Europako Parlamentuak berretsi egin du ‘euskal Y’ eta Frantzia…

Europako Parlamentuak berretsi egin du ‘euskal Y’ eta Frantzia abiadura handiko trenbidez lotzeko 2030eko epea
Lanaldia murrizteko asmoak izan duen geldialdi horri erremedioa jartzeko lanean hasi dira zenbait elkarte, enpresa eta erakunde, herrialde garatuetan bereziki. Jon Bernat Zubiri EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslearen hitzetan, lanaldia murriztea langile mugimenduaren «aldarrikapen historiko» bat da, «oinarrizkoenetako bat». Hala ere, astean lan egiten den denbora gutxitzeak garrantzia galdu du sindikatuen programetan, eta irakasleak onartu du «bigarren mailako aldarrikapen» bihurtu dela. Hori dela eta, uste du lanaldia murrizteko borroka «beste modu batean» berraktibatu dela: «Mundu anglosaxoian hasi den borroka da, oso bisuala, egun bat gutxiago lan egitea eta hiru eguneko asteburua izatea oso deigarria baita. Pedro Gomes Portugalgo esperientzia pilotuaren zuzendariak Friday is the new Saturday (ostirala larunbat berria da) aldarrikatzen du».
Baina, zertarako lan gutxiago egin? Zer onura ditu? Zubirik uste du lanaldia laburtzeak langileengan dituen onurak «aski ezagunak» direla —kontziliaziorako, zaintzarako eta garapen pertsonalerako denbora gehiago izatea—, baina uste du enpresentzat eta estatuarentzat ere onuragarria izango dela.
Denen onerako
Lanaldia murriztuta geratzen diren lanorduen kudeaketa da enpresen gakoa. Zubirik uste du kasu batzuetan lana modu egoki batean berrantolatu besterik ez litzatekeela egin behar lanordu horiek betetzeko, eta sektore presentzialenetan, industrian esaterako, kontratazio gehiago egin beharko lirateke. Hala ere, Frantziako esperientziaren ikerketak erakutsitako emaitzak argigarriak dira: «Asteko lanaldia 35 ordura murriztuta bete gabe utzitako bost edo hiru lanordutik bat betetzeko soilik behar da langile gehiago». Horrek, bestalde, produktibitatearen igoera ekarriko du, Euskal Herrian «aspalditik» geldirik dagoena.
Estatua izango litzateke lanaldiaren murrizketaren beste onuradun bat, ogasunak eta Gizarte Segurantza bereziki. Izan ere, bete gabe geratutako lan denboraren zati bat kontratazio berriekin osatu behar bada, itsulapiko publikoek diru gehiago jasoko lukete PFEZagatik eta gizarte kotizazioengatik. Gainera, langabezia sari gutxiago ordaindu beharko luke administrazioak.
Azkenik, Zubirik uste du kontratazioaren areagotzeak eta denbora gehiago izateak kontsumoa handituko lukeela, eta bestelako zergen bilketa igoarazi; efektu biderkatzaile keynestarraren kontzeptua, finean.
Aldaketarako aukerak
Munduko zenbait herrialdetan hasi dira lau eguneko lan astea probatzen: esaterako, Erresuma Batuan, Amerikako Estatu Batuetan, Brasilen, Zeelanda Berrian, Hegoafrikan eta Australian. Orokorrean, antzeko logikarekin egiten ari dira probak: soldatetan ezin da jaitsierarik egon, eta lanaldia %20 inguru murriztu behar da, enpresaren produktibitatea mantenduz. Portugalen eta Espainian hemendik gutxira hasiko dira esperientzia pilotuak bultzatzen administrazio publikoetatik.
Espainiak jada argitaratu zuen esperientziaren plana, eta hilabete honetan irekiko da deialdia. Hamar milioi euro bideratuko ditu Pedro Sanchezen gobernuak, baina industria enpresek eman ahal izango dute izena soilik. Langileen lanaldia gutxienez %10 murriztu beharko dute, eta lanordu horien kostua estatuak finantzatuko du urtebetez. Hala ere, probarako onartzen dituzten enpresek hitzeman beharko dute bigarren urtean lanaldi murrizketa mantenduko dutela diru laguntzarik gabe. Betetzen ez badute, lehen urtean jasotako diru publiko guztia itzuli beharko dute.
