Irun, Baiona eta Bordeleko alkateek tren loturen “premiazko modernizazioa”…
Irun, Baiona eta Bordeleko alkateek tren loturen “premiazko modernizazioa” eskatu dute
«Asko aurreratu da. Duela bost urteko aurreikuspenen gainetik gaude». Horrela definitu du urtea Philippe Vangeelek, Avere Europako Elektromugikortasun Elkarteko idazkari nagusiak. Zenbaki bat nabarmendu du: lehen aldiz, %10etik gora geratuko da auto elektriko hutsen kuota. Aste batzuk barru jakingo da zehazki zenbatekoa izan den 2022 osokoa, baina urteko lehen bederatzi hilabeteetan ia %10,6ra iritsi zen, 2021ean baino hiru puntu gehiago. Gainera, urtea hortik gora amaituko du, dagoeneko %11,9ra heldu baitziren urteko hirugarren hiruhilekoan.
Kopuru horiek handiagoak ziratekeen baldin eta hornidura arazoak izan ez balira. «Ez da soilik lehengaiak falta izan direla. Brujasko portua gainezka dago: milioi bat auto daude hor nork banatuko dituen zain. Orain ezin dute, garraiolariak falta direlako. Uste dugun baino konplexuagoa da horniduraren arazoa».
Iparraldea, bizkorrago
Salmenta datu horietan ñabardura handiak egin behar dira. Elektrifikazioan askoz aurreratuago daude Europa iparraldean, eta motelago doa prozesua hegoaldean eta ekialdean. Eskandinavian, oraindik inor ez da gerturatu Norvegiaren kopuruetara (%77,8 dira elektrikoak), baina haren auzoetan gertatu dira hazkunde nagusiak: Suedian, urtebetean %16,1etik %28,3ra egin du salto auto elektrikoen kuotak, eta %10,7tik %17,9ra Danimarkan.
Europa erdiko merkatu handietan bultzada handia izan dute auto elektrikoek: dagoeneko %20,6 dira Herbehereetan, %14,6 Alemanian, %14,5 Erresuma Batuan, eta %12,7 Frantzian.
Baina oso atzean ari dira geratzen Hegoaldeko Europako bi merkatu nagusiak, Italia eta Espainia, %4ra iritsi ezinik. Are gehiago, Italian behera egin du auto elektrikoen kuotak, eta kasu bakarra da EB osoan. Ekialderago, beren kuota bikoiztu dute Poloniak eta Txekiar Errepublikak, baina ez dira %3ra iristen. «Klasiko bat da hori; ez da ezohikoa», onartu du Vangeelek, eta gogorarazi du ekialdean bigarren eskuko merkatuak askoz garrantzi handiagoa duela, Alemaniatik inportatutako autoekin batez ere.
EB barruko zatiketa horren atzean badira arrazoi ekonomikoak —iparraldekoak aberatsagoak dira—, baina baita kulturalak ere. Azken horien artean dago Europa hegoaldean herritar gehiago bizi direla garajerik gabeko etxebizitzetan, eta askok ez dutela autoa gauean lasai asko kargatzerik. Eurostaten datuen arabera, Herbehereetan eta Belgikan hamarretik zortzi bizi dira garajea duten etxeetan, eta hirutik bi dira Danimarkan eta Frantzian. Baina portzentaje horiek asko jaisten dira Italian (%44) eta Espainian (%34). Arazo horri aurre egiteko politika publikoak daudela gogorarazi du Vangeleek. «Amsterdamgoa adibide ona da: herritar gehienek ez dute kargaleku pribaturik, baina udalak 50.000-60.000 kargaleku publiko jarriko dizkie eskura 2025erako».
Euskal Herrian, azken datuen arabera, ia mila kargaleku daude, eta bada uste zabaldu bat: oso gutxi direla eta gehiago behar direla. «Baina zenbat kargaleku behar dira iritzi hori aldatzeko? Agian benetan beharrezkoak direnak baino gehiago beharko ditugu uste hori uxatzeko, jendea fio dadin. Hori ikus daiteke Belgikan: gehiago jartzen ari dira, errepideetan eta autobideetan, eta jendearen ustea aldatzen ari da».
