Frantziako Gobernuak greban dauden bi findegi irekitzera behartu ditu

Frantziako Gobernuak greban dauden bi findegi irekitzera behartu ditu
Estatu laguntzei buruzko Europako araudia funtsezkoa da 27 herrialdeen arteko lehia leiala izan dadin eta merkatu komuna babesteko. Bruselak mugak jartzen dizkie gobernuei beren herrialdeetako enpresak diruz laguntzeko, beste herrialde batzuen aldean abantaila izan ez dezaten. Martxoan, arau horietako batzuk malgutu zituen, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren; Bruselak estatuei baimena eman zien enpresei diru laguntza zuzenak, maileguak eta bermeak emateko —antzera egin zuen koronabirusaren krisian—. Era berean, enpresek energia fakturak ordaintzeko eta berriztagarrietan inbertsioak egiteko laguntzak baimendu zituen.
Bruselak jarritako baldintza horiek kontuan hartuz, herrialde gehienek abiatu dituzte beren planak, bakoitzak bere ahalmen ekonomiko eta, bereziki, zorpetzeko gaitasuna kontuan hartuz. Urteko bigarren erdian, besteak beste, kontinenteko bi enpresa energetiko handi erreskatatu dituzte gobernuek: Frantziako EDF eta Alemaniako Uniper.
Diru gehiago
Martxoan zehaztutako malgutasun neurriak, baina, urte amaieran iraungiko dira, eta Bruselak eskaini du beste urtebetez luzatzea. Horrekin batera, aldaketa batzuk zehaztu ditu. Adibidez, Errusiari jarritako zigorrengatik eta horien ondorioengatik kalte zuzena izan duten enpresek jaso dezaketen zuzeneko laguntzaren gehieneko kopurua 500.000 eurotik 750.000 eurorakoa izatea, eta, nekazaritza sektoreko enpresentzat eta arrantza sektorekoentzat, muga hori orain artekoa baino %50 handiagoa izango litzateke: 93.000 eta 112.500 euro artekoa, hurrenez hurren.
Horrez gain, energien merkatuko gorabeherei erantzuteko laguntzei ere eutsi nahi die Bruselak. Orain arte, gobernuei baimena ematen zien enpresek alor horretan zituzten gastuen %30 ordaintzen laguntzeko, 2 milioi euroko gehienezko kopuruarekin; horrekin lotuta, aldaketa bat proposatu du Batzordeak. Muga hori urtekoa izatea: hau da, aurten muga hori gainditu duten enpresek hurrengo urtean ere eskatu ahal izatea.
Orain arte bezala, laguntzak jaso ahal izateko bere kontuetan errentagarritasun irizpide gehigarri eta espezifiko batzuk betetzea eskatuko du Bruselak. Zehazki, enpresa baten EBITDA —interesen, zergen, balio galeraren eta amortizazioaren aurreko mozkinak kontuan hartzen ez dituena— positiboa izatea 2021ean, eta erakustea 2022ko otsailetik irabaziak gutxienez %50-60 murriztu zaizkiola.
Galerak dituzten enpresen kasuan ere, horiek erreskatatzeko aukerari eusten dio Bruselak, eta, kasu horretan, laguntza ezin izango da 25 milioi eurotik gorakoa izan, orain arte bezala.
Horrez gain, Batzordeak ez ditu estatuko laguntzak mugatu nahi likidezia arazoak dituzten enpresen epe laburreko iraupena bermatzera, baizik eta epe ertainean zorra ordaintzeko arazoak dituztenen eskura ere jartzea proposatu du. Hala ere, egoera eta baldintza jakin batzuetan bakarrik betetzen direnean: Bruselak bere proposamenean dio laguntzak ezin duela izan enpresaren bideragarritasuna ziurtatzeko beharrezkoa den gutxienekoa baino handiagoa, eta enpresa taldeei dagokienez taldeak jaso beharko lukeela laguntza, eta ez enpresa bakoitzak bere aldetik. Gainera, uste du estatu laguntzak jaso dituztenek estatuari «arrazoizko ordainsaria» eman behar diotela: etorkizuneko irabazien «zati egoki bat», adibidez.
Ikatz meategietan, meatzariek txoritxo batzuk izaten zituzten alboan, jakiteko haiek hiltzen baziren oxigeno gabezia zegoela; bada, esan ohi da logistika sektoreak txori horien lana egiten duela ekonomiaren eboluzioari begira, eta albisteak ez dira onak arnasten duten giroari dagokionez. Amazonek bertan behera utzi ditu Gasteizen eta Oiartzunen (Gipuzkoa) zabaltzekoak zituen azken miliako zentro logistikoen proiektuak. Oiartzungoak aurkako erantzun handia eragin zuen gizartean, harik eta maiatzean AEBetako konpainiak proiektuari uko egin zion arte. Baina erabaki horiek estrategia zabal baten barruan ulertu behar dira. Munduko saltokirik handiena atzeraldi baterako prestatzen ari baita, eta ez du ezkutatu.