Euskal Herrian, zer?
Ipar zein Hego Euskal Herrian, lanaren inguruko eskumen gehienak Frantziako eta Espainiako gobernuen esku daude; beraz, bertako erakundeek ezin dute lanaldia legez murrizteko neurririk hartu. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan sailburua, ordea, saiatu zen martxoan gaia Elkarrizketa Sozialaren Mahaira eramaten, baina Confebasken ezezkoarekin egin zuen topo. Edonola ere, proiektu pilotu bat egiteko asmoari eutsi dio. Zubirik uste du negoziazio kolektiboaren bidea dela Euskal Herrian bertan lanaldia murrizteko benetako aukera: «Negoziazio kolektiboaren bitartez lor daiteke gehienezko lan astea aldatzea, nahiz eta pixka bat utopikoa izan; patronala aurka dago. Baina enpresa batzuetan, Iberdrolan adibidez, lanaldia murriztu dute».
Horrez gain, Zubiriren esanetan fiskalitatea ere tresna bat da enpresak lan jardunaldia murriztera bultzatzeko. Izan ere, Hego Euskal Herriko lau foru ogasunek aukera dute halako probak egitera ausartzen diren enpresei zerga hobariak aplikatzeko: «Fiskalitatea oso tresna indartsua da, ez bakarrik dirua biltzeko, baita enpresen jarduna baldintzatzeko ere. Hori da lurralde mailan dugun aukera, negoziazio kolektiboarekin batera».
Zubiriren iritziz, enpresak beti daude prest halako hobariak-eta jasotzeko: «Inor ez da kexu enpresei ematen zaizkien laguntzekin. Pobreentzako diru laguntzekin sortzen den mesfidantza ez da sortzen enpresariei ematen zaizkienekin. Bada, kasu honetan, lagundu ditzagun enpresariak langileentzat onak diren politikak egiten».
Zorraren arazoa indarrez itzuli da herrialde pobreetara, pandemiaren eta inflazio handiaren eskutik. Saharaz hegoaldeko herrialdeen erdiek dituzte arazoak beren kanpo zorra ordaintzeko, eta ez dira bakarrak. Auzitan dago ere Pakistan eta Egipto ordaintzeko gai izango diren, baina egoera okerrena Sri Lankak du. Iaz kanpo zorra pagatzeari utzi zion, eta haren aurretik erabaki hori bera hartu dute Zambiak eta Ghanak.
Asteartean Debt Justice taldeak kaleratutako txosten batek dio munduko 91 herrialde pobreenetan beren diru sarreren %16 erabili beharko dituztela aurten beren kanpo zorra ordaintzeko. Kopururik handiena da 1998az geroztik, eta are handiagoa izango da 2024an, %17ra iritsiko baita.
Kanpo zorrari gehitu behar zaio estatuek beren mugen barruko hartzekodunekin daukatena. Bata eta bestea ordaintzea gero eta garestiagoa da, inflazioari aurre egiteko interes tasak bizkor handitu direlako, eta horregatik Debt Justicek zorrak «bizkor eta sakon» barkatzeko eskatu du. Hori gertatu zen 1990eko eta 2000ko hamarkadetan, eta, horren ondorioz, Saharaz hegoaldeko herrialdeen zorra BPGaren %43tik %23ra jaitsi zen 2004. urtetik 2022ra.