Vangeleek uste du mentalitatea aldatu behar dela. Gidariek barneratu behar dute zer behar den autoaren bateria kargatzeko. Gaur egun erraz eta bizkor egiten denak —gasolindegian geratzea autoaren biltegia betetzeko— antolaketa handiagoa behar du auto elektrikoaren kasuan: etxeko garajean egiterik ez bada, kargaleku bat libre aurkitu beharko da, eta kontuan hartu oraingoz gutxi direla minutu gutxian bateria betetzen dutenak.
Prezioa ere oztopo handia da auto elektrikoen hedapenerako. Huts egin dute esaten zutenek gaur egunerako errekuntzakoek eta elektrikoek antzeko prezioa izango zutela; Vangeleek ere ez zuen asmatu. Onartu du haien prezioa nahi baino motelago ari dela jaisten, eta kezkaz ikusi du lehen aldiz baterien prezioa handitzen ari dela. «Aldi baterako izatea espero dut».
Hala ere, nabarmendu du orain lehen baino gehiago ematen dutela. «Nissan Leaf izan zen lehena; bateria eskasa zuen, eta kargatzea oso motela zen. Baina orain baterien autonomia handitu da, 400-500 kilometrora iritsi da, eta hori nahikoa da gidari gehienentzat. Jendea oso tematuta dago bateriaren autonomiarekin, baina berez gehienek 40-50 kilometro egiten dituzte egunean».
Auto elektrikoak merkatzeko orduan zerikusi handia izango dute autogile txinatarrek. «Beren merkatuetan oso sendo daude, eta orain merkatu berrien bila datoz, prezio merkeagoekin». Txinatarrak gai izango al dira Europako, AEBetako, Japoniako eta Hego Koreako autogileak ordezkatzeko eta merkatuan nagusitzeko? «Arrastorik ez daukat. Bost urte barru hitz egingo dugu».
Supermerkatu eta dendetako langileek goiz luzea izan zuten atzo, produktu batzuen prezioak aldatzeko. Espainiako Ogasunaren zerga taulen arabera, elikagai hauei kenduko zaie %4ko BEZa datozen sei hilabeteetan: eguneroko ogia; irinak; esne naturala, pasteurizatua, kontzentratua, gaingabetua, esterilizatua, UHT esnea, lurrundua eta esne hautsa; eta Elikagaien Kodearen arabera naturalak diren gaztak, arrautzak, frutak, barazkiak, lekaleak, tuberkuluak eta zerealak. Bestalde, %10eko BEZa duten jaki batzuei, pastari eta olioei, %5era apaldu diete zerga hori. Haragiari, arrainari eta antzeko jakiei, aldiz, ez: %10eko BEZa izango dute aurrerantzean ere.
BERRIAk bi oinarrizko erosketa simulatu ditu, 2022ko abenduaren 28an bat, eta 2023ko urtarrilaren 2an bestea, Eroski supermerkatu katearen webgunean. Produktu berak erosita, 1,09 euro merkeagoa da oinarrizko erosketa kate horretan.
Arroza, dilistak, babarrunak, ogia, gari irina, esne osoa, arrautza dozena bat, patatak, piper berdea, tipula zuria, platanoak, sagarrak, laranjak, pasta, oliba olioa eta ekilore olioa dira erositako produktuak; marka zurikoak erosita, abenduaren 28an 33,82 euro balio zuen erosketak, eta, atzo, berriz, 32,73 euro: 1,09 euro gutxiago. Kalkuluen arabera, abenduaren 28ko 33,82 euroko erosketak 1,44 euro merkeagoak behar luke, baina 1,09€ merkatu da bakarrik. Izan ere, ekilore olioaren prezioa ez dute aldatu, eta laranjen prezioak gora egin du.
Markako produktuak
Supermerkatu kateetako marka zuriak baino garestiagoak izan ohi dira marka ezagunak, salbuespenak salbuespen. Produktu berez osatutako erosketaren prezioa asko aldatu daiteke marka txuriak edo marka ezagunetako produktuak hartuta. Abenduaren 28an, 47,69 euro balio zuen Eroskin oinarrizko erosketak, eta urte hasieran, berriz, 45,59 euro (-2,10 euro). 2022. urtearen amaieran, marka zuriko produktuz osatutako erosketa marka ezagunetakoa baino 13,87 euro merkeagoa zen, eta atzo, 12,86 eurorena zen alde hori.