Pandemiaren olatua
Euskadiko Mugikortasun eta Logistikaren klusterrean ere onartzen dute komertzio elektronikoak behera egin duela, baita traba handia dela ere «muturreko ziurgabetasuna» hazteko. Baina Atlantikoaren beste aldetik datorren ezkortasun handiak ez du zipriztindu sektorea oraindik.
«Komertzio elektronikoa izugarri hasi zen pandemiaren aroan, %300 zenbait alorretan, eta ez bakarrik tradizionalki erosi izan diren produktuetan. Eta egia da: orain, jaitsi egin da olatu hori», esan dio BERRIAri Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako zuzendari kudeatzaile Fernando Zubillagak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1971). «Ematen du pandemia atzean geratu dela, eta, horrekin batera, komertzio elektronikoak behera egin du; baina espero zen gauza bat da». Hazkundeari begira, «ziurgabetasuna da okerrena», haren arabera, eta munduko agertoki ekonomikoa «ez da ona» gaur egun. «Baina ez dugu aurreikuspen bereziki ezkorra», argitu du Zubillagak. Komertzio elektronikoaren joera goranzkoa izango dela dio, «ez pandemiaren garaiko abiaduran, baina goranzkoa».
Zubillagak azaldu du logistikak egun dituen mehatxuen artean badela bat begien bistakoa: Europatik kanpoko hornitzaileen mendekotasun handiegia: «Arazo ugari izan ditugu hornidura kateekin; adibidez, txipen kasuan. Batzuk apurtu egin dira, eta Europan egiten ari gara hausnarketa sendo bat, beste kluster batzuekin batera, jakiteko nola lortuko dugun erresilientzia handiagoa gure sareetan. Kritiko diren produktuak gerturatu egin beharko genituzkeela uste dugu askok».
Baina sektorearen erronka nagusia, beharbada, jasangarritasuna da. «Garraioaren kutsaduraren arazoa hor dago, eta bagabiltza lanean. Alternatibak behar ditugu, hidrogenoa eta beste argindar garbiak, baita gasa ere, baina ez da erraza». Gehiena kamioien bidez garraiatzen da, «oso tresna malgua delako», eta joera hori aldatzea «zaila da».
Sektoreak sortzen dituen enpleguen kalitateaz ere badago eztabaida sozial bat. «Guk saiatu behar dugu kalitatezko enplegua sortzen», dio klusterreko zuzendariak, «baina denon artean egin behar dugu posible: industriak eta guk ere, bezero gisa, badugu zer esanik, garraioa doakoa izatera ohitzen ari baikara. Kostu hori baten batek ordaintzen du».
Baina Alemaniaz ari gara, Europako motorra esan dioten klubeko lehen ekonomiaz, eta, orain, Errusiako gas iturri merke zirenak itxiak dituela, inor baino gehiago sufritzen ari den potentziaz euroguneko ekonomia handien artean. Bere gihar ekonomikoaz ere bai, jakina. Estatu kide bakoitzaren ahalmen ekonomikoari buruzko eztabaida baita hau, azken finean. Berlinek bere BPGaren %5aren adinako diru laguntzak eman behar baditu, ahal duelako da, merkatuan zor hori eskatu eta eskuratu ahal duelako, alegia. Haren gobernuarentzat, bigarren mailakoa da neurri horrek Europako bidezko lehian eragiten duen ala ez. Pandemiaren gordinean, salba dadila ahal duena-ren doktrina zabaldu zuen gobernuen beldurrak, Europako bihotzean. Historiak esango du Batasunaren erakundeak berrindartuz gainditu zela aro hori, baina badago oraindik ere, energia krisi sakonaren agertoki konplexu honetan, jarrera horren arrastorik.
«Diru laguntzen lasterketa kaltegarria»
Aurkituko ote du Alemaniak benetako erresistentziarik Batasunean bere plana gauzatzeko? Ez du ematen, inondik inora. Bruselak merkatu komuna zaintzera dei egin du, baina, aldi berean, Berlinen neurrirako jantzi bat egiteko proposamena helarazi die estatu kideei: estatu laguntzak legezko diren epea zabaltzea proposatu die, 2023ko ekainera arte, eta laguntzen gehienezko neurria handitzea. «Erantzun komuna eta koordinatua behar dugu Europako oinarrizko sendotasunari kalterik ez egiteko: gure merkatu bakarra». Margrethe Vestager Lehia komisarioak ohartarazi du merkatu bakarrak ongi funtzionatzeko «giltzarri» dela estatu laguntzen «kontrol eraginkorra» egitea, eta saihestea «dirulaguntzen lasterketa kaltegarri bat».