Baina egoera aldatu egin da. Orduan AEBk eta haren Mendebaldeko aliatuak ziren hartzekodun nagusiak —Parisko Club-a—, NDF Nazioarteko Diru Funtsarekin batera. Azken urteetan mailegatzaile berriak agertu dira: inbertitzaile pribatuak, Turkia, India eta, batez ere, Txina. Hura izan da azken hamarkadan herrialde pobreei eta erdibidean daudenei diru gehien utzi diena. XX. mendean AEBek egin zuten moduan, XXI. mendean Txinak diru horrekin handitu nahi izan du munduan duen eragina. Mailegu horietako asko One Belt One Road programaren barruan joan dira. Horrekin, Txinak finantzatu ditu Afrikako herrialdeek eta beste kontinente batzuetakoek egindako azpiegitura handi asko. Obra horiei etekin handia atera die Txinak, askotan eraikuntza lanak Txinako konpainien esku geratu direlako, eta Txinak eskuratu nahi zituen lehengaiak eskuratzeko edo garraiatzeko funtsezkoak izan direlako.
Baina boterearekin batera ardurak ere iristen dira, eta orain, arazoak zabaltzen ari direnean, AEBek ziurtatu dute Txina bere aldetik ez dela ari nahikoa egiten, eta horregatik itxi gabe daudela Zambiaren eta Ghanaren zorraren berregituraketak.
Aste honetan, NDFren eta MBren batzarretan gaia mahai gainean jarri du Janet Yellen AEBetako Altxorreko idazkariak. Gaur dute gaiari buruzko bilera G20ko herrialdeek eta Zor Subirano Globalaren Mahaikoek. Bilera horretan NDFren laguntza izan dezake Yellenek, azken asteetan Kristalina Georgieva erakundeko idazkariak ere «bizkorrago» jokatzeko eskatu baitio Txinari.
Hain zuzen ere, NDFk eta MBk zor berregituraketetan duten zeregina da AEBak eta Txinak zorraren harira duten Gerra Hotzaren arrazoietako bat. Bi erakunde horretako akziodun da Txina ere, baina mesfidantzaz ikusten ditu, AEBen nagusitasunaren tresnatzat baititu. 1944an sortu ziren biak, Bretton Woods konferentziaren ondorioz, eta han erabaki zuten NDFk eta MBk lehentasuna izango dutela zorra kobratzeko.
Hori da, preseski, Txinak aldatu nahi duena: haiek ere zorra barkatu ahal izateko eskatu du. Inbertitzaile pribatu batzuek ere ongi ikusten dute eskaera, eta gogorarazi dute NDFren eta MBren esku dagoela laguntza eskatu duten herrialdeen zorraren %40. Hau da, kopuru handiegia dela berregituraketa batetik kanpo uzteko. Baina Washingtonen ezezko borobila dute. Hark argudiatzen duenez, horrek funtsaren zeregina zapuztuko luke: azken mailegatzailea izatea finantzaketa beste modu batera lortzerik ez dutenentzat eta, interes tasa txikiagoen truke.
Sri Lankaren kasua
Desadostasun horrek eragotzi egiten du zorrak berregituratzeko sistema komun bat ezartzea, baina azken egunotan konpontzeko bidean jarri da agian premia handiena zuen herrialdearen arazoa: Sri Lankarena. Janari, elikagai eta erregai eskasiak gogor jo ditu herritarrak, eta matxinada batek Gotabaya Rajapaksa presidentearen ihesa eragin zuen uztailean.
Iaz, azken bi hamarkadetan kanpo zorra pagatzeari utzi zion Asiako lehen herrialdea bilakatu zen. Zor hori pagatu nahi izango balu, bere diru sarreren %75 erabili beharko lituzke aurten.
Atakatik ateratzeko, NDFren atea jo zuen Sri Lankak, baina hori egin aurretik NDFk eskatu zuen Txinak, beste batzuek bezala, urrats bat egitea, haren Exim bankuari 4.100 milioi dolar zor dizkiolako Sri Lankak, bere kanpo zorraren %11. Presio askoren ondoren, martxoaren hasieran Pekinek iragarri zuen parte hartuko zuela zor horren berregituraketan. Ez du zehaztu nola, baina nahikoa izan da NDFk 2.900 milioi dolarren mailegu bat emateko, ohikoak dituen baldintza gogorren truke: zerga igoera eta laguntza publikoen jaitsiera.