta zein txarrena epe motzera?
Atzeraldia aurtengo azken hiruhilekoan eta datorren urteko lehenean kokatzen dute, gasa arazo izugarria izango baita Europako neguan. Baliteke udaberrian gauzak aldatzea. Hori da agertokirik onena: bi hiruhilekoko atzeraldia Europako bihotzean, eta batez ere Alemanian. Baina herrialde horrek EBko BPGaren %30 ordezkatzen du, eta, arazo larriak baditu, eurogune osoak nabarituko du kaltea. Gakoa da zenbat iraungo duen gelditze horrek, eta negu gorririk ez egotea, gasaren zama arindu dadin. Atzeraldia luzatzen bada, agertoki txarrean geundeke.
Gerrak luze joko duela ematen du. Hura bideratu gabe ekonomia susper daiteke Europan, atzeraldi arin baten ondoren?
Gerra da giltzarria, bai, baina gehienek uste dute negua igaro eta gero, hazkunde arin bat etor daitekeela atzera. Hori ere ez da segurua, ordea.
Hazkundea, langabezia, aurreztea… Badira txarrak ez diren zenbait indize euskal ekonomian. Horrek guztiak ez du balioko Alemania seko erortzen bada?
Eroriko handia badu, harekin eramango gaitu, maila batean edo bestean. Haren industriaren mendeko da gurea, eta arazo larririk badu, hona iritsiko da berehala. Ikusi da berriki hornidura kateen eta lehengaien prezioen arazoak nola islatu diren hemen ere. Egia da, bestalde, gure egungo datuak ez direla txarrak, eta eboluzioa okertzen bada ere datu onak edukitzeak erraztu egiten duela okertze hori apurka izatea. Azken urteotako ziurgabetasunak erakutsi digu, ordea, prozesu hori azkartzen duen edozer gerta daitekeela.
Eta nola dago euskal ekonomia atzeraldi batean sartzeko orain?
Beste batzuetan izan ez dituen sendotasun batzuk dauzka, batez ere sektore pribatuan. Zorpetzea, familietan, enpresetan eta finantza erakundeetan, euroguneko batezbestekoan dago, Frantzian baino hobe, adibidez. 2007an, berriz, zorpetuenetakoak ginen. Familien aurreztea asko handitu da, pandemia tarteko, eta 2000. urtetik ez da egungo mailan egon. Enpresen zorpetzea ere ez da oso handia. Horiek heldulekuak dira, baina ez dira nahikoa bost urtez eusteko, adibidez.
Aurrena %0,5 eta gero %0,75 igo ditu interes tasak EBZk, ekonomia hozteko. Botika arriskutsua ematen du horrek. Ez zuen alternatibarik?
Ez da erraza galdera hori… Ea… 2021. urtearen amaieran, %6tik gora zegoen inflazioa hemen. Gerra hasi arteko inflazio hori lehengoratu egingo zela uste zuten banku zentralek, eta nik neuk ere bai, ekoizpen kateak normaltzearekin batera. Otsailean gerra hasi zen, ordea, eta aurreikuspen guztiak jokoz kanpo gelditu ziren. Orain, ekonomia hozten ari denez, lehengaien prezioak behera doaz, eta, aurki, inflazioa arintzen hasiko da, baina ez Europan. Gasaren prezioa ez da jaitsiko, eta gure arazo nagusiak bere hartan jarraituko du.
Eta zer diozu EBZren erabakiaz?
Europaren arazoa ez dela gehiegizko eskaera, ekonomia ez dagoela beroegi; arazoa energia da. Beraz, diruaren botika ez da hain justu logikoena egoera horretan, ekonomia beroegi batentzat delako, berez. Zein da botikarik egokiena? Gerra bukatzea, baina, oraingoz ez denez posible, EBZk duen botika erabili du, eta horrekin ekonomia geldituko du.
Zuk gauza bera egingo zenuke?
Bai, seguruenik. Okerrena litzatekeelako inflazio aurreikuspenak gero eta handiagoak izatea. Prezioak %10etik gora jarraitzeak eta soldatak %10etik gora igotzen hasteak gurpil ero batean sartuko gintuzke, eta EBZk ezin du onartu hori. Horregatik egin du tasen igoera aparteko hori, jendeak ez dezan pentsatu inflazioaren pare kontsumitzen jarraitu ahal izango duela. Esaten ari zaigu denok aterako garela galtzaile egoera honetatik.
Soldatak KPIa baino askoz gutxiago igotzen ari dira. Batzuk besteak baino galtzaileago aterako dira, ezta?
Kostuak progresiboki banatzea litzateke egokiena, hori argi dago. Baina denok pobretuko gara: enpresariak, langileak eta kontsumitzaileak. Enpresen emaitzei begiratu beharko zaie aurrerantzean inoiz baino gehiago, termometroarena egingo baitute.
Eta deskarbonizazioa? Ezarritako helburuei eusterik ote dago egungo agertokian?
Uste du gasaren prezioaren arazoak atzerapausoak ekarriko dituela. Aldi berean, inoiz baino gehiago nabarmentzen ari da ingurumenaren arazoa. Alemanian ikatza erretzen ari dira… Bai, atzerapausoak emango ditugu horretan. Baina espero dut horrek ez duela eragingo irtenbiderik ez duen eremu batera iristea.