Estatukideen erantzunaren zain geratu da Batzordea, baina askoren ezinegonaren berri duela. Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroak «estrategia ekonomiko globala» adostea eskatu du, aditzera emanez Berlin bere kabuz ari dela. Izan ere, estatu batzuek mahai gainean jarri dute 200.000 milioi euroko euriak —«babesteko aterki handia», esan dio Olaf Scholzek— EBZk inflazioa jaisteko duen estrategiari ere kalte egin diezaiokeela. Ekonomia hozteko beharra azaldu dute sarri EBZko belatzek; ez legoke sobran jakitea zein den haien iritzia 200.000 milioiren laguntzak kontsumoan izan dezakeen eraginaz; adibidez, Isabel Schnabel ortodoxiaren defendatzaile alemaniarrarena.
Ezin da ezkutatu, ordea, estatu bakoitza bere gihar ekonomikoaren araberako tresnekin ari zaiela laguntzen beren enpresei eta herritarrei, eta, gobernuen ildo politikoen arabera, gehiago enpresei edo gehiago herritarrei. Parisek berak argindarraren eta gasaren igoerari muga bat ezarri dio, eta benetako prezioekiko aldea zor publikora desbideratu du. Frantzia da inflaziorik apalenekoa eurogunean (%5,6) eta ez da kasualitatea: bidezko lehiari eta merkatu komunari modu askotara kalte egin dakieke.
Edonola ere, Bruselak nekez lortuko du diru laguntzen «lasterketa kaltegarria» ekiditea Berlinen aurka joan behar badu. Lasterketa horretaz ohartu dira jada Adegi patronalean, «Alemaniaren antzeko zuzeneko laguntzak » eskatu baititu. Euria eskatzea libre da, baina Gipuzkoa ez dago Alemanian.
2 Baina? Asmo hori ezbaian jarri du orain. Tulipa zelai eta errotaz beteriko zingira horien azpian, Europako gas natural erreserbarik handienak daude. Mende erdiko erabileraren ondoren, oraindik 450.000 milioi metro kubiko geratzen dira han.
3 Eta hori asko ala gutxi da? Datu bat: iaz, Alemaniak 46.000 milioi inportatu zituen Errusiatik. Beraz, hamar urterako emango lukete Groningengo erreserbek. Eta horretarako gaitasuna dutela gogoratu dute putzuak esplotatzen dituztenek, Shell eta Exxon konpainiek. Hala egiten zuten 2000ko hamarkadako «urterik onenetan»: 55.000 milioi inguru ateratzen zituzten. Baina gelditu behar izan zuten, han izan ziren lurrikarengatik. 2014an, gobernuak 4.500 milioira murriztu zuen ekoizpena. Eta, 2018an, ustiategiak 2022a amaitu baino lehen itxiko zituela iragarri zuen.
4 Egun dauden gas beharrak ikusita, gobernuak ez du erraza izango hitza betetzea. Gas erreserbak ustiatzen dituzten enpresek ez ezik, Europako Batasunak ere presio egiten dio. Thierry Breton Barne Merkatuko komisarioak berriki esan du Herbehereek berriro aztertu beharko luketela ixteko erabakia. Lurrikara politiko bat sortu da herrialdean. Alde eta kontrako iritziak daude, baina herbeheretarren artean iritzi bat nagusitu da: «Alemaniarrek-eta gasa behar badute, beste nonbaitetik atera dezatela, baina ez gure lurretatik, eta are gutxiago gure herrikideen segurtasuna arriskuan jarriz».
5 Noiztik dabiltza horrela? 1963. urtean zabaldu zituzten lehen ustiategiak. 1980ko hamarkadako bigarren erdian, petrolioaren krisiari aurre egiteko, zabalkunde handia izan zuen gas naturalak, eta izugarri handitu zen produkzioa; orduan hasi ziren erregistratzen lehen lur dardara eta desplazamenduak. 2000ko hamarkadan egoera jasanezina bihurtu zen, eta «aski da» esan zuten bizilagunek. 2017an, adibidez, ia 100 lurrikara izan ziren.
6 Eta kalteak zenbatu dituzte? Bai. Eskualdean dauden 327.000 etxebizitza ingurutik, gutxienez 127.000k izan dute kalteren bat. Hirutik batek baino gehiagok. Azken urteetan 3.300 eraikin eraitsi dituzte. Eta gobernuak 1.650 milioi euro eman ditu kalte ordainetan. Zutik jarraitzen duten etxebizitzek hutsaren hurrengoa balio dute. Eta inor gutxik bizi nahi du inguru haietan.
7 Eta zer dio gobernuak? Mark Rutte lehen ministroak barkamena eskatu zuen parlamentuan 2019an, baina herritar askorentzat ez zen sinesgarria izan. Dirutza irabazten du estatuak ustiategiarekin; kalkulatzen da geratzen denak bilioi bat euroko balioa duela. Akaso, horregatik, ez du erabat baztertu ustiategiak zabalik edukitzea. Hala ere, esan berri du beste bi urtez izango litzatekeela, eta «muturreko kasu batean» bakarrik, «egoera izugarri okertuko balitz». Batek daki horrekin zer esan nahi duen.
Frantziak, Espainiak eta beste hamahiru kidek eskatu dute EBk muga bat jartzeko inportatutako gasari, baina proposamen horrek oraindik ez du gainditu Alemaniaren, Herbehereen eta beste batzuen uzkurtasuna. Traba gainditze aldera, Italiak, Poloniak, Greziak eta Belgikak proposatu dute muga aldakorra izatea. Horrela eragotzi nahi dute GNL gas natural likidotua garraiatzen duten itsasontziak Asiara joatea, eta kalte egitea EBren bazkide fidagarriei.
Horien artean Norvegia da gehien zaindu beharrekoa, EBren gas hornitzaile nagusia bilakatu baita, Errusiaren kuota %41etik %7,5era jaitsi ondoren. Pragan izan da Jonas Gahr Store Norvegiako lehen ministroa, eta gasaren prezioa jaisteko «tresna komunak» sortuko dituztela hitzartu du Europako Batzordearekin.
Hain zuzen ere, Batzordearen teilatuan dago hurrengo egunotan energia merkatzeko proposamen «argiak eta zehatzak» egitea, eta ez orain arteko «hitz hutsalak», Mario Draghi Italiako jarduneko gobernuburuak azaldu duenez. «Gauzak mugitzen ari dira», aipatu du Draghik, eta baikor azaldu da Pedro Sanchez Espainiako presidentea ere, uste baitu EB osoa ari dela gerturatzen bere gobernuak aspaldi egindako proposamenetara. Inportatutako gasaren gehienezko prezioari buruz ez ezik, argindarraren prezioa kalkulatzeko sisteman esku hartzeko borondatea ikusi du EBko beste kideetan. Ekainean jarri zen indarrean halako sistema bat Iberiar penintsulan, haren sareak oso lotura urriak dituelako EBko gainontzekoekin. Haren bitartez «familiek eta enpresek 2.600 milioi euro aurreztu dituzte», azaldu zuen Espainiako presidenteak. «Salbuespen iberiarra aurki ez da salbuespena izango, EBko kide gero eta gehiagok halako sistema bat nahi dutelako», esan zuen.
Mahai gainean dagoen beste proposamen bat da EBko beste funts bat sortzea trantsizio energetikoa bizkortzeko beharrezkoak diren inbertsioak finantzatzeko. Paolo Gentiloni Ekonomia komisarioak eta Thierry Breton Merkatu Bakarreko komisarioak egin dute, eta Draghiren, Sanchezen eta beste batzuen babesa jaso du.
Biltegiak betetzen ari dira
EBri asko kostatzen ari zaio gasaren prezio handia mugatzeko neurriak hartzea, baina bizkorrago ibili da beste zeregin batean: gas biltegiak betetzen. GIE gasbideen azpiegituren elkartearen arabera, asteazkenean %90,12 zeuden beteta, duela urtebete baino hamabost puntu gehiago. Azaroaren 1erako %80 betetzea zen EBren lehen helburua, baina, GNL gas natural likidotuaren inportazio handiei esker, Errusiako gasaren gutxitzea konpentsatu ahal izan dute, eta abuztuaren amaierarako bete zuten xede hori.
Hurrengo asteetan lortuko balute biltegiak erabat betetzea, 1.100 terawatt ordu gas izango lituzke EBk erreserbetan, hiru hilabeterako adina. Edonola ere, asmoa da erabat ez hustea, eta neguaren amaierarako edukieraren %40 izatea, udaberrian berriro prezioek gora egin ez dezaten. Izan ere, gas biltegiak oso hutsik izateak eman zion hasiera iaz gasaren garestitze handiari, eta Ukrainaren inbasioak okertu egin zuen egoera.